Bertsolaritza

kultura

- Bertso Txapelketa Nagusia

1:32

Finalean bizitako emozioek eta haien kudeaketak emaitza ezberdina utzi diote bertsolari bakoitzari

NEREA IRIARTE | EITB MEDIA

Maialen Lujanbio Zugastik jantzi du bart txapela hirugarrenez. Amets Arzalluzekin batera iritsi zen buruz burukora. Iruñeko Nafarroa Arenan, 13.300 lagunen aurrean aritu ziren atzo txapelduna eta gainerako 7 bertsolariak, Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean.

Zuzenean

BERTSOLARI TXAPELKETA NAGUSIA 2022

Lujanbio: "Gaurko sentsazioa da lantsua izan dela, eta ondoren, bada, poz handia"

EIDER JAUREGI OIARTZABAL | EITB MEDIA

1:46

Kontaketa osorik ikusi>>>>

1:01

Bertsolaritza

Maialen Lujanbio: ''Lantsua izan da''

Hirugarrenez txapela jantzi osteko prentsaurrekoan, irabazleak esan du "balio ezberdina" duela honek, "ez gutxiago"; "beste patxada batekin bizi izan dut, esperientziagatik".

18:14

Bertsolari Txapelketaren Finala

Bertsolarien azken agurrak

EITB MEDIA

Bertsolari finalistek euren sariak jaso dituzte, eta honako bertso hauek bota dituzte Euskal Herriko Bertsolari Txapelketaren finalean.

Arratsaldeko saioa: unerik onenak

1 / 30 Hurrengoa
Julio Soto: ''Gorabehera asko eta gero, nire buruarekin bakean kantatu ahal izatea opari bat izan zen''

Julio Soto: ''Gorabehera asko eta gero, nire buruarekin bakean kantatu ahal izatea opari bat izan zen''

6 aldiz irabazi du dagoeneko Julio Soto bertsolariak Nafarroako txapela, azkenengoz, joan den larunbatean. Lehen txapeletik azkenera bizitako emozio ezberdinez aritu da, eta oraingoan bakea sentitu duela dio. Bukaeraraino ez zuen bere burua txapeldun ikusi, nahiz eta ongi zebilela sentitu zuen.

Julio Soto: Seigarren txapel honek lasaitasuna eta asebetetasuna eman dizkit

Julio Soto: "Seigarren txapel honek lasaitasuna eta asebetetasuna eman dizkit"

Oholtzan lasai eta bertsoak sortzean gozatuz aritu dela aitortu digu Julio Sotok, eta hori ederra dela bertsolarientzat. Presente eta gozatu izanaren sentsazioa du biharamunean.
Amaia Agirre: Minbizia duten pertsonen sexualitatea tabu handia da

Amaia Agirre: "Minbizia duten pertsonen sexualitatea tabu handia da"

Metastasia, minbizia duten lagunen sexualitatea, bularra berreraiki nahi ez izatea... oraindik ere tabu dira Amaia Agirre bertsolariaren arabera. Izan Inurri elkartearen bertso saioetan parte hartzea terapia modukoa da beretzat. Oholtza gainean ez ezik, gurean ere apurtu dizkigu tabu horiek.
Julio Soto: ''Sumatzen nuen ondo ari nintzela eta kalkulatzen nuen goiko tropeltxoan egongo nintzela''

Julio Soto: ''Sumatzen nuen ondo ari nintzela eta kalkulatzen nuen goiko tropeltxoan egongo nintzela''

Nafarroako Bertsolari Txapelketa irabazi eta biharamunean, pozik ikusi dugu Julio Soto. Batetik, "asebetetasun bat" ematen duelako oholtzan ondo lan eginaren sentsazioa izateak eta, bestetik, txapela irabazteak bertso-plazak ere ekartzen dizkiolako bertsolariari.

Julio Soto txapeldun, seigarrenez

Julio Soto txapeldun, seigarrenez

1.048,5 puntu eskuratu ditu Sotok, eta Eneko Lazkoz izan da bigarren, 1.045,5 bilduta. Xabat Illarregi Marzol, Joanes Illarregi Marzol, Saioa Alkaiza Guallar, Josu Sanjurjo Altzuri, Saats Karasatorre Martinez eta Sarai Robles Vitas izan dira ondorengoak finalean, ordena horretan.
Gatazka guztien gainetik gizakiarengan sinetsi nahi duela abestu du Julio Sotok txapela jantzita, agurrean

Gatazka guztien gainetik gizakiarengan sinetsi nahi duela abestu du Julio Sotok txapela jantzita, agurrean

Gaza, Sahara, etorkinak, eskaleak, nortasun sexual ezberdinak, emakumea, euskara, horiek guztiak aipatu ditu Julio Soto Ezkurdiak, 2023ko Nafarroako Bertsolari Txapelketako garaikurra buruan zuela, azken agurra egin duenean.

