David Alonsok (CFMoto) irabazi du Ameriketako Sari Nagusia, eta Daniel Holgado (Gas Gas) eta Angel Piqueras (Honda) izan dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.
Xabi Zurutuzak debuta egingo du Munduko Txapelketako Moto3 mailan. Hala ere, hirugarren lasterketara arte ezingo du parte hartu. Dena den, Xerezen hiru egun eman ditu testak egiten, eta sentsazio onekin amaitu du. Eroriko baten ondorioz min ere egin du, baina lehiarako prest dago.
Legazpiar idazle eta itzultzaileak "Moby Dick" eleberri monumentala jarri du euskaraz. Horretarako, "euskaraz Melville izateko bezain harro" eta "testuaren zerbitzura buru-belarri jartzeko bezain umil" jardun da, bost urtez.
Magdak, Polonian jaiotako 23 urteko legazpiarrak, Myhre sindrome ultraarraroa ikusarazi eta ikerketarako dirua bildu nahi du. Munduan 200 pertsonari soilik eragiten dio gaixotasun honek, eta, Euskal Herrian, berriz, biri.
Legazpiko pilotua, Moto3ko munduko txapelketan estreinatzear da. Oraindik ez da adin nagusikoa, beraz, 18 urte bete arte ezingo du lehenengo lasterketetan parte hartu. Bien bitartean, Portimaoko zirkuituan egon da lehiaketarako prestakuntzekin jarraitzeko. Datorren astean Jerezera joango da.
Bertan, Legazpiko pilotuari proba fisikoak egin dizkiote, eta erakutsi du une oso egokian dagoela; entrenamendu programa egokitu bat hasiko da lantzen, apirilean hasiko duen denboraldiari sasoi bete-betean aurre egiteko. Moto3n debuta egingo du.
Irene Paredes Bartzelona taldeko jokalariak omenaldia jaso du Legazpin (Gipuzkoa), bere herrian. Hainbat pertsona bildu dira udaletxean, eta, ondoren, ekitaldia egin dute bere izena duen futbol zelaian.
Xabi Zurutuza motor-gidari legazpiarra Moto 3 kategoriako Munduko Txapelketan lehiatuko da 2024an. Denboraldia hasteko pixka bat urduri, baina, aldi berean, oso gogotsu dagoela, eta bere helburua gazterik onenaren saria eskuratzea izango dela kontatu digu "Biba Zuek!" saioan.
Eibarko Epaitegian aztertuko dute salaketa, datorren asteazkenean. Han, Amiantoaren Biktimen Euskal Elkarteak elkarretaratzea egingo du, langileari babesa eskaintze aldera, eta kaltetutako beharginentzat kalte-ordain funts era dezatela eskatzeko.
Xabi Zurutuza legazpiarra ume-umetatik dabil motoziklismoan, eta 2024 denboraldian egia bihurtuko du txikitatik zuen ametsa; Moto 3 kategorian eta motoziklismoan erreferente handia den Aki Ajoren taldean egingo du debuta Munduko Txapelketan.
Idoia Murillo eta Eider Mujika legazpiarrak Mediterraneoan dabiltza bidaian. Euren ontzia Israelen gelditzekoa zen, baina ibilbidea aldatu diete eta ez dituzte Jerusalemera eramango.
Irene Paredes euskal futbolariak 2023ko Munduko Txapelketa irabazi du Espainiako selekzioarekin, finalean Ingalaterra mendean hartuta 1-0eko emaitzarekin. Bideo honetan dituzu Paredesek Munduko Kopa irabazi ostean egindako adierazpenak. (adierazpenak gaztelaniaz)
Jon Alberdi duela pare bat urte murgildu zen Rubik kuboaren munduan, espezialista bihurtzeraino. Gurasoekin laguntzarekin, Legazpi Open Rubik txapelketa antolatu zuen eta nazioartetik jokalari ugari etorri ziren. Europako errekorra hautsi zen orduan, besteak beste.
Jorge Vilda Espainiako selekzioko hautatzaileak 2023ko Australiako eta Zeelanda Berriko Munduko Txapelketarako deialdia eskaini du. Azkenean, deialditik at geratu dira Elene Lete eta Oihane Hernandez euskal jokalariak.
