Euskal selekzioa: Albisteak, bideoak eta argazkiak euskal selekzioa gaiari buruz | EITB gai interesgarriak

Euskal Selekzioa

1 / 10 Hurrengoa
Euskal Selekzioak Nazioarteko Euskal Kopa irabazi du

Euskal Selekzioak Nazioarteko Euskal Kopa irabazi du

Ostiralean Txileri irabazi zion 39-27. Igande honetan, Lituaniaren aurka lehiatu da garaikurra lortzeko, eta 35-31 nagusitu da.

Euskal Selekzioak 39 eta 27 irabazi dio Txileri Basque Country International Cup hiruko txapelketan

Euskal Selekzioak 39 eta 27 irabazi dio Txileri Basque Country International Cup hiruko txapelketan

Eskubaloiko emakumezkoen Euskal Selekzioak Txile mendean hartu du 39-27ko emaitzarekin Basque Country International Cup hiruko txapelketako estreinako partidan. Azaraoaren 25ean Txile eta Lituania ariko dira nor baino nor gehiago; eta, hilaren 26an, Lituania izango du aurkari Euskal Selekzioak.

Sei domina euskaldunentzat Suitzako Munduko Sokatira Txapelketan

Sei domina euskaldunentzat Suitzako Munduko Sokatira Txapelketan

Igande honetan, irailak 3, bukatu da Suitzan lehiatu den Sokatirako Munduko Txapelketa. Euskal ordezkariek sei domina eskuratu dituzte: bi zilarrezko eta bi brontzezko taldeka, eta bi zilarrezko Euskal Selekzioarekin.

Talde mistoko Euskal Selekzioak zilarrezko domina lortu du sokatirako munduko txapelketan

Talde mistoko Euskal Selekzioak zilarrezko domina lortu du sokatirako munduko txapelketan

Talde mistoko 580 kiloko Euskal Selekzioak zilarrezko domina lortu du Suitzan ospatzen ari den sokatirako munduko txapelketan. Finalerdietan Italia mendean hartu eta gero, suediarrak izan dituzte aurkari final handian. Finalean, ordea, amore eman behar izan dute suediarren nagusitasunaren aurrean.

Euskal Selekzioak zilarra irabazi du 560 kilokoan

Euskal Selekzioak zilarra irabazi du 560 kilokoan

Suitzan, lur gaineko munduko sokatira txapelketan, euskal selekzioak lehen domina irabazi du arratsaldean, zilarra. Gaur ere Suitzarrak izan dituzte finalista, eta ezin izan dituzte menderatu.

Euskal selekzioko 23 urtez azpiko emakumeak laugarren izan dira munduko sokatira txapelketan

Euskal selekzioko 23 urtez azpiko emakumeak laugarren izan dira munduko sokatira txapelketan

Euskal selekzioko 23 urtez azpiko 500 kiloko emakumeek brontzezko domina oso gertu izan dute Suitzan jokatzen ari den munduko lur gaineko sokatira txapelketan. Gizonezkoetan 680koan eta 23 urtez azpiko 660koan aritu dira. Biak ere dominetatik urruti baina Euskal Herria ordezkatzearen harrotasunez.

Esku Pilotako Euskal Selekzioa, Mexikon

Esku Pilotako Euskal Selekzioa, Mexikon

Sei euskal pilotari aritu dira lehian herrialde amerikarrean. Partidak jokatu dira hainbat modalitatetan, baita bi selekzioen arteko erronka berezia ere.
Nazioarteko Federazioak ez bozkatzea erabaki du, eta pilotako Euskadiko selekzioak ez du ofizialtasuna

Nazioarteko Federazioak ez bozkatzea erabaki du, eta pilotako Euskadiko selekzioak ez du ofizialtasuna

Mexiko Hirian egindako Ezohiko Batzar Orokorrean, hainbat herrialdek eta Euskal Pilotako Nazioarteko Federazioak erabaki dute gai zerrendatik kentzea bertan zegoen puntu bakarra; hala, Euskadiko Federakuntzak jarraitzen du eskubide osoko kide izan gabe.
Nazioarteko Euskal Pilota Federazioak Euskadiko selekzioaren ofizialtasuna bozkatuko du gaur

