Euskal entrenatzaileak Alemaniako Ligako titulua erdietsi du, Werder Bremen menderatuta (3-0). Leverkusenek ez du partidarik galdu, eta Bundesligako txapelduna da, txapelketa amaitzeko oraindik bost jardunaldi falta direnean.
Javi Zabalarekin batera jokatu du, Elordi-Tolosa bikotearen aurka, Tolosako Beotibar pilotalekuan. Galdu arren, partidak oroitzapen ona utzi diola esan du Gabirondok.
Gazteluarrak odolean darama kirolari sena eta igandean, Tolosako Beotibarren, egingo du debuta Javi Zabalarekin batera, Elordi eta Tolosaren aurka. Aspeko pilotaria, jakitun da "hobetzeko asko duela oraindik".
Urtarrilaren 22an atxilotu zuten ustezko erasotzailea, Tolosaldeko osteopatia zentro batean sexu erasoa jasan zuten hainbat emakumeren salaketak jaso ostean.
'Ama' diskoa kaleratu berri du Tenpora talde tolosarrak, beraien ibilbideko laugarrena. Elene Arandiak eta Juantxo Zeberiok diskoari buruzko xehetasunak eman dizkigute. Diskoaren aurkezpena martxoaren 15ean Tolosako Leidor antzokian izango da.
Tolosako Iparra Beer Taproom 2020an ateak ireki zituen garagardotegia da. Ekoizten duten 'Iparra' garagardoarekin ezin hobe konbinatzen duten hanburgesak eskaintzen dituzte. Gainera, hilabetero hanburgesa berria sortzen dute; hilabete honetako hanburgesa berezia aurkeztu digute!
Agerraldia egin dute Villabonako Berdura plazan. Bertan, asteazkenean, Josu Erkoreka Segurtasun sailburuaren adierazpen "larriak" salatu dituzte. Esan dute "zaurgarri eta umiliatuak" sentitzen direla. Horregatik, Poliziaren indarkeria salatzeko manifestazioa deitu dute martxoaren 16rako, Tolosan.
Segurtasun sailburuak adierazi duenez, Ertzaintzaren "oinarrizko" hipotesia Tolosako inauterietan jaurtigai baten kolpea jaso ondoren zauritutako gaztea "istiluetan parte hartzen" ari zela da.
Tolosako Ama eta Casa Julian dira 2024ko Repsol Gidaren bi eguzki dituzten euskal jatetxe berri bakarrak. Guztira, 71 eguzki lortu dituzte EAEko jatetxeek.
Gazteluko pilotari gaztea (apirilean 20 urte beteko ditu), profesional gisa jokatuko duen aurreneko partidan, Beotibarren, Javier Zabalarekin batera arituko da, eta Aitor Elordi eta Xabier Tolosa izango ditu aurkari.
EAJk Tolosako auziaren inguruan harturiko jarrera "lotsagarria" kritikatu du plataformak, eta asteazkenean Villabona-Amasako Udalbatzan esandako "astakeriak publikoki" salatu ditu.
Txostenaren hipotesi nagusia da beste pertsona baten besoan jo ondoren "errebotez" zauritu zutela 16 urteko mutila begian. Ertzaintzaren jokaera protokoloen araberakoa izan zela ere badio txostenak.
Oria ibaiaren arroan, Lasarteko eta Alegiko estazioak maila gorrira iritsi dira, eta ibaiaren inguruko zenbait gune urak hartu ditu. Arratsaldean egoerak hobera egingo duela uste dute adituek.
Ikasleen ongizate emozionala bilatzen duen ekimen eder bat ezagutzera joan gara Tolosara, Lanbide Heziketako Inmakulada Ikastetxera. Proiektu aitzindaria jarri zuten martxan pandemia garaian, eta proiektu hori garatzen jarraitzen dute gaur egun.
Bayer Leverkusen da Bundesligako liderra, titulua gero eta gertuago duelarik. Xabi Alonsok zuzendutako taldeak Mainzi irabazi dio (2-1) Bundesligako 23. jardunaldiko partida, eta 33 jarraian daramatza galdu gabe.
2-8 tantoan Ander Imazi ihes egin dio pilotak eta zaratamoarraren eskuin hankan jo du, bikien inguruan. Mikel Urrutikoetxeak ez du arazorik izan Beotibar frontoieko kantxan jarraitzeko Altuna-Martija bikotaren aurkako neurketan.
