Gizartea

1 / 30 Hurrengoa
Gazan su-etena ezartzeko eskatu dute Giza Eskubideen egunean

Gazan su-etena ezartzeko eskatu dute Giza Eskubideen egunean

Milaka lagun kalera atera dira Iruñean Palestinari elkartasuna adierazteko. Herri mugimenduek deitutako manifestazioan, Gazaren aurkako gerra salatu dute eta behin-betiko su-etena ezartzeko eskatu dute. Manifestazioak Giza Eskubideen egunarekin bat egin du.

Harrera familian bizi eta nire emozioak kudeatzeko tresna behar nuelako idatzi dut ipuin hau

"Harrera familian bizi eta nire emozioak kudeatzeko tresna behar nuelako idatzi dut ipuin hau"

Maritxu Amenabarrok 8 urte zituela eta bere ahizpa Ainarak 14, biak hartu zituen Aitorrek harreran. Familia biologikoarengana bisita egiteak sortu izan dion urduritasunetik abiatuta emozioak lantzeko ipuina sortu du. Ez nago bakarrik. Amets, ipuineko protagonista eta Maritxu izan ditugu aurrez-aurre
NBEk ohartarazi duenez, mundua iparra galtzen ari da

NBEk ohartarazi duenez, "mundua iparra galtzen ari da"

Gaur, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala sinatu zenetik 75 urte bete diren egunean, Antonio Guterres Nazio Batuen idazkari nagusiak NBEko estatu kideei eskatu die adierazpenean jasotako "balio atenporalekin duten konpromisoa indartzeko".
Zubi luzearen ostean, turistak badoaz, joan-etorri eta trafiko handiko egun batean

Zubi luzearen ostean, turistak badoaz, joan-etorri eta trafiko handiko egun batean

Asteazkeneko jai egunarekin hasi ziren iristen turistak Euskal Herrira, eta gaur itzulera tokatzen da. Errepideetan trafiko handia espero da, eta garraio publikoan joan-etorri ugari.

Epel eta lehor eutsiko dio eguraldiak astearte eguerdira arte

Epel eta lehor eutsiko dio eguraldiak astearte eguerdira arte

Igandean eta astelehenean, hego-haizea ibiliko da eta tenperatura epelak izango dira Euskal Herri osoan. Astearte eguerdian, haizea mendebaldera aldatzearekin batera, zerua estali eta euritara joko du. Tenperaturek behera egingo dute astearte iluntzerako.
Realak Aitor Zabaletari eskaini dio Vila-realen aurka lortutako garaipena

Realak Aitor Zabaletari eskaini dio Vila-realen aurka lortutako garaipena

Realak 0 eta 3 irabazi dio Vila-reali EA Sports Ligako 16. jardunaldiko partida. 25 urte bete dira Atletico Madrileko ultrek Aitor Zabaleta erahil zutenetik, eta talde txuri-urdineko jokalari zein teknikariek Aitorri eta haren familiari eskaini diote garaipena.

Astelehen honetan jarriko da martxan Bilboko TAO zerbitzu berria

Astelehen honetan jarriko da martxan Bilboko TAO zerbitzu berria

TAO zerbitzua bi eremu handitan egongo da indarrean: bizitegi eremuan eta eremu intentsiboan (Abando eta Indautxu).
Bertan behera geratu da faroltxoen ikuskizuna Baionan, haizeagatik

Bertan behera geratu da faroltxoen ikuskizuna Baionan, haizeagatik

Jendetza espero zen ikuskizunaz gozatzen gaur Baionan, baina eguraldiak ez du lagundu. Gaur zortzi, abenduaren 16an, askatuko dituzte faroltxoak, 19:00etan, Errobi ibaiaren ertzean.
Zer gertatzen da zerura botatzen ditugun faroltxoekin?

Zer gertatzen da zerura botatzen ditugun faroltxoekin?

4.000 faroltxo jaurti ziren pasa den astean Iruñean. Arrakasta handia izan zuen ekimenak baina nora joan ziren hondakinak? Faroltxoak ez dira erraz desagertzen eta horietako asko Ezkaba mendira joan ziren. Txurregi mendi lasterketa taldea ari da horiek jasotzen.

Biriatuko mugan auto-ilara luzeak izan dira

Biriatuko mugan auto-ilara luzeak izan dira

Baionako linternen ikuskizunak jende asko erakartzen dut eta auto-ilara luzeak izan dira Biriatuko mugan.

