ordizia

1 / 23 Hurrengoa
Zazpi urte eta erdiko kartzela zigorra onartu du Gipuzkoako bortxatzaileak Ordiziako sexu erasoagatik

Zazpi urte eta erdiko kartzela zigorra onartu du Gipuzkoako bortxatzaileak Ordiziako sexu erasoagatik

Gizon horren kontrako seigarren zigorra da, aurrez Beasainen, Lasarte-Orian, Andoainen, Tolosan, eta Anoetan egindako sexu erasoengatik kondenatu baitzuten.
Artzainen eta gaztagileen lanari gorazarre, beste behin, Ordiziako Artzain Egunean

Artzainen eta gaztagileen lanari gorazarre, beste behin, Ordiziako Artzain Egunean

Urtero bezala, udaberriarekin batera, larreetatik kalera jaitsi dituzte ardiak eta jendetza batu da Ordiziako kaleetan, ikuskizuna ikustera. Edorta Lamo sukaldariak izan du aurtengo lehen gazta mozteko ohorea. Omendua berriz, Arantzazuko Gomiztegi Artzain Eskola izan da.

PPk ''etorkizunari aurrea hartzeko sen gabezia'' leporatu dio Jaurlaritzari

PPk ''etorkizunari aurrea hartzeko sen gabezia'' leporatu dio Jaurlaritzari

Ordiziako Altamira zelaian egindako agerraldian, Muriel Larrea hautagaiak esan du Eusko Jaurlaritzak "bazterrean" utzi dituela "kirolaren sektorea eta gizartea orokorrean".

Mendebaldeko gobernu eta enpresen sionismoarekiko konplizitzatea salatu dute milaka lagunek Goierrin

Mendebaldeko gobernu eta enpresen sionismoarekiko "konplizitzatea" salatu dute milaka lagunek Goierrin

Palestinarekin Elkartasuna ekimenak deituta, Ordiziatik Beasainera egin dute martxa. Agintari eta enpresariei Israelekin harremanak eteteko eskatu diete. CAF enpresari, zehazki, Jerusalemen martxan duen tren proiektua uzteko eskatu diote. 
Osasuntsu elikatzea balioan jartzea dute helburu Ordiziako D’elikatuz Interpretazio zentroan

Osasuntsu elikatzea balioan jartzea dute helburu Ordiziako D’elikatuz Interpretazio zentroan

Goierriko interpretazio zentroa izateaz gain, D'elikatuz-en ikastetxe askorekin lan egiten dute elikadura osasuntsuaren gaia lantzeko. Ikasleak azokara joaten dira, garaiko produktuak erostera eta baserritarrekin hartu-emana zuzena izateko. Azokaren interpretazio gune bihurtzea dute helburu.

Ainhoa Martin eta Jaime Morote, garaile Ordiziako Nazioarteko Txapelketan

Ainhoa Martin eta Jaime Morote, garaile Ordiziako Nazioarteko Txapelketan

Ordiziako Maiori kiroldegiak Gabonetako Nazioarteko txapelketaren 41. edizioa hartu du arratsaldean. Emakumezkoetan, Ainhoa Martin lasartearrak jantzi du txapela, eta gizonezkoetan, Jaime Morote madrildarrak.

Hona hemen ''Zer zabiltzate artzaiak'' Gabon-kantaren bertsio berria Ordiziatik!

Hona hemen ''Zer zabiltzate artzaiak'' Gabon-kantaren bertsio berria Ordiziatik!

"Zer zabiltzate artzaiak" Gabon-kanta zaharberritu dute Lide Hernandok eta Iker Laurobak. Ordizian izan dira "SOS Kantak Arriskuan" saioaren Gabonetako atal berezian abestia berreskuratzen, eta bertatik eskaini digu bikoteak bertsio modernoa.

Ordiziak hartuko du Euskal Eskola Publikoaren Jaia ekainaren 2an

Ordiziak hartuko du Euskal Eskola Publikoaren Jaia ekainaren 2an

Aukeratutako leloa 'Publikoa aI do!' da, hau da, 'publikoa ari du' euskara batuan, Ordiziako Eskola Publikoaren balioak eta indarguneak transmititzeko asmoarekin.
Saltzaile eta erosle gutxiago dabil herrietako asteroko azoketan

Saltzaile eta erosle gutxiago dabil herrietako asteroko azoketan

Ordiziako eta Gernikako azoketan izan gara. Saltzaile asko erreleborik utzi gabe erretiratzen dira, erosleak ere gero eta gutxiago eta helduagoak dira. Baina teknologia berriek itxaropenerako bidea ere zabaltzen dute.