Finalaren atarian, Nafarroako finalaurrekoen errepasoa

Gaur arratsaldean jokatuko da Nafarroako Bertsolari Txapelketaren finala. Hori dela eta, saio honetan, Altsasun, Agoitzen eta Lesakan jokatutako hiru finalaurrekoetako bertsoaldiak entzungo ditugu. Gure bederatzikoak ere ez du hutsik egingo.

Nafarroako Bertsolari Txapelketako finala jokatuko da gaur Anaitasunan, eta zuzenean emango du eitb.eus-ek

Nafarroako Bertsolari Txapelketako finala jokatuko da gaur Anaitasunan, eta zuzenean emango du eitb.eus-ek

Eneko Lazkoz Martinez, Joanes Illarregi Marzol, Josu Sanjurjo Altzuri, Julio Soto Ezkurdia, Saats Karasatorre Martinez, Saioa Alkaiza Guallar, Sarai Robles Vitas eta Xabat Illarregi Marzol lehiatuko dira, Iruñean.
Jon Enbeita bertsolari, idazle eta abeslariarentzat izan da 2023ko Ohorezko Lauaxeta saria

Jon Enbeita bertsolari, idazle eta abeslariarentzat izan da 2023ko Ohorezko Lauaxeta saria

Euskal kulturgintzan egindako ibilbidea eskertzeko eman diote sarial. Poesian Libe Goitia eta Angel Erro izan dira sarituak. Ikus-entzunezkoen atalean Oier Plazak jaso du garaikurra Memoria lurperatua dokumentalagatik.

Zortzi finalistak prest dira Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalerako

Zortzi finalistak prest dira Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalerako

Eneko Lazkoz Martinez, Joanes Illarregi Marzol, Josu Sanjurjo Altzuri, Julio Soto Ezkurdia, Saats Karasatorre Martinez, Saioa Alkaiza Guallar, Sarai Robles Vitas eta Xabat Illarregi Marzol lehiatuko dira larunbatean, Iruñean.
Nerea Ibarzabalek irabazi du Bizkaiko Bertsolari Txapelketako azken finalaurrekoa eta osatu da finala

Nerea Ibarzabalek irabazi du Bizkaiko Bertsolari Txapelketako azken finalaurrekoa eta osatu da finala

Xabat Galletebeitia, Jone Uria, Nerea Ibarzabal, Onintza Enbeita, Oihana Bartra, Gorka Pagonabarraga, Aitor Etxebarriazarraga eta Aissa Intxausti arituko dira kantari finalean, abenduaren 16an, Bilbon.

Xilaba amaitu berri, Bertso-pentsioak ekimena eta Tolosan inklusioa ardatz

Amaitu da jada Xilaba eta amaitu biharamunean Hazparke talde irabazleko Irantzu Idoatek Euskadi Irratian egindako adierazpenak jaso ditugu. Bertsozalea den pentsiodunik ezagutuz gero berriz, interesgarri izan daitekeen ekimen baten berri ere jaso behar dugu: bertso-pentsioak ekimena hain zuzen ere. Inklusioa ardatz hartuta, Tolosan, Harituz bertsozale taldeak eta Hernaniko Rugby taldeak urri amaieran antolatutako "Inklusio bultzada" bertso saioari ere tartea eskaini diogu, gure bederatzikoa ahaztu gabe. 

Bertso Eguna urtarrilaren 27an izango da, Gernika-Lumon

Bertso Eguna urtarrilaren 27an izango da, Gernika-Lumon

Egun osoko plana izango da: bertso poteoa, bazkaria eta bertso saio nagusia. Abenduaren 19an jarriko dituzte sarrerak salgai.
Joanes Illarregik irabazi du Lesakako saioa, eta argitu da Nafarroako Txapelketa jokatuko duen zortzikotea

Joanes Illarregik irabazi du Lesakako saioa, eta argitu da Nafarroako Txapelketa jokatuko duen zortzikotea

Hauek izango dira zortzi finalistak: Saioa Alkaiza, Julio Soto, Joanes Illarregi, Xabat Illarregi, Eneko Lazkoz, Josu Sanjurjo, Saats Karasatorre eta Sarai Robles.
Irantzu Idoate: Puntuak irabazi eta galdu errazago egiten dira taldekako txapelketan