Derioko Apnabi eraikina  Europar Batasuneko Arkitektura Garaikideko sarietarako hautagai

Derioko Apnabi eraikina Europar Batasuneko Arkitektura Garaikideko sarietarako hautagai

Autismoaren espektroaren nahasmena dutenentzako eraikin bizkaitarra da sari horretarako hautagai bakarra Euskal Herri osotik. 300 hautagai dira guztira Europan, Euskal Herritik bakarra, bera: Derioko Apnabi. Izendapena lortu eta bertan sartu da Amarauna Haritz Rementeria gidari duela.

Gazte bat atxilotu dute Donostian, beste bati objektu zorrotz batekin lesioak eragitea leporatuta

Eztabaida baten ostean, erasotzaileak ustez arma zuri batez egin zion eraso biktimari. Zauritua ospitalera joan zen, eta larrialdietan hartu zuten, pneumotoraxa baitzuen.
Bi lagun ospitaleratu dituzte suontzi baten karbono monoxidoa arnasteagatik, Urrotzen

Bi lagun ospitaleratu dituzte suontzi baten karbono monoxidoa arnasteagatik, Urrotzen

Gainera, gauean, suhiltzaileek Fustiñanan esku hartu behar izan dute, etxe batean piztu den sutea itzali eta teilatua saneatzeko; izan ere, sutearen ondorioz, etxebizitzaren barrualdera erori da teilatu zati bat.

Agurainen izandako sexu-eraso baten ustezko egilea atxilotu dute

Erasoa urriaren 3an gertatu zen. Biktima Txagorritxura joan zen, eta sexu-delituen protokoloa aktibatu zen. Salaketa jarri ondoren, Ertzaintzak delitu horren ustezko egilea nor den jakitea lortu du, eta Gasteizen atxilotu dute.
Eusko Jaurlaritzak familientzako laguntza guztiak gida batean jaso ditu

Eusko Jaurlaritzak familientzako laguntza guztiak gida batean jaso ditu

Abenduaren 19tik aurrera egongo da ikusgai eta deskargatzeko moduan euskadi.eus webgunean, eta familia arloari eragiten dieten laguntza, zerbitzu eta ekimenak aurkitzeko modu erraza izango da.
Duela 25 urte eraildako Aitor Zabaletaren oroimena aldarrikatu eta faxismoaren aurka egin dute Donostian

Duela 25 urte eraildako Aitor Zabaletaren oroimena aldarrikatu eta faxismoaren aurka egin dute Donostian

Manifestazio jendetsua egin dute Donostiako Boulevardean, Aitor Zabaletaren erailketaren 25. urteurrenean. Atletico Madrilgo ultra neonazi batek hil zuen, labankadaz, Vicente Calderon kanpoaldean. Aitor futboleko indarkeriaren kontrako sinbolo bilakatu zen.

Giza mosaiko erraldoia egin dute Gernikan Palestinako herriaren alde

Giza mosaiko erraldoia egin dute Gernikan Palestinako herriaren alde

Gernika-Palestina herri-ekimenak deituta, 3.000tik gora lagunek giza mosaiko handi bat egin dute, Palestinako bandera eta Picassoren "Guernica" koadroaren zati bat irudikatuta, eta gatazkan esku hartzeko eskatu diote nazioarteari.

Aitor Zabaletaren hilketaren lekukoek argi dute: ''Bat hil zuten, baina denok izan gintezkeen''

Aitor Zabaletaren hilketaren lekukoek argi dute: ''Bat hil zuten, baina denok izan gintezkeen''

Izar Taldeko Maider Gorostidi eta Anttoni Karrere hilketa gertatu zen lekuan bertan zeuden, eta oso presente dituzte orduko oroitzapenak. Justizia eza salatu dute, baina Zabaletaren inguruan sortu den sinboloa goraipatu dute.

Gaztelugatxeko behatokia hautatzen dute zubian Euskal Herrita etorri diren bisitari askok

Gaztelugatxeko behatokia hautatzen dute zubian Euskal Herrita etorri diren bisitari askok

Oraindik ezin da Gaztelugatxeraino joan, Bizkaiko kostaldean, bidean lanak egiten ari direlako. Abenduko zubian Euskal Herrira etorritako bisitariek, baita etxekoek ere, miradoretik disfrutatzen dituzte inguruak.

