Kaltetuenak nekazaritzako langileak, baliabide naturalen kudeaketarekin, eraikuntzarekin, hondakinen bilketarekin, garraioarekin, turismoarekin eta kirolekin lotutako lanak egiten dituztenak dira. Hau da, lanaldiaren zati handi bat aire zabalean igarotzen dutenak.
Alex Garcia duela hilabete baino gehiagotik zegoen Bangkokeko ospitale batean, pankreatitisak jota, eta ebakuazio zail baten ostean, Gurutzetako ospitalera eraman zuten igandean.
Gurutzetako Ospitaleko Medikuntza Intentsiboko Zerbitzuko Jose Luis Moreno doktoreak adierazi duenez, Alex Garcia "sendatuko dela" espero dute, nahiz eta "prozesua luzea izan litekeen, larritasunaren ondorioz".
Ebakuazio zail baten ostean, etxetik gertu dago azkenean Alex Garcia, pankreatitis batek jota egoera oso larrian Thailandian hilabete ospitaleratuta egon ondoren. Osasun Sailak ohar bidez zabaldu duenez, kontziente dago eta haren bilakaeraren zain egon beharko da.
Euskadiko Alkohol Espektro Fetalaren Nahasmenduari buruzko I. Jardunaldiak, Alkohol Sindrome Fetalaren Euskadiko Elkarteak (ASAFE) sustatutakoak, gizarte- eta osasun-arloko profesionalak eta kaltetutako familiak bildu ditu Abadiñon. Helburuak: arazoa ikusaraztea, kontzientziatzea eta laguntzea.
Burmuineko Gaitza dutenen Gipuzkoako Elkarteak lehen aldiz antolatu du hareazko gazteluen txapelketa. Kalte zerebrala zer den, eta gaixoari eta familiari nola eragiten dion ezagutaraztea eta sentsibilizatzea izan da helburua.
"El Maño" Basozelai auzoko auzokideen elkarteak itsulapikoak banatu ditu herriko 84 saltoki eta tabernatan, eta ekitaldi solidarioak antolatu dituzte hilaren 27 eta 28rako.
Jaime Lafita getxoztarrak, ELA gaixotasuna duenak, Heriotzaren Haraneko (AEB) 650 kilometro baino gehiago egin ditu bederatzi etapatan, tandemean. Ekimen honekin, DalecandELA elkarteak gaixotasuna ikusarazi eta ikerketarako funtsak eskatu nahi izan ditu.
Hegazkinean, bost mediku eta lau erizain militar doaz. Euskadira itzuliko da zuzenean, eta Loiuko aireportutik Gurutzetara eramango dute Alexander Garcia.
Marisol Garmendia Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak gaur hedabideei jakinarazi dienez, oraindik ez dago gaixoa aberriratzeko datarik, bidaia "ez baita erraza", baimen "dezente" behar dituelako.
Bizkaiko auzoko bizilagunek hainbat itsulapiko banatu dituzte inguruko hainbat tokitan, Thailandian pankreatitisak jota ospitaleratutako gaztearen familiari laguntzeko.
Espainiako Gobernuko ordezkari Marisol Garmendiak ziurtatu du Espainiako Gobernua tramite guztiak egiten ari dela "ahal den neurrian eta lehenbailehen" Thailandian pankreatitisak jota gaixo dagoen herritarra etxeratzeko.
Thailandian pankreatitisak jota gaixorik dagoen gaztea etxera itzuli ahal izango da. Defentsa eta Atzerri ministerioek baieztatu dutenez, Espainiaratzeko kudeaketak eta hegazkin medikalizatua prestatzen hasi dira, baina oraingoz ez dute datarik zehaztu, EITB Mediak jakin ahal izan duenez.
Begoña Solauni parkinsona diagnostikatu zioten duela 4 urte. Lanbidez erizaina da, baina gaixotasunarengatik lana utzi behar izan zuen eta bere bizitza guztiz aldatu zen. "Biba Zuek"en parkinsonarekin bizikidetza nolakoa den azaldu digu.
Defentsa eta Atzerri ministerioek baieztatu dutenez, pankreatitisa duen gaztea Espainiaratzeko kudeaketak eta hegazkin medikalizatua prestatzen hasi dira, baina oraingoz ez dute datarik zehaztu. Gaur pazientea "egonkor dago, bere larritasunaren barruan".
