Euskal Autonomia Erkidegoa

1 / 30 Hurrengoa
Gizarte ekimeneko ikastetxeetan deitutako aste osoko greban parte hartzeko deia egin dute sindikatuek

Gizarte ekimeneko ikastetxeetan deitutako aste osoko greban parte hartzeko deia egin dute sindikatuek

ELA, Steilas, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek bost greba egun deitu dituzte, astelehenetik ostiralera, lan hitzarmen berria galdegiteko. Hezkuntza Sailarekin bildu ziren sindikatuak, eta Kristau Eskola eta AICE-IZEA patronalekin sortutako gatazkan esku hartzeko eskatu zioten.
Urkullu (EAJ), Kortajarena (EH Bildu) eta Gorrotxategi (EP), herritarren balorazioan gainditu duten bakarrak

Urkullu (EAJ), Kortajarena (EH Bildu) eta Gorrotxategi (EP), herritarren balorazioan gainditu duten bakarrak

Jaurlaritzak hiru hilean behin egiten duen inkestaren bigarren parte honetan EAEk dituen arazo nagusiei buruz galdetu zaio biztanleriari. Lan merkatua eta osasungintza izan dira, beste behin, aipatuenak.
Amorebieta eta Levanteren Errege Kopako partidan laburpena

Amorebieta eta Levanteren Errege Kopako partidan laburpena

Haritz Mujikaren taldeak garaipena lortu du Ciutat de Valencian; hortaz, aurrera egingo dute txapelketan, Levante kanporatuta.

Atzoko arrakastaren ondotik, haurrak protagonista hartuta zabaldu ditu ateak gaur Landako Guneak

Atzoko arrakastaren ondotik, haurrak protagonista hartuta zabaldu ditu ateak gaur Landako Guneak

Durangoko Azokaren lehen egunak jendetza bildu du Landako Gunean
58. edizioak atzo ireki zituen ateak eta abenduaren 10era arte 950 nobedade eta dozenaka ekitaldi ikusteko aukera dago. Euskal Herriko hainbat ikastetxetatik ehunka haur eta gazte etorriko dira gaur azoka.

De Ridderek eta Killeya-Jonesek gidatutako garaipen estua, Surne Bilbao Basketentzat

De Ridderek eta Killeya-Jonesek gidatutako garaipen estua, Surne Bilbao Basketentzat

Jaume Ponsarnauren taldeak 75-73 irabazi zion Gottingen talde alemaniarrari Miribillan, FIBA Europe Cupeko bigarren faseko lehen partidan.
Beñat Gaztelurrutia (Gerediaga Elkartea): ''Nahiko genuke atzoko eguna errepikatzen joatea egunez egun''

Beñat Gaztelurrutia (Gerediaga Elkartea): ''Nahiko genuke atzoko eguna errepikatzen joatea egunez egun''

Atzoko egunaren balorazioa oso positiboa egin du Beñat Gaztelurrutia Gerediaga Elkarteko koordinatzaileak, jendetza hurbildu baitzen Durangoko Azokara. Hala, ondorengo egunetarako ere, eguraldia gora behera, kulturzaleei eta bisitariei azokara joateko deia luzatu die.

Baskoniak 80-79 hartu du mendean Fenerbahce, eta gorantz jarraitzen du Euroligan

Baskoniak 80-79 hartu du mendean Fenerbahce, eta gorantz jarraitzen du Euroligan

Gasteizko taldeak garaipen garrantzitsua lortu du, Euroligako Fase Erregularrean goian jarraitzeko. Markus Howard base estatubatuarraren lan bikaina azpimarratu beharra dago: 28 puntu lortu ditu.
2024ko Binakako Txapelketako sailkapenak, emaitzak eta egutegia

2024ko Binakako Txapelketako sailkapenak, emaitzak eta egutegia

Hasierako ligaxkak 14 jardunaldi izango ditu. Ondoren, play-offa jokatuko dute hirugarren eta seigarren postuen artean sailkatzen diren bikoteek. Finalerdiak izango dira gero, eta, azkenik, finala, martxoaren 31n.

Urrian desagertutako gizonaren bilaketari ekin diote berriz ere, Jaizkibelen bere motxila aurkitu ostean

Astigarragako 56 urteko gizon bat da, eta joan den urriaren 24az geroztik dago desagertuta, bilaketa lanek porrot egin ondotik. Ertzaintzaren bilaketa-taldeak motxila aurkitu den gunean zentratuko du bilaketa, Jaizkibel inguruan.
Gizarte ekimeneko ikastetxeetan datorren asterako deituta dagoen greban parte hartzeko deia egin dute

Gizarte ekimeneko ikastetxeetan datorren asterako deituta dagoen greban parte hartzeko deia egin dute

ELA, Steilas, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek bost greba egun deitu dituzte lan hitzarmen berria galdegiteko. Atzo Hezkuntza Sailarekin bildu ziren sindikatuak, eta Kristau Eskola eta AICE-IZEA patronalekin sortutako gatazkan esku hartzeko eskatu zioten.
Zabalik dira jada Landako Guneko ateak

Zabalik dira jada Landako Guneko ateak

10:30ean ireki dituzte Landako Guneko ateak. Gaurtik igandera, euskal kulturak "amets egiteko espazio bizia" izango du Durangoko 58. Azokan, sormenaren fantasiaz gozatu nahi duten guztien eskura. 