Motor gidari bat hil da N-1ean, Ordizian, istripuan

Zorigaiztoko ezbeharra bart izan da, 21:30ean. Gasteizera bidean zihoan motorra bidetik irten da, eta segurtasun hesia jo du. 48 urteko gizonezkoa da zendutakoa. Lau egunean, EAEko errepideetan hildako laugarren pertsona da, hirugarren motozalea.
Ampo Ordiziak 50. urteurrena ospatu du

Ampo Ordiziak 50. urteurrena ospatu du

Ampo Ordizia errugbi taldeak 50 urte bete ditu. Cisnerosen aurkako partida jokatzeaz gain, ekitaldi bereziz eta hunkigarriz beteriko arratsaldeaz gozatu dute.

Ordiziako Gazta Txapelketako irabazlearen gazta probatu du Joseba Arguiñanok

Ordiziako Gazta Txapelketako irabazlearen gazta probatu du Joseba Arguiñanok

Eneko Goiburu Segurako Ondarre gaztandegiko artzainak azaldu digunez, ohorea da Ordiziako Gazta Txapelketa irabaztea. Sei hilabetez ibiltzen da ardiak jetzi eta gazta egiten, eta lan mardula da. Saria irabazita, Gabonak bueltan gazta egiteari ilusio osoz helduko dio.

Ordiziako Klasikaren mendeurreneko liburua aurkeztu dute

Ordiziako Klasikaren mendeurreneko liburua aurkeztu dute

"Ordiziako proba, mende bat Ordiziako historian bizikleta lasterketa baten bidez" Iñaki Azantzak idatzitako liburua aurketu dute Ordizian. Proba ardatz hartuta, herriaren historia ezagutzeko eta garapena ikusteko aukera ematen du, garai bateko eta egungo argazki eta kronikekin.

Eneko Goiburu: ''Hirietan eta herrietan jendea ez da kontziente artzainon eguneroko lanaren gogortasunaz''

Eneko Goiburu: ''Hirietan eta herrietan jendea ez da kontziente artzainon eguneroko lanaren gogortasunaz''

Eneko Goiburu artzainak hirugarren aldiz irabazi du Ordiziako Gazta Txapelketa. Gazta egiteko prozesua nolakoa den eta txapelketetan epaimahaiak zer hartzen duen kontutan azaldu du "Biba Zuek!" saioan.

AMPO Ordizia, denboraldi berriari ekiteko prest

AMPO Ordizia, denboraldi berriari ekiteko prest

Ordiziakoa Ohorezko Mailako euskal talde bakarra da.Federico Galloren esanetara, igandean emango dio hasiera ligako ibilbideari. Helburua play-offetan sartzea da.

Jokin Muñoz: Pozik nago egin dudan abenturarekin, baina itsasoarekin berriro konektatu beharra dut

Jokin Muñoz: "Pozik nago egin dudan abenturarekin, baina itsasoarekin berriro konektatu beharra dut"

Iberiar penintsulari bira eman dio Jokin Muñozek. Rakel Mendez neskalagunak 18 egunez lagundu dio. Itzuli belaontzian egin dute bidaia, ekainaren 17tik abuztuaren 31ra arte. Jokin pixka bat aseta itzuli da bidaiatik, baina Rakeli grina piztu zaio.
Segurako Ondarre gaztandegia bosgarren aldiz txapeldun, Ordiziako Idiazabal Gazta Lehiaketan

Segurako Ondarre gaztandegia bosgarren aldiz txapeldun, Ordiziako Idiazabal Gazta Lehiaketan

Bosgarren aldiz, Segurako Ondarreko gazta atera da garaile Ordiziako Idiazabal Gazta Lehiaketan. Enkantean, Super Amara supermerkatuek 3.500 euroren truke eraman dute gazta irabazlea. Urrezko ezteiak bete ditu aurten txapelketa ezagunak, eta Juan Mari Arzak sukaldaria omendu dute.

Noiz eta nola sortu zen Ordiziako Gazta Txapelketa?

Noiz eta nola sortu zen Ordiziako Gazta Txapelketa?

Leire Arandiak eta Joseba Arguiñanok gazta batek txapelketa batean izan behar dituen ezaugarriak aipatu dituzte. Ordiziako Idiazabal Gaztaren Kofradia 1990ean sortu zen, Gastronomiaren Euskal Kofradiak eta Kantabriako Gaztaren Kofradiak babestuta.

Marc Hirschi suitzarrak irabazi du Ordiziako Klasikoa

Marc Hirschi suitzarrak irabazi du Ordiziako Klasikoa

Euriak erabat baldintzatu du lasterketa. Juan Ayuso eta Oier Lazkano lasterketa buruan zihoazela erori dira, azken kilometroan. Azkenean, hirugarren eta laugarren izan dira, Ben Healyren atzetik.

