Lasterketako hirugarren ekitaldia maiatzaren 10etik 12ra bitartean jokatuko dute. Hiru egun horietan, bederatzi mendate puntuagarri igoko dituzte, tartean, azken etapan, 1. mailako Jaizkibel. 2024ko Itzulia Women asteartean aurkeztu dute.
Hiru lagun atxilotu dituzte 'Trinchete' izeneko operazio honetan, egoitza soziala aipatu biltegietan zuen enpresa bat osatu, eta horietara iristen baitziren Txinan ekoitzitako produktu faltsuak mezularitza enpresa baten bitartez.
Kontxita Beitiak 84 urte ditu eta Hernanin Korrikako lekukoa eraman du Iker 11 urteko birbilobarekin familia guztiaren babesa zutela. Ilusioz gainezka zegoen Kontxita, eta, azaldu duenez, entrenatzen aritu da.
Goizuetatik zetorren Aritz Ganboa Korrikarekin batera, eta Hernanin Xabier Sukia, Maddalen Arzallus, Lorea Intxausti eta Gorka Granado batu zaizkio. Une hori elkarrekin bizi izana ikaragarria dela nabarmendu du Maddalenek.
Korrikak egin du dagoeneko bidearen erdia, eta Nafarroan barrena orduak eman ondotik, Goizuetatik Gipuzkoara sartu da, Hernanitik. Gainera, bertatik bi aldiz igaroko da, berriro larunbatean, Baionarako bidean.
Elbira Zipitriarekin ikasitako irakasleak azaldu duenez, Hernaniko bere etxeko balkoiak Korrikako petoz beteta izaten ditu lasterketa martxan ari den bitartean. Kontxita Beitiak duen lehen petoa 8. Korrikakoa da. Aurten 11 urteko birbilobarekin hartuko du lekukoa Hernanin.
Hernaniko Udalak gaur egungo kontsumo ereduak eragiten dituen arazoak bideratzeko mahai instituzionala eskatu ostean, Gipuzkoako sagardogileen elkarteak penaz hartu du eurekin kontatu ez izana, eurak ere kezkatuta baitaude.
Bi herrietako udalek erakunde arteko mahaia eratzeko eskatu diete Aldundiari eta Jaurlaritzari. Bitartean, Zapiain sagardotegiak larunbatetan bazkaririk ez ematea erabaki du.
Txotx garaian azken urteotan izaten den presentzia handiak era guztietako ondorioak sortzen dituela azaldu du Hernaniko alkateak, eta gaiari "modu integralean" heltzeko erakunde arteko mahai bat eratzeko eskatu du.
Xabier Lertxundiren esanetan, modu integralean heldu behar zaio gaiari. Sagardogileekin elkarlanean ari dira, baina "herrira heltzen direnak urrunetik egiten dute eta gure eragin eremua gure eskualdera mugatzen da". Horregatik eskatu dute Aldundiarekin eta Jaurlaritzarekin mahai bat eratzeko.
Eguerdian egin dute ekitaldia, haren omenez Hernanin jarritako monolito eta plakaren ondoan. Lore eskaintza eta minutu bateko isilunea ere egin dituzte.
Hernaniko Errioguarda Enea jatetxeaezagutu dugu Beñat San Sebastianen eskutik. Gainera, orburuak, bruselazak, kokospea eta urdaiazpikoarekin egindako platera aurkeztuko digu.
"Efemerideak" sailaren barruan, Correosek "Eduardo Chillidaren jaiotzaren 100 urte" izeneko zigilua atera du. Zigiluak 2,20 euroko posta-balioa du eta 116.000 tirada du.
Pertsona bat hil zen astearte honetan A-15 errepidean, Hernani parean izandako motor istripu batean. Bestalde, asteazken honetan beste motozale bat larri zauritu da Azkoienen (Nafarroa), furgoneta baten aurka talka eginda.
Hildakoa motorrean zihoan, beste bidaiari batekin batera. Bigarrena ibaira erori eta zauritu da. Ondorioz, Donostiako Ospitalera eraman behar izan dute, uretatik atera ondoren.
Urnietarrak bigarren garaipena lortu du ligaxkan, ostiralean, Azpirozen aurka (30-23). Azpirozek eta Juaneneak finalerako bigarren txartela izango dute jokoan datorren larunbatean.
Ate irekien asteburua eskainita ospatu du Eduardo Chillidaren museoak artista donostiarraren jaiotzaren mendeurrena. Gainera, zorioneko daude: Arte Ederretako Merituaren Urrezko Domina eman dio Espainiako Gobernuak aste honetan Chillida Lekuri.
Zenbait jardueratarako sarrerak agortuta dauden arren, lorategi zoragarriak eta haietan ikusgai dagoen artistaren obra doan ikusi ahal izango dira. Garraio publikoan gerturatzeko deia egin du museoak.
