Gizartea -

Koronabirusaren semaforoa

Intzidentzia 1.000 kasutik gertu dago Gipuzkoan; Azpeitian, 2.600etik gora

Gainera, Zumarragak, Urretxuk, Eibarrek eta Andoainek 1.500 kasuak gainditu dituzte 100.000 biztanleko.

Grafikoa: EITB Media.
Grafikoa: EITB Media.
Grafikoa: EITB Media.

ANE SANTESTEBAN| EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

(OHARRA: Koronabirusaren semaforoa astean bitan eguneratuko da aurrerantzean, astelehen eta ostegunetan)

Intzidentziak gora egiten jarraitzen du Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), covid-19ak herriz herri izan duen eragina neurtzeko erabiltzen duen semaforoaren arabera. Hala, 197 udalerri, handi zein txiki, daude eremu gorrian, astelehenean baino 20 gehiago.

Gipuzkoako egoera da kezkagarriena, 1.000 kasuren langa gainditzeko puntuan baitago. Araban 31 herri daude eremu gorrian, Bizkaian 90 eta Gipuzkoan 76. Horietan guztietan osasun arloko prebentzio neurriak mantendu ezin diren jarduerekin aurrera jarraitu edo bertan behera utzi erabaki beharko dute.

Arabak eremu latzenean jarraitzen du, 100.000 biztanleko 514 kasurekin (astelehenean 370 ziren). Azken egunetan zazpi udalerri gehitu dira zerrenda gorrira, eta kezka Agurainek sortzen du, 100.000 biztanleko 1.756 kasu baitaude herrian, azken datuen arabera. Gasteizen ere intzidentziak gora egiten jarraitzen du 521 kasu 100.000 biztanleko (astelehenean 375 kasu ziren).

Bizkaian, intzidentzia 370 kasutik 340ra jaitsi da 100.000 biztanleko. Gaur 11 udalerri gehiagok bat egin dute zerrenda gorrira, horien artean Barakaldok, eta orotara 90 herri daude eremu horretan.

Ondarroa, Durango edo Ermua dira eragin handiena duten herriak, 1.000 kasuren muga gainditzen baitute guztiek. Dena dela, azpimarratzekoa da Santurtzi, Ortuella edo Zalla bezalako udalerri handiek eremu laranjari eutsi diotela. Erandio, berriz, eremu horian dago 90 kasurekin 100.000 biztanleko.

Gipuzkoako intzidentzia, berriz, ia 1.000 kasukoa da, (966 kasu 100.000 biztanleko). Hala, eremu gorrian jarraitzen du, 76 herri gehiagorekin batera, hau da, aurreko astean baino bi gehiago.

Azpeitia nabarmentzen da, 100.000 biztanleko 2.634 kasuko intzidentziarekin. Gainera, Zumarragak, Urretxuk, Eibarrek eta Andoainek 1.500 kasuak gainditu dituzte 100.000 biztanleko.

Europar Batasunak onartutako koloreen mapa egokitu du Jaurlaritzak, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Amurrio Bermeo Bilbo berriak Donostia bideoak Basauri Erandio Galdakao argazkiak Getxo argazkiak Portugalete albisteak Santurtzi Sestao argazkiak Sopela argazkiak Barakaldo Ermua albisteak Eibar albisteak Elgoibar argazkiak Hernani albisteak Mungia berriak Azpeitia Tolosa Gernika-Lumo bideoak Zarautz Laudioko albisteak Arrasate albisteak Muskiz albisteak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz albisteak Orio Agurain albisteak Lekeitio albisteak Durango argazkiak Arrigorriaga bideoak Ondarroa Trapagaran Ortuella albisteak Pasaia albisteak Lasarte-Oria Errenteria argazkiak Zumarraga Azkoitia albisteak Andoain Bergara albisteak Zumaia Villabona albisteak Usurbil Ordizia Urnieta bideoak Oiartzun albisteak Astigarraga bideoak Oñati bideoak Balmaseda Beasain Deba bideoak Eguneko albisteak Urretxu albisteak Legazpi albisteak Etxebarri azken ordukoa Abanto Zierbena albisteak Zalla Elorrio albisteak Abadiño Berango Aretxabaleta Lezo Derio albisteak Gueñes azken ordukoa Gorliz Mutriku Markina-Xemein albisteak Zer gertatu da Lazkao herrian? Koronabirusa Osasun-larrialdi egoera amaitu da EAEn