Gizartea -
Koronabirusaren semaforoa
Herri denak gorrian, horiz jarri den Usurbil izan ezik
Usurbil laranjatik horira pasa da, ez baita kasurik atzeman azken orduetan han. EAEko gainerako udalerriak gorriz daude. Intzidentzia metatua 868 kasukoa da.
Olatz Prat | EITB MEDIA
EAE osoan Usurbil baino ez da mantentzen eremu latzenetik kanpo; han, gainera, ez dute positiborik detektatu azken orduetan eta laranjatik horira pasa da. Arabako eta Bizkaiko udalerri handi guztiak gorriz daude, covid-19ak EAEn herriz herri izan duen eragina neurtzeko duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera. Bizkaian eta Araban udalerri guztiak daude eremu gorrian.
Arabak (646 kasu 100.000 biztanleko) eremu gorrian jarraitzen du, baita Gasteiz hiriburuak eta Arabako beste hiru udalerriek ere (Agurain, Amurrio eta Laudio).
Horrenbestez, ez dago udalerri handirik eremu laranjan, horian edo berdean Araban.
Bizkaia ere (920 kasu 100.000 biztanleko) eremu gorrian dago, baita Bilbo eta lurraldeko udalerri guztiak ere; Bizkaian ez dago herri bakar bat ere eremu laranjan, horian edo berdean.
Gipuzkoa (826 kasu 100.000 biztanleko) eremu gorrian dago, baita hiriburua eta ia herri guztiak ere: Andoain, Arrasate, Aretxabaleta, Astigarraga, Azkoitia, Azpeitia, Beasain, Bergara, Deba, Donostia, Eibar, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Legazpi, Lezo, Mutriku, Oiartzun, Oñati, Ordizia, Orio, Pasaia, Tolosa, Urnieta, Urretxu, Villabona, Zarautz, Zumaia eta Zumarraga.
Semaforoa horian jarri da Usurbilen, (laranjan zegoen atzo) eta gune gorritik kanpo irauten duen udalerri bakarra da.
Horrenbestez, Gipuzkoan ez dago udalerririk eremu horian edo berdean.
Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du Jaurlaritzak, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.