Irati 20 urteko gaztearekin egon da Pagadi Gordexolako frontoiaren atzealdean. Musika jarrita, bertan ibili dira dantzan, eta 'pitoaren jokoa'n aritu dira. Herriko jaietan gazteek antolatzen duten lehiaketa xelebrea da; jakin ezazu gehiago!
Juncal pelbisaren erregina da. Zuhaitzekin egin du topo Gordexolan eta, Nathy Peluso eta elektronika libanoarrarekin, deabrutxoaren gerria askatzen saiatu da. Gainera, maitasunaz ere mintzatu dira eta bikotekideak dena entzun du. Ikus ezazu!
Patinete elektriko gainean topatu du Pagadik Unai, bonbo eta megafonoarekin. 'Basurdeak Herri Harmaila'ren sortzaileetako bat da Unai, eta, Pagadirekin batera, taldea animatzeko abestiak oihukatu dituzte.
Familiaren baserrira bidean topatu du Zuhaitzek Martin. Amonaren baserria zena berritu eta bertara bizitzera joateko asmoa du eta, horregatik, hor pasatzen ditu egunak lan eta lan.
Bertatik ezin du ezerk ihes egin, ezta argiak ere. Izar oso masiboek bakarrik osa ditzakete zulo beltz bat. Zulo beltzak tamainarengatik bereizten dira.
Zazpi bat ordu behar izan ditu Andoni Bastarrika azpeitiarrak zaldiaren burua eta lepoa egiteko, Zarauzko hondartzan. Eskulturagileak ehundik gora hondarrezko eskultura egin ditu azken 12 urteetan.
Mugikor konpainia batekin publizitate kontratu bat sinatu eta beste bat erabiltzen harrapatu dituzten pertsona ezagunen zerrenda ekarri du Alain Perezek.
Asier Gomez gazte gernikarraren pasadizoa "birala" bihurtu da Tik Token 250.000 ikustaldi lortuta. Taberna bateko komunean lokartu eta lokala itxi zutenean esnatu zen.
Pagadik Julen Goikoetxea ezagutu du. Graffitiak, koadroak eta rap-a sinatzeko Acto Messie da bere izen artistikoa. Pagadi ere animatu da estreinakoz rapeatzera.
Pagadik dantzan hasi du eguna, 'Ixabel Botika'ren eskutik. Jaio zen baserriari zor dio goitizena, eta dantzazale amorratua da; azken boladan bachata eta merenguearekin dabil.
Picassoren kuadro bat edo 'Jocker' bera dirudite bai Oizek, bai Ianirek ere. 'Conquis'eko edozein froga baino zailagoa dela diote! Ikus ezazu nola geratu diren euren aurpegiak!
"En la escuela no tengo que hablar vasco" esaldia mila aldiz idatzi zuen eskolako koadernoan Lontxo Zubeldia bedaioarrak 1966an. Lagunen artean euskaraz egiten zutela eta, irakasleak zigor modura ezarritako lana orain topatu du. Kike Amonarrizen eskuetara iritsi eta oihartzun handia izan du.
Iratirekin egon da Pagadi, eta herriko jaietan egiten dituzten lehiaketen berri eman dio: txapel jaurtiketa, azeituna jaurtiketa eta arropak bata bestearen gainean jantzita zeinek pisu gehien hartu. Moldatu ote da Pagadi?
Joanarekin elkartu da Zuhaitz. Etxera igotzeko gonbita egin dio eta han duen 'igogailu' berezia erakutsi dio. Bere zaletasunez eta Irurtzuni dion maitasunaz ere hitz egin dute; ikus ezazu!
'Eskorgen kronoeskalada' ezagutu du Zuhaitzen Irurtzunen. Karretilen kronoeskalada da, eta Txape da lasterketaren erruduna. Horren nondik norakoak azaldu dizkio Zuhaitzi.
Pilotazalea da Mikel, genio handikoa, eta herri arteko txapelketetan ere parte hartzen du. Pilotaz aparte, euskal mitologiako pertsonaiekin kale animazioan aritzen da, Iskidi taldean.
Pagadik harategi aurrean topatu du Patxi. Bere espezialitateak azaltzeaz gain, ogiarekin duen ohitura bitxi bat erakutsi dio, eta dendan duen igogailuarekin bizitako gertakizunak kontatu dizkio.
Barraskilo bat kapaza da bere pisua baino 26 aldiz pisu gehiago eramateko. Hala, Trapagaranen, 240 gramoko harria ea zein moluskuk mugitzen duen gehien ikusteko proba egiten dute urtez urte; 1982ean egin zuten aurrenekoz.
Loli Seinekin izan da Zigor baratzean. Lorezaina da bera eta gauza asko erakutsi dizkigu jada. Oraingoan, gure baratzak produktu kimikoz ez betetzeko, lurra garbi mantentzeko eta letxugen zomorroak ekiditeko bi trikimailu azaldu dizkigu.
Bi pilotuek 4.000 metroko altueran salto egin dute hegazkinetatik, bertikalean erortzen utzi ondoren. Horietako batek hegazkinetik irten eta beste hegazkinean sartzea lortu du, baina besteak ez du lortu eta paraxuta erabili behar izan du.
Teknika tradizionalen bitartez era naturalean ekoiztuta, sukaldari apartek eta adituek munduko onenetariko bat dela diote Añanako gatza. Gesaltza Añanan izan da Zigor Iturrieta; ikus ezazu!
Hamaika lagunek osaten dute Barrexerka taldea, eta gazteengandik gazteentzako umorezko eta euskarazko produktua eskaintzea dute helburu. Euretako Garazi eta Mikel izan dira saioan, proiektuaz mintzatze aldera.
85 urte dituen Marie Jeanne Orpustanek Irox Behera baserrian xingar eta arrautzekin eman dio ongietorria Zuhaitzi. Sabela beteta, naziak Ortzaizen egondako garaiez mintzatu dira biak.
Kittof Bordagari ezagutu dugu menditik datorrela, eta etxera gonbidatu gaitu, otordu osasuntsu eta berezia dastatzera. Olioa edaten hasi dira Kittof eta Pagadi, liseriketarako onena baita. Asun ura edan eta "txiza-loreak" ere jan dituzte.
Elorri Aizager artzain gaztea Murgi etxaldean topatu du Pagadik, ardi, ahuntz, zakur eta oilo bereziekin batera. Elorrirekin batera, Pagadik ahuntz eta ardi esnearen dastaketa egin du, sagardotegian bezala.
Peio Toundray ezagutu du Mikel Pagadik Ortzaizen. Arranoak futbol taldeko atezaina izandakoa da, harrapakari izaera omen baitu. Egun taldeko entrenatzailea da.
Joana Aldave ortzaiztarrarekin izan da Zuhaitz. 98 urteko emakumea sasoi betean dago. Urte luzez ibili zen Joana Parisen, eta Dorre Eiffeleko istorioak kontatu dizkigu.
Elena Irigoien Astotrek-en kide da, txangoak astoen konpainian egiteko parada ematen duen enpresa, hain zuzen. Hemen ez da oso ohikoa baina Frantziar estatuan zerbitzu hori eskaintzen duten 160 bat enpresa daude.
Puerto Ricoko artistaren album luze berriaren izena "Un verano sin ti" da. Artistak publikatutako telefonora deituta, 45 segundoko aurrerapena entzun daiteke.