Gizartea -

Koronabirusa

Saltokietako edukiera murriztu egin du Jaurlaritzak, pilaketak saihesteko

150 metro karratutik gorako dendek eta lokalek % 60ra mugatu beharko dute edukiera.

Asteazkenean sartuko dira indarrean edukiera berriak. Argazkia: EFE
Asteazkenean sartuko dira indarrean edukiera berriak. Argazkia: EFE
Asteburuko jende pilaketak ikusita, dendetako aforoak zorroztea erabaki du Jaurlaritzak

1:17

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

LABIren Aholku Batzordeak saltoki handienetako edukiera mugatzea onartu du astelehen honetan, Gabonetako erosketa garaian jende pilaketa handiak saihesteko.

Hori horrela, 150 metro karratutik gorako dendek eta lokalek % 60ra mugatu beharko dute edukiera. Saltoki handienetan solairu eta denda guztietan bermatu beharko dute edukiera hori.

Gainerako saltokiek % 75eko edukiera izango dute.

Dekretu hau astearte honetan publikatuko dute EAEko Aldizkari Ofizialean, eta asteazkenean sartuko da indarrean.

Bilera berean, LABIk Gabonetarako proposamena ere onartu du. Besteak beste, 10 pertsonako taldeak baimentzea eta konfinamendu perimetralak bertan behera uztea proposatu dute EAEko erakundeek. Asteazkenean eztabaidatuko dute Espainiako Gobernuak eta erkidegoek Gabonetarako neurriak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bilbo Basauri Erandio Herriak eta Hiriak Getxo Santurtzi Sestao Sopela Bizkaia Gipuzkoa Araba Barakaldo Ermua Eibar Elgoibar Eusko Jaurlaritza Azpeitia Tolosa Euskal Autonomia Erkidegoa Espainia Gaixotasunak Laudio Hondarribia Muskiz Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Orio Agurain Lekeitio Durango Trapagaran Pasaia Zumarraga Azkoitia Zumaia Ordizia Urnieta Astigarraga Oñati Balmaseda Beasain Deba Albisteak Osasun albisteak Medikuak Zalla Elorrio Abadiño Berango Gueñes Erizaintza Sendagaiak Koronabirusa Alarma egoera Deseskalatzea LABI gaur