Irantzu Idoate: "Puntuak irabazi eta galdu errazago egiten dira taldekako txapelketan"

Hazparke taldeak irabazi du 2023ko Xilaba bertsolari txapelketa. Ortzi Idoatek, Nahia Sascok eta Irantzu Idoatek. Hirukote horrek osatu du talde irabazlea. Aita-Alabak eta hurbilekoa hirugarrena. Lotura hori mesederako izan dela aitortu digu Irantzu Idoatek.
Hazparke taldeak irabazi du Taldekako Xilaba bertso txapelketa

Hazparke taldeak irabazi du Taldekako Xilaba bertso txapelketa

Irantzu Idoate, Ortzi Idoate eta Nahia Sascok jantzi dute Iparraldeko taldekako bertsolari txapelketako txapela.

Lekeitioko eta Berrizko txapelketakoak eta Xilabako final-erdietako agurrak

Txapelketako gurpilean jarraituko dugu. Taldekako Xilabaren finala izango da asteburu honetan Aiherran, eta horren atariko, Muskildin eta Azkainen jokatutako final-erdietako agur umoretsu eta musikatuak ekarri dizkizuegu. Bizkaiko txapelketari dagokionez berriz, kanporaketa faseko azken saioa eta finalaurrekoetako lehena aletu ditugu. Bederatzikoarekin berriz, Gipuzkoan egingo dugu sartu-irtena

Lekeitioko eta Berrizko txapelketakoak eta Xilabako final-erdietako agurrak

Lekeitioko eta Berrizko txapelketakoak eta Xilabako final-erdietako agurrak

Txapelketako gurpilean jarraituko dugu. Taldekako Xilabaren finala izango da asteburu honetan Aiherran, eta horren atariko, Muskildin eta Azkainen jokatutako final-erdietako agur umoretsu eta musikatuak ekarri dizkizuegu. Bizkaiko txapelketari dagokionez berriz, kanporaketa faseko azken saioa eta finalaurrekoetako lehena aletu ditugu. Bederatzikoarekin berriz, Gipuzkoan egingo dugu sartu-irtena.

''Nire bizitza eta Euskal Herriko historia txirikordatzen saiatu naiz 'Kantu berri bat gara' disko-liburuan''

''Nire bizitza eta Euskal Herriko historia txirikordatzen saiatu naiz 'Kantu berri bat gara' disko-liburuan''

Jon Maia bertsolariarekin egon dira Maddalen eta Xabi. 'Kantu berri bat gara' poema liburu eta diskoa kaleratu du urretxuarrak, eta horri buruz aritu dira, baita bertan kolaboratzen duten artistei buruz ere.

Xabier Amuriza bertsolariari omenaldi hunkigarria egin diote Zornotzan

Xabier Amuriza bertsolariari omenaldi hunkigarria egin diote Zornotzan

Amurizaren bizitzaren pasarte nagusiak antzeztu dituzte Etxanoko auzokideek, duela 75 urte Bizkargira aitarekin lehen aldiz igo zenekoa tartean. Amuriza oso hunkituta azaldu da, eta bertso batekin amaiera borobila eman dio egun handiari.

Txapelketa kutsutik at, Odietako bertso-saio musikatua

Nafarroako Odietan, San Urbanoko baselizaren atarian, eguzki goxotan Nerea Ibarzabal, Maialen Lujanbio eta Julio Sotok osatutako bertso saio musikatuaz gozatzea proposatu nahi dizugu. Parajeak ematen duen patxadaz gozatuko dugu. Gure bederatzikoak ere ez du hutsik egingo.

Bizkaiko txapelketako bi kanporaketa eta bertsolari gazteen BBK sariketa

Finalaurrekoetan murgiltzear da Bizkaiko bertsolari txapelketa eta hori dela eta, Erandioko eta Igorreko kanporaketa saioetako bertsoak hautatu ditugu gaur. Nafarroan ere final-aurrekoei ekitear dira. Arabako kanporaketa fasea amaitu da eta Taldekako Xilaban berriz, bigarren eta azken finalerdia larunbatez jokatuko da. Gure bederatzikoa non dabilen ba al dakizu?

