Donostia

1 / 30 Hurrengoa
Aitor Zabaleta zioten kamisetekin atera dira zelaira Realeko jokalariak, hilketaren 25. urteurrenean

Aitor Zabaleta zioten kamisetekin atera dira zelaira Realeko jokalariak, hilketaren 25. urteurrenean

25 urte bete dira Ricardo Guerra Atletico Madrileko ultrak Aitor Zabaleta Realaren jarraitzailea hil zuenetik. 0-3 irabazi du larunbat honetan talde txuriurdinak Vila-realen zelaian eta Aitor Zabaletaren izena zeramatela atera dira zelaira. Aitor Zabaletari eskaini diote ondoren garaipena.

Martin Zubimendi: ''Garaipen garrantzitsu bat, zelai zail batean''

Martin Zubimendi: ''Garaipen garrantzitsu bat, zelai zail batean''

Realak 0 eta 3 irabazi dio Vila-reali LaLiga EA Sportseko 16. jardunaldian. Merinok, Zubimendik eta Kubok egin dituzte donostiarren golak.

Hamar minutuan egindako hiru golek garaipena eman diote Realari Vila-realen etxean (0-3)

Hamar minutuan egindako hiru golek garaipena eman diote Realari Vila-realen etxean (0-3)

Mikel Merino, Zubimendi eta Take izan dira golegileak. Donostiarrek jipoia eman diote Marcelinoren taldeari lehen zatian.
REalak denboraldiko lehen garaipena erdietsi du etxetik at, Sporting Huelva mendean hartuta (1-2)

REalak denboraldiko lehen garaipena erdietsi du etxetik at, Sporting Huelva mendean hartuta (1-2)

Realak 1 eta 2 irabazi dio Sporting Huelvari, F Ligako 11. jardunaldiko partida. Hala, txuri-urdinak estreinakoz nagusitu dira etxetik kanpo denboraldi honetan.

Frankismoak Ondarretan eraildako Hipolito Berasategiren gorpuzkiak familiari entregatu dizkio Jaurlaritzak

Frankismoak Ondarretan eraildako Hipolito Berasategiren gorpuzkiak familiari entregatu dizkio Jaurlaritzak

Donostiako Udalean egindako ekitaldi batean jaso ditu Pepik bere aitaren hezurrak, 83 urteren ostean. Ondarretan erail eta desagertutakoetatik identifikatu ahal izan den lehen biktima da. Oiartzungo hilerrira eramanak ziren haren hezurrak, beste askorenen artean.

Elordik eta Rezustak galdu gabe jarraitzen dute (22-17)

Elordik eta Rezustak galdu gabe jarraitzen dute (22-17)

Aitor Elordik eta Beñat Rezustak hirutik hiru partida irabazi dituzte Binakako Txapelketan. Atano III.a pilotalekuan jokatutako neurketan Iñaki Artola eta Ander Imaz baino gehiago izan dira.

Duela 25 urte eraildako Aitor Zabaletaren oroimena aldarrikatu eta faxismoaren aurka egin dute Donostian

Duela 25 urte eraildako Aitor Zabaletaren oroimena aldarrikatu eta faxismoaren aurka egin dute Donostian

Manifestazio jendetsua egin dute Donostiako Boulevardean, Aitor Zabaletaren erailketaren 25. urteurrenean. Atletico Madrilgo ultra neonazi batek hil zuen, labankadaz, Vicente Calderon kanpoaldean. Aitor futboleko indarkeriaren kontrako sinbolo bilakatu zen.

Joseba Aldabe pilotarik debuta egingo du maila gorenean

Joseba Aldabe pilotarik debuta egingo du maila gorenean

Igantziko 27 urteko pilotariak Dariorekin batera jokatuko du, Zabala eta Gaskoren aurka, ostiral honetan, Donostiako Atano III.a pilotalekuan.

Imanol: ''Bagenekien zaila izango zela, baina azken minutuak ez zaizkit batere gustatu''

Imanol: ''Bagenekien zaila izango zela, baina azken minutuak ez zaizkit batere gustatu''

Imanol Alguacil Realeko entrenatzailea haserre agertu da taldeak Andratxen egindako partidarekin. Irabazi arren, azken minutuekin ez da batere gustora geratu.

