Orio

1 / 26 Hurrengoa
Euskal sozialistek Juan Priede zinegotzia gogoratu dute

Euskal sozialistek Juan Priede zinegotzia gogoratu dute

Orain 22 urte hil zuen ETAk Priede. Jose Ignacio Asensioren hitzetan, egun daukagun demokrazia Priede bezalako sozialistek egindako lanari esker da. Horren arabera, haren heriotza ez zen ziklo politiko baten ondorio izan, ETAren arrazoigabekeriaren ondorio baizik.

Gizon batek eraso homofobo bat salatu du Zarautzen, eta ikerketa abiatu dute

Biktimaren arabera, martxoaren 10ean, 05:00ak aldera, herriko taberna batean, eraso egin zioten, eta erasoak homosexualenganako gorroto zantzuak omen ditu.
Marea biziek EAE-ko hainbat puntutan uholde txikiak eragin dituzte

Marea biziek EAE-ko hainbat puntutan uholde txikiak eragin dituzte

Itsasgora 06:11n izan da, eta ondorioz, Bilboko itsasadarraren maila asko igo da, Zorrotzaurreko uharteko hainbat etxebizitza urpetuta; Olabeaga ere urak hartu du. Erandion, Obieta kalean sortu dira arazo gehien. Oria ibaiak gainezka egin du Orio eta Aia artean, N-643 errepidearen parean.

Arraun Lagunak eta Bermeo nagusi Oriako traineru jaitsieran

Arraun Lagunak eta Bermeo nagusi Oriako traineru jaitsieran

Udako arraun denboraldiari ekiteko asko falta arren, gaur jokatu da Oriako Jaitsiera. Urdaibai eta Arraun Lagunak nagusitu dira, Eusko Label eta Euskotren ligetako txapeldunak.

Orioko Ikastolako jangelan soberan geratzen den janaria herritarren eskura jarri dute doan

Orioko Ikastolako jangelan soberan geratzen den janaria herritarren eskura jarri dute doan

Orioko Herri Ikastolak Zero Zabor jarri du martxan, jangelatik zaborretara doan janaria aprobetxatzeko proiektu solidarioa. Mundu guztiari zuzendutako zerbitzua da, doakoa, eta eraikinaren sarreran jarri duten salmenta makina batean eskuragarri daude janariz betetako ontzitxoak.

Ekaitza aurka zutela, karpa desmuntatzea lortu dute Gure Zirkuko langileek hainbat lagunen laguntzari esker

Ekaitza aurka zutela, karpa desmuntatzea lortu dute Gure Zirkuko langileek hainbat lagunen laguntzari esker

Gure Zirkuaren desmuntatze-lanak 6 ordu hartzen ditu. Sua Enparantzak bertatik bertara bizi du lehenengoz desmuntatzea, eta ez da hala-nolakoa izan, euria, haizea eta lokatza izan baitituzte Orion. Lana ongi burutzea lortu dute, talde handia izan baita lanean, tartean, laguntzera etorritako lagunak.

Getaria eta Orio nagusitu dira Portugaleteko Jaitsieran

Getaria eta Orio nagusitu dira Portugaleteko Jaitsieran

Getaria izan da azkarrena, gizonezkoetan, erlojuaren kontra jokatutako saioan, Zierbenaren eta Ondarroaren aurretik. Emakumezkoetan, Orio nagusitu da, Zumaia izan da bigarren, eta Hibaika, hirugarren.

Garaiz sendatu eta bere emanaldia egitea lortu du Lur Aranburu kontortsionistak Gure Zirkuan

Garaiz sendatu eta bere emanaldia egitea lortu du Lur Aranburu kontortsionistak Gure Zirkuan

Aurreko egunean lepo aldean min hartuta zegoen arren, garaiz sendatu eta kontortsionismo emanaldia eskaintzea lortu du Lur Aranburu bihurrikari ondarroarrak Gure Zirkuaren ikuskizun berriaren estreinaldian Orion.

Furgoneta hartu eta megafonia bidez Gure Zirkua iragartzen aritu dira Ekain, Sua eta Joseba Orioko kaleetatik

Furgoneta hartu eta megafonia bidez Gure Zirkua iragartzen aritu dira Ekain, Sua eta Joseba Orioko kaleetatik

Joseba Usabiaga "Don Martin"ekin eta Ekain Ibarguren malabaristarekin furgoneta hartu eta megafonia bidez Gure Zirkua Oriora heldu dela iragartzen aritu da Sua Enparantza herriko kaleetan zehar. Irakasle onak izan ditu!