Palestinaren kontrako genozidioa amaitzeko eskatu dute Gernika-Lumon, giza irudi erraldoia osatuta

Palestinaren kontrako genozidioa amaitzeko eskatu dute Gernika-Lumon, giza irudi erraldoia osatuta

Milaka pertsonak palestinar herriari elkartasuna adierazi eta nazioarteari gatazkan esku hartzeko galdegin diote: "Munduak eta historiak ezin dute Gernika berri bat onartu".
Madrilgo soto batean pilatuta bizi ziren sexu-esplotazioko hamabi biktima askatu dituzte

Madrilgo soto batean pilatuta bizi ziren sexu-esplotazioko hamabi biktima askatu dituzte

Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak sexu-esplotazioko hamabi biktima askatu dituzte. Madrilgo txalet bateko sotoan pilatuta bizi ziren. Prostituitzera eta droga pasatzera behartzen zituzten taldea desegin dute, eta hamabi lagun atxilotu dituzte, Madrilen eta Las Palmasen.

Durangoko Azokan gertatutako eraso matxista bat salatu dute

Durangoko Azokan gertatutako eraso matxista bat salatu dute

Antolatzaileek jakinarazi dute gizon bat emakume bati jazarri zitzaiola, eta, esan dutenez, bertan "ez dago lekurik emakumeen eskubideak urratzen dituztenentzat".
EBk gaur jarraituko du adimen artifizialaren legearen inguruko negoziazioekin, akordiotik gertuago

EBk gaur jarraituko du adimen artifizialaren legearen inguruko negoziazioekin, akordiotik gertuago

EFE agentziak aipatutako iturrien arabera, EBko erakundeek aurreakordioa lortu dute ChatGPT eta antzeko sistemen oinarri diren fundazio-ereduak arautzeko arauei buruz.
25 urte dira Aitor Zabaleta, futbolean indarkeriaren aurkako sinbolo bihurtu dena, hil zutenetik

25 urte dira Aitor Zabaleta, futbolean indarkeriaren aurkako sinbolo bihurtu dena, hil zutenetik

Ricardo Guerra Atletico Madrileko ultrak hil zuen Zabaleta, labankadaz, Vicente Calderon zelaiaren inguruan. Bultzada Txuriurdina peñak manifestazioa deitu du Donostian.
Ehunka pertsona kalera irten dira Lizarran erditze zerbitzuaren behin behineko itxieraren kontra

Ehunka pertsona kalera irten dira Lizarran erditze zerbitzuaren behin behineko itxieraren kontra

Erditu behar duten emakumeek Iruñeko eta Tuterako erietxeetara joan beharko dute, Garcia Orkoien ospitaleko zerbitzua behin behinean itxita dagoen bitartean. Langile faltagatik hartu omen dute erabakia.

Desagertuta zegoen gizon baten gorpua topatu dute Alonsotegin

Senideek 11:00etan eman dute 41 urteko gizonaren desagerpenaren berri, eta 15:30ean Cadagua ibaian aurkitu dute, hilik.
Indarkeria matxistaren biktimen erdien senideek eta lagunek egoera ezagutzen zuten, baina ez zuten salatu

Indarkeria matxistaren biktimen erdien senideek eta lagunek egoera ezagutzen zuten, baina ez zuten salatu

Marlaska eta Redondo ministroek kasuak salatzeko eskatu die biktimen senide eta lagunei. "Ezin dira emakumeak gehiago kargatu, eguneroko beldurrezko egoera izugarri bat bizitzeaz gain, salatu ere egin behar baitute. Askotan ezin dute", azaldu du Berdintasun ministroak.
Arantxa Irizar: Bizitzeko modu bat egin diat tabernan... orain itxi beharrak egundoko pena ematen zidak

Arantxa Irizar: "Bizitzeko modu bat egin diat tabernan... orain itxi beharrak egundoko pena ematen zidak"

34 urtez gobernatu du San Agustin taberna Arantxa Irizarrek. Urte amaieran itxi egingo du. Segida emango dion norbaiten bila aritu da, baina esperantza lurrundu zaio. Barra ertzean jarrita kontu kontari aritu da Jon Artanorekin. Bidean metatutako poz eta tristurez, eta urte berrirako asmoez.
Cifuentesen kremen bideoaren auzian Eroskiri ezarritako zigorra berretsi du Gorenak

Cifuentesen kremen bideoaren auzian Eroskiri ezarritako zigorra berretsi du Gorenak

Hipermerkatuen kateak 30.000 euroko kalte ordaina eman beharko dio Madrilgo Erkidegoko presidente izandakoari, lapurretaren osteko grabazioa ondo babestu eta ez ezabatzeagatik.
Haizeagatik abisu horian dago Bizkaian, 100 km/h-tik gorako ufadak egon daitezkeela eta