Familiak Margarita Robles Defentsa ministroarekin telefonoz hitz egin zuen astelehenean, eta Roblesek egoera aztertuko duela adierazi zien. Gipuzkoako Aldundia eta Donostiako Udala gaztearen senideei laguntzeko prest agertu dira.
EITBk emaztearekin hitz egin du, eta adierazi digu barne-hemorragia larria izateko arriskuan dagoela. Familiaren azken itxaropena Defentsa Ministerioaren hegazkin bat da.
Parkinsonaren Nazioarteko Eguna baliatu dugu gaixotasun degeneratiboa gertutik ezagutzeko Begoña Solaunekin. ASPARBI Bizkaiko elkartearen lana ere nabarmendu du, besteak beste, Walking Football ekimenean parte hartzea bultzatuz.
Egitasmoa "erkidego guztien lanaren emaitza da", nabarmendu du Monica Garcia Osasun ministroak, Lurralde arteko Kontseiluaren bileraren amaieran. Azkenean erkidegoek testua babestu dute, eta "orain" lege bihurtuko da, gaineratu du.
"Logikoki, ezin dugu aurka egin, estrategiaren alde orokorrekin ados gaudelako", esan du Nafarroako Osasun kontseilariak, "baina ezin dugu aldeko boto argirik eman, informazioa falta baita", zehaztu du.
Duela 6 urte esklerosi anizkoitza diagnostikatu zioten Mikel Lizarralde eibartarrari. Hasieran oso gaizki hartu zuen, baina buelta eman zion. Zazpi proiektuarekin esklerosi anizkoitza duten pertsonei erakutsi nahi die bizitza aktiboa izan dezaketela. Saalda proiektu solidarioaz ere aritu da.
Mikel Sarmientok depresio iraunkorra du; diagnostikoa jakin aurretik galduta sentitzen zen, bere bizitzak ez zuen orekarik. Gorabeherak dituen arren, depresioarekin bizitzen ikasi du; bere iluntasunak eta barneko mamuak bere onurarako erabiltzen ditu.
Iruñeko Udalean Geroa Baiko zinegotzi denak sare sozialetan argitaratutako bideo batean azaldu duenez, hilaren 26an ebakuntza egingo diote, eta lanetik kanpo egongo da egun batzuez. "Indarberrituta" itzuliko dela hitz eman du.
69 genoma aldatu dizkiote giltzurrunari, CRISPR-Cas9 teknologia erabilita, kaltegarriak izan daitezkeen txerri geneen ordez giza geneak txertatzeko, hartzailearen gorputzak onar ditzan.
Covid iraunkorra duten pazienteek Covid Iraunkorraren Nazioarteko Egunean, martxoaren 15ean, ohartarazi dute "bakarrik" sentitzen direla, eta "lan- eta gizarte-egoera bereziki ahulean" daudela salatu dute.
Ministerioaren asmoa litzateke 14 eta 22 urte bitarteko gazte guztiei, haien errenta-maila edozein izanda ere, preserbatiboak beren osasun-txartelean kargatzea, farmazietan hartu ahal izan ditzaten.
Senide edo lagun baten heriotzaren aurrean, askotan umeei, albistea ezkutatu edo gozatu egiten zaie, babesteko asmoz. Gehiegizko babesa kaltegarria dela iritzita, adituek zintzotasunez eta naturaltasunez komunikatzea aholkatzen dute.
1. Motako Tirosinemiak gibeleko eta giltzurrunetako eritasunak eragin ditzake. Guztira, 14 gaixotasun detektatzen dituzte jaioberriei egiten dieten proba honetan.
Bilboko Lan Arloko 7 zenbakiko Epaitegiaren ebazpen judizial batek daio 70eko eta 80ko hamarkadetan amiantoarekin lan egin zela Petronorren plantan, langileen osasuna babesteko inolako neurririk hartu gabe.
RASFFek (Rapid Alert System Feed and Food) ohartarazi du A hepatitisa dagoela Marokotik Espainiara iritsitako marrubietan. Arrisku "serioa" da, substantzia horren "gehieneko maila" (25 gramo) gainditzen duelako.
Udaberrian izaten ditugun buruko minak izan ditu hizpide Vidal Salcedo familia medikuak. Sintomak zeintzuk diren eta sendabidea zein den azaldu digu "Biba Zuek!" saioan.
Langilea sorbaldan min hartuta zegoen, ebakuntza egiteko itxaron zerrendan. Enpresak bost eguneko epea du langilea berriro kontratu edo 95.430 euroko kalte-ordaina eman erabakitzeko.