Loteriak albisteak 2022: Loteria Nazionala, Euromilioiak, Primitiboa eta Bonolotoa | EITB loteriak

Loteria

2023ko Gabonetako Loteria

Albisteak, bideoak, sariak... Gabonetako Loteriari buruzko xehetasun guztiak.

2023ko Gabonetako Loteria

2024eko Erregetako Loteria

Albisteak, bideoak, sariak... Erregetako Loteriari buruzko xehetasun guztiak.

2024eko Erregetako Loteria
1 / 11 Hurrengoa
Bilbotar batek 1,1 milioi euro irabazi ditu Bonolotoarekin

Bilbotar batek 1,1 milioi euro irabazi ditu Bonolotoarekin

Konbinazio irabazlea hau izan da: 2, 7, 9, 23, 24, 42; osagarria, 14, eta dirua atzera, 8.
Euromillones zozketak milioi bat euroko saria utzi du Hernanin

Euromillones zozketak milioi bat euroko saria utzi du Hernanin

Irabazlearen gordekina Elkano tabernan saldu zuten, Gipuzkoako udalerriko Latsunbe Auzoa kalean.

El Gordo de la Primitivak 7.228.020 euro utzi ditu Pasaian

Zenbaki guztiak asmatu dituen apustu bakarra izan da.
Trintxerpeko peña bateko 195 kideek 7 milioi euro baino gehiago irabazi dituzte el Gordo de la Primitivan

Trintxerpeko peña bateko 195 kideek 7 milioi euro baino gehiago irabazi dituzte el Gordo de la Primitivan

Atzo, igandea, El Gordo de la Primitivak milioi ugari utzi ditu Trintxerpeko (Pasaia) 2. loteria administrazioan. Auzoko peña bateko 195 kideek sariaren 7.228.020 euroak banatu beharko dituzte.

Pertsona batek milioi bat euro irabazi ditu Elgoibarren, Euromillones zozketari esker

Euromillones zozketa egiten hasi zirenetik, zortzigarrenez egokitu da Gipuzkoan, eta bigarrenez Elgoibarren.

Bonolotok 347.130 euro utzi ditu Ugaon

Zozketan lehen mailako saridun bakarra egon da, 347.130 euro egokitu zaizkio, eta bere txartela Ugaoko (Bizkaia) Loterien 1. Administrazioan (Udiarraga, 53) balioztatu du.
48 orduan bi aldiz atera da ia konbinazio berdina Bonolotoan

48 orduan bi aldiz atera da ia konbinazio berdina Bonolotoan

Martxoaren 9an, aurreko ostegunean, hauek izan ziren zenbakiak: 8, 21, 23, 40, 43 eta 47; osagarria 26 eta itzulketa 7. Handik bi egunera, zenbaki bakar batengatik ez zen konbinazio berbera atera. Adituen esanetan, 200 urtean ez da berriz halakorik errepikatuko.

302.000 euro utzi ditu Primitibak Iruñean

Lehen kategoriako boletoa (6 zenbaki asmatuta) Iruñeko 11. Loteria Administrazioan zigilatu zuten, Hiper Eroskin.
Euskal Herrian bigarren sariaren papur batzuk baino ez dira egokitu 72.289 zenbakiari esker

Euskal Herrian bigarren sariaren papur batzuk baino ez dira egokitu 72.289 zenbakiari esker

Dezimoko 75.000 euro banatu ditu bigarren sariak eta Zornotzan 4 dezimo saldu dira. Bana, berriz, Donostian eta Erriberrin.

Donostian, Zornotzan eta Erriberrin jausi da Erregetako loteriaren bigarren saria

Donostian, Zornotzan eta Erriberrin jausi da Erregetako loteriaren bigarren saria

Guztira, sei dezimo saldu dituzte hiru loteria administrazio hori. Bigarren sari hori (72289a), dena den, oso banatuta egon da. Gainerakoan, zorteak iskin egin dio Hego Euskal Herriari, eta lehen saria (89603) Gironan saldu dute oso-osorik.
Hego Euskal Herriko biztanle bakoitzak, batez beste, 19,77 euro jokatuko ditu Erregetako loterian

