Urtean 19.000 tona merkaturatzen ditu, Vigoko eta A Coruñako lonjen ondoren. Merkantzia Estatura zein atzerrira doa, eta aurten 5.000 metro karratu gehiago izango ditu.
Maitena Yarzabalek arraindegian dituen arrain urdinak erakutsi dizkigu: Izokina, txitxarroa, antxoak eta atun gorria. Arrain zuriarekin dituzten ezberdintasunak, eta horien ezaugarri eta onurak zeintzuk diren azaldu dizkigu.
Udalean gehiengoa duten EH Bildu eta EAJren esanetan, "euskararen normalizazioaren aurkako erasoa da" Donostiako bi auzitegik Pasaiako Udalak 15 kale garbitzaileren lanpostuak egonkortzeko lan deialdia baliogabetu izana.
Epaiek bi partikularrek jarritako helegiteei erantzuten diete, eta lanpostu horietarako izendatutako pertsonek bete beharreko eginkizunen ezaugarriak kontuan hartzen ditu, "ez dutelako justifikatzen euskara jakitea".
Itsas salbamenduko euskal ontzia apirilaren amaierara arte egongo da Itsasmuseum Bilboko itsas museoaren aurrean. Ondoren, Pasaiara joango da, Itsas Festibalera.
Igor Carballok, iaz 50 urte bete zituen Pasai San Pedroko Tirri Tarra fanfarrean aritzeko ikasi zuen bonbardinoa jotzen. Musika instrumentu harekin itsutu eta bere ogibide bihurtu du musika instrumentuak konpontzearena. Bere tailerrean egin diogu bisita.
Aurten 48 kolektibok hartu dute parte gizartea "eskuinera kurba arriskutsua" egiten ari dela salatzeko baliatu duten martxan, eta Palestinako genozidioa salatzeko manifestazioarekin bat egin dute Donostian.
40 urte epaitegietan borrokatzen eman ondoren, "Pasaiako badian gertatu zena" ofizialki onartu ez izana deitoratu dute, eta salatu dutenez, epaitegiek "hilketa zantzuak daudela onartu arren, ez dute kasua argitzeko borondaterik izan".
Mediterraneotik bueltan, normalean, Valentziako Burriana edo Vinaros portuetara joan ohi da. Oraingoan, ordea, bi hilabete pasako ditu Bilbo eta Pasaia artean, Itsas Salbamendu Humanitarioa (SMH) gobernuz kanpoko erakundeak azaldu duenez.
Taulak jarri eta itsasoari so dira Pasaian. Arratsaldeko itsasgorak ez du arazorik eragin, baina olatuengatik abisu horia ezarri dute. Astelehen zein astearte goizaldean indarrean izango dira berriz ere abisuak. Marea bereziki bizia izango da, eta urak gainez egin dezake ohiko puntuetan.
Itsasgora 06:11n izan da, eta ondorioz, Bilboko itsasadarraren maila asko igo da, Zorrotzaurreko uharteko hainbat etxebizitza urpetuta; Olabeaga ere urak hartu du. Erandion, Obieta kalean sortu dira arazo gehien. Oria ibaiak gainezka egin du Orio eta Aia artean, N-643 errepidearen parean.
Itsasontziaren flotagarritasuna berreskuratzeko maniobrek porrot egin dute. 13 marinelak eta patroia goizean erreskatatu dituzte, eta "onik" eraman dituzte Pasaiako portura.
Itsasontziaren flotagarritasuna berreskuratzeko maniobrek porrot egin dute. 13 marinelak eta patroia goizean erreskatatu dituzte, eta "onik" eraman dituzte Pasaiako portura.
Itsas Salbamenduak 09:00etan jaso du abisua. 13 marinelek arrantza-ontzia utzi, eta salbamendu-txalupa batean itxaron dute; patroia, berriz, ontzian geratu da 'Salvamar Orion' ontzia iritsi den arte. Istripua izan duen ontzia atoian eramaten saiatuko dira.
Sugarren ondorioz, aldameneko bi etxebizitza hustu behar izan dituzte, baina behin sutea itzalita, bizilagunak etxera itzuli ahal izan dira. Ez da inor zauritu.