Eduardo Chillidaren bilobak aitona oroitu du Chillida-Leku museoan. Haren jaiotzaren mendeurrenean, bere lanaren eta figuraren inguruan sortu den giroarekin pozik eta harro agertu da familia.
2024ko urtarrilaren 10ean bete da mende bat Eduardo Chillida, Euskal Herriko artistarik esanguratsueneko bat jaio zela. Espazioarekin eta hutsarekin elkarrizketan eman zuen ia bizitza osoa. Donostiako Haizearen Orrazia da bere obrarik ezagunenetako bat.
Aurrelari iruindarrak bere zortzigarren txapela jantzi du, final oso lehiatua irabazita (13-15 eta 14-15) harmailak bete-beteta izan dituen Galarreta pilotalekuan.
"Duela gutxi, bihotzean sentitzen dudan mina handiagoa egin zen Santi Cocaren epaiketaren emaitza jakin ondoren. Ez da bidezkoa horrelako gertakarien ondorioak hauek izatea", salatu du Lukas Agirreren amak.
Urtebete igaro da jada, 2022ko Eguberri eguneko goizaldean hil baitzuten, Donostian. Bi pertsona kartzelan daude, eta elkarretaratzean bildutakoek justizia eskatu dute.
Lukas Agirre Hernaniko 24 urteko gaztea labankadaz hil zuten Donostian duela urtebete. Bi pertsona daude espetxean baina ez dago epaiketarako datarik. Sendiari babesa emateko elkarretaratzea deitu dute abenduaren 29an Hernanin eta prozesu judizialaren gastuei aurre egiteko laguntza eskatu dute.
Ez jostailurik eta ez mugikorrik, kalitatezko elikadura osasungarria eta jangela zerbitzu duin bat eskatzeko baizik atera dira kalera beste behin Ikastolako familiak. Haserre eta kezkatuta daude egoerarekin, oso maiz dituztelako arazoak janariaren kalitatearekin.
Aldabe eta Barrenetxeari gailendu zaizkie bigarren finalerdian 15-14, 11-15 eta 8-1, eta Ansa II.aren eta Martirenaren aurka jokatuko dute abenduaren 30eko final handia.
Eñaut Agirre bertsolari hernaniarra izan da 'Beste Fauna Bat' ataleko protagonista. Urretxindorrarekin alderatu du Andoni Egañak oso ondo kantatzen duela esanda.
Gertakariak azaroan jazo ziren, Gipuzkoako udalerriko etxebizitza batean. Atxilotuek biktimari hainbat substantzia eman zizkioten, ustez. Abenduaren 1ean biktimak salaketa aurkeztu zuen. Joan den larunbatean atxilotu zituzten ustezko egileak, eta astelehen honetan epailearen esku utzi dituzte.
10:30 inguruan izan da istripua GI-3401 errepidean. Auto batek bi emakume harrapatu ditu, eta biak Donostia Ospitalera eraman dituzte. Han hil da horietako bat.
Hego Euskal Herriko hiriburuetan eta eskualdeko udalerri handietan manifestazio jendetsuak deitu dituzte arratsalderako, eta goizean mobilizazioak egongo dira ehunka herritan.
Euren lan baldintzak duindu eta lanerako sarbidea erregulatzeko tresna gisa sortu zuten emakume migratuek Hernanin. Zaintzak jasotzen dituzten pertsonak ere badira bazkide. Hiru urteko bide zailaren ondoren lortu dute bideragarri izatea.
Gurasoek Serunion enpresari eskatu diote gaur jantokian janaririk ez zerbitzatzeko. Ostiralean, zomorroak aurkitu zituzten hainbat babarrun eta arrain plateretan. Kontratua eten eta cateringa aldatzea eskatzen dute Langile ikastolako gurasoek.
Makroenpresen eredua "inposatua" dela diote, eta beraiek nahi dutela aukeratu euren seme-alaben elikadura eredua, kalitatezkoa eta osasungarria. Serunion enpresarekin duten kontratua bertan behera uzteko eskatu dute, eta horren jatekorik ez dutela jango azpimarratu.
Durangoko Azokako kartelaren sortzailea da Ximon Agirre. Errealitate birtualaren bidez sortu du kartela, harrigarria dirudien arren, teknika hori erabili duen lehen aldian. Prozesuaren bideoa erakutsi digu, eta horri buruz aritu dira solasean.
Hernaniko Galarreta pilotalekuan aurkeztu dute erremonteko Binakako Txapelketa. Bost bikote nor baino nor gehiago arituko dira azaroaren 4tik abenduaren 16ra.
Bi taldetan banatu ditugu lehiakideak: gorriak eta urdinak. Epaileek bola gorria edo urdina aterako dute, eta kolore hori daukaten partaideak ziztu bizian aterako dira lasterka, Hernaniko Errugbi taldeko jokalarien plakaketa saihesteko.