Iñaki Artolak bitik bi partida irabazi ditu Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako ligaxkan. Bigrren jardunaldian 8-22 irabazi dio Aitor Elordiri, erakustaldia emanda. Hala, bada, A multzoko liderra da, eta ia bermatuta du finalerdietarako txartela.
Altunak eta Lasok Bizkaia pilotalekuan jokatuko dute final-laurdenetako ligaxkako lehen partida igandean, eta, Elordi eta Artola Azkoitian neurtuko dira ostiralean, ligaxkako bigarren jardunaldiko norgehiagokan.
UGT, CCOO eta USO sindikatuek zuzendaritzarekin akordioa lortu ondotik, neurria urtebetez egongo da indarrean, langile guztiei eragingo die eta gehienez ere lanorduen % 60 murriztu ahalko dira.
Elgoibartar idazleak emakume idazleen Azokitiko azokaren saria jasoko du ostegunean, eta ipuin kontaketak, hitzaldiak, ikastaroak eta irakurraldiak etorriko dira atzetik, larunbat eguerdira arte.
Zazpi igoera puntuagarri izango dira, horietako hiru, Azurki, Krabelin eta Izua, 1. mailakoak, Itzuliaren azken jardunaldiko profilean. Aurreikuspena da etapa erabakigarria eta ikusgarria izatea.
Astebetez publikorik gabeko kontzertuak eginez prestatu dute emanaldia, xehetasunik txikiena ere zainduz, ahalik eta ondoen atera dadin ikuskizuna. Ez dira faltako pantaila handiak, argiztapen bereziak eta, nola ez, jendartea dantzan jartzeko funtsezkoena, musika.
15 urte daramatza Azkoitian nahiz eta urtero bisitatzen duen Txekia eta hango familia. Azken urteotan asko aldatu da bere jatorrizko herrialdea, hala ikusten du Euskal Herritik. @endredamakina markarekin ari da oihalgintzan, artisau.
Frankistak Azkoitira sartu zirenean, "gorria" izateaz akusatu zuten Petronila Gomez. Etxea hustu zioten, ilea moztu, akain olioa edanarazi eta kalean gora eta behera ibiltzera derrigortu.
Frankistak Azkoitira sartu zirenean, “gorria” izateaz akusatu zuten Petronila Gomez. Etxea hustu zioten, ilea moztu, akain olioa edanarazi eta kalean gora eta behera ibiltzera derrigortu.
Capital Energy enpresaren Buruzai proiektua ofizialki aurkeztu dute jada; abenduaren 15ean argitaratu zuten Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, eta, horrela, hilabeteko epea zabaldu zen proiektuari helegiteak aurkezteko. Hain zuzen, horretarako deia egin diete udalei eta herritarrei.
Tibalt Alberdi Azkoitiako gitarra-jotzailea izan da Joseba Arguiñanorekin. Musikariak hainbat proiektu ditu martxan, bai irakasle bezala eta baita interneteko kanal eta plataforma desberdinetan ere. Erakustaldi bikaina egin digu platoan bertan.
34 urtez gobernatu du San Agustin taberna Arantxa Irizarrek. Urte amaieran itxi egingo du. Segida emango dion norbaiten bila aritu da, baina esperantza lurrundu zaio. Barra ertzean jarrita kontu kontari aritu da Jon Artanorekin. Bidean metatutako poz eta tristurez, eta urte berrirako asmoez.
Joseba Ezkurdiak eta Xabier Tolosak mendean hartu dituzte Peio Etxeberria eta Jose Javier Zabaleta 2023ko Binakako Txapelketako estreinako neurketan. Hala, lehen puntua poltsikoratu dute txapelketan.
Azkoitiko Gurea pilotalekuan hasiko da Binakako Txapelketa, ostiral honetan, hilak 24. Ezkurdia-Tolosa eta Etxeberria-Zabaleta bikoteen arteko norgehiagoka zuzenean eskainiko da ETB1-en eta eitb.eus-en, 22:15etik aurrera.
Ileapaindegia itxi eta hilabetetara, IUFI podcasta egiten du Maite Azpiazuk Iban Garcia semearekin batera. Berari esker sartu da sare sozialen mundu honetan eta gaztetu egin dela dio berak.
Zumarragako noranzkoan izan da istripua, Aizpurutxo auzoaren parean, eguerdian. Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, moto batek istripua izan du, eta atzetik zihoan autoak motozalea harrapatu du. Moto-gidaria zaurien ondorioz hil da. GI-631 errepidea bi norabideetan itxita egon da.