Hego Euskal Herriko biztanle bakoitzak, batez beste, 19,77 euro jokatuko ditu Erregetako loterian

Hiriburuen artean, Bilbo izan da orain arte sari nagusi gehien jaso dituena; guztira 19. 2023ko zozketa ostiralean egingo dute, 12:00etan hasita.
Osasunak 750.000 euro banatu ditu Gabonetako loterian

Osasunak 750.000 euro banatu ditu Gabonetako loterian

Talde gorritxoak bosgarren saria jaso duen 88.509 zenbakiaren 2.500 partizipazio saldu ditu.
Donostian bosgarren baten bi serie saldu dira

Donostian bosgarren baten bi serie saldu dira

Donostiako Narrika kaleko administrazioak 60.000 euro banatu ditu Gabonetako Zozketa Bereziaren bosgarren sarietako batetik, zehazki 38.454 zenbakitik. Araba izan da zorte gutxien izan duen lurraldea.

43.696 zenbakia osorik tokatu da Galdakaon, eta 10.800.000 euro utzi ditu

43.696 zenbakia osorik tokatu da Galdakaon, eta 10.800.000 euro utzi ditu

Bosgarren sari batek 10.800.000 euro utzi ditu Galdakaon. 43.696 zenbakia osorik saldu du Zamakoa kaleko loteria administrazioak. Dezimo bakoitza 6.000 eurorekin dago saritua.

88509 zenbakiaren zati handi bat, bosgarren sarietako hirugarrena, Iruñean saldu da

88509 zenbakiaren zati handi bat, bosgarren sarietako hirugarrena, Iruñean saldu da

Club Atlético Osasunak 2.500 partaidetza inguru banatu ditu bere web orriaren bitartez, hau da, 750.000 euro inguru.
Pozez txoratzen Bilboko Ormaetxea loteria bulegoan, lehen saria banatu ondoren

Pozez txoratzen Bilboko Ormaetxea loteria bulegoan, lehen saria banatu ondoren

Sari potoloaren serie bat Bilbon saldu da. Zenbaki irabazlea 05.490 da. Den-dena familia bakar batentzat izan da. Urtero-urtero zenbaki hori jokatzen dute, eta gaur zorioneko daude.

Bigarren sariak 54 milioi euro banatu ditu Mungian; gehienak, Uri tabernako bezeroen artean

Bigarren sariak 54 milioi euro banatu ditu Mungian; gehienak, Uri tabernako bezeroen artean

Auzoko bizilagunen artean zoriontasuna banatu du Uri tabernak. Dezimo bakoitzak 125.000 euro irabazi ditu. Asko lagun eta senideen artean partekatutakoak dira, goizeko kafean edo poteoan erosten diren horietakoak.

Mungiako Uri tabernak bigarren sariaren zati handi bat saldu du, eta ia 54 milioi euro utzi ditu herrian

Mungiako Uri tabernak bigarren sariaren zati handi bat saldu du, eta ia 54 milioi euro utzi ditu herrian

Mungiako 3. administrazioak saldu du zenbakia. Bidali zizkieten 45 serieetatik 43 saldu dituzte, eta ia 54 milio euro banatu. Sariaren zati handiena Uri tabernan banatu dute.

Duela 40 urtetik 05490 zenbakira abonatutako familia bilbotar batek 4,4 milioi irabazi ditu sari potoloarekin

Duela 40 urtetik 05490 zenbakira abonatutako familia bilbotar batek 4,4 milioi irabazi ditu sari potoloarekin

"Astero jokatzen dute eta belaunaldiak daramatzate zenbaki bera erosten: konstantziaren saria da", esan du administratzaileak, eta sarituak ezagutzen dituztela eta "aurpegia jartzen" dietela ziurtatu du.

