Euskadiko Alkohol Espektro Fetalaren Nahasmenduari buruzko I. Jardunaldiak, Alkohol Sindrome Fetalaren Euskadiko Elkarteak (ASAFE) sustatutakoak, gizarte- eta osasun-arloko profesionalak eta kaltetutako familiak bildu ditu Abadiñon. Helburuak: arazoa ikusaraztea, kontzientziatzea eta laguntzea.
Hiru izan dira euren aldarri nagusiak. Batetik, EBko merkatu librea bertan behera uzteko eskatu dute; bestetik, "prezio duinak", kostuak betetzeko modukoak, eta azkenik, burokrazia arintzeko.
Helburua da euskal pilota nazioarteko mailan zabaltzea, eta, halaber, euskal pilotako beste federazio batzuekiko harremanak sendotzea. Guztira, zortzi bidaia daude aurreikusita, bai eta urte amaieran Abadiñon eta Durangon egingo duten ekitaldi bat ere.
"Armada kolpistaren aurrean askatasunaren alde bizia eman zutenen sakrifizioa" goraipatu du Eusko Jaurlaritzak, eta omenaldirik onena gorpuak aurkitzea, identifikatzea eta familiei itzultzea dela adierazi du.
Urkiolako Parke Naturalean, Saibi mendiko gainetik gertu aritu dira goizean zehar gerra zibil garaiko gudulari baten arrastoak ateratzen, sasoiko metrailarekin batera. Nerea Agiñe Atutxa Urkirik esan digu Osaba Patxiren arrastoa han galdu zutela, badaezpada DNA lagina eskaini dute jada.
Lehendakaria, Nerea Melgosa Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua eta Gorka Urtaran Arabako Gizarte Politiken foru diputatua izan dira bertan. Prospekzio-lanek jarraitu egingo dute 2024an, gudalekua izan zenez, arrasto gehiago egon daitezkeelakoan.
Abadiñon (Bizkaia) jokatu da ziklo-kroseko Euskal Herriko Txapelketa. Emakumezkoen mailan, Olatz Odriozola izan da onena; gizonezkoenean, aldiz, Gorka Izagirre nagusitu da.
Hildakoa Urtzi Abanzabalegi eibartarra da, errugbi jokalari ohia. 09:50ean gertatu da istripua, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Suhiltzaileak eta Osakidetzako helikoptero bat lan ezbeharra jazo den lekura bertaratu dira, baina ezin izan dute ezer egin behargina onik ateratzeko.
Bigarren jardunaldia ere oparoa izan da. Atzo, bi zilar eta brontze bat eraman zituzten euskal taldeentzat, Sokatirako Munduko Txapelketako estreinakoan, Suitzan.
Punta-puntako teknologia eta Adimen Artifiziala uztartuta erreskate lanetan suhiltzaileentzat oso lagungarri izan daitekeen exoeskeletoa garatu dute Abadiñoko Gogoa enpresan. Pisu handiak erraztasunez altxatzeko eta pertsonak garraitzeko pentsatuta dago.
Udalak elkarretaratze isila deitu du astearte honetarako udaletxearen aurrean, minutu bateko isilunearekin. Halaber, biktimaren aita aberriratzeko gastuak bere gain hartuko dituela iragarri du.
Kontsultatu zein udalerritan ibiliko den 2023ko Frantziako Tourraren 3. etapa, eta zein ordutan izango den udalerri bakoitzean. Ibilbidea Zornotzan hasiko da, eta Baionan amaitu.
Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, istripua 20:00etan aldera gertatu da, Muntsarantz auzoan. Antza denez, umea ihes egiten ari zitzaion baloi bat hartzera joan da eta uretara erori da. Senegaldarra zen eta ez zekien igeri egiten.
110. Frantziako Tourraren hirugarren etapa Euskal Herrian jokatuko den hirugarren eta azkena izango da. 193,5 kilometroko ibilbidea du, eta txirrindulariek lau mendate puntuagarri igo beharko dituzte: 3. mailako hiru eta 4. mailako bat.
PSEko kidea eta Patxi Lopez lehendakariaren aholkulari izandakoa, gaixorik zegoen azken garaiotan. EITBko irrati zein telebistetan aritu izan zen iritziemaile gisa.
Euskal mendi lasterkari onenetakoa da Oihana Azkorbebeitia. Iaz Sky Runner munduko kopan txapeldun ordea izan zen eta, aurten, Zegama-Aizkorrin, beteranoetan txapeldun.
Urtero ospatzen den euskal ezkontza tradizionalaren antzepenak berritasun nagusi bat izan du aurten; lehen aldiz, herriko bi gizonezko ezkondu dira modu sinbolikoan, Ekaitz Herrera eta Koldo Rodriguez. LGTB komunitatea gehiago bistaratzeko helburuarekin hartu du parte bikoteak ekitaldian.