Nazioarteko Euskal Pilota Federazioak Euskadiko selekzioaren ofizialtasuna bozkatuko du gaur

Mexiko Hirian egingo duten batzar orokorrean, Nazioarteko Euskal Pilota Federazioak erabakiko du estatutuak aldatzea ala ez, eta, baiezkoa gailentzekotan, Euskadiko Euskal Pilota Federakuntza eskubide osoko kide gisa onartzen duen ala ez.
Euskadiko Federakuntza itxaropentsu dago, Nazioarteko Federazioak hartu beharreko erabakiaren gainean

Euskadiko Federakuntza itxaropentsu dago, Nazioarteko Federazioak hartu beharreko erabakiaren gainean

"Itxaropenak benetakoak dira; gero, zer gertatuko den... Partidetan bezala, partida amaitu arte ez dugu jakingo zeinek irabazi duen", esan dio Enaitz Olaeta Euskadiko Federakuntzaren Zuzendaritza Batzordeko kideak EITBri.

Joseba Iraola, oso pozik egindako lanarekin eta baikor datozen lasterketarako

Joseba Iraola, oso pozik egindako lanarekin eta baikor datozen lasterketarako

Joseba Iraolak Euskal Selekzioarekin bigarren denboraldia osatuko du. Bizkaitarra Europako Mendi Lasterketen Txapelketaren hirugarren postuan dago eta, egin diren sei probetatik, sei aldiz igo da podiumera (gaztelaniazko adierazpenak).

Waterpoloko gizonezkoen 14 urtez azpiko Euskal Selekzioa, zortzigarren TOMO 2023 Nazioarteko Txapelketan

Waterpoloko gizonezkoen 14 urtez azpiko Euskal Selekzioa, zortzigarren TOMO 2023 Nazioarteko Txapelketan

Dubrovniken (Kroazia) jokatutako txapelketan zortzigarren postu historikoa lortu du Euskal Selekzioak.
14 urtez azpiko waterpoloko gizonezkoen Euskal Selekzioa, TOMO2023 Nazioarteko Txapelketako final laurdenetera

14 urtez azpiko waterpoloko gizonezkoen Euskal Selekzioa, TOMO2023 Nazioarteko Txapelketako final laurdenetera

Dubrovniken (Kroazia) ari dira jokatzen txapelketa, hilaren 16ra arte, eta Euskadi historian lehen aldiz iritsi da final laurdenetara. Sailkatzea lortzeko, euskal selekzioak 12-1 menderatu du Marseilla, ostegunean, eta ostiralean jokatuko du laurdenetan.
Euskal Selekzioak urrezko hiru domina lortu ditu Nazioarteko Pilota Konfederazioaren Munduko Txapelketan

Euskal Selekzioak urrezko hiru domina lortu ditu Nazioarteko Pilota Konfederazioaren Munduko Txapelketan

Euskal Herriko emakumeek urrea lortu dute bi modalitate hauexetan: nazioartekoan eta valentziar erako pilotan. Gizonezkoek ere urrezko domina zintzilikatu dute valentziar erako pilota modalitatean.

Euskal Selekzioa, Esku Pilotako Konfederazioaren Munduko Txapelketara

Euskal Selekzioa, Esku Pilotako Konfederazioaren Munduko Txapelketara

Bihar hasi eta apirilaren 1a bitartean, Esku Pilotako Nazioarteko Konfederazioaren Munduko Txapelketa jokatuko da, Alziran, Valentzian. 19 herrialdetako selekzio arituko dira, tartean Euskal Selekzioa dela. 16 pilotarik jardungo dute: zortzi emakumezko eta zortzi gizonezko. 

Euskal ordezkariak 'Adamello Ski Raid' lasterketan lehiatu dira

Euskal ordezkariak 'Adamello Ski Raid' lasterketan lehiatu dira

Euskal Herriko hiru bikote aritu dira medi-eskiari dagokion iraupen luzeko Munduko Txapelketan. Euskal Selekzioko ordezkariak izan dira. Nahia Quincocesek eta Igone Camposek 9. amaitu dute. Asier Alonso eta Jon Ander Aranburu 29. izan dira. Rafa Urbizuk eta Aitor Ajuriak proba utzi behar izan dute.