Frantziako Tourraren 2. etaparen profila eta ibilbidea: Gasteiz-Donostia (208,9 km)

Frantziako Tourraren 2. etaparen profila eta ibilbidea: Gasteiz-Donostia (208,9 km)

2023ko Frantziako Tourraren bigarren etapa Arabako hiriburutik irtengo da, eta Gipuzkoakoan amaitu. Txirrindulariek bost mendate igo beharko dituzte; azkena, Jaizkibel, 2. mailakoa, helmugatik 16,5 kilometrora dago, eta baliteke etapan gakoa izatea.
Frantziako Tourraren 2. etaparen mapa: Gasteiz-Donostia (208,9 km)

Frantziako Tourraren 2. etaparen mapa: Gasteiz-Donostia (208,9 km)

Kontsultatu zein udalerritan ibiliko den 2023ko Frantziako Tourraren 2. etapa, eta zein ordutan izango den udalerri bakoitzean. Ibilbidea Gasteizen hasiko da, eta Donostian amaitu.
Gasteiz eta Iruñea ezin izan ditu lortu EH Bilduk baina Tolosa, Arrasate eta Andoain berreskuratu ditu

Gasteiz eta Iruñea ezin izan ditu lortu EH Bilduk baina Tolosa, Arrasate eta Andoain berreskuratu ditu

Besteak beste, Laudio, Aiara, Oion, Bermeo, Mundaka, Abadiño, Pasaia, Errenteria eta Ordizia gobernatuko ditu koalizio abertzaleak EAEn.
''Ordiziako Artzain Eguna omenaldi handi eta izugarri bat da; artzainei eta egiten dituzten Idiazabal gaztei''

''Ordiziako Artzain Eguna omenaldi handi eta izugarri bat da; artzainei eta egiten dituzten Idiazabal gaztei''

2023ko azoka berezien egutegiari hasiera eman dio Ordiziako Artzain Egunak. Joseba Olagarai izan da bertan ekitaldi guztien berri emateko.

Ardiek hartu dituzte Ordiziako kaleak Artzain Egunean

Ardiek hartu dituzte Ordiziako kaleak Artzain Egunean

Idiazabal Gazta berria aurkezteko ere baliatu dute urteko lehen azoka berezia. Rekondo jatetxeko Lourdes Rekondori egokitu zaio lehen mozketa egitea.

133 urteko historia du Ordiziako Martinez jatetxeak

133 urteko historia du Ordiziako Martinez jatetxeak

Xabier Martinez Ordiziako Martinez jatetxeko arduraduna gonbidatu dugu "JA Sukalerrian" saiora, tripakiak kozinatzera. Horrez gain, jatetxearen historia luzeaz ere hitz egin dugu.

Legorretako istripuan inplikatutako ibilgailuaren gidaria atxilotu du Ertzaintzak

Legorretako istripuan inplikatutako ibilgailuaren gidaria atxilotu du Ertzaintzak

Istripua igandean gertatu zen, N-I errepidean, eta hiru pertsona hil dira horren ondorioz.
Hiru dira dagoeneko igandean Legorretan izandako istripuan hildakoak

Hiru dira dagoeneko igandean Legorretan izandako istripuan hildakoak

31 urteko gizon bat da hirugarren hildakoa, kontrako noranzkoan zihoan ibilgailuko bidaiarietako bat. Bi zauritu Donostia Ospitalean daude oraindik.
‘Sayonara’ Eurovisioni: Twin Melodyk ez du lortu Benidorm Festeko finalera pasatzea

‘Sayonara’ Eurovisioni: Twin Melodyk ez du lortu Benidorm Festeko finalera pasatzea

Ordiziar bikotea Benidorm Festeko lehen finalerdiko galan lehiatu da bart, beste zortzi lehiakiderekin batera.
Barazki-panatxea prestatu digute Ordiziako Martinez jatetxean

Barazki-panatxea prestatu digute Ordiziako Martinez jatetxean

Neguko barazkiekin panatxe bikaina prestatu digu Xabier Martinezek Ordiziako Martinez jatetxean. Urratsez urrats erakutsi digu proposamena.

Julen Goiak errugbi talde bateko kapitainaren eginkizunak azaldu dizkigu

Julen Goiak errugbi talde bateko kapitainaren eginkizunak azaldu dizkigu

AMPO Ordizia errugbi taldeko kapitaina da Julen Goia, eta zelaian dituen zereginez hitz egin digu. Besteak beste, kontatu digu kapitaina dela epailearekin hitz egin dezakeen bakarra.