Karabana eta guzti iritsi da Sua fitxaje berria Gure Zirkura, eta zirkua barrutik erakutsi dio Ikerrek

Karabana eta guzti iritsi da Sua fitxaje berria Gure Zirkura, eta zirkua barrutik erakutsi dio Ikerrek

Fitxaje berri bat egin dute Gure Zirkuan, Sua Enparantza aktore eta dantzaria. Karabana eta guzti iritsi da, eta zirkuko familia berriak ongietorria egin ostean, zirkua barrutik nolakoa den erakutsi dio Iker Galartza Gure Zirkuko zuzendariak.

Txorierriko errepidea ireki dute berriro, lau orduz itxita egon ostean istripu batengatik

Kamioi batek guraizea egin du N-637 errepidean, Zamudion, Barakaldorako noranzkoan, eta errepidea olioz bete du. 15:00ak inguruan izan da istripua. Gainera, AP-8an, eguerdian, autobus batek su hartu du.
Autobus batek su hartu du AP-8an, Orio parean

Autobus batek su hartu du AP-8an, Orio parean

Matxura batek eragin du sutea eta autobidea itxi behar izan dute 33. kilometroan. Lau kilometro arteko auto-ilarak izan dira. (Bideoa: Xabier Bastida Alzuru)

Nadeth Agirre: Kai gainetan egongo naiz aurrerantzean: arraunarekin lotura dut oraindik

Nadeth Agirre: "Kai gainetan egongo naiz aurrerantzean: arraunarekin lotura dut oraindik"

Patroi oriotarrak arrauna utzi du hamazazpi denboraldiren ostean. Bere herriko traineruarekin sari handiak lortzeak aseta amaitu du bere kirol ibilbidea
Unai Manterola: Jendea Elizatik urruntzeak erronkak sortzen dizkigu; baina ez dugu merkealdian jarri behar

Unai Manterola: "Jendea Elizatik urruntzeak erronkak sortzen dizkigu; baina ez dugu merkealdian jarri behar"

18 urtez Orioko apaiz izan ostean Donostiako Artzain Onaren katedralera aldatu da zumaiarra. Bertan hartu du Euskadi Irratia, eta bere eguneroko jardunaz, Donostiako Elizbarrutiarenaz, eta eliza katolikoaren joerez egindako galderak erantzun ditu.
Zauritu larri bat eta auto-ilarak izan dira arratsaldean A-8an, ia aldi berean izandako bi istripuren ondorioz

Zauritu larri bat eta auto-ilarak izan dira arratsaldean A-8an, ia aldi berean izandako bi istripuren ondorioz

Bi istripu izan dira ia aldi berean (13:20 aldera) AP-8 autobidean, bata Galdakaon (Bizkaia) eta bestea Orion (Gipuzkoa). Ezbeharren ondorioz, hainbat errei itxi behar izan dituzte, eta auto-ilarak sortu dira.
13 ibilgailuren arteko istripu batek auto ilara luzeak sortu ditu AP-8 autobidean, Orio parean

13 ibilgailuren arteko istripu batek auto ilara luzeak sortu ditu AP-8 autobidean, Orio parean

07:45ean jazo da hainbat ibilgailuren arteko ezbeharra, eta bi errei itxi behar izan dituzte. 12:00etarako autobidetik kendu dituzte auto guztiak.
Auto-ilara luzeak AP-8an, Orio parean, hainbat autoren arteko istripu baten ondorioz

Auto-ilara luzeak AP-8an, Orio parean, hainbat autoren arteko istripu baten ondorioz

Bost ibilgailuk talka egin dute 07:45ean AP-8an, Orio parean, Kantabriarako noranzkoan. Talkaren ondorioz, bi errei itxi behar izan dituzte eta lau kilometroko auto-ilarak sortu dira.

Hegaluzearen harrapaketa kuota % 23 igoko da 2024an, eta hegalaburrarena % 10

Hegaluzearen harrapaketa kuota % 23 igoko da 2024an, eta hegalaburrarena % 10

Horrela, Espainiako Estatuko arrantza ontziek 22.361 tonako hegaluze kuota izango dute 2024rako, "espezie horren biomasak hobera egin duelako".
Nola eman buelta estigmari?

Nola eman buelta estigmari?

Orion, lau familiatik soilik batek egiten du eskola publikorako aukera. Jatorri atzerritarra duten ia denek. Eskola segregatua da eta orain bi urte desagertzeko arriskua ere ikusi zuten. Herrian egiten ari diren lanari esker, esperantza zantzuak ikusten hasi dira, ordea.
Nola eman buelta estigmari?

