Zazpi igoera puntuagarri izango dira, horietako hiru, Azurki, Krabelin eta Izua, 1. mailakoak, Itzuliaren azken jardunaldiko profilean. Aurreikuspena da etapa erabakigarria eta ikusgarria izatea.
Jai Alai League, zesta-puntako txapelketa urte osora zabaldu da. Etenik gabeko egutegia izango du, 100 partida baino gehiagorekin, eta lau izatetik hamahiru txapelketa izatera igaroko da; Bilbo, Gasteiz, Zumaia, Markina-Xemein eta Lekeitio batuko dira; Iparraldeko torneoak bikoiztuko dira.
Berrobi, Dima, Izurtza, Larraun, Markina-Xemein, Mendaro eta Plentziako udalek bat egin dute Euskal Herriko udalen partzuergoarekin larunbat honetan Bergaran egin duten Batzar Orokorrean. Ekitaldi itxurako batzarra izan da, gainera, aurten Udalbiltzak 25 urte beteko dituela-eta.
Jakak eta Mariezkurrena II.ak garaipena bereganatu dute Peña II.aren eta Eskirozen kontra, 22-19ko emaitzarekin, Binakako Txapelketako 9. jardunaldiko norgehiagokan. Hala, bada, irabazleak sailkapeneko liderrak dira 8 lehia irabazita. Eskirozek Albisu ordezkatu du.
Izan zezakeen biharamun onenarekin esnatu da Nerea Ibarzabal, Bizkaiko Bertsolari Txapelketan garaile izan eta gero, bigarrenez jarraian. Beste batzuk erreferente izatetik beste batzuen erreferente izatera igaro da.
Nerea Ibarzabal Salegik irabazi du larunbat honetan Bilboko Miribillan jokatu den 2023ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala, 1.036,5 punturekin. Jone Uria Albizuri izan da bigarrena, 1.029,5 punturekin.
Tomas Goyogana puntista ohia hunkitu egin zen azaroaren 13an Alex Goitia iloba Eusko Label Winter Series txapelketa jokatzen ikusi zuelako. Aitonak ilobaren norgehiagoka ikusi zuen, zuzenean, Gernikako Jai Alai frontoian. Horrela bizi izan zuen neurketa.
Bidane Baskaran artzaina eta Bakene Markiegi idi eta zaldi zaintzailea izan dira protagonista Markina Xemeinen egin dugun juntadizoan. Lea Artibaiko azoka nagusiak eraman gaitu hara.
Markina-Xemeingo txirrindulariak irabazi du azken eguneko erlojupekoa, Mauricio Moreira uruguaitarra hiru segundogatik gaindituta. Luis Angel Mate bosgarren geratu da sailkapen nagusian, eta Mikel Iturria, bederatzigarren.
Iragan igandean Markinako Grand Slama irabazi berrri du gernikarrak, Thibault Basquerekin batera. Orain, etxean, Gernikan, txapela irabaztea da bere helburua.
Hiru set behar izan dituzte Erkiaga eta Ibarluzea mendean hartzeko. Lehen seta 15-11 irabazi dute; bigarrena 9-15 bukatu dute, hirugarrenean 5-2 gailendu dira gorriak.
Klub zuri-gorriak kontratatutako autobusak hurrengo zonaldeetatik joango dira: Aiara, Arratia, Enkarterri, Durangaldea, Lea-Artibai, Bermeo-Mungia, Busturialdea eta Gasteiz.
Kontsultatu zein udalerritan ibiliko den 2023ko Frantziako Tourraren 3. etapa, eta zein ordutan izango den udalerri bakoitzean. Ibilbidea Zornotzan hasiko da, eta Baionan amaitu.
110. Frantziako Tourraren hirugarren etapa Euskal Herrian jokatuko den hirugarren eta azkena izango da. 193,5 kilometroko ibilbidea du, eta txirrindulariek lau mendate puntuagarri igo beharko dituzte: 3. mailako hiru eta 4. mailako bat.
Ekainaren 23an Iñaki Osa Goikoetxeak azkenengoz jokatu zuen Markina-Xemeingo pilotalekuan. Atain bikotekide zuela, galdu egin zuen Olharanen eta Zabalaren aurka. Lehen seta 15-12 irabazi arren, bigarrena galdu egin zuten (10-15). Joko erabakigarrian tanto bakarragatik galdu zuten (4-5).
Ekainaren 9an hasiko da 2023ko Markina-Xemeingo zesta-puntako Grand Slama, eta finala uztailaren 16an jokatuko da. Sei bikote ariko dira lehian. A multzoan egongo dira: Erkiaga-Ibarluzea, Goitia-Lopez eta Barandika-Basque. B multzoan, aldiz, Goikoetxea-Atain, Arbe-Lekerika eta Olharan-Zabala.
