Arrasate

1 / 30 Hurrengoa
Ainhoara egingo dute bisita, igandean, ''Herri Txiki, Infernu Handi'' saioan

Ainhoara egingo dute bisita, igandean, ''Herri Txiki, Infernu Handi'' saioan

Ainhoan izango dira Miren Nogales eta Mikel Pagadi Lapurdiko herria eta bertako bizilagunak ezagutzen. Ez ezazu galdu "Herri Txiki, Infernu Handi" saioa, igandean, 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.

Miren vs Luis, nork irabazi du esprinta?

Miren vs Luis, nork irabazi du esprinta?

Luis Zamalbideko artista da. Uztarriak egiteaz gain, enbor bakarretik egindako pieza mordoa du etxean. Sasoiko dago eta bere 83 urterekin korrika ibiltzen da egunero.

Istripua izan du Pagadik 80 kiloko kalabaza batekin

Istripua izan du Pagadik 80 kiloko kalabaza batekin

Zamalbide auzoko Gemmak baratzeko kalabazak erakutsi dizkio Mikel Pagadiri. Hainbat sari eskuratu ditu, adibidez, kalabaza handienari saria. 80 kiloko bat jasotzen saiatuko dira.

Giharretako mina kentzeko, lixiba?

Giharretako mina kentzeko, lixiba?

Errenteriako Zamalbide auzoko Patxi ezagutu du Mirenek. Urte osoa galtza motzean ibiltzen da eta katarrorik ez omen du harrapatzen. Idiak ditu afizio eta bereak "Mr Euskadi" direla esaten du. Entrenamendua egin ondoren, idiak garbitzen jarri du Miren. Modu oso berezian garbitzen ditu idiak...

Errenteriako Zamalbide auzora gerturatuko dira igandean Mikel Pagadi eta Miren Nogales

Errenteriako Zamalbide auzora gerturatuko dira igandean Mikel Pagadi eta Miren Nogales

Patinete elektrikoan igota iritsi da Miren Nogales Zamalbidera, Mikel Pagadi atzetik korrika zuela. Berez Errenteriako auzoa da, baina Oiartzun eta Astigarrako baserri batzuk ere bertan daude. Bertoko herritarrak ezagutuko dituzte biek, igandean, 22:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus atarian.

Irrintziekin apurtzen du armonia Bakarnek

Irrintziekin apurtzen du armonia Bakarnek

Bakarnek sorpresa asko dituen emakumea da, animaliak gustoko ditu eta modu oso berezian hezten ditu, gainera kasurik egingo ez baliote beraientzat kalte. Izan ere Bakarneren deiadar bat oso urrutitik entzuteko modukoa da...

 

Emagin lanak egin ditu Mirenek Bedaroan

Emagin lanak egin ditu Mirenek Bedaroan

Mirenek bizitzan ahaztuko ez duen esperientzia bizi izan du Bedaroan. Ardi baten erditzean lagundu du.

Ardi elebidunak eta txakur abeslaria, Bedaroan!

Ardi elebidunak eta txakur abeslaria, Bedaroan!

Joseba ezaugutuko du Mirenek Bedaroan. Josebak ardiak ingelesez gobernatzen ditu eta bere alaba Naiak artzain txakurra abesten jartzen du.

Eako Bedaroa auzoa ezagutuko dute igandean ''Herri Txiki, Infernu Handi'' saioan

Eako Bedaroa auzoa ezagutuko dute igandean ''Herri Txiki, Infernu Handi'' saioan

Bedaroan izango dira igandean Miren Nogales eta Mikel Pagadi, Eako auzoa eta bertako bizilagunak ezagutzen. Ez galdu "Herri Txiki, Infernu Handi" saioa, igandean, 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.

Pagadik ez du erraz Txuxi txerria ahaztuko

Pagadik ez du erraz Txuxi txerria ahaztuko

Mikelek Maixux eta bere txerria ezagutu ditu Urrozen. Kostatuko zaio Pagadiri txerri honekin bizitakoa ahaztea...

Pastitxarra lehenengo eta gosaria gero, horrela erregulatzen da gorputza!

Pastitxarra lehenengo eta gosaria gero, horrela erregulatzen da gorputza!

Mirenek Martin eta Mari Jose ezagutu ditu Urrozen. Bikote langilea eta maitasunez betea. Elkarrekin egiten dute lan eta goizero, atsedenaldian,  gosari "light"a eta naturala prestatzen dute.

Ehizara joan aurretik dutxarik eta koloniarik ez! edo... alderantziz?

Ehizara joan aurretik dutxarik eta koloniarik ez! edo... alderantziz?

Mikel Pagadik Ibai ezagutu du Urrozen. Sorpresaz beteriko mutila da Ibai!  Nahiko lan izaten du goizean lanera joateko, autoan kolonia berezia eramaten du eta Pagadiri festa baten ondoren gorbatak nola bukatu behar duen erakutsi dio.