Nola eman buelta estigmari?

Orion, lau familiatik soilik batek egiten du eskola publikorako aukera. Jatorri atzerritarra duten ia denek. Eskola segregatua da eta orain bi urte desagertzeko arriskua ere ikusi zuten. Herrian egiten ari diren lanari esker, esperantza zantzuak ikusten hasi dira, ordea

Salsamendik Orioko entrenatzaile izateari utzi dio, eta Arostegik hartuko du haren lekukoa

Salsamendik Orioko entrenatzaile izateari utzi dio, eta Arostegik hartuko du haren lekukoa

Jon Salsamendik gutun bidez jakinarazi du ez duela gizonezkoen taldea zuzentzen jarraituko. Mikel Arostegi hautatu dute Salsamendi ordezkatzeko.
Euskal Herriko jatetxeetan aurki ditzakegun arrainen arteko desberdintasunak azaldu dizkigu Iñaki Zendoiak

Euskal Herriko jatetxeetan aurki ditzakegun arrainen arteko desberdintasunak azaldu dizkigu Iñaki Zendoiak

Iñaki Zendoia ezagutu dugu Orioko Bodega Katxiña Jatetxean. Euskal Herrian aurki ditzakegun arrainen arteko desberdintasunak azaldu dizkigu Iñakik, hala nola, bisigua; arrai erregea; erreboiloa; mihi-arraina; eta, itsaskabra. Gainera, bisigua parrilan prestatzeko gako batzuk ere eman dizkigu.

Amaia Gozategi: ''Bidelaguntza gehiago izaten da familiarentzako hiltzen ari denarentzako baino''

Amaia Gozategi: ''Bidelaguntza gehiago izaten da familiarentzako hiltzen ari denarentzako baino''

Amaia Gozategi heriotza gertu dutenen bidelaguna da; zainBIZI Elkartearen bidez ematen du zerbitzu hori. Dioenez, beste kultura batzuetan, mexikarrean, adibidez, heriotza ospatu egiten da, beste modu batean bizi dute. "Heriotzari bizia ematen" festibala antolatu du azaroaren 1etik 5era.

Pertsona bat zauritu da AP-8an, Usurbil parean, hainbat autok talka eginda

Pertsona bat zauritu da AP-8an, Usurbil parean, hainbat autok talka eginda

Ezbeharra 07:30ean gertatu da, eta ilara luzeak sortu dira Irungo noranzkoan. Bi ordu pasatxo igaro ondoren zabaldu dute berriro autobidea, eta zirkulazioa bere onera etorri da.
Pertsona bat zauritu da AP-8an, Usurbil parean, hainbat autok izandako istripuan

Pertsona bat zauritu da AP-8an, Usurbil parean, hainbat autok izandako istripuan

Lau ibilgailuk talka egin dute gaur goizean AP-8an, Usurbil eta Orio artean, Irungo noranzkoan. Gidarietako bat ibilgailuan harrapatuta geratu da, eta suhiltzaileek atera dute. Anbulantzia medikalizatu batek Donostia Ospitalera eraman du.

Nerea Arriaga: Zinemaldikoa inoiz bota dudan irrintzirik garrantzitsuena izan da

Nerea Arriaga: "Zinemaldikoa inoiz bota dudan irrintzirik garrantzitsuena izan da"

2023ko Zinemaldiko irekiera ekitaldia irrintzi batekin hasi da. Nerea Arriaga oriotarrak bota du irrintzia. Kontatu duenez, urduri zegoen hasieran, mundu osoan entzungo baitzen irrintzia.
Nadeth Agirre: ''Arrauna talde kirola da, baina kirol talde bat izateaz gain, lagun talde bat ere bagara''

Nadeth Agirre: ''Arrauna talde kirola da, baina kirol talde bat izateaz gain, lagun talde bat ere bagara''

Orion bizitza osoa arraunari eman eta gero, hiru liga eta hiru Kontxako bandera irabazita arrauna uztea erabaki du. Bere ibilbideaz aritu gara Nadeth Agirrerekin, Orioko traineruko patroi ohiarekin.