Haizeagatik abisu horian dago Bizkaian, 100 km/h-tik gorako ufadak egon daitezkeela eta

Abisua gauerditik 15:00ak arte egongo da aktibo. Gipuzkoa ere zakar ibiliko da haizea, baina 100 km/h-ko langatik behera, edonola ere.
Astigarragako Udalak babesa adierazi dio hildako haurtxoaren familiari

Astigarragako Udalak babesa adierazi dio hildako haurtxoaren familiari

Xabier Urdangarin alkatea Arrobitxulo auzora hurbildu da urtebete eta erdiko ume bat 3. pisutik amildu ostean. Azaldu duenez, familia lur jota dago, eta Udalaren laguntza eskaini dio.

Haur txiki bat hil da Astigarragan, hirugarren pisu batetik erorita

Haur txiki bat hil da Astigarragan, hirugarren pisu batetik erorita

Ertzaintzak jakinarazi duenez, ezbeharra Arrobitxulo auzoan izan da, urtebete eta erdiko umetxoa patio batera ematen duen leiho batetik jausi denean.
Iratxo erraldoi bat da Barakaldoko Gabon jaietako irudi nagusia

Iratxo erraldoi bat da Barakaldoko Gabon jaietako irudi nagusia

Iratxo erraldoi bat da Barakaldoko Gabon jaietako irudi nagusia
Asteazken honetatik aurrera, tamaina handiko eskulturek apaintzen dute Barakaldoko Herriko Plaza, Gabonak ospatzeko, ingurua argiztatzen duten argi distiratsuekin batera.

Zein da Aretxabaletako spotaren arrakastaren sekretua?

Zein da Aretxabaletako spotaren arrakastaren sekretua?

Urtero, Gipuzkoako udalerriko merkatariek spota egiten dute, Gabonetan herriko erosketak sustatzeko. Sortzaileek herritarren laguntza azpimarratzen dute.

Ardoaraba, jendez lepo bere lehenengo egunean

Ardoaraba, jendez lepo bere lehenengo egunean

Bisitari asko haru ditu Gasteizko ardoen azokak. 273 ardo desberdin eta 152 pintxo eta plater dastatu daitezke.

Urrian desagertutako gizonaren bilaketari ekin diote berriz ere, Jaizkibelen bere motxila aurkitu ostean

Astigarragako 56 urteko gizon bat da, eta joan den urriaren 24az geroztik dago desagertuta, bilaketa lanek porrot egin ondotik. Ertzaintzaren bilaketa-taldeak motxila aurkitu den gunean zentratuko du bilaketa, Jaizkibel inguruan.
Irteera operazioak zirkulazioa zaildu du AP-8an, Irunen, Baionarako noranzkoan

Irteera operazioak zirkulazioa zaildu du AP-8an, Irunen, Baionarako noranzkoan

Goizean zehar 10 kilometrorainoko auto ilarak sortu dira puntu horretan.
Adingabeen artean pobrezia arrisku tasa baxuena duen Estatuko erkidegoa da EAE

Adingabeen artean pobrezia arrisku tasa baxuena duen Estatuko erkidegoa da EAE

Hain zuzen ere, % 16,6an dago pobrezia arrisku tasa Euskal Autonomia Erkidegoan. Espainiar Estatuak jaso du Europar Batasuneko nota txarrena, Unicefen arabera.
2023a inoizko beroena izango da, Copernicusen arabera

2023a inoizko beroena izango da, Copernicusen arabera

Europar Batasunaren Lurraren Behaketarako programak zehaztu duenez, aurtengo batez besteko tenperatura industrializazioaren aurreko garaian baino 1,46 gradu altuagoa izan da. Udazken borealak (irailetik azarora doana) eta azaroak berak ere marka guztiak hautsi dituzte.
Epaimahaiak zuhurtziagabekeriazko giza hilketagatik errudun jo du Santi Cocaren heriotzagatik akusatuetako bat

Epaimahaiak zuhurtziagabekeriazko giza hilketagatik errudun jo du Santi Cocaren heriotzagatik akusatuetako bat

Herri-epaimahaiak astearte gauean eman du jakitera epaia, eta, bertan, aulkian eseri diren lau akusatuetatik hiru ez direla errudunak ebatzi du eta, ondorioz, absolbitu egin ditu epaileak.
1 / 30 Hurrengoa

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
    Kargatzen ikusiena