Urrotzeko amodio-historiak ezagutuko ditugu igande gauean ''Herri Txiki, Infernu Handi'' saioan

Urrotzeko amodio-historiak ezagutuko ditugu igande gauean ''Herri Txiki, Infernu Handi'' saioan

Urrotzen izango dira Miren Nogales eta Mikel Pagadi bertako bizilagunak ezagutzen. Zer gertatzen da Urrotzen amodio-historiekin? Ez ezazu galdu "Herri Txiki, Infernu Handi" saioa, igandean, 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.

Amama Begoña bisitatzera egunero joaten da Josu ''txanogorritxu punki-a''

Amama Begoña bisitatzera egunero joaten da Josu ''txanogorritxu punki-a''

Egunero egiten dio bisita Josuk 90 urteko amama Begoñari. Harreman estua dute biek. Josuk elizara laguntzen dio, eta Begoña dagoeneko ohitu da bilobaren orrazkera punki-ra eta ia gorputz osoa estaltzen dizkioten tatuajetara.

Karlos Ostolaza ''Jota y pasa'' apaizarekin egin du topo Pagadik Elorregiko elizan

Karlos Ostolaza ''Jota y pasa'' apaizarekin egin du topo Pagadik Elorregiko elizan

Elorregiko elizaren atarian topatu du Pagadik Karlos Ostolaza apaiza. Ruandan, "capital Kigalin", 11 urte egin zituen misiolari Karlosek, eta bertako hizkuntzan agurtu du Mikel. Zumaiarra sortzez, 34 urte daramatza Bergaran apaiz lanetan.

Elorregiko auzotarrek elkar ezagutu eta koadrila osatu dute Sanprubusa autobus-kafetegiari esker

Elorregiko auzotarrek elkar ezagutu eta koadrila osatu dute Sanprubusa autobus-kafetegiari esker

200 bat autobus igarotzen dira egunero Elorregi auzotik. Duela lau urte Jon Mujikak autobus-kafetegia sortzeko ideia izan zuen, eta harrera bikaina izan du. Are gehiago, auzoan sakabanatuta dauden baserrietako bizilagunek elkar ezagutu dute Sanprubusari esker eta koadrila osatu dute.

Bergarako Elorregi auzora egingo dute bisita, igandean, ''Herri Txiki, Infernu Handi'' saioan

Bergarako Elorregi auzora egingo dute bisita, igandean, ''Herri Txiki, Infernu Handi'' saioan

Elorregin izango dira Miren Nogales eta Mikel Pagadi Bergarako auzoa eta bertako bizilagunak ezagutzen. Ez ezazu galdu "Herri Txiki, Infernu Handi" saioa, igandean, 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.

Kriskitinak eskuan eta dotore jantzita, Otsagabiko dantzariekin kalejiran ibili da Pagadi

Kriskitinak eskuan eta dotore jantzita, Otsagabiko dantzariekin kalejiran ibili da Pagadi

Joseba eta Julen anaiak, Otsagabiko dantzariak biak, ezagutu ditu Pagadik. Muskildako baselizaraino kalejira joan da haiekin, eta, behin han, makil dantza dantzatu dute. Nola moldatu ote da Pagadi?

Muleta lasterketa egin dute Beñatek eta Mirenek Otsagabiko plazan

Muleta lasterketa egin dute Beñatek eta Mirenek Otsagabiko plazan

17 urte zituela, traktorearekin istripua izan zuen Beñatek. Hasieran, eskumako oineko behatzak moztu zizkioten, baina infekzioak zituen sarri, eta hanka zati bat moztea eskatu zuen. Duela urtebete egin zioten ebakuntza eta bizitza kalitatea asko hobetu zaio.

''Pregoia 2.0'': Otsagabian megafonia erabiltzen dute bandoak eta pregoiak irakurtzeko

''Pregoia 2.0'': Otsagabian megafonia erabiltzen dute bandoak eta pregoiak irakurtzeko

Lehoiak ote daude Iratiko oihanean? Gisa horretako galdera xelebreak egiten dizkiote Leireri turismo bulegoan. Bitxia da baita ere Mikel Aoiz alkateak bandoak eta pregoiak irakurtzeko duen sistema. Ojo al kristo!