Euskal tiralariek 23 domina lortu dituzte Indoor Sokatirako Munduko Txapelketan

Euskal tiralariek 23 domina lortu dituzte Indoor Sokatirako Munduko Txapelketan

Larunbat honetan bukatu da Ipar Irlandan jokatu den sokatirako txapelketa. Guztira, 23 domina ekarriko dituzte Euskal Herrira tiralariek: 18 taldeka lortuta eta beste bost Euskal Selekzioaren izenpean.

Euskal Selekzioak hirugarren domina eskuratu du Indoor Sokatirako Munduko Txapelketan

Euskal Selekzioak hirugarren domina eskuratu du Indoor Sokatirako Munduko Txapelketan

Ostiraletik, kluben arteko txapelketak selekzioena ekarri du. Euskal Selekzioak bi domina irabazi zituen atzo, eta gaur goizean beste bat.

Euskal Selekzioak aurreneko bi dominak lortu ditu Indoor Sokatirako Munduko Txapelketan

Euskal Selekzioak aurreneko bi dominak lortu ditu Indoor Sokatirako Munduko Txapelketan

Ipar Irlandan jokatzen ari den goma gaineko sokatira txapelketan nazioen arteko lehia hasi da. Euskaldunak Basque Country izenpean ari dira eta dagoeneko lortu dituzte dominak lehen egunean.

Sei domina lortu dituzte euskal taldeek Indoor Sokatirako Munduko Txapelketako lehen egunean

Sei domina lortu dituzte euskal taldeek Indoor Sokatirako Munduko Txapelketako lehen egunean

Estreinako egunean 6 domina bildu dituzte euskal taldeek. Abadiñok urrea bereganatu du 23 urtez azpiko maila mistoan; 2. izan da Berriozar eta 3. Antsoain. Emakumezkoen 500 kiloko mailan Beti Gazterentzat izan da zilarra eta Ibarrarentzat brontzea. Gizonezkoen 600 kilokoan Beti Gazte 2. izan da.

Lehen dominak euskal taldeentzat Belfasteko Sokatirako Munduko Txapelketan

Lehen dominak euskal taldeentzat Belfasteko Sokatirako Munduko Txapelketan

Euskal taldeek dominak zintzilikatu dituzte jada lehen dominak Indoor Sokatirako Munduko Txapelketan. Abadiñok urrea bereganatu du 23 urtez azpiko maila mistoan; 2. izan da Berriozar eta 3. Antsoain. Emakumezkoen 500 kiloko mailan Beti Gazterentzat izan da zilarra eta Ibarrarentzat brontzea.

Oihana Kortazarrek irabazi du Espainiako Trail Running Txapelketa; Ainara Urrutia, hirugarrena

Oihana Kortazarrek irabazi du Espainiako Trail Running Txapelketa; Ainara Urrutia, hirugarrena

Kortazarrek 4:12:07an gelditu du denbora, Urrutiak, aldiz, 4:22:35eko markarekin itxi du podiuma. Garazi Sampedrok helmuga zazpigarren postuan zeharkatu ondoren, Durangoko Kirol Taldeak irabazi du taldekako urrea.
Pilotako Euskal Selekzioak Mendeurreneko Txapelketa jokatuko du

Pilotako Euskal Selekzioak Mendeurreneko Txapelketa jokatuko du

Abenduaren 27tik 30era artean jokatuko da txapelketa, trinketeko, ezker paretako eta zesta-puntako modalitateetan. Iparraldeko Pilota Batzordeak antolatuta dago. Euskadiko Euskal Pilota Federazioak, Nafarroakoak eta Frantziakoak hartuko dute parte.

