Gizartea -
Koronabirusaren semaforoa
5.000 biztanletik gorako lau udalerri baino ez daude eremu gorritik kanpo EAE osoan
Derio, Etxebarri, Aretxabaleta, Azpeitia, Bergara eta Errenteria zerrenda gorrira pasa dira. EAEko 72 herri handietatik 68 daude zerrenda horretan. EAEko intzidentzia metatua 682 kasukoa da.
Olatz Prat | EITB MEDIA
5.000 biztanletik gorako lau udalerri baino ez daude eremu gorritik kanpo EAE osoan, Ermua Bizkaian, eta Lazkao, Legazpi eta Usurbil Gipuzkoan. EAEn azken hamalau eguneko intzidentzia metatua 682 kasukoa da 100.000 biztanleko, eta beraz, erkidegoa bera gorrian dago. Gaur kolore gorriko zerrendan sartu dira Derio, Etxebarri, Aretxabaleta, Azpeitia, Bergara eta Errenteria covid-19ak EAEn herriz herri izan duen eragina neurtzeko duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera.
Arabak (533 kasu 100.000 biztanleko) eremu gorrian mantentzen da, baita Gasteiz hiriburua ere. Era berean, 5.000 biztanletik gora dituzte Arabako beste hiru herriak ere gorrian daude: Agurain, Amurrio eta Laudio.
Horrenbestez, ez dago udalerri handirik eremu laranjan, horian edo berdean Araban.
Bizkaia ere (648 kasu 100.000 biztanleko) eremu gorrian dago, baita Bilbok ere. Gaur bi herri batu dira gorriz margotutako herrien zerrendara: Derio eta Etxebarri. Beraz semaforoa gorri dago Abadiño, Abanto Zierbena, Amorebieta-Etxano, Arrigorriaga, Balmaseda, Barakaldo, Basauri, Berango, Bermeo, Bilbao, Derio, Durango, Elorrio, Erandio, Etxebarri, Galdakao, Gernika-Lumo, Getxo, Gorliz, Güeñes, Leioa, Lekeitio, Markina-Xemein, Mungia, Muskiz, Ondarroa, Ortuella, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sopela, Trapagaran eta Zallan; bestela esanda, gorri dago 5.000 biztanletik gorako herri guztietan, Ermua izan ezik, kolore horiari eusten diona.
Ez dago udalerririk eremu laranjan edo berdean.
Gipuzkoa (736 kasu 100.000 biztanleko) eremu gorrian dago, eta gaurtik baita Aretxableta, Azpeitia, Bergara eta Errenteria ere.
Eremu latzenean jarraitzen dute Andoain, Arrasate, Astigarraga, Azkoitia, Beasain, Deba, Donostia, Eibar, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Lezo, Mutriku, Oiartzun, Oñati, Ordizia, Orio, Pasaia, Tolosa, Urnieta, Urretxu, Villabona, Zarautz, Zumaia eta Zumarragak.
Lazkaok laranjari eusten dio eta horiari, berriz, Legazpik eta Usurbilek.
Horrenbestez, ez dago udalerririk eremu berdean.
Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du Jaurlaritzak, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.