Etxebarri

1 / 6 Hurrengoa
Etxebarrin aurkitutako lehergailu militar bat suntsitu du Ertzaintzak

Etxebarrin aurkitutako lehergailu militar bat suntsitu du Ertzaintzak

Itsas armadako jaurtigaia zen, Gerra Zibilekoa; 385 kilogramo zituen, eta ia metro bateko luzera.
Berrezarri dute Etxebarri eta Basauri arteko metro zerbitzua, katenarian izandako matxura konponduta

Berrezarri dute Etxebarri eta Basauri arteko metro zerbitzua, katenarian izandako matxura konponduta

Etxebarri eta Basauri arteko metro zerbitzua normaltasunera itzuli da goizean goizetik. Metro Bilbaok jakinarazi duenez, "maiztasunak betetzen ari dira", atzerapenik gabe. 
Metro Bilbaok autobusak jarriko ditu Etxebarri eta Basauri artean 20 minuturo, eguna bukatu arte

Metro Bilbaok autobusak jarriko ditu Etxebarri eta Basauri artean 20 minuturo, eguna bukatu arte

Trenak ere 15:00 pasata hasi dira bi geltokien artean zirkulatzen, baina trenbide bakar batetik egingo dute, eta maiztasunak txikiagoz. Etxebarri eta Basauri arteko zerbitzua etenda egon da 09:00etatik, eta Basauriko geltokia, itxita, geltokiko katenarian izan den matxura baten ondorioz.
Metro Bilbaoren zerbitzua etenda dago Basauri eta Etxebarri artean, katenarian izandako matxura baten ondorioz

Metro Bilbaoren zerbitzua etenda dago Basauri eta Etxebarri artean, katenarian izandako matxura baten ondorioz

Etxebarri eta Basauri arteko zerbitzua etenda dago eta Basauriko geltokia itxita dago 09:00etatik. Arazo tekniko horien ondorioz, atzerapenak gertatzen ari dira hiriko gainerako zerbitzuetan.

Eduardo Delgado etxebarritarra, ''Sukaldarien Liga''ko sukaldari izar kanporatua

Eduardo Delgado etxebarritarra, ''Sukaldarien Liga''ko sukaldari izar kanporatua

Enekoren eta Oierren txokolatezko euskal pastelak izan dira azken desafioko onenak eta Edurena eta Ibairena, okerrenak. Eduk dio plazer handia izan dela saioan lehian aritzea eta asko ikasi duela. Aurrerantzean ere lanean jarraituko du onenen artean egon arte.

Metro Bilbaok aurreratu egin du goizean Etxebarritik Plentziara eta Kabiezesera doazen lehen trenen ordutegia

Metro Bilbaok aurreratu egin du goizean Etxebarritik Plentziara eta Kabiezesera doazen lehen trenen ordutegia

Urtarrilaren 13tik aurrera, 05:45ean abiatuko da lehendabiziko trena Etxebarritik Plentziara eta lau minutu geroago, 05:49an, Etxebarritik Kabiezesera. Halaber, eguerdiko trenen (13:50etatik 14:30era) maiztasuna handituko da lanegunetan, hiru minututik bi minutu eta erdira.
Julen Alberdik jantzi du Urrezko Aizkolarien txapela

Julen Alberdik jantzi du Urrezko Aizkolarien txapela

Julen Alberdi "Txikia IV.a"k irabazi du Etxebarrin jokatu den Urrezko Aizkolarien Txapeldunen txapelketako finala. Iker Vicente izan da bigarren eta Bihurrik osatu du podiuma.

Eleder Iglesias: ''Gustatzen zait beste pertsona baten paperean sartzea, libreago sentitzen naiz batzuetan''

Eleder Iglesias: ''Gustatzen zait beste pertsona baten paperean sartzea, libreago sentitzen naiz batzuetan''

Kazetaria, komunikatzailea, magoa eta aktorea da Eleder Iglesias. Alain gisa ezagutzen dugu "Goazen" telesailean eta horri buruz hitz egingo dugu, beste lan guzien artean.

Van Vleuten eta Vollering, gaur hasiko den Emakumeen Itzulia irabazteko faborito nagusiak

Van Vleuten eta Vollering, gaur hasiko den Emakumeen Itzulia irabazteko faborito nagusiak

20 taldeko 120 txirrindularik maila goreneko proba jokatuko dute hiru etapatan, euskal lurralde bakoitzeko bat; lehena Bizkaian, bigarrena Araban eta hirugarrena Gipuzkoan.

