Gizartea -
Koronabirusaren semaforoa
Agurain, Ondarroa eta Lazkao eremu gorrira igaro dira
Urnietarekin batera, lau dira, hortaz, eremu gorrian dauden udalerriak. Gainera, Bilbok eta beste 10 herrik okerrera egin dute, eta berdetik horira egin dute jauzi.
ANE SANTESTEBAN | EITB Media
(OHARRA: Koronabirusaren semaforoa astean behin eguneratuko da aurrerantzean, astelehenero)
Intzidentziak gora egiten jarraitzen du Euskadin, covid-19ak EAEn herriz herri izan duen eragina neurtzeko Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak erabiltzen duen semaforoaren arabera. Urnieta zen eremu gorrian zegoen udalerri bakarra, baina Agurain, Ondarroa eta Lazkao gehitu zaizkio. Datuak lurraldez lurralde aztertuta, Arabak berdeari eutsi dio eta Bizkaia eta Gipuzkoa horiz ageri dira.
Arabak gune berdean jarraitzen du (47 kasu), eta eremu berean daude Gasteiz eta Amurrio. Laudiok hori jarraitzen du, eta Agurainen egoerak nabarmen egin du okerrera eta gorri jarri da semaforoa. Ez dago udalerririk eremu laranjan.
Bizkaiak, eremu horiari eutsi dio (71 kasu 100.000 biztanleko), baina intzidentziak gora egin du lurraldean. Hala, Ondarroa eremu gorrira igaro da azken egunotan. Ez dago kolore laranjaz ageri den udalerririk.
Eremu horiari dagokionez, zerrenda hazi egin da. Arrigorriaga, Balmaseda, Berango, Galdakao, Getxo, Leioa, Markina-Xemein, Portugalete, Sestao, Sopela eta Trapagaran hori dauden udalerrien artean ageri dira, eta Bermeo, Bilbo, Leioa eta Zornotza gehitu dira zerrenda horretara azken orduotan.
Udalerri berdeak honako hauek dira: Abanto, Abadiño, Barakaldo, Basauri, Derio, Durango, Elorrio, Erandio, Ermua, Etxebarri, Gernika-Lumo, Gorliz, Gueñes, Lekeitio, Mungia, Muskiz, Ortuella eta Zalla. Santurtzi izan da ere horretan sartzen azkena, datuak hobetu ostean.
Gipuzkoak horiz jarraitzen du, eta azken egunetan gora egin du intzidentziak, 100.000 biztanleko 93 kasu baitituzte bertan. Urnieta gorriz ageri da, eta Lazkao ere bai.
Arrasatek, Azkoitiak, Azpeitiak, Beasainek, Bergarak, Donostiak, Eibarrek, Elgoibarrek, Lazkaok, Mutrikuk, Oñatik, Urretxuk, Zarautzek eta Zumarragak horian jarraitzen dute. Andoain, Arrasate, Lezo, Orio, Tolosa, Usurbil eta Villabona ere batu zaizkie, horian dauden udalerrien zerrendan.
Udalerri berdeak honako hauek dira: Aretxabaleta, Astigarraga, Deba, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Legazpi, Oiartzun, Ordizia, Pasaia, Usurbil eta Zumaia.
Europar Batasunak onartutako koloreen mapa egokitu du Jaurlaritzak, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.