Realak aurrera egingo du Errege Kopan, Andratxen aurka sufrituz irabazita

Realak aurrera egingo du Errege Kopan, Andratxen aurka sufrituz irabazita

Imanol Alguacilen taldeak 0-1 nagusitu da Mallorcan, Andre Silvak sartutako gol bati esker. Andratxek oso estu jarri dio garaipena Realari, eta azken unera arte saiatu da berdinketa lortzen.
Pilota aukeraketak, Atano III.a eta Labrit pilotaleku eraberrituetan

Pilota aukeraketak, Atano III.a eta Labrit pilotaleku eraberrituetan

Binakako Txapelketako 2. jardunaldiko azken partida hartuko du asteazkenean Atanio III.a pilotaleku donostiarrak, eta 3. jardunaldikoa Labrit iruindarrak.

Epaimahaiak zuhurtziagabekeriazko giza hilketagatik errudun jo du Santi Cocaren heriotzagatik akusatuetako bat

Epaimahaiak zuhurtziagabekeriazko giza hilketagatik errudun jo du Santi Cocaren heriotzagatik akusatuetako bat

Herri-epaimahaiak astearte gauean eman du jakitera epaia, eta, bertan, aulkian eseri diren lau akusatuetatik hiru ez direla errudunak ebatzi du eta, ondorioz, absolbitu egin ditu epaileak.
Donostiako Nobu hotela berriz ireki ahal izango dute, lehen okupazio partzialeko lizentzia jaso ondoren

Donostiako Nobu hotela berriz ireki ahal izango dute, lehen okupazio partzialeko lizentzia jaso ondoren

Donostiako Udalaren Hirigintza Sailak hotela zati batean irekitzeko baimena eman du. Azaroan, hotelak eta jatetxeak jarduera eten behar izan zuten, araudia betetzen ez zutelako.
Fidantzapean espetxera bidali dute Lezoko istripua eragin zuen gidaria

Fidantzapean espetxera bidali dute Lezoko istripua eragin zuen gidaria

Joan den den igandean gertatu zen istripua. 20 eta 22 urteko bi mutil hil ziren, eta emakume bat oso larri zauritu zen. Bi ibilgailuk aurrez aurre elkar jo zuten, eta horietako bateko gidaria atxilotu zuen Ertzaintzak.
Isabel Verdini, 2024ko Urrezko Danborra

Isabel Verdini, 2024ko Urrezko Danborra

Inklusioaren, formakuntzaren eta dantzaren alde egindako lanagatik sarituko du Donostiako Udalak, datorren urtarrilaren 20an.
BCBL zentro donostiarra boluntario bila dabil, elebitasunak errendimendu kognitiboa hobetzen duen ikertzeko

BCBL zentro donostiarra boluntario bila dabil, elebitasunak errendimendu kognitiboa hobetzen duen ikertzeko

Soilik gaztelania dakiten 60 eta 80 urte bitarteko elebakarrak, eta gaztelaniaz eta euskaraz berba egiten duten adin tarte bereko elebidunak nahi ditu ikerketa horretarako Basque Center on Cognition, Brain and Languagek.
Santi Coca kasuko epaimahaikideak deliberatzen ari dira

Santi Coca kasuko epaimahaikideak deliberatzen ari dira

Herri epaimahaiko kideek 71 galderako galdetegi bat erantzun beharko dute, akusatuen aulkian eseri diren lau gazteak errudun jotzen dituzten ala ez erabakitzeko.
Ander Barrenetxeak bihurritua du eskuin orkatillean

Ander Barrenetxeak bihurritua du eskuin orkatillean

Realeko aurrelariak larunbatean hartu zuen min, Sadarren Osasunaren kontra jokatutako norgehiagokan.
Kutxabank Araskiren garaipena Lointeken kontrako derbian, eta IDKren porrota Permuferias Avenidaren aurka

Kutxabank Araskiren garaipena Lointeken kontrako derbian, eta IDKren porrota Permuferias Avenidaren aurka

Gasteizko taldea izan zen nagusi euskal derbian, luzapenean 64-66 irabazita; IDK Euskotrenek, berriz, 61-65 galdu zuen Endesa Ligako 10. jardunaldian.
Egoera kritikoan jarraitzen du Lezoko istripuan zaurituetako batek

Egoera kritikoan jarraitzen du Lezoko istripuan zaurituetako batek

Igande goizaldean Lezon izandako istripuan bi mutil gazte hil ziren eta horiekin autoan zihoan beste neska bat oso larri dago. Laugarren bidaiaria ere erietxean dago.
Lucas Eguibarrek brontzezko domina batekin eman dio hasiera denboraldiari

