Mundua
Kazetari nafarra biran da Palestinan, minbizia duten Gazako emakumeen kalbarioari buruzko dokumentala erakusteko. Gerratik haratago doan errealitatea da, eta munduko zinema "paregabe" batean proiektatu ahal izan du.
Inguru horretan, Errusiarekiko dependentzia handia dago merkataritzan, eta, orain, hori eten egin da. Segurtasuna ere kezka-iturri handia da bertan, Putinen gobernuak iragarri duelako armada indartuko duela mugaz bestalde, besteak beste, 12 unitate militar berri sortuko ditu.
10 urteko epean Irlandaren batasunari buruzko galdeketa egiteko beharraz mintzatu da Mary Lou McDonald Sinn Feineko presidentea, Ane Roteta EITBko kazetariari eskainitako elkarrizketan.
Felipe Etxebarria
Analisiak
Ipar Irlandako hauteskundeak igaro berritan, Ane Roteta ETBko Erresuma Batuko korrespontsalak Mary Lou McDonald Sinn Feineko presidentea elkarrizketatu du. Luze aritu dira herrialde hartako agertoki politiko berriaz. "Brexitak Irlandaren batasuna berriro mahai gainean jarri du", dio McDonaldek.
Finlandia eta Errusia arteko muga, praktikan, itxita dagoela esan liteke, nahiz eta ofizialki irekita egon. Baina ez dago inolako mugimendurik. Horrek kezkak pizten ditu Finlandiako mugan lan egiten dutenen artean. Izan ere, orain denda gehienak itxita daude.
Egun lasaiagoa izan da gaurkoa Donetsk inguruan. Hiriaren inguruan auto-ilara luzeak ari dira pilatzen Bakhmutetik irtetzeko. Hala ere, ukrainiarrek diote ez direla errusiar armadataz fidatzen.
Bertsio ofiziala behin eta berriz aldatu ondoren, Israelek itxi egin nahi du kazetari palestinarraren hilketaren inguruko ikerketa. Agintariek adierazi dutenez, ikerketarik ez da izango "delitu zantzurik ez dagoelako".
Finlandiak 1.300 kilometroko muga du Errusiarekin. Muga horren pasabide batean izan da Mikel Reparaz lankidea egoera zein den ikusteko. Duela gutxira arte, errusiar askok zeharkatzen zuten muga erosketak egiteko. Gaur, ordea, egoera oso bestelakoa da.
"Beloaren agindua berdina da guztientzat, baina hedabideetako langileek ez dute ezarri, eta, beraz, agindua betetzeko eskatzen diegu", adierazi du Mohammad Sadiq Akif Bertuteen Hedapenerako eta Bizioen Prebentziorako Ministerioko bozeramaileak.
Helsinki hiriburuan herritar askok esan dute ez direla NATO zaleak, neutraltasunaren aldekoak dira. Hala ere, Errusiak Ukrainian egin duena ikusita ez dutela beste aukerarik ikusten NATOn sartzea baino. Finlandiak 5,5 milioi biztanle ditu, eta 900.000 erreserbista armadan sartzeko prest.
George W. Bushek Rusia eta Ukraniaren arteko gerrari buruz hitz egin du haren izena daraman institutuan. Hitzaldiaren une batean, presidente ohiak akats bat izan du, Ukrainiaren ordez, Iraken inbasioa 'brutala' eta 'bidegabekoa' dela adieraziz.
Errusiarrek erasoekin segitzen dute, batez ere, Donetsk eskualdean. Bakhmut hiria izan dute helburuetako bat azken orduotan. Fronteko lehen lerroan dago Andoni Lubaki.
Laguntzen kasuan, ume bakoitzeko laguntza gehien ematen dituen herrialdea Luxenburgo da: 300 euroren bueltan hilean umeko. Alemanian 219 euro jasotzen dute lehen seme-alabarekin, 225 bigarrenarekin eta 250 hirugarrenarekin. Frantziak, aldiz, 190 euro ematen ditu ume bakoitzeko.
Erresuma Batuan 4 kasu atzeman dituzte, bat izan da bidaian Nigerian eta beste bost kasu konfirmatu dituzte Portugalen. Madrilen tximino-baztanga izan litezkeen 8 kasu aztertzen ari dira baiztapenaren zain. Alerta sanitarioa aktibatuta dago eta sarea erne.
Errusiako Ikerketa Batzordeak ohartarazi du soldadu ukrainiar hoiek galdekatu egingo dituela, auzipetu ahal izateko. Ukrainako agintariek espero dute soldadu horiek etorkizunean egingo diren trukeetan berreskuratzea.
Jens Stoltenberg NATOko idazkari nagusiak ziurtatu du Suediak eta Finlandiak Aliantzarekin bat egiteko egin duten eskaera "urrats historikoa" dela.
Joe Biden presidenteak Kubarekiko murrizketak malgutu ditu; turismoa egitera joatea debekatuta egongo den arren, Estatu Batuetatik hegaldi gehiago baimenduko ditu, bisa gehiago eman eta diru bidalketek zeukaten muga altxatuko da. Erabaki hau kubatarren ihesaldi olde baten erdian dator.
© EITB - 2022 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.