Euskotrenek zerbitzua berrezarri du Kukullaga eta Usansolo artean, harrapaketa bategatik etenda egon ostean

Gizon bat hil da trenak harrapatuta Arizko geltokian (Basauri).
LABek salatu du ArcelorMittalek aldi baterako lan-erregulazioen erabilera interesatua egiten duela

LABek salatu du ArcelorMittalek aldi baterako lan-erregulazioen "erabilera interesatua" egiten duela

Enpresako zuzendaritzak aldi baterako lan-erregulazioa hitzartu du sei hilabeterako, Etxebarriko eta Lesakako lantegietan 7.000 pertsona ingururi eragingo diena.
ArcelorMittalek aldi baterako lan-erregulazioa adostu du sei hilabeterako, tartean Etxebarri eta Lesakarako

ArcelorMittalek aldi baterako lan-erregulazioa adostu du sei hilabeterako, tartean Etxebarri eta Lesakarako

Aldi baterako lan-erregulazioko espedienteak Gijon, Aviles, Sagunto, Etxebarri eta Lesakako 7.000 langile ingururi eragingo die.
Ordezkoek bikain erantzun dute Binakakoaren 9. jardunaldian

Ordezkoek bikain erantzun dute Binakakoaren 9. jardunaldian

Binakako ligaxkako 9. jardunaldian Irribarriak eta Iosu Eskirozek Elordi eta Mariezkurrenaren ordezko moduan jokatu dute eta eman zieten aukera aprobetxatuz, lana oso ondo burutu dute.

Suhiltzaileek gogor lan egin behar izan dute Urtezahar gauean, Bizkaian bereziki

Suhiltzaileek gogor lan egin behar izan dute Urtezahar gauean, Bizkaian bereziki

Lurralde horretan guztira 19 sute izan direla jakinarazi du Ricardo Ituarte Larrialdietako eta Meteorologiako zuzendariak, eta haize gogorra eta "gaueko jarduerak" aipatu ditu arrazoi nagusi gisa.
Hau da Bilboko Metroak abenduaren 31n eta urtarrilaren 1ean emango duen zerbitzua

Hau da Bilboko Metroak abenduaren 31n eta urtarrilaren 1ean emango duen zerbitzua

Abenduaren 31n 20:30ean aterako da azken trena, eta zerbitzua geldirik egongo da 01:00a arte. Hortik aurrera gau osoan egongo dira trenak.
Jon Fernandezek agur esan dio Espainiako txapeldunaren gerrikoari Samuel Molinaren aurka galdu ostean

Jon Fernandezek agur esan dio Espainiako txapeldunaren gerrikoari Samuel Molinaren aurka galdu ostean

Etxebarrikoak galdu egin du Molinaren aurkako borrokaldia, eta ezin izan du berritu pisu superaineko titulua. Epaileek aho batez erabaki dute Malagakoa izan dela irabazlea, puntuetara.
Jon Fernandez, pisu superarineko Espainiako txapeldun

Jon Fernandez, pisu superarineko Espainiako txapeldun

Boxeolari bizkaitarrak Espainiako titulua irabazi du Jose Osado KO Teknikoz mendean hartuta.
Bilboko metroko lanuzteak % 21eko jarraipena izan du, enpresaren arabera

Bilboko metroko lanuzteak % 21eko jarraipena izan du, enpresaren arabera

Eusko Jaurlaritzak gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu, % 30ekoak. ELAk, CIMek, UGTk eta Trenbide Makinisten Espainiako Sindikatuak deitu dituzte lanuzteak; helburua da hitzarmen kolektiboaren gaineko negoziazioan presioa egitea, eta makinisten lan baldintzetako aldaketen aurka protestatzea.
Lanuzteak berriro Bilboko metroan gaur, 6:30etik 9:30era eta 18:30etik 21:30era

Lanuzteak berriro Bilboko metroan gaur, 6:30etik 9:30era eta 18:30etik 21:30era

Mobilizazioaren helburua bikoitza da: alde batetik, hitzarmen kolektiboaren negoziazioan presioa egitea, eta, bestetik, makinisten lan baldintzetan ezartzekoak diren aldaketen aurka protestatzea. Ostegunerako, alegia, hilaren 28rako, deialdi berdina dago deituta.
Lanuzteak berriro Bilboko metroan, gaur puntako orduetan