Legazpiko Nagusilan elkarteko boluntarioa da Nahia. Amona erresidentzian sartu zutenean egunero joaten zen hura bisitatzera, eta han Nagusilaneko kideak ezagutu zituen. Boluntariotza bokaziozkoa dela uste du Nahiak, txikitatik argi izan baitu jendeari laguntzeko premia hori zuela.
Lucio Vergara 1892an sortu zen Arantzan. Ebanista lanbidez, argazkilaria zen afizioz eta bere mila argazki topatu dituzte bizi izan zen etxeetako ganbaretan. Haren bilobetako batekin izan gara, Juanber Alustizarekin.
Irene Paredes da berritasun nagusia Jorge Vilda hautatzaileak emandako deialdian. Bestalde, Elene Lete eta Maite Oroz euskal jokalariak ere deitu ditu.
22:30 aldera Ertzaintzari deitu zioten taberna batetatik, pertsona talde bat borrokan ari zelako. Bi pertsona zauritu zituzten eta erasotzaileak inguruetan topatu eta atxilotu zituzten.
Maialen Mendinuetarekin bildu da Iñigo Antsorregi. Maddalenek agerraldi psikotikoak izan ditu baina badaki hori bizi izan arren, bizitza normal bat aurrera eramatea posible dela.
Asensio Agirrezabal legazpiarrak Lentz markako telebistak egiten zituen Urretxun. Primerakoak ziren eta makina bat saldu zituen urte luzez, Goierri aldean,batik bat, baina baita Gipuzkoa osoan ere. Brinkolako (Legazpi) Arizti Beheko bere baserrian muntatu zuen lehenengoa.
Musika eskolako ikasleek Disneyk antolatzen duen lehiaketa batean hartu dute parte, eta Disneyland Pariseko parkean kontzertua emateko saria lortu dute. Aurretik ere hautatuak izan ziren, baina pandemiak zapuztu egin zien bidaia. Oraingoan bai, bertara bidaiatu eta emanaldia eskaintzea lortu dute.
Ana Santiago matematikako irakasleak "Txokomates" liburua aurkeztu du. Urteetan matematika modu errazago batean ikasteko sortu dituen dinamikak biltzen dira bertan. Gaurkoan gainera, dinamika hauen erakustaldia ere egin du.
Jon Alberdi legazpiarrak 11 urte ditu eta Rubik kuboak egiten espezialista da. Nazioarteko txapelketa antolatu du gurasoekin batera Legazpin. Abenduaren 17an eta 18an egingo dute Legazpi Open Rubik. Erakustaldia egin digu zenbait kubo ezberdinekin.
Herriko parte hartzaileez gain, Antonie Paterakis greziarrak edo Berta Garcia kataluniarrak hartuko dute parte Jon Alberdi 11 urteko legazpiarrak antolatutako txapelketan. Ba al zenekien historian zehar gehien saldu den jostailua dela Rubiken kuboa?
Rubik kuboaren Legazpiko lehen Opena edo txapelketa irekia jokatuko da abenduaren 17an eta 18an Bikuña kiroldegian, punta-puntako jokalarien partaidetzarekin. Jon Alberdi Gardek antolatu du, gurasoen laguntzarekin.
Gabonetako opariak eskatzeko euren gutunak idazten dabiltza egunotan Euskal Herriko haurrak. Nora eta noiz jo behar dute Mari Domingirekin eta Olentzerorekin elkartzeko? Hona hemen Euskal Herriko gure bi pertsonaia maitatuenetarikoen etxeak bisitatzeko informazio praktikoa.
Asun Ugarte Legazpiko Nagusilaneko boluntarioa da. Erretiroa hartu zuenean erabaki zuen hirugarren adineko pertsonei laguntzea. Nagusien egoitzako eta eguneko zentroko 96 erabiltzailerentzat bideoak egin ditu, eta ibilbideak antolatzen ditu. Jendea animatzen du boluntario bezala proba egitera.
Irene Paredes euskal jokalaria Espainiako selekzioko kapitainetako bat da. Egunotan, jokalariek Jorge Vilda hautatzailearen dimisioa eskatu dutela publikatu da. Legazpikoak esan duenez, jokalariek ez dute dimisiorik eskatu.
Legazpiar bat, durangar bat eta bilbotar bat izango ditu aukeran aste honetan saioan izango den gonbidatuak. Hirurak gazteak dira, baina ezberdinak euren artean.