Espero den jendetza dela eta, bi erakundeok erabiltzaileei eskatu diete garraio publikoan egin asmo dituzten joan-etorriak aurrez antolatzeko eta Barik txartela kargatuta eramateko.
Euskalmeteko estazio meteorologikoek neurtuta, 100 km/h-tik gorako haize-ufadak izan dira Jaizkibelen, Zaldiaranen, Matxitxakon eta Oizen. Txomin Rezolak eta Marivi Gonzalez de Audicanak grabatutako irudiak.
Lehendakaria eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketarako sailburua ere izan dira goizean goiz Durangon egin den ekitaldi instituzionalean. 1937an, Italiako abiazioak Francoren esanetara egindako bonbardaketan, 213 pertsona hil zituzten Durangon eta 13 Elorrion.
Gainera, hainbat lore-eskaintza egin dituzte Durangoko, Gernikako, Gazako eta Ukrainako biktimen omenez. 1937ko martxoaren 31n, Italiako hegazkinek eta Francoren Armadak Durango bonbardatu zuten. 213 herritar hil ziren.
Martxoaren 31n, udalerri horretako Udalak 1937an jasandako erasoan hildako 213 pertsonen omenez antolatuko duen ekitaldi instituzionalean hartuko dute parte.
Finalean, Ezkurdin, Helena eta Arai menderatu zituzten astelehenean, hiru jokotan, 10-15, 15-11 eta 5-1. Banakako Seriesen, ordea, Johan Sorozabelek jantzi du txapela, finalean Aritz Erkiaga mendean hartuta.
Astelehenean Durangoko Ezkurdin jokatutako finalean, Helena eta Arai menderatu dituzte, hiru jokotan (10-15, 15-11 eta 5-1). Horrez gain, Banakako Seriesen, Johan Sorozabalek lortu du txapela janztea, Aritz Erkiaga bi jokotan mendean hartuta (12-9 eta 12-10).
2024ko Euskotren Winter Serieseko txapeldunen iritziz, bigarren setean egindako lana izan da giltzarria; izan ere, orduan hasi zaizkio partidari buelta ematen. Azkenean, txapela janztea lortu dute.
Erikak eta Maialenek hiru jokotan eskuratu dute garaipena, 10-15, 15-11 eta 5-1. Bideo honetan, finaleko azken tantoa dago ikusgai, bai eta partida amaitu osteko lehenengo uneak.
Gaur jokatuko dute Euskotren Women Winter Series Txapelketako final handia Helena-Arai eta Erika-Maialen bikoteek. 22:15etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en egongo da ikusgai.
Banakako Series txapelketaren finalean, berriz, Erkiaga eta Johan izango dira aurrez aurre. Bi partidak ETB1en eta eitb.eus-en ikusi ahal izango dira, 22:15etik aurrera.
Epaileek azaldu dutenez, Goraneren oilar gandor briochea izan da probako makalena: gandor zati gutxi zeuden eta gogorrak zeuden eta estetika ere nahiko txarra izan da. Beraz, Durangoko antzerki irakaslea kanporatu dute. Hunkitu egin da, baita Edu eta Eneko ere.
Elaia Gogenola eta Erika Mugartegik egin dituzte Euskotren Winter Series emakumezkoen zesta-punta txapelketako bigarren finalaurrekoko hiru jokaldirik onenak.
Bigarren finalaurrekoan nagusi izan ziren Erika Mugartegi eta Maialen, Elaia eta Naroa bi jokotan menderatuta. Arai eta Helenaren aurka jokatuko dute finala, martxoaren 11n.
Markina-Xemeingo aurrelariak eta Berriatuko atzelariak 15-7 irabazi dute lehenengo seta, eta bigarrena, ordea, 15-12 amaitu da. Banakako Seriesen, Erkiagak, Lekerika 12-3 eta 12-5 mendean hartuta, finalerako txartela eskuratu du.
Erika Mugartegik eta Maialen Aldazabalek lortu dute, astelehenean, 2024ko Euskotren Winter Serieseko finalerako sailkatzea; finalerdian, Elaia eta Naroa menderatu dituzte, bi jokotan. Helena eta Arai izango dituzte aurkari finalean, hilaren 11n.