Pasaian egon da EAJren lehendakarigaia, Gipuzkoako ekonomiaren inguruko hausnarketa egiten, alderdiko kargudunekin. "EAJn argi dugu, jatekoarekin ez da jolasten", esan du, eta, horregatik, "enpresen aldeko apustua egitea eta enpresei laguntzea da bide bakarra", horren esanetan.
Talde ekologistak nabarmendu duenez, hainbat espezie eta habitat natural topa daitezke hor, hala nola itsas ugaztunak (izurde handia, kasu), arrezifeak eta urpeko leizeak.
Ezbehar bat izan zuen arrantza-ontziak sarearekin eta beste ontzi bati laguntza eskatu behar izan zion. Gero, ordea, ez zuen gertakariaren berri eman, agintariek sarea segurtasunez berreskura zezaten.
Bekoz Beko elkarteak gonbidatuta etorri dira. Urtean 300 emakumeri baino gehiagori erasotzen diete Indian azidoa erabiliz. Besteak beste, Ritu eta Mousumiren lanari esker, Indiako legeak 2013tik zigortu egiten ditu horrelako erasoak. Chhanv Fundazioarekin, euren bizitza berreskuratu dute biek.
Maitena Yarzabalekin bildu gara Pasaiako Santamaria arrandegian. Maitenak urteak daramatza arraindegian lanean, eta, oraingoan, arraina fresko dagoen edo ez jakiteko aholku batzuk eman dizkigu.
Adifeko iturriek jakitera eman dutenez, gertakaria 09:10ean izan da, bobina metalikoak zeramatzan Captrain enpresako merkantzia-tren bat Pasaian errailetik atera denean, portuaren parean. Ez da inor zauritu, baina trenen trafikoan eragina izan du.
Sare fantasma handi bat aurkitu dute Jaizkibel mendiaren kostaldean, Turrulla lurmuturretik gertu. Donosti Buceoko kideak erlojuaren kontra ari dira lanean, arrainentzako tranpa hilgarri hori kentzeko. Oscar Mayor Donostia Buceoko irakasleak eman ditu xehetasunak.
Pasaian, ohi bezala, itsasoak maila altua hartu du eta ia-ia kaleetaraino eta etxeetaraino iritsi da. Bilboko itsasadarrean ere, marea bizien fenomenoaz disfrutatzeko aprobetxatu du jendeak.
Iparraldeko taldearekin lau estropada irabazi ditu KAE-1 Ligan, eta Eusko Label Ligara igotzetik oso gutxira geratu zen Lapurdi. Orain, lau urterako kontratua sinatuko du Pasai Donibaneko klubarekin.
2019ko jaitsieraren arantza kentzea lortu du Mikel Txintxurretak aurten, Sanpedrotarrak Eusko Label Ligara igo ostean. Helburua mailari eustea izango da.
San Pedro nagusitu da Eusko Label Ligako play-offeko bigarren jardunaldian, Portugaleten. Bideo honetan ikus dezakezu Errenteriako taldearen estropada, traineru barrutik, EITB Mediaren minikameren irudiei esker.
KAE1 Ligan aurreneko postua erdietsita, Sanpedrotarrak Eusko Label Ligara bueltatzeko aukera izango du asteburuan. Horretarako, play-offeko lehen bi postuetako bat lortu beharko du. Klub horrez gain, Santurtzi, Lapurdi, Bueu eta Ares ere izango dira lehian.
KAE Ligan nagusi izan da Pasai San Pedroko taldea, Bilbon lehen tokian amaitu ostean. Eusko Label Ligara igotzeko play-offa jokatzeko txartela ere eskuratu zuen, Lapurdirekin batera.
Sanpedrotarrak eta Lapurdik Eusko Label Ligara igotzeko playoffa jokatuko dute KAE 1 Ligako txapeldun eta bigarren sailkatu gisa. ETE Ligan, Zarautzek ezustean harrapatu ditu faboritoak eta Kaiku titulua lortzetik gertu da.