Lanuzteak berriro Bilboko metroan, gaur puntako orduetan

06:30etik 09:30era egin da bigarren greba eguneko lehen lanuztea Metro Bilbaon. Gaur arratsaldean hiru orduko beste lanuzte bat egingo dute langileek 18:30etik 21:30era. ELAk arrakastatsutzat jo du goizeko lanuztea, eta arratsaldeko mobilizazioei eutsi die.
Metro Bilbaoren arabera % 20ko jarraipena izan du, sindikatuen arabera, zerbitzu minimoak baino ez dira izan

Metro Bilbaoren arabera % 20ko jarraipena izan du, sindikatuen arabera, zerbitzu minimoak baino ez dira izan

Enpresaren arabera, lan-txanda zuten 238 pertsonetatik 48k babestu dute lanuztea eta beste 7 trenek osatu dituzte % 30eko gutxieneko zerbitzuak. Sindikatuek salatu dutenez, zuzendaritza datuak manipulatzen ari da.
Ostiral honetan sartuko da indarrean Bilboko metroaren udako ordutegia

Ostiral honetan sartuko da indarrean Bilboko metroaren udako ordutegia

Gainera, ekainaren hasieratik, zerbitzua etengabekoa da ostiral eta larunbat gauetan, baita jai-egunetako bezperetan ere. Trenek sei minutu eta 40 segundoko maiztasuna goizetan eta hamar minutukoa arratsaldeetan izango dute 1. eta 2. lineetan, eta zazpi minutu eta erdikoa 3. linean.
Vending jasangarria jarri dute Etxebarriko institutuko ikasleek

Vending jasangarria jarri dute Etxebarriko institutuko ikasleek

Elikagai soberakinei bigarren bizitza bat eman nahi die, eta horretarako ikastetxeko jantokian soberan gelditzen diren elikagaiak hartu eta vending makina batean jarri dituzte doan hartzeko.
Crescente Martínez, familia medikua: Geroz eta zailagoa egiten zaigu zerbitzu egokia ematea

Crescente Martínez, familia medikua: "Geroz eta zailagoa egiten zaigu zerbitzu egokia ematea"

Crescente Martínez Etxebarriko familia medikua elkarrizketatu dugu 'Egun on Euskadi'n, lehen arretako medikuntzak bizi duen egoera aztertzeko.

Etxebarriko BHIko ikasleek hozkailu kolektiboa ipini dute herrian

Etxebarriko BHIko ikasleek hozkailu kolektiboa ipini dute herrian

Etxebarriko BHIko bigarren eta hirugarren mailako ikasleek egunero jantokiko soberakinak ontziratu eta hurrengo egunean hozkailu kolektibora eramaten dituzte. Tupperrak doakoak dira eta edonork har ditzake, beraz, jasangarritasuna eta elkarkidetza sustatzen duen proiektua sortu dute.

ArcelorMittalek Bergarako lantegia gelditu du produktuak jasotzeko eta banatzeko arazoak dituelako

ArcelorMittalek Bergarako lantegia gelditu du produktuak jasotzeko eta banatzeko arazoak dituelako

Bestalde, Sestaoko ACB lantegiak jardunari ekin dio gaur berriz ere, argindarraren prezioen igoera dela hilaren 9tik ekoizpena geldi izan ostean.
50 urteko gizon bat atxilotu dute Etxebarrin, hogei bat edukiontzi erretzeagatik

50 urteko gizon bat atxilotu dute Etxebarrin, hogei bat edukiontzi erretzeagatik

21 edukiontzi erre dituzte larunbat goizaldean Bizkaiko udalerri horretan. Suhiltzaileek itzali dituzte suak, eta ez dute kalterik eragin gainerako hiri-altzarietan zein ondasun partikularretan.
EAEko intzidentzia metatuaren mapa, udalerriz udalerri

EAEko intzidentzia metatuaren mapa, udalerriz udalerri

Kontsulta ezazu hemen Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri guztien intzidentzia metatuaren kolorezko mapa.
Intzidentzia, 500 kasutik gertu Araban eta Bizkaian

Intzidentzia, 500 kasutik gertu Araban eta Bizkaian

Gipuzkoan, 600 kasutik gertu dago intzidentzia metatua. Kopuru horretatik behera kokatu dagoeneko Gasteizen eta Bilbon, eta Donostian, ordea, 700 kasutik behera jaitsi da.
1.000 kasutik beherako intzidentzia dute Arabak eta Bizkaiak

1.000 kasutik beherako intzidentzia dute Arabak eta Bizkaiak

Bilbok ere lortu du 1.000 kasuko langatik jaistea (941ean dago). Bizkaian, gainera, bada 500 kasutik beherako intzidentzia duen udalerri handi bat ere: Bermeo (461 kasukoa).
Gipuzkoak ere lortu du 2.000 kasutik behera jaistea intzidentzia-tasa metatua