Eskuz Binakako Txapelketako finalaurrekoetarako txartela izango dute jokoan ostegun arratsaldean Altuna-Martija eta Urrutikoetxea-Imaz bikoteek. Artolak ezingo du jokatu, gastroenteritisak jota.
Iñaki Artolak, gastroenteritisak jota, Baikok iragarri duenez, ezingo du jokatu Beotibarreko neurketan. Bertan zehaztuko da zein den Binakako Txapelketako finalerdietarako sailkatzen den hirugarren bikotea.
Hirugarren salaketa bati buruz galdetu diotenean, sailburuak esan du pertsona hori anbulantzia batek artatu zuela eta kristalezko botila batek jo zuela adierazi zuela.
Hala azaldu dute Udaletik. Bien bitartean, Josu Erkoreka Segurtasun sailburuak adierazi du ez duela salaketa horren berririk, eta gaineratu du hirugarren pertsona hori tokian bertan artatu zuela anbulantzia batek, eta kristalezko botila batek jo zuela adierazi zuela zaurituak.
Eskuz Binakako Txapelketako finalaurrekoetarako txartela izango dute jokoan ostegun honetan Altuna-Martija eta Artola-Imaz bikoteek. Astearte honetan egin dute material aukeraketa.
Xabi Alonsok zuzentzen duen Bayer Leverkusenek 1-2 irabazi dio Heidenheimi Bundesligan, txapelketako liderra da, eta 32 partida jarraian daramatza galdu gabe, txapelketa guztiak kontuan hartuta. Hala, Bayern Munichek zuen marka historikoa berdindu du Tolosako entrenatzailearen taldeak.
"Biolentzia polizialik ez" leloa zuen pankarta hartuta, babesa erakutsi diote begian larri zauritutako gazteari, eta gogor kritikatu dute Ertzaintzaren jarduna. Asteartean egingo diote ebakuntza.
Familiak jakitera eraman duenez, alta eman diote 16 urteko mutikoari, baina kezkatuta daude begian izan ditzakeen ondorioak uste baino larriagoak direlako.
Balizko prozesu judizialean akusazio partikular gisa aurkeztuko dira.Bestalde, 16 urteko gaztea artatzen ari diren osasun-langileek lesio gehiago atzeman dituzte zaurituaren begian, eta ezkorragoak dira.
37 urteko atxilotua gaur igaro da epailearen aurretik, eta behin-behinean aske gelditu da, bermerik eta kautelazko neurririk gabe. Halaber, 28 urteko atxilotua karguekin aske gelditu zen atzo.
Sindikatu batzuek Ertzaintzaren Tolosako jarduna defendatzeko egin dioten eskaerari buruz galdetu diotenean, sailburuak esan du sindikatu horiek argi utzi beharko luketela gertatutakoari buruzko barne-ikerketa bat egitea edo mediku forentse batek txosten bat egitea nahi duten ala ez.
Jon Ander Peñak eta Jon Ander Albisuk, ordea, bi partida irabazi beharko dituzte finalaurrekoetan izateko, Tolosan 22-16 galduta. Javier Zabala Jokin Altunaren ordez aritu da, beste behin, eta ez du partidarik galdu Binakako Txapelketan jokatu dituen lau neurketetan.
Ertzaintzaren proiektil batek zauritutako gaztearen aitak agerraldia egin du Villabonan. Azaldu du semea ospitalean dagoela, ebakuntzaren zain. Begian 15 puntu eta odolbilduak dituela esan du, eta erretina alde batera jausi zaiola. Ertzaintzaren jokabidea salatu eta erantzukizunak eskatu ditu.
Protesta egin dute Tolosako zezen-plazan, txarangek plazari buelta eman ostean. Bertan izan dira zinegotziak, EH Bilduko Adu Martinez de Rituerto alkatea eta inauterietan parte hartzen duten taldeak.
"Jazarpen poliziala, gelditu!" lemapean, manifestazio jendetsua egin dute Tolosan, Kontseilu Sozialistak deituta. Istilua gertatutako kaleetatik igaro da protesta, eta zauritutako gaztea jazarpen polizialaren biktima izan dela salatu dute.
Villabona-Amasako alkateak herriko gazte bati Tolosako inauterietan gertatutakoa salatu du. Larri zauritutako 16 urteko gaztea Ertzaintzaren "pilotakada batek" jo zuen; horixe izan zen Tolosako Asunción klinikara eraman aurretik artatu zuen osasun-langileari esan zion lehen gauza.