Lasterketako hirugarren ekitaldia maiatzaren 10etik 12ra bitartean jokatuko dute. Hiru egun horietan, bederatzi mendate puntuagarri igoko dituzte, tartean, azken etapan, 1. mailako Jaizkibel. 2024ko Itzulia Women asteartean aurkeztu dute.
Oiartzungo Arkale mendian barrakoi berezi bat inauguratu dute: 'Trabajadoreen barrakoia'. Duela 85 urte, 1939an, toki berean eraiki zituzten barrakoien erreplika bat da, gerra ostean erregimen frankistak hona ekarri zituen milaka preso-esklaboei gorazarre egin nahi diena.
Lehen probako platerik onenak Baladi Goibururena eta Asier Gastonena izan dira. Arazoak izan dituen arren, Asierrek Itsaso lagunaren sua erabili du kozinatzeko, eta ongi egin du bere katsu sandoa. Azkenean, amantal beltza oiartzuarrarentzat izan da.
Txomin Perurena txirrindulari ohia izan dute gogoan "Helmuga" saioan. Profesionala 1963 eta 1979. urteen artean, 158 garaipen lortu zituen, eta historiako txirrindulari sarituenetako bat izan zen.
Pertsona bat zauritu da eta Donostia Ospitalera eraman dute. Autobidea itxita egon da Irungo noranzkoan 13:00ak arte. Auto-ilarak 2 kilometrokoak izan dira eta egoera bere onera itzuli da.
Txomin Perurena txirrindulari ohia izango dute gogoan igande goizean, ETB1eko "Helmuga" saioan. 80 urte beteko lituzke abenduaren 15ean, eta haren inguruko hainbat testigantza bilduko dituzte.
Oiartzungo Arragua auzoan Estanis Urdanpilletaren eta Bixen Lartzabalen etxean izan da "Faktoria". Baserriko lanekin lotutako 2.000 lanabes baino gehiago dituzte, eta gaur bereziki lihoaren prozesua ezagutu nahi izan dugu.
Maialen Irastorza Oiartzungo jostunak eskuz egiten ditu Maixala markako poltso, motxila eta osagarriak. 'Hemen' azken bildumako poltsoak erakutsi dizkigu. Guztira, bederatzi modelo diseinatu ditu eta bost bat kolore ezberdin daude aukeran.
Zilibito Records talde oiartzuarrarentzat izan da 2023ko Gaztea Maketa Lehiaketaren saria. Enbata Lorade taldeak eraman du entzuleen saria. Alai ez zegoen finalisten artean, baina Harrobia saria irabazi du.
Maialen Oiartzabal oiartzuarrarekin aritu da Joseba sukaldean. Eskiatzaile akrobatikoa da bera, Basque Team-eko kidea, eta 'freestyle' modalitatea zertan datzan azaldu digu beste hainbat konturen artean.
Sutea kontrolpean dago, baina enpresa hori eta aldameneko pabiloia ebakuatu behar izan dituzte. Ekialdekobuseko E02 eta E04 busek atzerapena izan dute sutearen ondorioz (@marclovesmeblogek eta EITB MEDIAk grabatutako irudiak).
Hamar aurreskulari aritu dira nor baino nor gehiago igande honetan, eta Mattin Etxebeste oiartzuarra izan da bigarrena; hirugarrena, berriz, Ane Jaunarena lezoarra izan da.
Joan den abenduaren 30ean esan zien agur suei, familia negozioa 53 urtez eraman eta gero. Amarengandik eta izebarengandik jasotako sukaldaritza tradizionala gaurkotu, eta arte bihurtu zuen. Euskal sukaldaritza berriaren erreferente izan da, eta lanbidekoen artean maitatua.
2023an sei hilabetetan 23 partida jokatu ditu eta gaur gauekoa Jokin Altunaren hamargarrena izango da uztailean. Azkenaldian, erakustaldi bat bestearen atzetik ari da sinatzen. Besteak beste, azken zazpi partidak irabazi ditu eta zortzigarren garaipena jarraian lortzen saiatuko da gaur Oiartzunen.
Kontsultatu zein udalerritan ibiliko den 2023ko Frantziako Tourraren 3. etapa, eta zein ordutan izango den udalerri bakoitzean. Ibilbidea Zornotzan hasiko da, eta Baionan amaitu.
110. Frantziako Tourraren hirugarren etapa Euskal Herrian jokatuko den hirugarren eta azkena izango da. 193,5 kilometroko ibilbidea du, eta txirrindulariek lau mendate puntuagarri igo beharko dituzte: 3. mailako hiru eta 4. mailako bat.