Gipuzkoak ere lortu du 2.000 kasutik behera jaistea intzidentzia-tasa metatua

Horrela, hiru lurraldeak daude gaur-gaurkoz muga horren azpitik. Nolanahi ere, herri gehienek gorriz margotuta jarraitzen dute.
2.000 kasutik beherako itzidentzia-metatua dute Bizkaian eta Araban

2.000 kasutik beherako itzidentzia-metatua dute Bizkaian eta Araban

Gipuzkoak, berriz, 100.000 biztanleko 2.130eko intzidentzia du. Nabarmen egin dute hobera datuek hiru lurraldeetan.
Bizkaia da oraindik ere EAEtik intzidentzia txikiena duen lurraldea, 2.287 kasurekin

Bizkaia da oraindik ere EAEtik intzidentzia txikiena duen lurraldea, 2.287 kasurekin

Arabak jarraitzen dio, 2.446 kasurekin, eta gaur-gaurkoz Gipuzkoa da egoera okerrenean dagoena, 2.708 kasuko intzidentzia metatuarekin.
Astigarraga, Eskoriatza eta Usurbil dira intzidentzia altuena duten EAEko udalerriak

Astigarraga, Eskoriatza eta Usurbil dira intzidentzia altuena duten EAEko udalerriak

Intzidentziak behera egiten jarraitzen du hiru lurraldeetan: 2.830ekoa da Araban, 2.671koa Bizkaian eta 3.110ekoa Gipuzkoan.
Bermeo eta Astigarraga dira, hurrenez hurren, intzidentzia baxuena eta altuena duten EAEko udalerriak

Bermeo eta Astigarraga dira, hurrenez hurren, intzidentzia baxuena eta altuena duten EAEko udalerriak

3372 kasuko intzidentziarekin, Gipuzkoa da lurralde astinduena; Bizkaia, berriz, egoera onenean dagoena.
EAEko 16 udalerri handitan 4.000tik gorakoa da oraindik intzidentzia metatua

EAEko 16 udalerri handitan 4.000tik gorakoa da oraindik intzidentzia metatua

Ondorengoak dira: Andoain, Aretxabaleta, Astigarraga, Deba, Eibar, Elgoibar, Eskoriatza, Lasarte-Oria, Legazpi, Lezo, Mutriku, Oiartzun, Pasaia eta Usurbil, Gipuzkoan; Agurain, Araban; eta Elorrio, Bizkaian.
5.000 kasutik beherakoa da intzidentzia metatua EAEko hiru lurraldeetan

5.000 kasutik beherakoa da intzidentzia metatua EAEko hiru lurraldeetan

Bermeo da EAE osotik intzidentzia baxuena duena: 2.820 kasu. Hiru hiriburuetan 4.000tik gorakoa da intzidentzia; Bilbon 4.122koa, Donostian 4.272koa eta Gasteizen 4.884koa.
Lehen arretako zentroetako langileak nekatuta daude, eta giza baliabide gehiago eskatzen dituzte

Lehen arretako zentroetako langileak nekatuta daude, eta giza baliabide gehiago eskatzen dituzte

Etxebarriko osasun zentroan sartu da ETB, bertako langileen egoera zein den jakiteko.
AURRERAPENA |  Lehen Arretako osasun langileak ''nekatuta'' daude eta ez dute ''irtenbiderik'' ikusten

AURRERAPENA | Lehen Arretako osasun langileak ''nekatuta'' daude eta ez dute ''irtenbiderik'' ikusten

Etxebarriko anbulategiko langileen lekukotasunak jaso ditu Leire Lasa kazetariak, Osakidetzako Lehen Arretako "kolapsoa" eta ospitaleetako gainkarga salatzeko biharko deituta dauden manifestazioen bezperan. Erreportaje osoa Gaur Egun albistegian, 14:00etatik aurrera, ETB1en.

5.048 kasuko intzidentzia du Bilbok, 5.290ekoa Donostiak eta 5.359koa Gasteizek

5.048 kasuko intzidentzia du Bilbok, 5.290ekoa Donostiak eta 5.359koa Gasteizek

Araban, Gasteiz da intzidentzia altuena duen udalerria (5.359 kasukoa); Bizkaian, Berango (6.634koa), eta Gipuzkoan, Elgoibar (6.868koa).
1 / 6 Hurrengoa

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
    Kargatzen ikusiena