Capital Energy enpresaren Buruzai proiektua ofizialki aurkeztu dute jada; abenduaren 15ean argitaratu zuten Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, eta, horrela, hilabeteko epea zabaldu zen proiektuari helegiteak aurkezteko. Hain zuzen, horretarako deia egin diete udalei eta herritarrei.
Euripean, bere jantzirik onenak erakutsi ditu beste behin azokak. Aurten, baserritarrek garestiago jarri behar izan dituzte produktuak. 124 zaldiburu aurkeztu dira aurten.
Ganadu eta ezti lehiaketak, Arabako Errioxako urteko ardo azoka eta dastaketa eta herri kirolen, artzain txakurren eta idien erakustaldiak dira 2023ko Santa Luzia Azokaren erakargarri nagusiak.
Partida berdinduta joan da lehen tantoetan, baina Peñak zuloa egin du markagailuan 10-17 aurreratuta. Jakak ez du amore eman, eta 19na jartzea lortu du, baina urdina nagusitu da azkenean.
Jon Ander Peñak hirugarren postuan amaitu du Lau t'erdiko Txapelketa. Peña II.ak mendean hartu du Erik Jaka, 19-22ko emaitzarekin, 3. eta 4. postuak zehazteko partidan. Norgehiagokako azken tantoa bideoan duzu ikusgai.
Zumarragako noranzkoan izan da istripua, Aizpurutxo auzoaren parean, eguerdian. Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, moto batek istripua izan du, eta atzetik zihoan autoak motozalea harrapatu du. Moto-gidaria zaurien ondorioz hil da. GI-631 errepidea bi norabideetan itxita egon da.
Erasoa azaroaren 1ean gertatu zen Bruselako Molenbeek auzoan. Gazteak zauri larriak ditu aurpegian eta hezurrak hautsita buruan. Eragindako koma egoeran dago.
Zumarragako 19 urteko mutil bat jipoitu dute 30 pertsonak Bruselan (Belgika), eta koma egoeran dago. Herritarrak saminduta daudela adierazi du Mikel Serrano alkateak, eta Udalaren laguntza osoa helarazi dio familiari.
Erasoa azaroaren 1ean gertatu zen, metroko geltoki baten kanpoaldean, Bruselako Molenbeek auzoan. Aurpegian eta buruan hainbat haustura ditu, eta bere bizitza arriskuan dago.
11:45 aldera jaso dute abisua 112 zerbitzuan. Zumarragako futbol zelaira eraman dute helikpteroz emakumea eta handik Zumarragako Ospitalera, anbulantziaz.
Bi kamioik izan dute istripua, GI-631 errepidean, eta ibilgailuetako bat ibaira erori da. Bi lagun zihoazen Zumarragako noranzkoan zihoan kamioian. Suhiltzaileek atera behar izan dute kopilotua.
Yakin Amryren gurasoak Marokotik etorri ziren, baina Euskal Herrian jaio zen bera. Zumarragan bizi da, batxilergo ikasketak egiten ari da eta Jatorkin Al-Nahda elkartearen diploma jaso du. Elkarteak magrebtar migratzaileak integratzen egiten duen lana oso garrantzitsua iruditzen zaio.
Giza katea egin dute gaur Kontxako hondartzan, Zubietako erraustegia gaitzesteko, baita Bergaran eta Zumarragan instalazio berriak jartzeko proiektuak ere. Errausketaren Aurkako Mugimenduko kidea da Juan Miguel Galatras. EITB Mediari adierazi dionez, "Donostia % 41 bakarrik ari da birziklatzen".
Carlos Iturgaiz EAEko PPko presidentea buru zutela, Alderdi Popularrak omenaldia egin dio gaur Zumarragan (Gipuzkoa) Manuel Indiano zinegotzi izandakoari. Duela 23 urte hil zuen ETAk, artean 29 urte zituela.
Udaletik jakinarazi dutenez, mahaiak osatzeko ekainaren 22an egindako zozketaren ondoren alegazio ugari onartu dira, eta ondorioz, ez dago bermatuta mahaien osaketa. Horrenbestez, gaur beste zozketa bat egin dute.