Aitaren kasua abiapuntutzat hartu eta torturari buruz ikerketa sakona egin du Ander Iriartek "Karpeta Urdinak" dokumentalean. Pelikulari buruz eta lortutako arrakastari buruz aritu dira Ander Iriarte zinegilearekin.
Miren Nogales eta Mikel Pagadi Oiartzun herriko Iturriotz auzoan barrena ibili dira aste honetan, eta hango zenbait txoko eta herritar ezagutu dituzte. Ikus itzazu bideo honetan saioaren unerik onenak!
Miren Nogales eta Mikel Pagadi Oiartzun herriko Iturriotz auzoan barrena ibiliko dira gaur gauean. Hango zenbait txoko eta herritar ezagutuko ditugu, haien eskutik. 22:00etatik aurrera, saioa ikusgai izango da, ETB1en eta eitb.eus-en.
Kontsultatu zein udalerritan ibiliko den 2023ko Frantziako Tourraren 2. etapa, eta zein ordutan izango den udalerri bakoitzean. Ibilbidea Gasteizen hasiko da, eta Donostian amaitu.
Nerea Arruti, Amalur Arbelaitz, Julen Gabirondo eta Beñat Telleria, Tolosako zezen plazan jokatu zen Binakako Euskal Pentatloiko finaleko txapeldunak, izan dira saioan.
Oiartzuarrak 158 garaipen lortu zituen profesionaletan, baita bigarren postu bat Espainiako Vueltan ere. Halaber, EITBko hainbat hedabidetan parte hartu zuen komentarista gisa.
Ihurrita errotan jaio zen Alex Roteta, Oiartzungo Ugaldetxo auzoan. Errotariak ditu aurreko sei belaunaldiak, eta erroten balioa aldarrikatu nahi du lau haizetara. Horretarako, Yurrita Errota Sustatzeko Elkartea sortu zuen orain bost urte eta helburua lortzeko lanean dabil.
Garraio publikoa erabiltzeko deia egin die herritarrei Eusko Jaurlaritzak. Autoa hartu behar izatekotan, lasterketa igarotzen ez den tokietatik joatea aholkatu die, baita agenteen jarraibideei kasu egitea ere.
Espainiako eta Frantziako estatuetan ari dira egiten operazioa. Atxiloketa batzuk, antza, Bidaxunen egin dituzte. Oiartzunen eta Getarian enpresa bana miatu dituzte.
Itzuliaren hirugarren eta azken etapak Donostiako Klasikoaren ibilbidea du. Hiru mendate puntuagarri igo beharko dituzte, tartean 1. mailako Jaizkibel eta 2. mailako Mendizorrotz. Gipuzkoako hiriburuan argituko da nor den Itzulia Women lasterketaren bigarren edizioaren irabazlea.
Zehazki, hilabeteko epea eman die Galdakao, Orio, Oiartzun, Hernani, Amasa-Villabona eta Azpeitiko udalei, Gobernuaren Ordezkaritzaren arabera terrorismoaren biktimen eta ETAko kide ohien arteko "parekatzea" ezabatzeko.
Mirari Martiarena umoregilea elkarrizketatu du Iñigo Antsorregik. Umorea bizitzeko filosofia bat dela kontatu digu Mirarik, orainarekin konektatzen laguntzen zaituela. Gainera, bere esperientzia batzuk ere kontatu dizkigu.
Atxilotuei droga trafikoa eta talde kriminaleko kide izatea leporatzen diete. Horietako bi espetxeratu egin ditu epaileak, eta hirugarrena kautelazko neurriekin aske utzi du.
Unai Laso eta Ander Imaz Binakako Txapelketako txapeldunordeak dira finala galdu egin baitute Aitor Elordiren eta Jose Javier Zabaletaren aurka (13-22). Finalaren ostean, prentsaurrekoan egin dute partidaren analisia. (adierazpenak gaztelaniaz)
Aitor Elordik eta Jose Javier Zabaletak jantzi dituzte 2023ko Binakako Txapelketako txapelak, finalean Unai Laso eta Ander Imaz mendean hartuta 13-22ko emaitzarekin.
"Unairengan konfiantza handia daukat, une oso onean iritsi da final honetara", dio atzelari oiartzundarrak, bigarren aldiz jarraian Lasorekin batera jokatuko duen Binakako Txapelketako finalaren atarikoan.
Ertzaintzaren Oiartzungo Zentraleko gune iraunkorrean "Montxo" omentzen duten irudiz eta testuz osatutako horma irudi bat ezarri dute, atentatuan hil zutenetik 27 urte bete direnean.