Bosgarren sari batek, 38454ak, zortea banatu du Santurtzin, Portugaleten eta Donostian

Bosgarren sari batek, 38454ak, zortea banatu du Santurtzin, Portugaleten eta Donostian

Santurtzin, Vapor Habana kaleko 9. zenbakiko bulegoan saldu da; Portugaleten, Carlos VII.a kaleko 17. zenbakian; eta, Donostian, zenbaki horren serie bakarra, Narrika kaleko 21. zenbakiko administrazioan.
Bilbon, Azkoitian, Iruñean eta Cordovillan sari potoloaren dezimo batzuk saldu dituzte; 05490 zenbakia

Bilbon, Azkoitian, Iruñean eta Cordovillan sari potoloaren dezimo batzuk saldu dituzte; 05490 zenbakia

Bilbon izan dute zorterik handiena; izan ere, Ormaechean, serie bat saldu dute. Azkoitian, Iruñean eta Cordovillan dezimo bana saldu dute. Guztira, Euskal Herriak ia 91 milioi berreskuratu ditu aurtengo zozketan, horietatik 54, Mungian.
Sari nagusia, 05490, Bilbon, Iruñean eta Azkoitian saldu dute

Sari nagusia, 05490, Bilbon, Iruñean eta Azkoitian saldu dute

Saria oso banatuta dago, 32 probintziatan saldu baita. Bilboko 1 zenbakiko Administrazioa (Urkixo zumarkalea) izan da Gabonetako sari nagusia saldu duenetako bat.

Bosgarren sari bat, 43696 zenbakia, Galdakaon saldu dute osorik

Bosgarren sari bat, 43696 zenbakia, Galdakaon saldu dute osorik

Hain zuzen, Zamakoa kaleko administrazioan saldu dute.
04074 izan da bigarren saria, eta zati bat Bilbon eta Mungian saldu dute

04074 izan da bigarren saria, eta zati bat Bilbon eta Mungian saldu dute

Hain zuzen, Bilboko administrazio batean, Ledesma kaleko 16.ean, 45 serie zituzten, eta beste hainbeste Mungiako beste batean, Lauaxeta Olerkari kalean, 7.ean. Denak saldu badituzte, 56 milioi euro izango lirateke bakoitzean.
Maribel Pecharroman: ''Saltzeko zenbaki zaila izan da eta dezimoak itzuli ditugu''

Maribel Pecharroman: ''Saltzeko zenbaki zaila izan da eta dezimoak itzuli ditugu''

"Saltzeko zenbaki zaila izan da, baina atzo jendea animatu egin zen eta leihatilan erosi zuten. Hala ere, dezimoak itzuli ditugun, oraindik ez dakigu zenbat", azaldu du Ledesma kaleko loteria administrazioko titularrak.

Gabonetako Loteriaren bigarren saria Bilbon eta Mungian saldu da

Gabonetako Loteriaren bigarren saria Bilbon eta Mungian saldu da

4.074 zenbakia Ledesma 16ko administrazioan (Bilbo) eta Lauxeta Olerkari 7ko bulegoan (Mungia) saldu da. Dezimo bakoitzaren jabeak 125.000 euro irabaziko ditu.

Zer egin Gabonetako Loteria egokitzen bazaigu?

Zer egin Gabonetako Loteria egokitzen bazaigu?

Niko Cuenca ekonomilariak gomendio praktiko batzuk eman dizkigu gaur ospatzen ari den Gabonetako Loteriaren zozketan sariren bat irabazten badugu.

Hasi berria den Gabonetako Loteriaren zozketak 2.520 milioi euro banatuko ditu saritan

Hasi berria den Gabonetako Loteriaren zozketak 2.520 milioi euro banatuko ditu saritan

Gabonetako Loteriaren Zozketa Bereziaren bonboak goizeko 09:13an hasi dira bueltak ematen Madrilgo Errege Antzokian. Datozen lau orduetan 2.520 milioi euro inguru banatuko dituzte saritan.

Ikusi eitb.eus-en zure zenbakiari saririk egokitu zaion

Ikusi eitb.eus-en zure zenbakiari saririk egokitu zaion

eitb.eus-ek zuzenean eskainiko du zozketa, eta erabiltzaileek zenbakiak eta sariak egiaztatu ahal izango dituzte bilatzailean.
Gabonetako Loteriaren zozketa

Gabonetako Loteriaren zozketa

Saritan 2.520 milioi euro banatuko dituen zozketaren irudi onenak.

1 / 11 Hurrengoa

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
    Kargatzen ikusiena