Gizartea -

Koronabirusaren semaforoa

Gipuzkoak 2.300 kasuko intzidentzia metatua gainditu du

Arabak du intzidentzia-tasarik txikiena (1.875,78 kasu), eta, ondoren, Bizkaiak (1.939,26). Gipuzkoak 2.000 kasuko langa gainditu du (2305,34).

Grafikoa: EITB Media.
Grafikoa: EITB Media.
Grafikoa: EITB Media.

I. G. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

(OHARRA: Koronabirusaren semaforoa astean bitan eguneratuko da aurrerantzean, astelehen eta ostegunetan)

Kutsatzeek goraka jarraitzen dute Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE). Covid-19ak herriz herri izan duen eragina neurtzeko erabiltzen duten semaforoaren arabera. Bizkaiak jarraitzen du intzidentzia-tasarik txikiena izaten, baina dagoeneko 1.000 kasuren langa gainditu du (1.257 kasu 100.000 biztanleko). Arabak du intzidentzia-tasarik txikiena (1.875,78 kasu), eta, ondoren, Bizkaiak (1.939,26). Gipuzkoak 2.000 kasuko langa gainditu du (2305,34).

Alkiza nabarmentzekoa da, intzidentzia 11.000 kasuren gainetik baitago (11.714,29 kasu 100.000 biztanleko). Oñatin eta Gaztelun 6.000 kasutik gora daude, eta Berastegi kopuru berara iristeko dago 5988,59 kasurekin. Araban Navaridas nabarmentzen da, 8500 kasurekin, eta Bizkaian Gizaburuaga, kasu kopuru berarekin.

Arabak eremu gorrian jarraitzen du, eta intzidentziak 100.000 biztanleko 1.900 kasuak gainditu ditu dagoeneko Gasteizen, eta Iekorak, Samaniegok eta Moredak 4.000 kasuko muga gainditu dute. Herri guztiak daude transmisio handiko udalerrien zerrendan, Añana izan ezik, hori berdean baitago.

Bizkaian ere gora egin du intzidentziak. 100.000 biztanleko 1.257 kasuetatik 1.939,26ra igo da, eta herri guztiak, handiak zein txikiak, gorriz daude, Munitibar izan ezik. Bilbok 2.000 kasuren muga gainditu du dagoeneko, eta Gizaburuaga, Morga eta Murueta dira kutsatze gehien dituzten Bizkaiko udalerriak.

Gipuzkoak jarraitzen du lurralde zigortuena izaten; izan ere, 100.000 biztanleko intzidentzia 2305,34koa da. 5.000 biztanletik gorako herri guztiek eremu kritikoan jarraitzen dute. Bederatzi herrik gainditu dute, gainera, 4.000 kasuko muga, eta Larraul 8.000 kasuetatik gora dago.

Covid-19aren semaforoa Europar Batasunak (EB) onartutako kolore-maparen egokitzapena da, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasa jasotzen du.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Amurrio Bermeo Bilbo berriak Donostia bideoak Basauri Erandio Galdakao argazkiak Getxo argazkiak Portugalete albisteak Santurtzi Sestao argazkiak Sopela argazkiak Barakaldo Ermua albisteak Eibar albisteak Elgoibar argazkiak Hernani albisteak Mungia berriak Azpeitia Tolosa Gernika-Lumo bideoak Zarautz Laudioko albisteak Arrasate albisteak Muskiz albisteak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz albisteak Orio Agurain albisteak Lekeitio albisteak Durango argazkiak Arrigorriaga bideoak Ondarroa Trapagaran Ortuella albisteak Pasaia albisteak Lasarte-Oria Errenteria argazkiak Zumarraga Azkoitia albisteak Andoain Bergara albisteak Zumaia Villabona albisteak Usurbil Ordizia Urnieta bideoak Oiartzun albisteak Astigarraga bideoak Oñati bideoak Balmaseda Beasain Deba bideoak Eguneko albisteak Urretxu albisteak Legazpi albisteak Etxebarri azken ordukoa Abanto Zierbena albisteak Zalla Elorrio albisteak Abadiño Berango Aretxabaleta Lezo Derio albisteak Gueñes azken ordukoa Gorliz Mutriku Markina-Xemein albisteak Zer gertatu da Lazkao herrian? Koronabirusa Osasun-larrialdi egoera amaitu da EAEn