Andoni Egaña: ''Hasiera edo bukaera handikoak baino, Iñakik nahiago du bi bueltadun bertso bat bota''

Andoni Egaña: ''Hasiera edo bukaera handikoak baino, Iñakik nahiago du bi bueltadun bertso bat bota''

Iñaki Murua bertsolaria izan du hizpide Andoni Egañak. Gabiriarraren ibilbideari, kantaerari eta bertsokerari buruz aritu dira.

Bertsolaritza kultura ondare immaterial izendatzeko prozesua hasi du Jaurlaritzak

Bertsolaritza kultura ondare immaterial izendatzeko prozesua hasi du Jaurlaritzak

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak iragan ekainean iragarri zuen bertsolaritza kultura ondare immaterial izendatzekoak zirela, "bere babesa eta transmisioa bultzatzeko".

Vianako, Uharteko, Gernikako eta Arrigorriagako txapelketetakoak.

Taldekako Xilaba, Bizkaikoa zein Nafarroako txapelketak aurrera doaz eta Arabakoa ere hasi da lehen pausuak ematen. Saio honetan Vianako eta Uharteko final-laurdenetako bertsoaldiak, eta Gernikan zein Arrigorriagan jokatutako kanporaketa saioetakoak bildu ditugu. Taldekako Xilabako ligaxkako azken saioko agurrak ere bai; jauzika ibiltzeko prest?  

Vianako, Uharteko, Gernikako eta Arrigorriagako txapelketetakoak

Andoni Egaña: ''Bertsolaritzaren euskarri guztietan eragina izan duen emakumea da Oihane Perea''

Andoni Egaña: ''Bertsolaritzaren euskarri guztietan eragina izan duen emakumea da Oihane Perea''

'Beste Fauna Bat' atala izan dugu berriro Andoni Egañaren eskutik. Oraingoan antzara aitzakia modura hartuta, Oihane Perea bertsolari gasteiztarra izan dute hizpide.

Itxaso Paya: ''Plazandrea hitzak laburtu dezake, beharbada, naizen hori''

Itxaso Paya: ''Plazandrea hitzak laburtu dezake, beharbada, naizen hori''

Itxaso Paya bertsolari, aktore eta sortzailearekin egon da Mirari Martiarena. Hainbat proiektu ditu algortarrak esku artean, eta horiei buruz aritu dira, baita bertsoari buruz ere, noski.

Iurretako bertso bilduma eta hiru txapelketetatik, Iruritako saioa

Iurretan, San Migel jaietan izandako saioko bertsoaldiak entzungo ditugu saio honetan. Txapelketei ere errepasoa egingo diegu; Xilabako agur umoretsuak, Bizkaikoaren aipamena eta Nafarroako Txapelketari hasiera eman zion Iruritakoa ere izango ditugu. Gure bederatzikoaren sokak ere badu jarraipena. Ba al dakizu nodik iritsiko zaigun?

Bilboko Zorrotza auzokoak eta Lazkaoko Areriakoak

Bilbo grisean bertsoak Zorrotzako inguruak hartu zituen; auzoaz zekitenaren berri galdetuz hasi zuten bertso-saioa. Lazkaoko Arerian berriz, San Migeletako bertso-saioa izan zuten. Hango aleak ere hautatu ditugu. Bizkaitik Gipuzkoara, Soraluzera sartu da bederatzikoa. Nora joango ote da gure soka?

''Hasieratik ikusten genuen bertso munduan gertatzen ziren gauza asko komikira ekartzeko modukoak zirela''

''Hasieratik ikusten genuen bertso munduan gertatzen ziren gauza asko komikira ekartzeko modukoak zirela''

Bertso saio baten bueltan gerta daitezkeen hamar eszena jaso dituzte 'Ño!' komikian. Emakume bertsolarien esperientziak erdigunean jarrita osatu dute lana Maitane Gartziandia ilustratzaileak, baita Eli Pagola eta Miren Artetxe bertsolariek ere.

Lezoko eta Oñatiko jaietako bertso-saioak, txapelketak eta bederatzikoa

Oñatin zein Lezon, jaietako bertso saioak izan dituzte eta bietako bertsoaldiak hautatu ditugu saio honetarako. Jaialdiez gain baina, udazkeneko bertsolari txapelketei ere luztu diegu begirada; umore kutsu betean hasi den taldekako Xilabari, Bizkaikoari edota hastear den Nafarroakoari. Gure bederatzikoa Bizkaia aldean da;

Lezoko eta Oñatiko jaietako bertso-saioak, bederatzikoa eta txapelketak

Lezoko eta Oñatiko jaietako bertso-saioak, bederatzikoa eta txapelketak

Oñatin zein Lezon, jaietako bertso saioak izan dituzte eta bietako bertsoaldiak hautatu ditugu saio honetarako. Jaialdiez gain baina, udazkeneko bertsolari txapelketei ere luztu diegu begirada; umore kutsu betean hasi den taldekako Xilabari, Bizkaikoari edota hastear den Nafarroakoari. Gure bederatzikoa Bizkaia aldean da; entzun nahi al duzu?