Juanjo Arregi: ''Partida honen ostean, ez dut jarraituko hautatzaile karguan''

Juanjo Arregi: ''Partida honen ostean, ez dut jarraituko hautatzaile karguan''

Euskal Selekzioak Txileren aurka jokatutako partidaren osteko prentsaurrekoan, Arregik esan du hautatzaile postua utziko duela.

Leire Baños: ''Dena ondo atera da, gozatzea eta jendea gozaraztea nahi genuen, eta lortu dugu''

Leire Baños: ''Dena ondo atera da, gozatzea eta jendea gozaraztea nahi genuen, eta lortu dugu''

Euskal Selekzioak Txileren aurka 3-0 lortu duen garaipenaren balorazioa egin dute Leire Bañosek, Marta San Adrianek eta Nerea Eizagirrek.

Euskal Selekzioak nagusitasunez irabazi dio Txileri (3-0)

Juanjo Arregiren estreinaldian, euskaldunak partidaren jaun eta jabe izan dira uneoro. Bigarren zatiaren hasieran txiletarren erritmoa aldatu zutela zirudien, baina bigarren golarekin dena euskaldunen alde geratu da.

Urte bat geroago, Euskal Selekzioa bueltan da

Urte bat geroago, Euskal Selekzioa bueltan da

Euskal Selekzioak Txileren aurka jokatuko du astearte honetan. Juanjo Arregiren estreinaldia izango da hautatzaile moduan. Deitutako 18 jokalarietatik 14k ere lehendabizikoz jantziko dute Euskal Selekzioko elastikoa.

18 jokalariko deialdia Txileri aurre egiteko

18 jokalariko deialdia Txileri aurre egiteko

Asteartean Euskal Selekzioa Txilerekin neurtuko da Mendizorrotzan. Juanjo Arregi hautatzaileak ostiral honetan eman du partida horretara deitutako 18 jokalarien zerrenda.

Arregi Euskal Selekzioko hautatzaileak 18 jokalari deitu ditu Txileren aurkako partidarako

Arregi Euskal Selekzioko hautatzaileak 18 jokalari deitu ditu Txileren aurkako partidarako

Euskal Selekzioak Txileren aurka jokatuko du abenduaren 20an Mendizorrotzan, eta Juanjo Arregi hautatzaileak deialdia eskaini du. Norgehiagoka zuzenean eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek.
300 euskal kirolari lehiatu dira munduko 25 herrialdetan 2022an

300 euskal kirolari lehiatu dira munduko 25 herrialdetan 2022an

300 kirolari baino gehiago, 25 herrialde, hogei bat euskal kirol federazio, lehiaketa ofizialak, lagunartekoak eta 20 kirol desberdinen erakustaldiak dira euskal kirol selekzioen nazioarteko jarduera laburbiltzen dutenak.

Euskal Selekzioak aspaldiko partez jokatuko du, zaleen babesarekin

Euskal Selekzioak aspaldiko partez jokatuko du, zaleen babesarekin

Asteartean Emakumezkoen Euskal Selekzioak Txileren aurka jokatuko du, zuzenean ikusi ahalko dena EITBn. Jon Larrea, EFF-ko lehendakariordea, pozik azaldu da partida hori aurrera atera delako.

Juanjo Arregi, emakumezkoen futboleko Euskal Selekzioko hautatzaile berria

Juanjo Arregi, emakumezkoen futboleko Euskal Selekzioko hautatzaile berria

Urnietako entrenatzaileak Iñigo Juaristi ordezkatuko du karguan. Euskal Selekzioak Txileren aurka abenduaren 20an jokatuko duen partidan estreinatuko da Arregi.
Euskal Selekzioa vs Txile partida, abenduaren 20an, Mendizorrotzan

Euskal Selekzioa vs Txile partida, abenduaren 20an, Mendizorrotzan

Emakumezkoen futboleko Euskal Selekzioak Txileren aurka jokatuko du lagunarteko partida, abenduaren 20an, Mendizorrotzan. Neurketa zuzenean eskainiko dute eitb.eus-ek eta ETB1ek, 19:00etan.

