Foruzain eta udaltzainek akusatuaren bertsioa gezurtatu dute. Bestalde, gaurko saioan hitza hartu duten auzitegiko medikuek biktimak izandako lesioak azaldu dituzte.
Bizkaiko hiriburuko inauterietako aurtengo aldaketa nagusiak mozorro-lehiaketa bitan banatzea eta txikigunea Zabalguneko plazatik Plaza Barrira eramatea dira.
Bere ama, Donostiako Cristobal Balenciagaren tailerreko jostun nagusia, abangoardiako emakumea zen. "Amak bihurrikeria gustuko izatera bultzatu zidan", aitortu zuen. Aita 1939an fusilatu zuten, eta, horren ondorioz, familia Frantzian erbesteratu zen.
Haurraren familiaren abokatuak, Beatriz Rodriguezek, lau aldiz eskatu du medikuen azterketa eta azkenean baietza jaso du, baina egun eta hitzordurik gabe.
Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren arabera, betebehar bat da "asiloa eta nazioartearen babesa eskatzen duten pertsonak artatzea", eta Eusko Jaurlaritza horretan ari da.
"Ika-mikak izan ditugu, adostasunetara iritsi gara, eztabaidatu dugu, haserrealdiak izan ditugu eta barre ere egin dugu. Faltan botako zaituztet" esan du Beatriz Artolazbalek bere azken osoko bilkuran.
24 orduko lanuzteaz gain, Busturialdea Lea-Artibai, Ezkerraldea-Meatzaldea, Enkarterri eta Txorierri-Mungialdea konpainietako langileek manifestazioa egingo dute Bilbon goizeko lehen orduan.
Ikasleen % 3k adimen-gaitasun handia dutela esan ohi da. Begirada zabalago batek, ordea, %15era igotzen du portzentaje hori. Asko dira, ordea, identifikatzen ez direnak.
Bizkaiko Metalgintzako gehiengo sindikalak eta patronalak lan-hitzarmena berritzeko aurreakordioa sinatu dute gaur. Besteak beste, 2025era bitartean soldatetan % 15eko igoera ekarriko du hitzarmenak. Amaiera jarri diote, hala, azken hilabeteotako gatazkari.
Gipuzkoako enpresariak duela hilabete batzuk baino itxaropentsuago daude. Ekonomia atzeraldian sartuko zen beldurra badirudi atzean geratu dela eta orain diote euren merkatuen egoera apur bat hobea dela.
Oposizioak De Miguel kasuarekin estutu du lehendakaria. Kritika gogorrenak Carlos Iturgaizek egin dizkio. Nahiz eta ukatu, De Miguel auzia EAJren kasua dela esan du eta alderdi jeltzalean ustela izatea ez dela zigortzen esan du Iturgaizek.
Iñigo Urkullu lehendakariak eta Nadia Calviño Espainiako lehen presidenteordeak bilera egin dute orain minutu gutxi Ajuria Enean. Urkulluk duela bi hilabete eskatako bilera da, Europako Next generation Funtsen inguruko erabakietan Jaurlaritzak eta aldundiek parte har dezatela eskatzeko.
Bolueta eta Etxebarri geltokien arteko katenarian izandako arazoak 13:15 aldera konpondu dituzte. Metroak atzerapenarekin dabiltza, baina zerbitzua apurka-apurka bere onera etortzea espero dute.
Eusko Jaurlaritzak sei konpromiso lortu ditu Generation Nex Europako Funtsak kudeatzeko bigarren fasean; horien artean, Calviño ministroak Euskadik hidrogeno berdearen arloan duen potentzialaren aldeko apustua egin du.
Eusko Jaurlaritzak sei konpromiso hartu ditu Generation Next Europako Funtsen kudeaketaren bigarren fasean. Horien artean, hidrogeno berdearen arloan duen potentzialaren aldeko apustua egin du Calviño ministroak.
Sexu askatasuna modu integralean bermatzeko legea indarrean sartu zenetik berrikusi diren epaien balantzea egin dute Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Probintzia Auzitegiek. Nafarroan, berriz, orain arte berrikusitako zazpi epaietatik bitan baino ez dute erabaki zigorra murriztea.
Gobernukideen artean akordioa lortzea espero duen arren, desadostasun handiak dituztela onartu du. Bestalde, atzo Maria Jesus Montero ministro sozialistak adierazi zuen bat datozela emakumeen onespena erdigunean mantentzearekin eta zigorrak ez arintzearekin.
AEBk iragarri dutenez, Txinako ustezko espioi globo aerostatiko bat atzeman dute bere lurraldean. Herrialdeko gobernuak adierazi du globoak ez duela "inolako arrisku militar edo fisikorik" eragiten.
Iñigo Urkulluk adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak 1.730 milioi euro gehigarri bideratu ditu 2020tik 2022ra pandemiak Euskadin dituen ondorioei aurre egiteko, gehienak osasun publikoan (905 milioi euro) eta hezkuntzan (261 milioi euro).
Gipuzkoako Aldundiaren bozeramaile eta Gobernantza diputatuak esan du birritan baino ez dituztela bahitu erakundearen babesean zeuden haurrak, eta "muturreko kasuak" direla erantsi du.
Larunbatean, eguzkia eta hotza izango dira nagusi egunaren lehen partean. Larunbat arratsaldean eta igandean, hodeiak ugaritu egingo dira, batez ere lurraldearen iparraldean, eta igandean, tantaren bat bota dezake.
Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean, Nadia Calviñok ziurtatu du Euskadik "dagoeneko" bere esku duela Europako funtsen 850 milioi euroen kudeaketa zuzena, eta, beraz, bere ustez, Urkullu lehendakariaren aldarrikapena "ez dator bat gauzen errealitatearekin", kogobernantza bat baitago.
Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako ministroak azpimarratu duenez, bi gobernuen arteko kolaborazioa "oso ona" da, eta gaur lehendakariarekin duen bileran Europako funtsen bigarren zatia "nola kudeatu" behar den aztertuko dutela zehaztu du.
2021ean baino ia % 30 gehiago da. Interes tasen igoera tarteko, marjinak handitu ditu finantza erakundeak, eta batez ere horri zor zaio etekinen gorakada. Fusioak % 40 apaldu ditu CaixaBanken emaitzak.
Osasun ministroak beste zentro horiek erantsi ditu maskara nahitaezkoa izango ez den lekuen zerrendan. Janzten jarraitu beharko dugu farmazietan, osasun zentroetan, ospitaleetan eta adinekoen egoitzetan.