Sevillan irabazitako titulua Bilbok eta Bizkaiak beti gogoan izango duten festa batez ospatu du Athleticek, bere zaleekin batera. Gabarraren ibilbidea, Getxotik Bilboko udaletxeraino, ezin jendetsuagoa izan da, eta Bizkaiko hiriburuan izandako ospakizunek aurreikuspen guztiak gainditu dituzte.
Bilbon eta Bizkaiko hiriburuaren metropoli barrutian milioi bat pertsona inguru batzea aurreikusi dute, itsasadarraren ertzetan batik bat, lehoiak omentzeko festan. EITBk, ETB1en eta eitb.eus-en bidez, zuzenean emango du, 15:45etik aurrera.
Gainera, Ertzaintzak prebentziozko ibilbideak egin ditu, airez zein urez, Athleticek Bilboko itsasadarra gabarran zeharkatu baino egun bat lehenago, Errege Kopako txapeldun gisa lortutako garaipena ospatzeko.
Ostegun arratsaldean, Bizkaian, Athletici harrera egingo zaio Kopa irabazi duelako. Hauek dira jai honetan aurreikusten diren zenbait zenbaki, Bilbon eta gabarra igaroko den herrietan.
Emakume bat polizia-etxera joan zen igandean, eta goizaldean etxebizitza batean sexu-erasoa egin ziotela kontatu zuen. Etxe horretara joan zirenean, gizon berak beste emakume bati egindako bigarren sexu-eraso bat egiaztatu zuten ertzainek.
Urteko lehen gurutzaontzia, 07:30 aldera, 270 metroko luzera duen 'Aurora' izango da. Ordubete geroago, 330 metroko 'Sky Princess' porturatzea espero da. Ondoren biak 17:00etatik 18:00etara abiatuko dira Arroxela eta Le Verdonera.
Erasoa martxoaren 9an jazo zen, Mamariga auzoko etxebizitza batean. Ustezko bi bortxatzaileak, 24 eta 35 urtekoak, astelehenean atxilotu zituzten eta atzo epailearen esku utzi.
Ariane Hoyosek sormen eduki onenaren garaikurra eraman du. Lucia de la Puerta bilbotar aktore eta abeslariak, ostera, sortzaile berri onenaren Ídoloa irabazi du.
Itsasertza Planaren barruan, Eusko Jaurlaritzak prest ditu jada bi ontzi Santurtziko portuan, plastikozko pinportak biltzeko sare bereziekin hornituta, behar izanez gero.
Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 08:50ean gertatu da ezbeharra, Mamarigako tunelen parean. Kamioia errepidetik atera eta bazter babesa jo du, oraindik argitu gabe dauden arrazoiak tarteko.
Ricardo Barkala Bilboko Portuko Agintaritzako presidentearen ustez, "denboraldi bikaina izan da", eta bigarren urtez jarraian "marka hautsi da geldialdiei eta bidaiariei dagokienez".
Omar Fraile txirrindulariak bi urtez gehiago luzatu du Ineos Grenadierrekin zuen kontratua berriki. Santurtziarrarekin batu gara bere iritziak ezagutzeko, bai hemendik aurrera taldean izango dituen zereginei buruz, bai txirrindularitzari buruz orokorrean.
Haize gogorraren ondorioz, hainbat konponketa egin behar izan dituzte Bilboko Abando tren-geltokian, eta Santurtzin, balkoi baten zati bat kalera erori da. Erandion, berriz, lantegi baten sabaiaren xafletako bat askatu da.
33 urteko txirrindulari santurtziarrak bi denboraldi eman ditu, orain arte, Erresuma Batuko taldean; Astanatik iritsi zen bertara. 2023an, Frantziako Tourra eta Espainiako Vuelta egin ditu, eta, otsailean, Andaluziako Itzuliaren etapa bat irabazi zuen.
Santurtzik Tureganoren aurka jokatuko du Errege Kopako kanporaketa Gaztela eta Leonen. Bizkaiko taldeko zaleak bertara abiatuko dira taldea animatzeko.
Ziraukik eta Santurtzik, aurkariak gailenduz gero, EA Sports Ligako talde baten aurka jokatuko lukete, 2023-24 denboraldiko Errege Kopako aurreneko kanporaketan. Tardienta Aragoiko Lehentasunezko Mailan lehiatzen da, eta Turegano, ordea, Gaztela eta Leongo Lehentasunezkoan.
Gizonezkoen traineru txapelketa nagusia uztailaren 1ean hasiko da Galizian, Coruñako VII. Banderarekin, eta irailaren 17an amaituko da Portugaleten, Corte Ingles Banderaren XLIX. edizioarekin.
Santurtziko traineruak Euskolabel ligan jarraitzeko play-offak jokatuko ditu asteburuan. Aurrean duen erronkaren inguruan hitz egin dugu protagonistekin.
Santurtzi, Lekeitio eta Bermeoko marinelak eta ontzi txikien jabeak nazkatuta daude portuan gertatzen ari diren lapurretekin. Lapurrek lapurtutako guztia merkatu beltzean saltzen dute.
Amabirjinaren irudiaren erreplika bat ontzian zeramatela, Santurtziko portutik abiatu dira Begoñako kofradiako kideak. Irudia Bilbon lehorreratu eta San Nikolaseko elizara eraman dute, ospakizuna honela amaituz.
Cristian Garma Santurtziko patroiarekin hitz egin du EITB Mediak. Abuztuaren 5eko Hondarribiko estropadan 'Sotera' kanporatu egin zuten Kaikuren kalea hartu eta palekin talka egiteagatik. Egun bat beranduago, Garmak ez zuen parte hartu Lekeition.
Epaileek Santurtzi kanporatu dute Eusko Label Ligako Hondarribiko Banderatik Kaikuren kalea hartu eta Sestaoko traineruaren aurrenekin hainbat aldiz talka egin ostean. Gainera, Soterak 3 segundoko zigorra jaso du irteeran, aldez aurretik arraunean hasteagatik.
Urdaibaik eta Hondarribiak garaipen bana lortu dute asteburuan, eta Bermeokoek lider jarraitzen dute puntu bateko aldearekin. Emakumezkoetan, Orio nagusi izan zen Getxon eta Donostiarra, berriz, Santurtzin.
Zierbenak hirugarren postua lortu du Eusko Label Ligako Santurtziko Ikurrinan, eta bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak traineru barrutik, minikameraren irudiei esker.
Urdaibaik bigarren postua lortu du Eusko Label Ligako Santurtziko Ikurrinan, eta bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak traineru barrutik, minikameraren irudiei esker.
Hondarribiak irabazi du Eusko Label Ligako Santurtziko Bandera, eta bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak traineru barrutik, minikameraren irudiei esker.
Hondarribiak laugarren postua lortu du Euskotren Ligako Santurtziko Ikurrina, eta bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
Santurtziko Ikurrinako lehenengo ziabogan ezustekoa izan da etxeko traineruaren eskifaian. Itsasoko Ama ontziko aurrekalaria urterara jausi da lehenengo ziabogako maniobran.
Arraun Lagunak bigarren sailkatu da Euskotren Ligako Santurtziko Ikurrinan, eta bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
Donostiarrak irabazi du Euskotren Ligako Santurtziko Ikurrina, eta bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
Ez da aste erraza izan Santurtzin, Castron gertatutakoaren ondoren. Igandean, bestalde, Sarturtziko estropada jokatuko da. Etxeko estropadaren atarian, beraiekin egon gara astea nola joan den jakiteko.