Banakako Series txapelketan, berriz, Erkiaga eta Lekerika izango dira aurrez aurre. Bi partidak ETB1en eta eitb.eus-en ikusi ahal izango dira, 22:15etik aurrera.
Barrenetxea-Lejardi bikoteak aurreikuspenak bete ditu eta Euskotren Winter Serieseko finala jokatuko du martxoaren 11n, Ortiz de Mendibil-Watkins bikotea finalerdi eder eta lehiatu batean kanporatuta (15-14, 15-12)
Banakako Series txapelketan, berriz, Johan eta Laduche izango dira aurrez aurre. Bi partidak ETB1en eta eitb.eus-en ikusi ahal izango dira, 22:15etik aurrera.
Otsailaren 26an hasita, lau bikote arituko dira Euskotren Winter Series txapelketan nor baino nor, Durangoko Ezkurdi pilotalekuan. Neurketak ETB1en eta eitb.eus-en izango dira ikusgai, 22:15etik aurrera.
Sindikatuek salatu dute aurten 14 langile hil direla beharrean ari zirela, eta enpresariei bota diete errua, ez omen dituztelako segurtasun-neurriak jartzen. Baita Eusko Jaurlaritzari ere, legea betearazten ez duelakoan. Besteak beste, laneko segurtasunean inpunitatea dagoela adierazi dute.
10:50 aldera gertatu da ezbeharra, Fundiciones Fumbarri lantegian. LABek ohar bidez azaldu duenez, hildakoa Porto Cubiertas enpresako langilea zen eta Fundiciones Fumbarri lantegiko teilatua konpontzen ari zen.
Helburua da euskal pilota nazioarteko mailan zabaltzea, eta, halaber, euskal pilotako beste federazio batzuekiko harremanak sendotzea. Guztira, zortzi bidaia daude aurreikusita, bai eta urte amaieran Abadiñon eta Durangon egingo duten ekitaldi bat ere.
Gipuzkoako zerrendaburua Nerea Kortajarena izango da, eta Arabakoa, Pello Otxandiano, EH Bilduren lehendakarigaia ere izango dena. Nolanahi ere, koalizioaren oinarrien azken berrespena behar dute hautagaitzok.
Urte hauetan egindako lana eskertu dio Andoni Ortuzar EAJren EBBko presidenteak, "alderdi osoaren izenean", larunbat honetan Durangon egindako Aberri Batzarrean, eta Imanol Pradales lehendakarigai izateko izendapena berretsi dute.
Alderdiaren Batzar Nazionalak aho batez berretsi du gaur Pradalesen hautagaitza, Durangon. Gainera, datozen hauteskunde autonomikoetarako aurkeztuko dituen zerrendak onartu ditu.
Sutea 01:50 aldera piztu da, argitu gabeko arrazoiak tarteko. Zorionez ez da inor zauritu. Suhiltzaileek amatatu dituzte garrak eta Durangoko Udaltzaingoa ari da gertakaria ikertzen.
Kilometroko 0, 27 euro ordaintzen diete enpresetako bisitetara bizikletaz joaten diren langileei. Oinez joatearen ordainsaria berriz, 0,50 eurokoa da kilometroko. Batxiler eta lanbide heziketako zentroak patioan mapa jarrita dauka. Matienatik 6 minutukoa da bizikletaz bidea, oinez berriz 20 minutu
Bizkaiko torneoaren seigarren edizioko finala jokatu dute eguerdian. Leire Garaik eta Enara Gamindek jantzi dute txapela. Bikote urdinak 19 eta 22 hartu ditu mendean Amaia Aldai eta Andrea Capellan Bizkaia Frontoian jokatu duten final gogorrean.
Bizkaia-Durango emakumezkoen txirrindularitza taldeak ez duela tropelean jarraituko adierazi zuen, Espainiako Federazioaren eskakizun ekonomikoei erantzun ezinda. Agurtzane Elorriagak, taldeko zuzendariak, pena handiz hartu du erabakia.
Dimoztarra Goiuri Zabaleta 14 urteko leitzarrari gailendu zaio Durangon, 22 eta 13. Aldai nagusi izan da, baina Zabaletak kalitatezko tantoak egin ditu.
Dimoztarra Goiuri Zabaleta 14 urteko leitzarrari gailendu zaio Durangon, 22 eta 13. Aldai nagusi izan da, baina Zabaletak kalitatezko tantoak egin ditu.