Zumarragako Etxeberri Jatetxeko Bixente Egigurenek azaldu duenez, euskal sukaldaritza tradizionala eskaintzen dute kutsu berritzaile batzuekin eta garaiko produktuekin. Errezeta prestatu digu sasoiko barazkiekin.
Mikel Balenziagak Athletic uztea erabaki du. Zumarragakoak (Gipuzkoa) 16 denboraldi eman ditu Bilboko klubean. EITB Mediari eskainitako elkarrizketan Athleticekin egindako ibilbidea izan du mintzagai.
Maddalen Iriarte EH Bilduren Gipuzkoako ahaldungaiak egoera hori iraultzeko konpromisoa hartu du, gizarte osasuntsua izateko osasun sistema indatsua behar baita, bere hitzetan.
Mikel Balenziaga Athleticeko atzelariak denboraldi honen amaieran talde zuri-gorriko jokalaria izateari utziko diola iragarri du ostegun honetan, prentsaurrekoan.
Zumarragako atzelariak (35 urte) 321 partida jokatu ditu Athleticen orain arte, 2008an Realetik Bilbora iritsi zenetik. Balenziagak ostegun honetan eman du jakitera, San Mamesen, Liga bukatutakoan ez duela talde zuri-gorrian jarraituko.
Oihane Vicente euskal dantzako eta mugimendu askeko irakaslea da. Gainera, dantza mugimenduen terapeuta ere bada. Dantzaren bidez terapia nola egin daitekeen azaldu digu.
Barrocal eta Ruiz De Larramendi bikoteak irabazi du final nagusia. 22 eta 12 gainditu dituzte Goiuri Zabaleta eta Naroa Agirre. Promozio mailan berriz, Gordon eta Oskozek jantzi dute txapela, Aranburu eta Insausti bikoteari 22 eta 14 irabazita.
Asensio Agirrezabal legazpiarrak Lentz markako telebistak egiten zituen Urretxun. Primerakoak ziren eta makina bat saldu zituen urte luzez, Goierri aldean,batik bat, baina baita Gipuzkoa osoan ere. Brinkolako (Legazpi) Arizti Beheko bere baserrian muntatu zuen lehenengoa.
Txernobylen Lagunak elkartearekin ekarri zituzten Anna eta Bika apirilean, gerratik ihesi. Gurasoak Ukrainan dituzte. Aita frontean dago, baina amarekin hitz egiteko aukera izaten dute.
311 postuk bete dituzte bi herriak. Hala ere, azoka ezin izan da bere osotasunean itzuli. Ez da hegaztirik izan. Basa hegaztietan gripea da eta Jaurlaritzak debekatu ditu.
Urteak daramatzate Txakolingoa baserrian kapoiak hazten. Bikoterik dotoreenak Zumarraga eta Urretxun egiten den Santa Lutzi eguneko azokan aurkezten dituzte eta irabazteko itxaropena dute aurten ere.
Uxue Kerejeta musikari zumarragarra izan da gaurko artista gaztea. Publikoaren saria irabazi zuen Gaztea Cover lehiaketan eta gaurkoan, bere abesti bat eskaini digu: "Hor Barruan".
Emakundek zuzendari berria du: Miren Elgarresta zumarragarrak hartu dio lekukoa hamar urtez kargu horretan egon den Izaskun Landaidari. Erronka berriari ilusioz, baina arduraz ekin diola aitortu digu.
Erretiroa hartu zuenean hasi zen buru-belarri puzzleak osatzen, eta 13.000 pieza zituen lehen puzzle handia egin ondoren, munduko handiena egitea otu eta osatu ere egin du; 9 hilabete eta 7 egun behar izan ditu horretarako.
Josu Viana Mujikak bere larruan bizi izan zuen ludopatia eta berak ezagututako infernua inork bizi ez dezan, prebentzioaren garrantzia aldarrikatu nahi du. Bera horretan ari da buru belarri, eskoletan hitzaldiak emanaz.