Bertoko eta primerako produktuak saltzen dituen Ordiziako Lasa harategia ezagutu dugu

Bertoko eta primerako produktuak saltzen dituen Ordiziako Lasa harategia ezagutu dugu

Ordiziako Lasa harategira gerturatu gara. 1943. urtetik zabalik dagoen saltokian, bertoko eta primerako produktuak saltzen dituzte. Bada, indaba on batzuei laguntzeko sakramentu sortarik egokiena proposatu digute harategiko Eukene Mirellesek eta Maxi Caligarisek.

Renfek bideozaintza jarriko du Andoain, Beasain, Gros, Hernani, Lezo, Ordizia eta Tolosako geltokietan

Renfek bideozaintza jarriko du Andoain, Beasain, Gros, Hernani, Lezo, Ordizia eta Tolosako geltokietan

Lanak 2023ko lehen hiruhilekoan amaitzea aurreikusten da. Bezeroaren segurtasuna eta esperientzia hobetzea da helburua.
Ordiziako Majori kiroldegia, normaltasun osoz martxan kloro isuriaren ostean

Ordiziako Majori kiroldegia, normaltasun osoz martxan kloro isuriaren ostean

Atzo berrireki zuten instalazioen zati bat, astelehenean gertatutako kloro isuriaren ostean. Gaur goizean, berriz, igerilekua eta sauna erabilgarri geratu dira, inguru horietako kloro maila normala dela egiaztatu ondoren. Ospitaletik pasatu behar izan zuten zazpi pertsonak ondo daude.

Ordiziako Majori kiroldegiak ateak zabaldu ditu berriz, asteleheneko kloro isuriaren ostean

Ordiziako Majori kiroldegiak ateak zabaldu ditu berriz, asteleheneko kloro isuriaren ostean

Edonola ere, sauna, igerilekua eta igerilekuen aldagelak itxita mantenduko dituzte momentuz. Alkateak azaldu duenez, ospitaleratutako bakarrak (kiroldegiko langile bat) eman du gaua erietxean, eta gainerakoak etxera joan ahal izan ziren atzo bertan. 
Adur Ezenarro: ''Suhiltzaileek eguerdian neurketa berriak egingo dituzte igerilekua ireki dezakegun ikusteko''

Adur Ezenarro: ''Suhiltzaileek eguerdian neurketa berriak egingo dituzte igerilekua ireki dezakegun ikusteko''

Adur Ezenarro Ordiziako alkateak jakitera eman duenez, Zumarragako Ospitalean gaua pasa duen Majori kiroldegiko langileak jaso du jada sendagiria.

Ordiziako Majori kiroldegiko zati batek ateak irekiko ditu gaur goizean

Ordiziako Majori kiroldegiko zati batek ateak irekiko ditu gaur goizean

Ordiziako Udalak jakitera eman duenez, Majori-Altamira kiroldegia gaur 09:30ean irekiko da, sauna, igerilekua eta igerilekuko aldagelak izan ezik. Igerilekuko aldageletan utzitako gauza pertsonalak, aldiz, 11:00etatik aurrera jaso ahal izango dira.

Ordiziako Majori kiroldegia hustu dute kloro ihesa izan ondoren

Ordiziako Majori kiroldegia hustu dute kloro ihesa izan ondoren

Hainbat pertsonak begietan narritadura eta arnasteko arazoak izan dituzte. Guztira, larrialdi zerbitzuek 200 pertsona atera behar izan dituzte kiroldegitik, eta horietako zazpi Zumarragako erietxera eraman dituzte. Inguruko bizilagunei leihorik ez irekitzeko eskatu diete.
Ordiziako polikiroldegia hustu egin behar izan dute kloro ihes bat tarteko

Ordiziako polikiroldegia hustu egin behar izan dute kloro ihes bat tarteko

18:30ak aldean gertatu da ezbeharra eta ordu horretan haur asko zebilen igerian. Aldatzeko betarik gabe, arrapaladan alde egin behar izan dute eta inguruko bizilagunek mantak eta bestelako berokiak eman dizkiete babesteko. Hainbatek azaleko narritadurak ere izan dituzte.

Giro aparta Ordiziako Gabonetako azokan

Giro aparta Ordiziako Gabonetako azokan

Eguraldia udaberrikoa izanagatik, neguko azoka berezia egiten ari dira Ordizian. Berez bikaina izaten den azokak, are xarma handiagoa du gaurko honetan. Hori dela eta, ohiko ez den jendea ere gerturatu da.

Gabonetako jakien eskaintza anitza, Ordiziako Garin okindegian

Gabonetako jakien eskaintza anitza, Ordiziako Garin okindegian

Juanjo Garini bisita egin diogu "JA Sukalerrian" saioan, Gabon garaian zer-nolako produktuak dituzten ikustera: panettoneak, mantekatuak eta errege-opilak, besteak beste.

1 / 23 Hurrengoa

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
    Kargatzen ikusiena