Leitzako herritar talde batek elkarretaratzea egin du gaur goizean Iruñean, inguru horretan bizi diren 600 adingabeak mediku batek artatzeko Nafarroako hiriburura joan behar dutela salatzeko.
Altzaiko kultur gizonarekin solas egin du "Itxarongela"n Eriz Zapirainek. Ondoren, Felix Zubiarekin behazun xixkuaren funtzioaz eta hura kendu beharrak dakartzan ondorioez aritu gara
Elon Musken Neuralink enpresa gizakietan probatzen ari den gailua bezalakoek aldi berri bat zabal dezakete, garuneko informazioa teknologikoki prozesatu ahal izango delako. Dakartzan aukera eta arriskuez aritu dira Miren Altuna neurologoa eta Itziar Alkorta bioetikaria.
Gurutzetako Ospitalean, bi hilabete baino ez dituen jaioberri bati bihotzeko eta trakeako kirurgia bikoitza egin diote, aldi berean. Estatuan ebakuntza hori egiten den lehen aldia da. Munduan horrelako 17 kirurgia baino ez dira egin lehenago.
Bizkarreko min asko eta oso desberdinak izan ohi dira. Horiek azaldu nahian aritu zaigu gaur Felix Zubia bizkarrezurraren egitura eta funtzionamentuari buruz.
Istripu larrietan emergentzia zerbtizuek eta osasun erakundeek nola lan egiten duten kontatu du Felixek A-15 eko istripua dela eta. asma hereditarioaz ere aritu gara.
Adostasunik ez dago zientzilarien artean galdera horri erantzuteko. Felix Zubiak bi posturen inguruko azalpenak eman dizkigu eta kukutxeztularen itzuleraz ere aritu da.
Vidal Salcedo medikuak udaberriko nekea izan du hizpide. Haren sintomak zeintzuk diren azaltzeaz gain, konpontzeko zer egin dezakegun azaldu digu. Dioenez, 3 edo 4 aste baino gehiago horrela sentituz gero, medikuarenera joan behar da.
Polifarmazia sindromeaz aritu zaigu Vidal Salcedo familiako medikua, egunean lau sendagai baino gehiago hartu behar dituzten pertsonez, alegia. Horrek zenbait ondorio ekarri ditzake: zorabioak, erorketak, memoria galera, dardarizoa… Pilulak hartzeko ordena bat zehaztearen beharra nabarmendu du.
Gotzon Genberok eutanasia eskatu zuen birkietako minbizia gibelera zabaldu eta heriotza duina izatea erabakita. Olatzek kontatu digu Itxarongelak, orduan bizitakoa. Felix Zubiak minbiziari buruzko galderak erantzun dizkigu.
Aurretiazko borondateen 50.000 dokumentu daude erregistratuta Euskadin. Azken urtean % 40 egin du gora sinatutako dokumentu kopuruak; 9.000 izen-emate, guztira.
Tuterako Argia ikastolako zuzendariarekin elkarrizketa itxarongelan eta gero kontsultan Felix Zubiarekin, 2024. urte honetan iritsi daitezkeen proiektu garrantzitsuenen artean Malariaren eta GIBaren kontrako txertoak aipatu ditu Felix Zubiak.
Espainiako Neurologia Elkarteko presidenteorde da Donostiako ospitaleko medikua. Beste espezializazioetan bezala, neurologian ere tratamendu-aukera berri, itxaropentsu baina garestiak sortzen ari direla nabarmendu du. "Osasuna ez da doakoa", ohartarazi du, "eta denok egin beharko dugu gogoeta"
Ikerketa honek baieztatu du fosforilatutako TAU 217 proteinak (p-tau217) patologia identifikatzeko zehaztasun handia erakusten duela. Suedian batez beste 66,3 urte dituzten 786 pazienteren laginetan oinarritzen da azterketa.
Itxarongelan Jesus Peron arotz eta itsasontzien maketagilea aurkeztu digu Eriz Zapirainek. Felix Zubiarekin, berriz, beste gai batzuen artean kolon narritakorraz aritu gara.
Leioako campusean eta Iruñekoan izango dira probak, eta Medikuntzako ikasleak ez ezik, besteak beste, Erizaintzakoak, Farmaziakoak eta Psikologiakoak ere aurkeztuko dira.
Ostiralean Laudioko EAGan bihotzekoak jota gizon bat hil izanaz ESK sindikatuak egindako salaketa abiapuntu hartu du OPA Herri Plataformak, eta "egoera honek inflexio-puntua izan behar" duela nabarmendu du.
