Hauteskundeak 2023 - EITB

hauteskundeak

1 / 30 Hurrengoa
Martinez (Sumar): ''Erabakia hartu behar duena Podemos da, guk ez dugu iritziz aldatu''

Martinez (Sumar): ''Erabakia hartu behar duena Podemos da, guk ez dugu iritziz aldatu''

Lander Martinez Sumarreko diputatuaren ustez, bere koalizioak ez du jarrera aldatu, eta hautagaitza sendoa nahi du Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetarako.

Lehendakariak dio ez dakiela noiz egingo diren hauteskundeak eta agintaldia amortizatutzat jotzea kritikatu du

Lehendakariak dio ez dakiela noiz egingo diren hauteskundeak eta agintaldia amortizatutzat jotzea kritikatu du

Alderdi politikoek lehendakarigaiak aukeratzeko barne hauteskundeak abiatu izanak ez du esan nahi agintaldia "agortuta" edo "amortizatuta" dagoela, Iñigo Urkullu lehendakariaren arabera.
Eneko Andueza: Sozialistok bakarrik gaude prest herrialde hau zuzentzeko

Eneko Andueza: "Sozialistok bakarrik gaude prest herrialde hau zuzentzeko"

Bilbon izandako ekitaldi batean PSE-EEko idazkari nagusiak adierazi duenez, "Hezkuntzan, Osakidetzan eta Ertzaintzan izandako gatazkek EAJren kudeaketa onaren mitoa zapuztu dute". "Sozialistok, ordea, inork baino hobeto gobernatzen dugu", gaineratu du Anduezak.
Andueza: ''Hau ez da bi alderdiren borroka izango”

Andueza: ''Hau ez da bi alderdiren borroka izango”

PSE-EEren lehendakarigaiak azpimarratu du kontua ez dela "nork daukan ikurrin handiagoa", eta sozialistek "euskal politikaren bidea aldatu" egingo dutela: "Gizarte hobe bat eraikitzeko. Modernoagoa, seguruagoa, irekiagoa eta zoriontsuagoa".

EAJk irabaziko lituzke Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak eta EH Bildu igoko litzateke gehien

EAJk irabaziko lituzke Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak eta EH Bildu igoko litzateke gehien

Alderdi jeltzaleak bi eserleku galduko lituzke, EH Bilduk lau irabazi eta PSE-EEk eta PPk bat, eta Elkarrekin Podemos - IUk hiru galdu. Voxek, ostera, ez luke ordezkaririk lortuko.
PSE-EErekin gobernu sendoa errepikatzea espero du Ortuzarrek

PSE-EErekin "gobernu sendoa" errepikatzea espero du Ortuzarrek

EAJren EBBko presidenteak azaldu duenez, Imanol Pradales lehendakarigai gisa proposatzeko erabakia aho batez hartu zuen zuzendaritzak, "epe ertain luzera begira" eta bizpahiru legegintzaldirako.
Gorrotxategik dio gaizki jaioko dela Hezkuntza Legea eta beharko lukeela Legebiltzarraren % 91ren babesa

Gorrotxategik dio "gaizki" jaioko dela Hezkuntza Legea eta beharko lukeela Legebiltzarraren % 91ren babesa

Elkarrekin Podemos-IUko Eusko Legebiltzarreko bozeramailea penaz bizitzen ari da Hezkuntza Legea egiten ari den bidea. Bestalde, 2024ko EAEko hauteskundeei begira, Imanol Pradales hautagai "kontinuista" dela iritzi dio eta ez du uste Arnaldo Otegi hautagai ez izateak botoak kenduko dizkienik.
Urkulluk esan du ez duela erabaki Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak noiz egingo diren

Urkulluk esan du ez duela erabaki Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak noiz egingo diren

Lehendakarigai izateko EAJren zuzendaritzak proposatu duen Imanol Pradalesek oinarrien babesa jasoko duen itxaropena agertu du Iñigo Urkulluk.
Zerrendarik egon ez den tokietan batzorde kudeatzaileak izendatuko ditu Nafarroako Gobernuak

Zerrendarik egon ez den tokietan batzorde kudeatzaileak izendatuko ditu Nafarroako Gobernuak

Nafarroako 30 udalerri eta 39 kontzejutan hauteskundek egin dira gaur, hain zuzen, maiatzaren 28ko hauteskundeetan hauteskunde-zerrendarik aurkeztu ez zen lekuetan. 39 toki-entitate txikitan eta 8 udalerritan zerrendarik gabe jarraitzen dute.
Urkullu eta Pradales lehen aldiz elkartu dira jendaurrean lehendakarigairako proposamena publiko egin ostean

Urkullu eta Pradales lehen aldiz elkartu dira jendaurrean lehendakarigairako proposamena publiko egin ostean

Lehendakariak eta EAJren zuzendaritzak lehendakarigai gisa proposatu duen hautagaiak elkar besarkatu dute, Andoni Ortuzar alderdiaren presidentearen eta beste kide batzuen aurrean. Pradalesek esan du "ohorea" dela zuzendaritzak bera proposatu izana.
1 / 30 Hurrengoa

  • EiTB Focus

    EiTB Focus

    Jarraitu EiTB Focus gaiari buruzko azken ordukoak eitb.eus-en.

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
    Kargatzen ikusiena