Istripu batean hanka galdu ostean, Munduko Surf Egokituko txapelketan laugarren egitea lortu zuen Ibon Oregik. Istripuaz, errekuperazioaz eta gerora etorri den guztiaz aritu da 'Lay Day'en.
Euskal Herrian duela urte askotatik jokatzen da Hiru Txirloan. Izaskun Moyanok gehiago jakin nahi izan du bola jokoaren modalitate horren inguruan eta Markina-Xemeinen izan da.
Nahasmendu bipolarra diagnostikatu zioten Idoia Mendiberi duela bi hamarkada. "Trastornoarekin lehenengo kontaktua 12-13 urterekin izan nuen, triste-deprimituta aurkitzen nintzen, jakina, ez nekien ezer nire trastornoari buruz".
2016an zabaldu zituen ateak Markinako Babbel kafetegiak. Besteak beste, etxean egindako gozoak eta pastelak eskaintzen dituzte. Bada, Maite Malaxetxebarriak, kafetegiko arduradunak, Persiako maitasun pastela prestatu digu.
Demi Volleringek irabazi du 2023ko Itzulia Women lasterketako estreinako etapa eta liderraren elastikoa jantzi du. Herbeheretakoa jaun eta jabe izan da.
Usoa Ostolaza Larobal Kutxa-Euskadi Fundazioa taldeko txirrindularia izan da onena 2023ko Emakumeen Itzuliko lehen etapan. Ostolazak etaparen analisia egin du eta datozen etapei buruz hitz egin du EITB Mediarekin.
SD Worx taldeko txirrindulari herbeheretarrak etapa irabaziz eta maillot horia jantziz eman zion amaiera 2022ko Itzuliari; bada, berdin-berdin hasi du 2023koa.
Demi Volleringek bereganatu du garaipena 2023ko Emakumeen Itzuliko estreinako etapan. Ondorioz, liderraren elastikoa jantzi du. Herbeheretarrak Urkaregiko igoeran jo du erasoa, eta atzean utzi ditu aurkari guztiak. Reusser izan da bigarren, Niewiadoma hirugarren, eta Van Vleuten, laugarren.
20 taldeko 120 txirrindularik maila goreneko proba jokatuko dute hiru etapatan, euskal lurralde bakoitzeko bat; lehena Bizkaian, bigarrena Araban eta hirugarrena Gipuzkoan.
Garraio publikoa erabiltzeko deia egin die herritarrei Eusko Jaurlaritzak. Autoa hartu behar izatekotan, lasterketa igarotzen ez den tokietatik joatea aholkatu die, baita agenteen jarraibideei kasu egitea ere.
Maiatzaren 3an ofizialki aurkeztu dute 2023ko Itzulia Women lasterketa, Donostiako udaletxean. Hilaren 12an hasi eta 15ean bukatuko da. Itzuliko hiru etapak zuzenean eskainiko dituzte eitb.eus-ek eta ETB1ek.
Itzuliaren bigarren edizioko lehenengo etaparen zatirik handiena Bizkaian jokatuko dute, baina tropela Gipuzkoan ere ibiliko da. 3. mailako Orontzugarai eta 2. mailako Urkaregi mendateak igo beharko dituzte txirrindulariek, Markina-Xemeinen izango den helmugara iritsi baino lehen.
Probaren bigarren edizioak UCI Women WorldTeams mailako 8 talde izango ditu, baita antolatzaileek gonbidatutako beste 14 talde ere, tartean, Bizkaia Durango, Laboral Kutxa Euskadi Fundazioa eta Sopela Women's Team.
Emakumezkoen Euskal Herriko Itzulia maiatzaren 12an hasiko da, Etxebarrian, eta hiru etapa izango ditu; lehena Markina-Xemeinen amaituko da, bigarrena Gasteiz-Amurrio izango da, eta azkena Donostian hasi eta bertan amaituko da.
Emakumezkoen Euskal Herriko Itzulia maiatzaren 12an hasiko da, ostiralean, eta maiatzaren 14an amaitu. Ibilbidean, zazpi mendate puntuagarri izango dira: 1. mailako bat, 2. mailako bi eta 3. mailako lau.
2023ko Itzuliaren azken etapa biziki gogorra izango da; izan ere, zazpi mendate puntuagarri ditu 137,8 kilometroko ibilbidean, 1. mailako hiru tartean.
Erika Mugartegi eta Arai Lejardi markinarrek irabazi dute Durangoko Winter Series lehiaketa astelehen honetan final zirraragarri batean (12-15, 14-15). Oraindik ia sinetsi ezinik, 'Biba Zuek!' saioan izan dira finala komentatze aldera. (Elkarrizketa osorik, Nahieran)