32 urte eta erdiz Euskadi Irratiko esataria izan da Joxe Juan Ugalde, eta erretiroa hartu zuen duela bi hilabete. Dioenez, oporraldi batean bezala dago, oraindik ez dio jubilazioari zukurik atera. Irratitik elkarrizketak eta solasaldiak gustatzen zaizkio gehien. Bere ibilbide oparoaz aritu da.
Karlos Saldise pasaitarra 1980an erail zuten, Batallón Vasco-Español eta Gupos Armados Españoles taldeek bere gain hartu zuten eraso batean. Aurten Eusko Jaurlaritzak Giza Eskubideen urraketen biktima gisa aitortu du eta horren harira bere bi arrebekin, Mays eta Karmelerekin hitz egin dugu.
Piztu Lezo, Gaxuxa eta Lezoko Emakume Taldeak eta Udalak astearte honetan, 19:30ean, Lezoko Gurutze Santuaren Plazan egingo den elkarretaratzean parte hartzeko deia egin dute.
Orain arte zabaldutako informazioaren arabera, Galdakaoko Gandasegi eta Urreta eta Andoaingo Ondarreta zentroak daude kaltetuen artean. Bietan Ausolan enpresaren esku dago zerbitzua. Lezo Herri Eskolan eta Mungiako Legarda ikastetxean ere atzeman dira intsektuak.
Iragan urtarrilaren 30ean, indarkeria matxista kasu baten berri jaso zuen Ertzaintzak. Horren haritik, ofiziozko ikerketa abiatu zuen, inork ez baitzuen salaketarik jarri.
Ezbeharra 08:00ak baino lehentxeago gertatu da, oraindik argitzeke dauden arrazoiengatik bi ibilgailuek aurrez aurre talka egin dutenean. Kolpearen ondorioz, gizonezko bat hil da, eta beste bat zauritu, eta Donostia Ospitalera eraman dute.
Istripuan. 20 eta 22 urteko bi mutil hil ziren, eta emakume bat oso larri zauritu zen. Bi ibilgailuk aurrez aurre elkar jo zuten, eta horietako bateko gidaria atxilotu zuen Ertzaintzak.
Joan den den igandean gertatu zen istripua. 20 eta 22 urteko bi mutil hil ziren, eta emakume bat oso larri zauritu zen. Bi ibilgailuk aurrez aurre elkar jo zuten, eta horietako bateko gidaria atxilotu zuen Ertzaintzak.
Igande goizaldean Lezon izandako istripuan bi mutil gazte hil ziren eta horiekin autoan zihoan beste neska bat oso larri dago. Laugarren bidaiaria ere erietxean dago.
Lezo herri txikia dela esan du Mikel Arruti Salaberria alkateak, eta gaurko istripua kolpe izugarria izan dela denentzat. ''Badakigu ez dagoela hitzik familiarrei eta lagunei mina arintzeko, baina gure berotasuna eta gure doluminik sentikorrenak helarazi nahi genizkieke", adierazi du.
Frantziako nazionalitatea duen 21 urteko gizonezko bat atxilotu dute, bide-segurtasunaren aurkako delitua eta zuhurtziagabekeria larriagatik eragindako giza hilketa leporatuta. Donostia Ospitalera eraman dute artatzera, eta epailearen esku utziko dute alta eman ondoren.
Gehienak Donostiako ikastetxeak dira, baina baita Lezo, Irun eta Lasartekoak ere. Oraingoz, Donostiako bi ikastetxek jarri dute salaketa Ertzaintzaren aurrean. Adingabeen Gipuzkoako Fiskaltzak gertatutakoa Ertzaintzaren aurrean "premiaz" salatzeko eskatu die adingabeen gurasoei.
Hamar aurreskulari aritu dira nor baino nor gehiago igande honetan, eta Mattin Etxebeste oiartzuarra izan da bigarrena; hirugarrena, berriz, Ane Jaunarena lezoarra izan da.
Ezbehar larriena Gaintxurizketan izan da. Bi autok aurrez aurre egin dute talka bertan, eta bi pertsona zaurituta eraman dituzte ospitalera. Gipuzkoan, erruz egin du euria, eta ur-putzuak eta lur-jausiak izan dira hainbat lekutan.
Kontsultatu zein udalerritan ibiliko den 2023ko Frantziako Tourraren 3. etapa, eta zein ordutan izango den udalerri bakoitzean. Ibilbidea Zornotzan hasiko da, eta Baionan amaitu.
110. Frantziako Tourraren hirugarren etapa Euskal Herrian jokatuko den hirugarren eta azkena izango da. 193,5 kilometroko ibilbidea du, eta txirrindulariek lau mendate puntuagarri igo beharko dituzte: 3. mailako hiru eta 4. mailako bat.
2023ko Frantziako Tourraren bigarren etapa Arabako hiriburutik irtengo da, eta Gipuzkoakoan amaitu. Txirrindulariek bost mendate igo beharko dituzte; azkena, Jaizkibel, 2. mailakoa, helmugatik 16,5 kilometrora dago, eta baliteke etapan gakoa izatea.
Kontsultatu zein udalerritan ibiliko den 2023ko Frantziako Tourraren 2. etapa, eta zein ordutan izango den udalerri bakoitzean. Ibilbidea Gasteizen hasiko da, eta Donostian amaitu.
Larraitz Pampliegari 6 urterekin arreta gabezia eta hiperaktibitate nahasmendua (aghn) diagnostikatu zioten. Eskolan irakasleek zerbait nabaritu zioten, ez zen geldirik egoten, taldeetatik banatzen zen eta gurasoei komentatu zieten.
Astigarraga Irun tartean hirugarren haria jartzeko lanak 2024. urtearen amaieran amaituko dira, Adifek esku artean dituen aurreikuspenen arabera. Horri esker, bi bideak berrezarri ahal izango dira, eta aldirietako zirkulazioan normaltasuna berreskuratu ahal izango da.
Aurreko ostegunean gertatu zen harrapaketa bezalakorik berriro ez jazotzea nahi du Udalak. Udaletxeko bandera masta erdian egongo da hildako emakumearen omenez.
Lezon "aurten ere ekintza bandalikoek Gabonak lausotu" dituztela deitoratu du Udalak, eta gogorarazi du "iaz ezezagun batzuek Olentzeroren irudia herrian zehar paseatzera eraman bazuten, atzo goizaldean gertatutakoa askoz okerragoa" izan dela.
Ilargik (Lezo, 22 urte) lehen diskoa plazaratu du udaberri honetan, eta, dagoeneko, bigarren lana ia prest du. Urrian grabatuko du Durangoko Azokan aurkezteko intentzioarekin. 'Betirarte' abestia jo du zuzenean 'Biba Zuek!' saioan.
Mikel Laboaren 'Martxa baten lehen notak' abestiaren erritmora Olatz Salvadorrek eta Bihotx taldeak egin dute kantaren bertsioa plazaratu dute martxoaren 20an Euskal Herri osoan, azken asteotan zabaldu den koreografia erakutsiz. Herrigintzan elkarte ezberdinek duten funtzioa goraipatu dute horrela.
Gipuzkoan, 600 kasutik gertu dago intzidentzia metatua. Kopuru horretatik behera kokatu dagoeneko Gasteizen eta Bilbon, eta Donostian, ordea, 700 kasutik behera jaitsi da.
Bilbok ere lortu du 1.000 kasuko langatik jaistea (941ean dago). Bizkaian, gainera, bada 500 kasutik beherako intzidentzia duen udalerri handi bat ere: Bermeo (461 kasukoa).