Lucas Eguibarrek brontzezko domina batekin eman dio hasiera denboraldiari

Basque Teameko snowboardlaria hemeretzigarren aldiz igo da Munduko Kopa bateko podiumera Les Deux Alpeetako proban.
Euskararen garapen digitalean jarri du azpimarra aurtengo Euskararen Eguneko ekitaldi nagusiak

Euskararen garapen digitalean jarri du azpimarra aurtengo Euskararen Eguneko ekitaldi nagusiak

"Batu ditzagun ahotsak, eraldatu dezagun etorkizuna" lelopean ospatzen ari den egunak Gaitu kanpaina izan du ardatz. Tabakaleran igande eguerdian egin den ekitaldian, euskarak "mundu berri" honetan dituen erronkez eta horiei ekiteko beharraz aritu dira agintari eta adituak.
Euskararen Nazioarteko Egunak ospakizuna eta aldarria uztartuko ditu

Euskararen Nazioarteko Egunak ospakizuna eta aldarria uztartuko ditu

Aste osoan zehar Euskal Herri osoan antolatu diren ekitaldien bidetik, euskara babesteko, euskara ospatzeko eta euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatzeko dozenaka jarduera izango dira gaur ere, herri ekimenekoak nahiz erakundeek antolatutakoak.
Osasunak eta Realak bana egin dute Sadarren jokatutako derbian

Osasunak eta Realak bana egin dute Sadarren jokatutako derbian

Moi Gomezek aurretik jarri ditu gorritxoak partidako 2. minutuan, eta Umar Sadiqek berdinketa lortu du 41.ean, gol ikusgarria sartuta.
Osasunako eta Realeko zaleak, elkarrekin giro onean

Osasunako eta Realeko zaleak, elkarrekin giro onean

Gorritxoek eta txuri-urdinek euskal derbia jokatuko dute, Sadarren, 21:00etan. Bi taldeetako zaleak Iruñeko kaleak koloroztatzen hasi dira goizetik. EITB Mediak jarraitzaileen iritziak jaso ditu.

Espainiako Batasunaren eta Konstituzioaren defentsan, bilkura egin dute dozenaka lagunek Donostian

Espainiako Batasunaren eta Konstituzioaren defentsan, bilkura egin dute dozenaka lagunek Donostian

Euskal Konstituzionalistak taldeak egindako deialdian, bildutakoek azpimarratu dute Konstituzioarekiko mespretxuak oinarrizko askatasunak eta eskubideak urratzen dituela. Botere banaketa, berdintasuna eta nazioaren batasuna auzitan jarri direla uste dute, eta horrek konstituzioa ahultzen duela. 

Fiskalak dio lau akusatuek Santi Cocari eraso egiterakoan bere gain hartu zutela hura hiltzeko arriskua

Fiskalak dio lau akusatuek Santi Cocari eraso egiterakoan bere gain hartu zutela hura hiltzeko arriskua

Fiskalak, akusazio partikularrak, herri-akusazioak eta defentsek euren txostenak aurkeztu dituzte auzitegian, epaiketaren azken saioan. Aurreikuspenen arabera, epaileak astelehenean emango die galdesorta zinpekoei, eta, ondoren, epaimahaia eztabaidatzen hasiko da.
Donostiak Gabonetako argiak piztu ditu Urumea gaineko akrobazia ikuskizun baten ondoren

Donostiak Gabonetako argiak piztu ditu Urumea gaineko akrobazia ikuskizun baten ondoren

Hiria argi eta su artifizialen joko ikusgarri batekin argiztatu da, flyboard-en erakustaldi akrobatiko zirraragarri baten ondoren.

Stop Kaleratzeakek salaketa jarri du Banco Santanderren aurka Jardunbide Egokien Kodea urratzeagatik

Stop Kaleratzeakek salaketa jarri du Banco Santanderren aurka Jardunbide Egokien Kodea "urratzeagatik"

Etxegabetzeko agindua jaso duen familia bat bost urteko gabezia bankuak noiz sinatuko zain dago, baina ez du erantzuten eta tasatzaile bat eskatu du etxea lehenbailehen enkantean jartzeko.
Osasuna eta Reala, garaipenaren bila euskal derbian

Osasuna eta Reala, garaipenaren bila euskal derbian

Gorritxoek Donostiako taldea izango dute aurkari abenduaren 2an, 21:00etan, Sadarren. Nafarroako taldeak lau partida segidan daramatza irabazi gabe, eta Realak azken jardunaldietako bolada onari eutsi gura dio.
Chillida eta haren inguru artistikoa bilduko ditu San Telmo Museoak artistaren mendeurrenean