Belaontzian eta itsasoan nabigatzeaz lehenik, eta, ondoren, maskararen derrigortasunaz aritu gara Felix Zubiarekin. Horrez gain, kannabisarekiko dependentzia hausteko aholkuak eman ditu entzule baten eskariz.
Gobernuz kanpoko erakundeak berretsi du Israelek "betebeharra" duela, Nazioarteko Zuzenbide Humanitarioak agintzen duenez, ospitaleetako "pazienteak eta langileak babesteko". Azken egunotan Al Aqsa ospitalean eta inguruetan eraso etengabeak izan direla salatu du.
EAEko eta Nafarroako zaintza epidemiologikoari buruzko datuek erakusten dute kasu kopuruak gora egiten jarraitzen duela. Osasun-erakundeek higiene-neurriak hartzea eta musukoa erabiltzea gomendatzen dute.
Siesta egin beharra ez da adiktiboa, baina badago oso lotuta gure erritmo zirkadianoari. Gibelari kalte egin diezaioketen botikei buruz aritu da Felix Zubia.
Gotzone Sagarduik nabarmendu du euskal osasun sistema "oso ona" dela. Halaber, pandemian zehar egindako ahalegin guztiek "ondorio batzuk" izan dituztela adierazi du, besteak beste, "berehalako eta premiazko kasuak lehenestea eta atzeragarria dena atzeratzea".
Umekiaren garapena nola joaten den azaldu digu gaur Felix Zubiak eta garapen horretan zailtasunak direnean sortzen den gaitz bati buruz: hipospadiasa. Zakilaren garapenean arazoak direnean gertatzen da, zulotxoa puntan izan beharrean beste toki batean gertatzen da.
Joxean eta Juanjo Gizakia Helburu proiektuaan dabiltza, Hernaniko Izan eraikinean. Euren alkohol eta kokaina adikzioei buruz ihardu dute Itziar Alduntzinekin eta ondoren Felix Zubiak, mediku ikuzpegitik arazo hauen gaineko azalpenak eman ditu.
Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu duenez, azken bi egunetan Larrialdietan izan diren itxaronaldi luzeak hiru faktoreren ondorioz gertatu dira: arnas gaixotasunen intzidentzia handitzea, jaietan milaka pertsona mugitzea eta medikuak kontratatzeko zailtasuna.
Dementziaren sintomak zeintzuk diren azaldu digu Vidal Salcedo familia-medikuak "Biba Zuek!" saioan. Bestalde, memoria lantzeko ariketa pare bat ekarri dizkigu eta dementziari aurre egiteko gomendioak eman dizkigu.
Katalin Kariko biokimikari hungariarrak eta Drew Weissman immunologo estatubatuarrak jaso dute Medikuntzaren Nobel saria, Stokolmen, gerora covid txertoa garatzeko ezinbestekoak izan ziren oinarriak lortzeagatik. Literatura, kimika, fisika eta gainontzeko diziplinetako sariak ere banatu dira gaur.
Hitzarmen berriaren hobekuntzen artean daude 2024ko urtarrilaren 1ean langileei ordainsariak % 11 igotzea, enpresak 2022-2023ko atzerapenak ordaintzea eta enpresak konpromisoa hartzen duela 2024ko KPIa negoziatzeko datorren urtean.
Hala jasotzen da Eusko Legebiltzarrean ostegun honetan onartuko den Osasun Publikoaren Legearen proiektuan sartutako xedapen berri batean. Osasun Sailak hilabeteak zeramatzan mediku espezialistak eta erizainak herritartasunaren baldintzatik salbuesteko legezko irtenbideak bilatzen.
Urdaileko azidoa gorantz joan eta esofagoa mindu lezake eta hori luzaroan gertatzen bada, orduan sortzen da Barreten exofagoa. Horri buruzko azalpenak eman ditu Felix Zubiak.
Estresa pairatzea gero eta ohikoagoa da gaur egungo gizartean. Gainera, askotan azalean ikusten dira ondorioak, hala nola, dermatitisa, psoriasia… Kasu horietan nola joka dezakegun erakutsi digu Vidal Salcedo familia medikuak.
Ahultasuna gorputz-adarren batean, hitzik artikulatu ezina, bat-bateko itsutasuna edo buruko min handia; horiek dira Euskadin urtero iktusa izaten duten 5.000 pertsonek sentitu ahal izan dituzten sintomak. Kasuen % 80 saihets daitezke. Sintomak ezagutzea eta azkar esku hartzea funtsezkoa da.