Herri Txiki, Infernu Handi bueltan da igande honetan

"Herri Txiki, Infernu Handi" bueltan da igande honetan

Hamargarren denboraldiari ekingo dio saioak eta Euskal Herriko bazter guztietako herri txikiak eta auzoak ezagutzen ikusiko ditugu berriro ere Miren Nogales eta Mikel Pagadi. Nafarroako Zaraitzu ibarreko Otsagabia herria ezagutuko dute lehen atal honetan.
Otsagabian hasiko du 10. denboraldia ''Herri Txiki, Infernu Handi'' saioak

Otsagabian hasiko du 10. denboraldia ''Herri Txiki, Infernu Handi'' saioak

Deabruak berriz ere itzuliko dira infernura. Miren Nogalesek eta Mikel Pagadik Otsagabian hasiko dute 10. denboraldia, betiko moduan, bazterrak nahasten. Ez galdu estreinaldia, igande gauean, 22:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus atarian.

''Herri Txiki, Infernu Handi''ren 10. denboraldia, igandean, ETB1en eta eitb.eus atarian

''Herri Txiki, Infernu Handi''ren 10. denboraldia, igandean, ETB1en eta eitb.eus atarian

Ojo al kristo! Deabruen gurutzada berria iristear da! "Herri Txiki, Infernu Handi" saioaren 10. denboraldia laster estreinatuko dugu ETB1en eta eitb.eus atarian, Miren Nogales eta Mikel Pagadiren eskutik.

''Irabazi arte!'' telesaileko aktoreak, Zetak taldearen akelarrean

''Irabazi arte!'' telesaileko aktoreak, Zetak taldearen akelarrean

"Irabazi arte!" telesaileko aktoreek Zetak taldearen "Akelarretan" abestia bikain kantatu eta dantzatu dute "Herri Txiki, Zirku Handi" saioan.

Ilaski Serrano eta Antton Telleria ''mihiluzeak'' Izaroren abesti batekin ausartu dira

Ilaski Serrano eta Antton Telleria ''mihiluzeak'' Izaroren abesti batekin ausartu dira

Ilaski Serrano eta Antton Telleria "Mihiluze" saioko aurkezleek Izaroren "Libre" kantua abestu dute "Herri Txiki, Zirku Handi" ikuskizunean.

EITBko Albistegietako aurkezleek zuengatik egin dute topa, ETSren erritmora

EITBko Albistegietako aurkezleek zuengatik egin dute topa, ETSren erritmora

EITBko Albistegietako aurkezleak ere batu dira "Herri Txiki, Zirku Handi" ikuskizunera, eta ETS taldearen "Zuengatik topa" abestia kantatu eta dantzatu dute.

Bulegoren kantuak, Arraun Lagunak eta Urdaibaiko arraunlarien ahotan   

Bulegoren kantuak, Arraun Lagunak eta Urdaibaiko arraunlarien ahotan   

Bulegoren "Bueltan da" eta "Kantu bat" abestiak kantatu dituzte Arraun Lagunak eta Urdaibai taldeetako arraunlariek, hurrenez hurren, "Herri Txiki, Zirku Handi" saioan.

Euskal taldeetako futbolariek ez dute gainditu ''Herri Txiki, Zirku Handi'' saioan parte hartzeko castinga

Euskal taldeetako futbolariek ez dute gainditu ''Herri Txiki, Zirku Handi'' saioan parte hartzeko castinga

Athleticeko, Realeko eta Alaveseko hainbat jokalari agertu ziren "Herri Txiki, Zirku Handi" ikuskizunean abesteko prest, baina ez zuten Miren Nogalesen eta Mikel Pagadiren castinga gainditu.

Urteko pertsona esanguratsuenak kantari, Herri Txiki, Zirku Handi saioan, Gabon gauean

Urteko pertsona esanguratsuenak kantari, "Herri Txiki, Zirku Handi" saioan, Gabon gauean

Gonbidatu ospetsuak, abesti ezagunak eta umorea oinarri dituen emanaldi berezia gidatuko dute Tolosatik, Gure Zirkuaren karpatik, Mikel Pagadik eta Miren Nogalesek.
''Herri Txiki, Zirku handi 2023'', iruditan

''Herri Txiki, Zirku handi 2023'', iruditan

Arraunlariak, pilotariak, Gure Zirkuko lagunak, Euskal Telebistako lankide eta telesailetako protagonistak... Pertsona ezagun ugari bertaratu dira Gure Zirkuko karpara abestera. Hona hemen hainbat argazki.

Unerik onenak: Oiartzungo Iturriotz auzoa hankaz gora jarri dute Miren Nogalesek eta Mikel Pagadik

Unerik onenak: Oiartzungo Iturriotz auzoa hankaz gora jarri dute Miren Nogalesek eta Mikel Pagadik

Miren Nogales eta Mikel Pagadi Oiartzun herriko Iturriotz auzoan barrena ibili dira aste honetan, eta hango zenbait txoko eta herritar ezagutu dituzte. Ikus itzazu bideo honetan saioaren unerik onenak!

