Gizartea -

Koronabirusaren semaforoa

Gipuzkoak ere lortu du 2.000 kasutik behera jaistea intzidentzia-tasa metatua

Horrela, hiru lurraldeak daude gaur-gaurkoz muga horren azpitik. Nolanahi ere, herri gehienek gorriz margotuta jarraitzen dute.

Grafikoa: EITB Media.
Grafikoa: EITB Media.
Grafikoa: EITB Media.

ANE SANTESTEBAN | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

(OHARRA: Koronabirusaren semaforoa astean bitan eguneratuko da aurrerantzean, astelehen eta ostegunetan)

Aste askotan 2.000 kasutik gora atzeman ostean, Gipuzkoa langa horren azpitik kokatu da, 1.515 kasurekin, covid-19ak herriz herri izan duen eragina neurtzeko erabiltzen den semaforoaren azken datuen arabera. Dena dela, EAEko herri gehienetan egoerak hobera egin badu ere, kolore gorria da nagusi semaforoen mapan. Bermeo da gaur-gauzkoz intzidentzia txikiena duen udalerria, 691ko intzidentzia baitu.

Araban, intzidentziak behera egiten jarraitzen du, 1.362 kasukoa baita (1.826 kasukoa zen ostegunean) eta herri guztiak daude 2.000 kasutik behera. Amurrio da lurraldean intzidentzia handiena duen udalerria, baina 2.000tik jaistea lortu du (1.868). Atzetik ditu Laudio, 1.504 kasuko intzidentzia metatuarekin, eta Gasteiz, 100.000 biztanleko 1.378koarekin; otsailaren 10ean, 1.915 kasuko intzidentzia zeukan.

Bizkaian, ostegunean 1.916 kasuko intzidentzia izatetik 1.298koa izatera igaro da. Herri handi guztiek 2.000 kasutik beherako intzidentzia dute, eta badira 1.000tik jaistea lortu dutenak ere, Bermeo (691) edo Lekeitio (913) kasu. Bilbon ere, hobera egin du egoerak, intzidentzia metatua 1.740koa izatetik 1.250koa izatera pasatu baita.

Egoera asko hobetu da Gipuzkoan, nahiz eta gaur-gaurkoz lurralde zigortuena izaten jarraitu. Intzidentzia metatua 2.130 kasukoa izatetik 1.515 kasukoa izatera igaro da. Donostian ere, hobera egin dute datuek, gaur 100.000 biztanleko 1.548 kasukoa baitute Gipuzkoako hiriburuan. Hondarribia, Astigarraga eta Usurbil dira intzidentzia handiena duten udalerriak, eta Zumarragak du txikiena.

Covid-19aren semaforoa Europar Batasunak (EB) onartutako kolore-maparen egokitzapena da, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasa jasotzen du.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Amurrio Bermeo Bilbo berriak Donostia bideoak Basauri Erandio Euskal hiriburuak Galdakao argazkiak Getxo argazkiak Portugalete albisteak Santurtzi Sestao argazkiak Sopela argazkiak Barakaldo Ermua albisteak Eibar albisteak Elgoibar argazkiak Hernani albisteak Mungia berriak Azpeitia Tolosa Gernika-Lumo bideoak Zarautz Laudioko albisteak Arrasate albisteak Muskiz albisteak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz albisteak Orio Agurain albisteak Lekeitio albisteak Durango argazkiak Arrigorriaga bideoak Ondarroa Trapagaran Ortuella albisteak Pasaia albisteak Lasarte-Oria Errenteria argazkiak Zumarraga Azkoitia albisteak Andoain Bergara albisteak Zumaia Villabona albisteak Usurbil Ordizia Urnieta bideoak Oiartzun albisteak Astigarraga bideoak Oñati bideoak Balmaseda Beasain Deba bideoak Eguneko albisteak Urretxu albisteak Legazpi albisteak Etxebarri azken ordukoa Abanto Zierbena albisteak Zalla Elorrio albisteak Abadiño Berango Aretxabaleta Lezo Derio albisteak Gueñes azken ordukoa Gorliz Mutriku Markina-Xemein albisteak Zer gertatu da Lazkao herrian? Koronabirusa Osasun-larrialdi egoera amaitu da EAEn