2023ko Euskotren Ligako egutegia

2023ko Euskotren Ligako egutegia

Emakumezkoen traineru txapelketa nagusia uztailaren 1ean hasi da Galizian, VI. Coruña Hiria Banderarekin, eta abuztuaren 20an amaituko da Zarautzen, Zarauzko XV. Ikurrinarekin.
2023ko Eusko Label Ligako egutegia

2023ko Eusko Label Ligako egutegia

Gizonezkoen traineru txapelketa nagusia uztailaren 1ean hasiko da Galizian, Coruñako VII. Banderarekin, eta irailaren 17an amaituko da Portugaleten, Corte Ingles Banderaren XLIX. edizioarekin.
2023ko Kontxako Bandera: Orioko estropada, ontzi barrutik ikusita

2023ko Kontxako Bandera: Orioko estropada, ontzi barrutik ikusita

Orio hirugarren izan da emakumezkoen 2023ko Kontxako Banderan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.

Kontxako Banderaren gizonezkoen palmaresa

Kontxako Banderaren gizonezkoen palmaresa

Orioko trainerua historiako talderik sarituena da, 32 garaipenekin. Hala ere, talde horiaren azken garaipena 2017an izan zen. Ordutik, Hondarribiak hirutan (2018, 2019 eta 2020), Santurtzik (2021) eta Urdaibaik (2022 eta 2023) hartu dute haren lekukoa.
Kontxako Banderaren emakumezkoen palmaresa

Kontxako Banderaren emakumezkoen palmaresa

Rias Baixas eta Pasai Donibane dira historiako trainerurik sarituenak, 5na garaipenekin. Oriok, ordea, azken lau edizioetatik hiru irabazi ditu.
2023ko Kontxako Banderaren bigarren jardunaldiko kaleen zozketa

2023ko Kontxako Banderaren bigarren jardunaldiko kaleen zozketa

Emakumezkoen estropada 11:00etan hasiko da, eta gizonezkoena, berriz, ordubete geroago, 12:00etan.
Orioko traineruak prest, igandeko hitzordu handirako

Orioko traineruak prest, igandeko hitzordu handirako

Orioko Arraun Taldeko bi traineruak irabazleengandik lau segundora amaitu zuten Kontxako Banderaren lehen jardunaldia. Ane Arruti eta Mikel Lizarralde arraunlariek aurreko egun hauek nola bizitzen ari diren kontatu dute.

Erreboiloa meunière erara, porru kurruskariarekin, kolorez, zaporez eta testuraz betetako errezeta

Erreboiloa meunière erara, porru kurruskariarekin, kolorez, zaporez eta testuraz betetako errezeta

Orio kostako herria izanik, ezin zen falta arraina. Agian, bisiguak du ospe gehien bertan, baina erreboiloa ere oso estimatua da. Javi Rivero sukaldariak erreboiloa meunière erara prestatu digu, porru kurruskariekin apainduta.

Lekak Orio erara, patata eta parmentierrarekin, Javi Riverok finalerako prestatu duen errezeta

Lekak Orio erara, patata eta parmentierrarekin, Javi Riverok finalerako prestatu duen errezeta

Garaiko produktuak erabilita, Orioko finalean prestatu beharreko errezeta duzue honako hau: Lekak Orio erara, patata krema eta gorringo mazeratuarekin. Itxura bikain du, ezta?

2023ko Kontxako Banderaren lehen jardunaldiko kaleen zozketa

2023ko Kontxako Banderaren lehen jardunaldiko kaleen zozketa

Emakumezkoen estropada 11:00etan hasiko da, eta gizonezkoena, berriz, ordubete geroago, 12:00etan.
Elikagai freskoen vending makinak: betiko negozioen ordezko ala osagarri?

Elikagai freskoen vending makinak: betiko negozioen ordezko ala osagarri?

Orioko Kepa Loidi harategiak 24 orduz martxan dagoen salmenta automatikoko hozkailu bat jarri zuen iazko azaroan, aurrez aurreko zerbitzua osatzeko. Astelehenetik ostegunera arratsaldez denda ixten badute ere, bezeroari zerbitzua ematen jarraitzen dute erakusleihoan jarritako vending makinari esker

Jon Salsamendi: ''Kostatzen ari zaigu gu garena lehian adieraztea''

Jon Salsamendi: ''Kostatzen ari zaigu gu garena lehian adieraztea''

Larunbatean denboraldiko lehen bandera irabazita, Kontxako Bandera dute  orain buruan Jon Salsamendik entrenatzen dituen oriotarrak.

Urdaibaik eskura du aurtengo koroa

Urdaibaik eskura du aurtengo koroa

Bermeoko ontziak garaipen handia lortu zuen igandean eta larunbatean egindako estropada kaskarra konpondu zuen. Horrela, Bou Bizkaiak 9 puntuko aldea du sailkapenean Hondarribiarekin, amaierarako bi jardunaldiren faltan.

1 / 26 Hurrengoa

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
    Kargatzen ikusiena