Euskal Selekzioak Txileren aurka jokatuko du abenduaren 20an

Euskal Selekzioak Txileren aurka jokatuko du abenduaren 20an

Futboleko emakumezkoen Euskal Selekzioak Mendizorrotzan hartuko du Txilekoa, 19:00etan hasiko den neurketan. Partida zuzenean ikusi ahalko da eitb.eus-en eta ETB1en.
Euskal Kirol Federazioak, ofizialtasun bila Jaurlaritzaren laguntzarekin

Euskal Kirol Federazioak, ofizialtasun bila Jaurlaritzaren laguntzarekin

Euskal Herriko zazpi kirol federaziok nazioarteko erakundeetan integratzeko prozesua hasi dute. Aurkezpen ekitaldian aurrera begira jarraituko duten bidearen berri eman dute.

Kongresuak lehen pausoa eman du pilotako eta surfeko euskal selekzioak nazioartean lehiatu ahal izateko

Kongresuak lehen pausoa eman du pilotako eta surfeko euskal selekzioak nazioartean lehiatu ahal izateko

Kongresuaren osoko bilkurak Kirol Legea onartu du (166 boto alde, 157 aurka eta 18 abstentzio), eta testua Senatura pasatuko da orain.
Jokin Altuna pilotako euskal selekzioari buruz: ''Oso berri pozgarria da''

Jokin Altuna pilotako euskal selekzioari buruz: ''Oso berri pozgarria da''

Kongresuko Kulturaren eta Kirolaren Batzordeak Kirolaren Lege berria onartu du, eta bertan jasotzen denaren arabera, pilotako eta surfeko euskal selekzioei ofizialki lehiatzeko aukera ematen zaie. Jokin Altuna oso pozik agertu da horren aurrean.

David Salinas-Armendariz: Pilota eta surfaz gain, beste dozena bat adibide otutzen zaizkit

David Salinas-Armendariz: "Pilota eta surfaz gain, beste dozena bat adibide otutzen zaizkit"

David Salinas-Armendariz abokatuk sakonean ezagutzen du pilotako eta surfeko euskal selekzioei nazioartean lehiatzeko aukera emango dien Kirolaren Legea. Bere ustez, nahikoa berme dago horretarako eta beste kirol diziplina askori ere ate airekiko die.

Euskal Herriko Surf Federazioak urteak daramatza ofizialtasuna aldarrikatzen

Euskal Herriko Surf Federazioak urteak daramatza ofizialtasuna aldarrikatzen

Euskal surf selekzioak berriro nazioartean lehiatzea kendutako eskubide bat berreskuratzea dela uste dute surflari askok.

Euskal federazioak poztasunez hartu du selekzio propioa edukitzeko aukera

Euskal federazioak poztasunez hartu du selekzio propioa edukitzeko aukera

Espainiako federazioa aldiz, kezkatuta agertu da. Gauza ugari aldatuko direla esan du presidenteak. Pilota orain nazioarteko federazioaren teilatuan dago.

1 / 10 Hurrengoa
5:56

Garaipena Bartzelonan

Euskal selekzioak Kataluniari irabazi dio 0-1

Aritz Adurizek egin du neurketako gol bakarra, 40. minutuan. Epaileak baliorik gabe utzi du kataluniarrek bigarren zatian egindako gola, jokalaria jokoz kanpo zegoelako.

1-1

Adurizen eta Sergio Garciaren golak

Euskal Selekzioak 3. minutuan estreinatu du markagailua, eta Kataluniak 43.ean berdindu du neurketa.

2:21

San Mamesen

Euskal Selekzioa-Peru (6-0) partidako golak

Etxekoen golak Adurizek, Susaetak, Torresek eta Agirretxek eskuratu dituzte, Selekzioak San Mames berrian jokatu den lehenbiziko partidan.

1:16

EUSKAL SELEKZIOA

100 urte bien arteko lehenengo partidatik

E.HERNANDEZ|EITB.EUS

Euskal Selekzioak eta Kataluniak abenduaren 28an jokatuko dute San Mamesen. 100 urte beteko dira elkarren aurka lehen aldiz lehiatu zirenetik.

Euskal Selekzioa-Katalunia

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
    Kargatzen ikusiena