Gizartea -

Koronabirusaren semaforoa

EAEko zortzi udalerri daude eremu gorrian eta neurri berriak izango dituzte asteartetik

Gotzone Sagardui Osasun sailburuak prentsaurrekoa emango du asteartean gorriz dauden ondorengo udalerrietan ezarriko diren murrizketen berri emateko: Agurain, Astigarraga, Azpeitia, Elorrio, Pasaia, Tolosa, Urretxu eta Zumarraga.

Grafikoa: EITB Media.
Grafikoa: EITB Media.
Grafikoa: EITB Media.

ANE SANTESTEBAN | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

(OHARRA: Koronabirusaren semaforoa astean behin eguneratuko da aurrerantzean, astelehenero)

Zortzi udalerri daude eremu gorrian Euskal Autonomia Erkidegoan, covid-19ak EAEn herriz herri izan duen eragina neurtzeko Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak erabiltzen duen semaforoaren arabera. Agurain, Astigarraga, Azpeitia eta Zumarraga udalerriei Elorrio, Pasaia, Tolosa eta Urretxu gehitu zaizkie. Abadiño, berriz, eremu latzenetik irten da.

Testuinguru horretan, eta Eusko Jaurlaritzak iragarri bezala, astearte honetan ezagutuko ditugu covid-19aren eragin handia duten udalerri horietan hartuko diren neurri murriztaileak. Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak aurreratu duenez, neurriak jende pilaketak saihestera bideratuko dira, eta herritarrak kontzientziatzera, "joera txarra geldiaraztea guztion lana" baita.

Araba gune horian dago (62 kasu), eta eremu berean dago Gasteiz. Amurrio eta Laudio, berriz, eremu berdean daude, eta Agurainek gorri jarraitzen du. Ez dago udalerririk eremu laranjan.

Bizkaiak eremu horiari eutsi dio, baina intzidentziak gora egiten jarraitzen du (120 kasu 100.000 biztanleko). Abadiño eremu gorritik kanpo dago, baina Elorrio sartu da bertan, azken egunetako intzidentzia altuagatik.

Laranjaz, berriz, Abadiño, Durango eta Zornotza daude.

Eremu horian, honako udalerri hauek daude: Balmaseda, Basauri, Bermeo, Bilbo, Erandio, Galdakao, Gernika-Lumo, Leioa, Mungia, Ondarroa, Ortuella, Trapagaran eta Zalla. Azken egunetan, baina, beste 12 udalerri sartu dira zerrendan: Barakaldo, Berango, Derio, Ermua, Etxebarri, Getxo, Gorliz, Lekeitio, Markina-Xemein, Portugalete, Santurtzi eta Sopela.

Zerrenda berdean, berriz, hauek daude: Abanto, Arrigorriaga, Gueñes, Muskiz eta Sestao.

Gipuzkoak horiz jarraitzen du, intzidentziak azken egunetan gora egin arren nabarmen, 100.000 biztanleko 308 kasu baitituzte bertan. Astigarragan, Azpetian eta Zumarragan gorri jarraitzen du semaforoak, eta, gaurtik aurrera, baita Pasaian, Tolosan eta Urretxun ere.

Eibar eta Elgoibar udalerri laranjak dira.

Andoain, Aretxabaleta, Arrasate, Azkoitia, Beasain, Bergara, Deba, Donostia, Eibar, Elgoibar, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Legazpi, Lezo, Mutriku, Oiartzun, Oñati, Ordizia, Pasaia, Tolosa, Urnieta, Usurbil, Villabona, Zarautz eta Zumaia udalerri horiak dira. Lazkao, Errenteria eta Orio batu zaie zerrendara.

Amaitzeko, Debak bakarrik eutsi dio berdeari.

Europar Batasunak onartutako koloreen mapa egokitu du Jaurlaritzak, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Amurrio Bermeo Bilbo berriak Donostia bideoak Basauri Erandio Galdakao argazkiak Getxo argazkiak Portugalete albisteak Santurtzi Sestao argazkiak Sopela argazkiak Barakaldo Ermua albisteak Eibar albisteak Elgoibar argazkiak Hernani albisteak Mungia berriak Azpeitia Tolosa Gernika-Lumo bideoak Zarautz Laudioko albisteak Arrasate albisteak Muskiz albisteak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz albisteak Orio Agurain albisteak Lekeitio albisteak Durango argazkiak Arrigorriaga bideoak Ondarroa Trapagaran Ortuella albisteak Pasaia albisteak Lasarte-Oria Errenteria argazkiak Zumarraga Azkoitia albisteak Andoain Bergara albisteak Zumaia Villabona albisteak Usurbil Ordizia Urnieta bideoak Oiartzun albisteak Astigarraga bideoak Oñati bideoak Balmaseda Beasain Deba bideoak Eguneko albisteak Urretxu albisteak Legazpi albisteak Etxebarri azken ordukoa Abanto Zierbena albisteak Zalla Elorrio albisteak Abadiño Berango Aretxabaleta Lezo Derio albisteak Gueñes azken ordukoa Gorliz Mutriku Markina-Xemein albisteak Zer gertatu da Lazkao herrian? Koronabirusa Osasun-larrialdi egoera amaitu da EAEn