Oiartzungo Iturriotz auzoan ibiliko dira, gaur gauean ''Herri Txiki Infernu Handi'' saioan

Oiartzungo Iturriotz auzoan ibiliko dira, gaur gauean ''Herri Txiki Infernu Handi'' saioan

Miren Nogales eta Mikel Pagadi Oiartzun herriko Iturriotz auzoan barrena ibiliko dira gaur gauean. Hango zenbait txoko eta herritar ezagutuko ditugu, haien eskutik. 22:00etatik aurrera, saioa ikusgai izango da, ETB1en eta eitb.eus-en.

Unerik onenak: Urdulizen ibili dira Mikel Pagadi eta Miren Nogales bazterrak nahasten

Unerik onenak: Urdulizen ibili dira Mikel Pagadi eta Miren Nogales bazterrak nahasten

Miren Nogalesek eta Mikel Pagadik Bizkaira bidaiatu dute aste honetan, eta Urdulizeko herritarrak eta bitxikeriak erakutsi dizkigute ditugu 'Herri Txiki, Infernu Handi' saioan. Ikus itzazu unerik onenak bideo honetan!

Urdulizen barna ibiliko dira gaur ''Herri Txiki Infernu Handi'' saioan

Urdulizen barna ibiliko dira gaur ''Herri Txiki Infernu Handi'' saioan

Miren Nogalesek eta Mikel Pagadik Bizkaira bidaiatuko dute. Urdulizeko herritarrak eta bitxikeriak ezagutuko ditugu gaurko saioan, 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.

Ur-sufretsuz betetako askan bainua hartu dute Pagadik eta Ander 'Garrafa Nadal'ek

Ur-sufretsuz betetako askan bainua hartu dute Pagadik eta Ander 'Garrafa Nadal'ek

Etxauen auzoko uraren bertuteak azaldu dizkio Anderrek Pagadiri. Astero doa bertara ur bila, Etxauenekoa naturalago ei da eta. Inguru hartako iturri gehiago erakutsi dizkio, ur-sufretsua duen bat, esaterako. Gibela eta odola garbitzeko primerakoa da, eta azalerako ezin hobea.

Gerra garaian, obusak eta tiroketak etengabe izan zituen Ferminek etxean bertan, 8 urte zituela

Gerra garaian, obusak eta tiroketak etengabe izan zituen Ferminek etxean bertan, 8 urte zituela

Gerra zibilean bizitako esperientzia gogorra azaldu dio Fermin Etxebarriak Mikel Pagadiri. Baserriko kortan, konpainia oso bat izan zuten, 70 soldadu errepublikar, eta frankistek etengabe egiten zieten eraso. Zortzi urte besterik ez zituen eta jakina, beldur asko pasa zuen.

Traktore gainean dantzan eta kantuan, erromeria egin dute Arexola auzo erdian

Traktore gainean dantzan eta kantuan, erromeria egin dute Arexola auzo erdian

Aran eta Julen, ama-semea, topatu ditu Mirenek Arexola auzoan. Soinu txikia bizkarrean, edozein saltsarako prest dago Aran, baita hiletetan jotzeko ere. Musika entzun bezain laster gertutatu da Patxi auzotarra, eta festara batu zaie.

'GAPB' ariketak egiten jarri du Miren Iker Arriolabengoak, Aramaioko kirol monitoreak

'GAPB' ariketak egiten jarri du Miren Iker Arriolabengoak, Aramaioko kirol monitoreak

Ipurdia, abdominalak, hankak eta besoak lantzeko ariketak proposatzen dizkie Iker Arriolabengoak kirol monitoreak aramaioarrei. Mirenek egin ditu hainbat ariketa, izan ere, txuleta du jokoan. Lortu ote du erronka gainditzea?

Tzaitel, Oletako alkatea: ''Hiru bider eskatu dugu independentzia Aramaiotik, baina ez enteratzea eurak''

Tzaitel, Oletako alkatea: ''Hiru bider eskatu dugu independentzia Aramaiotik, baina ez enteratzea eurak''

Bozketa bidez aukeratu zuten Tzaitel Oletako alkate. Astebetez negarrez pasa zuen, haserre. Txokolate on batekin konbentzitu zuten ordea. Telefonoz hizketan uneoro, zaldiak eta behorrak zaintzen topatu du Pagadik eta 'Txikito, el galán de los sementales' aurkeztu dio.

Artilea goruan iruten erakutsi dio Felisak Mireni

Artilea goruan iruten erakutsi dio Felisak Mireni

Gorutan egiteko makina atera du Felisak. Aspaldikoa omen da, eta haria lortzeko erabiltzen du, gero artilezko galtzerdi ederrak egiteko. Felisak 86 urte ditu eta 65 urterekin atera zuen gida-baimena. Auto berria nola erosi kontatu dio Mireni.

1 / 30 Hurrengoa

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
    Kargatzen ikusiena