Udane Juarisitirekin aritu da Joseba Arguiñano sukaldean. 'Udatxo' da muralista eta margolari azkoitiarraren izen artistikoa, eta bere ibilbidea eta inspirazioa izan dute hizpide, beste hainbat gairen artean.
'Bulego'k abesti berria kaleratu du gaur: "Zurekin". Taldeko abeslariarekin, Tom Lizarazurekin, aritu dira Maddalen eta Xabier abestiaz eta abenduan aurkeztuko duten diskoaz gehiago jakite aldera.
Azkoitiko Altamira Herri Baratzeetan egin dute saioa: sei bankaletatik bitan ez dute golderik pasa, beste bietan bai. Emaitzarik ez dute oraindik baina batak eta besteak duten itxuraren berri eman digu Gurutz Garmendiak.
Astelehen arratsaldeko ekaitzak gogor astindu ditu Azpeitia eta Azkoitia ere. Euri-zaparradek eta txingorrak uholde txikiak eragin dituzte Urola Kostako bi herri horietan.
Oraingoan Altuna eta Imaz menderatu dituzte Azkoitiako Gurea pilotalekuan jokatutako partidan. partida berdinduta joan da 10na egin duten arte, horren ostean, 10 eta 7ko partzialarekin partida hautsi egin dute Ezkurdiak eta Mariezkurrenak.
Udane Juaristi margolariak horma-irudiak pintatzen ditu. Kalean margotzea izugarria dela eta asko betetzen duela azpimarratu du; baina, aldi berean, lan neketsua ere badela aitortu du. Horrez gain, bere obrarik ederrenetako batzuk erakutsi dizkigu.
M28ko bozketan 3 zinegotzi eskuratu zituen Azkoitia Bai plataformaren esku zegoen gobernu eraketa aldatzea, baina talde horren zuzendaritzak asteon erabaki du bere hautagaia aurkeztuko duela alkatetzarako eta horri emango diola botoa, ez EAJri, ez eta EH Bilduri ere.
Printzipioz, erabaki horrek erraztu egingo luke jeltzaleek udal gobernua gehiengo sinplez eskuratzea, betiere EH Bilduk moreei babesa ematen ez badie hori saihesteko.
Jose Mari Uzinek barazkiak eta fruituak landatzen ditu Azkoitiko Kurutzia baserrian. Tomateak nola zaindu behar diren azaldu du. Bere esanetan, untxien zimaurra oso ona da.
Julen Alberdi Txikia IV aizkolaria 'Biba Zuek!' saioan izan da ostiral honetan. Izan ere, iragan igandean, hirugarren urtez jarraian, Urrezko Banakako Aizkolari Txapelduna izan da azkoitiarra. Ibilbide oparoaren inguruan aritu dira 'Kafetestegia'n eta gertuko lagun baten deia ere jaso du.
Azkoitiko Udalak azaldu duen arabera, Altuna y Uria enpresa CIE Automotive konpainiarentzat exekutatzen ari den obretan egiten ari den "entsegu batzuek" eragin dute; hala ere, isuritako substantzia "toxikoa ez dela" zehaztu du.
Azkoitiarrak, 26 urtekoa bera, 2015-16 denboraldian egin zuen debuta Lehen Mailan; hortaz, gutxienez 14 denboraldi emango ditu klub txuri-urdineko lehen taldean. Zubietako harrobian hazi zen futbolari gisa.
Montajes Olaizola SL enpresako langile bat zen. LAB sindikatuak eman du joan den ostegunean izandako ezbeharraren berri, eta hurrengo mobilizazioetan parte hartzeko deia egin die herritarrei.
Zuhaitz Urain 'Zizu' 2015ean hil zen 22 urterekin, familian eta lagun artean sekulako hutsunea utzita. Musika elektronikoa zen bere pasioa, eta, ordutik, Zuhaitzen ingurukoek festibal bat egiten dute Azkoitian. Gurean izan dira Iñigo Segui eta Julian Balenciaga lagunak.
Udalak ziurtatu duenez, Azkoitiko herriak "ez du inoiz onartuko" emakumeen aurkako inolako indarkeriarik, eta, aldi berean, biktimari babesa helarazi dio. Ertzaintzak ikerketa abiatu du.