''Bertsoa zabaltzeko espazio gutxi geneuzkan; internet (bertsoa.eus) plaza bat izan zitekeela otu zitzaidan''

''Bertsoa zabaltzeko espazio gutxi geneuzkan; internet (bertsoa.eus) plaza bat izan zitekeela otu zitzaidan''

Bertso plaza sareratu zuen bertsoa.eus atariak eta, gaur egun, bertsoaldiak eskaintzeaz gain, bestelako edukiak ere eskaintzen ditu. Jexux Mari Irazu bertsolaria izan zen sortzailea eta ataria hobe ezagutze aldera batu gara berarekin.

Donostiako Trinitatekoak, Iruñeako Enmusikadasekoak eta Xilabako lagin bat

Irailaren 9an egin zen Iruñean, Enmusikadas jaialdiko bertso-saioa, feminismoa ardatz hartuta. Donostiako Trinitate plazan berriz, egun berean Euskal Jaietako bertso-saioa ere izan zen. Jaialdiez gain, hasi da aurtengo taldekako Xilaba eta bertako lagin txiki bat ere ekarri nahi izan dugu. Gure bederatzikoari esker baina, Bizkaian ere izango gara. Ba al dakizu nori dagokion katea osatzea?

''Bertsolaritzak leku handia du nire bizitzan; ihesbide bat da futboletik aldentzeko eta disfrutatzeko''

''Bertsolaritzak leku handia du nire bizitzan; ihesbide bat da futboletik aldentzeko eta disfrutatzeko''

Osasunako entrenatzailea den Jagoba Arrasaterekin izan da Mirari. Jakina den moduan, bertsolaritza ez da faltan izaten Jagobaren ospakizunetan, baita bere bizitzan ere.

Nafarroako txapelketa, Muezko saioa eta Eibarko Arrate auzoko bertso-saioa

Aurrekoan Bizkaikoaren eta Xilabaren xehetasunak eskainita, aste honetan Nafarrokoari egin diogu tartetxo bat. Nafarroan bertan, Gesalatz bailarako kiroldegian, Muezen jasotako bertsoaldiak eta Eibarko Arrate auzoko festetako bertso-saioko aleak ere hautatu ditugu. Bederatzikoaren sokak ere luzatzen jarraitzen du.

Andoni Egaña: ''Ezagutu ditudan bertsolarietatik mentalki gogorrenetakoa da Alaia Martin''

Andoni Egaña: ''Ezagutu ditudan bertsolarietatik mentalki gogorrenetakoa da Alaia Martin''

Katu batekin alderatu du Andoni Egañak Alaia Martin bertsolaria "Biba Zuek!" saioan 'Beste fauna bat' atalean. Dioenez, independentea da, erortzen eta zutitzen dakiena, mentalki oso gogorra. Oiartzuarraren ibilbideaz aritu dira saioan.

Peñagarikanok olagarroarekin izandako pasadizo dibertigarria kontatu digu Andoni Egañak!

Peñagarikanok olagarroarekin izandako pasadizo dibertigarria kontatu digu Andoni Egañak!

Anjel Mari Peñagarikanok gaztetan Zumaian olagarroarekin izandako pasadizo dibertigarri bat kontatu digu Andoni Egañak "Biba Zuek!" saioan. Olagarroa hitza ezagutu ez eta beste animalia batekin nahastu zuen...

1 / 30 Hurrengoa
02:37

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa

Bertsolari Txapelketaren epaimahaikideen irizpideak eta lana ezagutu ditugu, gertutik

ANER MURUA URKIA | EITB MEDIA

Zazpi epaimahaikidek puntuatzen dituzte Txapelketa Nagusiko saioak. Faseka berritu egiten dira epaileak. Gaiari erantzutea, errimak, denbora, doinua, hizkera, neurria hartzen dira kontuan bertsoa baloratzeko.

HITZA JOLAS Jarraitu Txapelketa, Euskadi Irratian HITZA JOLAS
HITZETIK HORTZERA Txapelketa, saioz saio, hemen HITZETIK HORTZERA

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
    Kargatzen ikusiena