Euskal Pilota liburua aurkeztu dute ostegun honetan Abadiñoko Euskal Pilota Federazioaren egoitzan. Pilotaren historia aztertzen du, baita dituen modalitateak eta erramintak ere. Adibidez, takoak nola jarri ere azaltzen da eta edizio mugatua da.
Karmele Gisasolak, Lierni Osak eta Garazi Arrutik jantzi zuten txapela emakumezkoen lehian. Gizonezkoetan, berriz, Jokin Eizmendi, Aimar Galarraga, Imanol Royo eta Gorka Etxeberria izan ziren txapeldunak.
Izeta II.aren gidaritzapean, Lur Errekondok harri baldarrari 8 jasoaldi eman zizkion, Zumetak baino bat gehiago. Gizonezkoetan, berriz, Luis Mari Telleria buru zela, Irigoienek 8 bider altxa zuen harri baldarra bizkarrera, Iñigo Eizagirrek baino bi gehiago.
Lehia polita ikusi zen "Harri Herri" saio berriaren lehen finalerdian. Ergobia eta Ulia zein Laukariz eta Etxauriren arteko desafioek jasoaldi dotoreak utzi zituzten. Baina harri baldarrek erabaki zuten Ergobiaren eta Etxauriren finalerako sailkapena.
Asteazken honetan sei domina eskuratu ondoren, 23 urte azpikoetan Abadiño-Berriozarrek urrea eskuratu du emakumeetan. Gizonezkoetan ere Abadiño nagusitu da. Seniorreko euskal taldeak ere dominen lehian ari dira.
Estreinako egunean 6 domina bildu dituzte euskal taldeek. Abadiñok urrea bereganatu du 23 urtez azpiko maila mistoan; 2. izan da Berriozar eta 3. Antsoain. Emakumezkoen 500 kiloko mailan Beti Gazterentzat izan da zilarra eta Ibarrarentzat brontzea. Gizonezkoen 600 kilokoan Beti Gazte 2. izan da.
Txirrindulari aitzindaria izan zen Eneritz Iturriaga, euskal txirrindularitzak izan duen izarretako bat. Oraindik ere, emakumeen ofizioa profesionalizatzearen alde egiten du lan.
Euskal taldeek dominak zintzilikatu dituzte jada lehen dominak Indoor Sokatirako Munduko Txapelketan. Abadiñok urrea bereganatu du 23 urtez azpiko maila mistoan; 2. izan da Berriozar eta 3. Antsoain. Emakumezkoen 500 kiloko mailan Beti Gazterentzat izan da zilarra eta Ibarrarentzat brontzea.
28 harri-jasotzailek parte hartuko dute: 16 gizon eta 12 emakume, taldeetan banatuta. Herri kiroletako programa berria martxoaren 27an estreinatuko da. Hiru saio izango ditu, eta astelehen gauetan izango da ikusgai, ETB1en eta eitb.eusen.
Abadiñoko Alluitz Naturan izan gara Celia Oliveirarekin. Duela 10 urte sortu zen umeek naturarekin kontatua izateko helburuarekin. Ardien inguruan aritzen dira, esnea ateratzen, gazta egiten eta artile tailerra ere badute eta hori tintatzen erakutsi digu Celiak.
Denboraldi luze batez aldendu ondoren, Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa irabazi du Urdax Magunazelaiak. Oraindik umea zenean hasi zen harria jasotzen eta istorio hori kontatu dio Josebari.
Martins Licis 2019ko munduko gizon indartsuenak 252 kiloko harria altxatu du Abadiñon. Ez da altxaldi ofiziala izan, baina Licisek bere helburua lortu du.
Martin Licisek 2019an, Munduko Gizonik Indartsuenaren Txapelketa irabazi zuen, eta datorren igandean, Abadiñon izango da 250 kiloko harria altxatzen saiatzeko.
Aurtengo azokak 76 baserritar eta 26 artisauren postuak bilduko ditu. Gainera, nekazaritza makineriaren 14 erakustoki, burdindegiko bi, egurrezko lanabes eta saskigintzako hiru eta uhalgile baten postu bat izango ditu.
Argentinako erreskate taldeek diotenez, Amaia Agirre eta Iker Bilbao "ez daude desagertuta, arrail batean elurrak azpian harrapatuta baizik", eta euren bila joatea arriskutsuegia dela ondorioztatu dute. Hortaz, erreskatea "bukatutzat" eman dute.
Erreskate taldeen buruak adierazi du uneotako baldintzetan erreskate taldeetako kideen bizitza arriskuan jarriko litzatekeela. Iker Bilbao eta Amaia Agirre Patagoniako mendian desagertu ziren ostegunean, lur-jausi batek harrapatu, eta ez dago bizirik aurkitzeko esperantzarik.