Chillida eta haren inguru artistikoa bilduko ditu San Telmo Museoak artistaren mendeurrenean

"Eduardo Chillida eta bere garaiko arteak. Elkarrizketa bat (1950-1970)" ekainean zabalduko da eta 2024an San Telmok izango duen aldi baterako erakusketarik garrantzitsuena izango da. Museoak ostiral honetan iragarri du datorren urteko programazioa.
Springsteen, Dolores Redondo, Imanol Alguacil eta Arbelaitz, Urrezko Danborra jasotzeko 141 hautagaien artean

Springsteen, Dolores Redondo, Imanol Alguacil eta Arbelaitz, Urrezko Danborra jasotzeko 141 hautagaien artean

Orain, Udaleko Bozeramaileen Batzordeak gehienez hiru hautagai aukeratu beharko ditu herri-bozketaren prozesua egiteko edo, adostasun handia badago, irabazlea izendatzeko.
Imanol: ''Gure maila onena eman beharko dugu Osasunari irabazteko''

Imanol: ''Gure maila onena eman beharko dugu Osasunari irabazteko''

Imanol Alguacil Realko entrenatzaileak talde txuri-urdinak Osasunaren aurka Sadarren jokatuko duen euskal derbiaz hitz egin du.

 Milaka lagunek salatu dute Donostian ''zaindarien erregimena'', ''esklabotza modernoa'' dela uste baitute

Milaka lagunek salatu dute Donostian ''zaindarien erregimena'', ''esklabotza modernoa'' dela uste baitute

Protesta ELA, LAB, STEILAS, ESK, EHNE, Etxalde eta CGT sindikatuek deitutako greba feminista orokorraren baitan egin dute Gipuzkoako hiriburuan, zaintzan diharduten langileen prekarietatea salatzeko.

Realak Txapeldunen Ligan jokatuko dituen partiden datak eta ordutegiak

Realak Txapeldunen Ligan jokatuko dituen partiden datak eta ordutegiak

Donostiako taldeak Txapeldunen Ligan izango duen egutegia ezagutu du, multzoen fasean izango dituen aurkariak jakin eta gero.
Bost atxilotu Donostian, Foru Aldundiaren ateetako batean kateatzeagatik

Bost atxilotu Donostian, Foru Aldundiaren ateetako batean kateatzeagatik

Greba feminista orokorraren barruko mobilizazioetan parte hartzen ari ziren. Atxiloketen ondoren tentsio uneak bizi izan dira manifestarien eta Ertzaintzaren artean.

Zaintzarako eskubidea aldarrikatzeko mobilizazioak egin dira goizean hiriburuetan

Zaintzarako eskubidea aldarrikatzeko mobilizazioak egin dira goizean hiriburuetan

Bilbon, Gasteizen eta Donostian hainbat elkarretaratze eta manifestazio egin dira goizeko lehen orduetan hasita.

Imanol: ''Bukaerara arte saiatu gara''

Imanol: ''Bukaerara arte saiatu gara''

Imanol Alguacil Realeko entrenatzaile penaz, baina pozik agertu zen hedabideen aurrean, bere taldeak 0-0 berdindu ostean Salzburgoren aurka, Reale Arenan, Txapeldunen Ligako 5. jardunaldian.

Realak 0-0 berdindu du Salzburgoren aurka, eta puntu bat behar du Milanen multzoko lehena izateko

Realak 0-0 berdindu du Salzburgoren aurka, eta puntu bat behar du Milanen multzoko lehena izateko

Reale Arenan jokatutako partidan gertatu denez, Lisboan, Da Luz estadioan, Benficak eta Inter Milanek puntu bana eskuratu dute, 3-3 amaituta; hortaz, talde txuri-urdinak nahikoa du berdintzea azken jardunaldian. Realak amaierara arte jo du garaipena lortu nahirik.
Reala-Alaves derbia urtarrilaren 2an jokatuko dute, 19:15ean

Reala-Alaves derbia urtarrilaren 2an jokatuko dute, 19:15ean

Jardunaldi berean, 19.ean, Athleticek Sevillan jokatuko du, eta Osasunak Almeria hartuko du Sadarren. Bi neurketa horiek urtarrilaren 4an, ostegunez, jokatuko dituzte.
1 / 30 Hurrengoa

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
    Kargatzen ikusiena