Adingabeen artean pobrezia arrisku tasa baxuena duen Estatuko erkidegoa da EAE

Adingabeen artean pobrezia arrisku tasa baxuena duen Estatuko erkidegoa da EAE

Hain zuzen ere, % 16,6an dago pobrezia arrisku tasa Euskal Autonomia Erkidegoan. Espainiar Estatuak jaso du Europar Batasuneko nota txarrena, Unicefen arabera.
Gasteizko Michelingo gehiengo sindikalak eta zuzendaritzak lantaldea murrizteko akordioa lortu dute

Gasteizko Michelingo gehiengo sindikalak eta zuzendaritzak lantaldea murrizteko akordioa lortu dute

Neurriak 150 langileri eragingo die, eta borondatezko irteerak, errelebo kontratuak edo langileak beste lantegi batzuetara mugitzea proposatu du multinazionalak. Enpresa batzordean gehiengoa duten CCOO, UGT eta CSIF sindikatuek zuzendaritzak proposatutako plana onartu dute.
BCBL zentro donostiarra boluntario bila dabil, elebitasunak errendimendu kognitiboa hobetzen duen ikertzeko

BCBL zentro donostiarra boluntario bila dabil, elebitasunak errendimendu kognitiboa hobetzen duen ikertzeko

Soilik gaztelania dakiten 60 eta 80 urte bitarteko elebakarrak, eta gaztelaniaz eta euskaraz berba egiten duten adin tarte bereko elebidunak nahi ditu ikerketa horretarako Basque Center on Cognition, Brain and Languagek.
EAEko herritar bakoitzak 589 euro gastatuko ditu batez beste Gabonetan, 2022an baino % 14 gutxiago

EAEko herritar bakoitzak 589 euro gastatuko ditu batez beste Gabonetan, 2022an baino % 14 gutxiago

Galdekatuek erantzundakoaren arabera, perfumeetan (% 56), arropa eta oinetakoetan (% 47,5) eta jostailuetan (% 43,6) xahutuko dute EAEko herritarrek diru gehien.
Eusko Jaurlaritzak 605.000 joan-etorri aurreikusten ditu abenduko zubian, eta zuhurtzia eskatu du errepideetan

Eusko Jaurlaritzak 605.000 joan-etorri aurreikusten ditu abenduko zubian, eta zuhurtzia eskatu du errepideetan

Trafiko Zuzendaritzak bereziki arretaz gidatzea aholkatu du Armiñongo lotunean, AP-8 autobidean Iparralderako noranzkoan, eta A-8 errepidean Kantabriarako mugan.
Denis Itxaso Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkariari elkarrizketa

Denis Itxaso Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkariari elkarrizketa

Denis Itxaso Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkariari elkarrizketa.

Albiste izango dira: Zubiko irteera operazioa, PISA azterlanaren emaitzak eta Santi Cocaren heriotzaren epaia

Albiste izango dira: Zubiko irteera operazioa, PISA azterlanaren emaitzak eta Santi Cocaren heriotzaren epaia

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
30.000 euroko isuna ezarri diote Yelmo Cines enpresari, kanpoko janaria sartzen ez uzteagatik

30.000 euroko isuna ezarri diote Yelmo Cines enpresari, kanpoko janaria sartzen ez uzteagatik

Isuna ez da oraindik irmoa, Yelmo Cinesek errekurtsoa aurkeztu baitu, eta, beraz, oraindik ez da amaitu prozesu administratiboa, Kontsumobidek azaldu duenez.
Telefonicaren enplegu-erregulazioko espedienteak 291 langileri eragin diezaieke Hego Euskal Herrian

Telefonicaren enplegu-erregulazioko espedienteak 291 langileri eragin diezaieke Hego Euskal Herrian

Guztira, Telefonicak 5.100 langile baino gehiagorentzako enplegu-erregulazioko espedientea proposatu du Espainiako filial nagusietan 2026ra arte; Euskadin 255 langileri eragingo lieke, eta Nafarroan, 36ri.
Sindikatu nagusiek ontzat hartu dute EAEko langabeziaren jaitsiera, baina gazteen prekarietatea deitoratu dute

Sindikatu nagusiek ontzat hartu dute EAEko langabeziaren jaitsiera, baina gazteen prekarietatea deitoratu dute

Azaroan, 1.493 langabe gutxiago zenbatu dira Euskadin, % 1,36 gutxiago urriarekin alderatuta; beraz, langabeen kopurua 108.152 pertsonakoa da, 2008tik azaro batean erregistratutako zifrarik txikiena.
Elkarrekin Podemosek ituna egin du EAJ eta PSE-EErekin, aberastasun handien gaineko zerga Euskadin aplikatzeko

Elkarrekin Podemosek ituna egin du EAJ eta PSE-EErekin, aberastasun handien gaineko zerga Euskadin aplikatzeko

Akordio horren arabera, 12,8 milioi eurotik gorako ondarea dutenei % 2ko zerga ezarriko diete Bizkaian, eta % 2,5ekoa Gipuzkoan eta Araban. 14,5 milioi eurotik gorako ondarea dutenei, berriz, % 3,5ekoa, hiru lurraldetan.
Ingurumena babesteari buruzko akordioa itxi dute Euskadik eta Txinako Jiangsu probintziak

Ingurumena babesteari buruzko akordioa itxi dute Euskadik eta Txinako Jiangsu probintziak

Lankidetzan arituko dira klima aldaketarekin, biodibertsitatearekin eta ekonomia zirkularrarekin lotutako politiketan.
Ander Barrenetxeak bihurritua du eskuin orkatillean

Ander Barrenetxeak bihurritua du eskuin orkatillean

Realeko aurrelariak larunbatean hartu zuen min, Sadarren Osasunaren kontra jokatutako norgehiagokan.
1.493 langabe gutxiago zenbatu dituzte EAEn eta 160 gehiago Nafarroan, azaroan

1.493 langabe gutxiago zenbatu dituzte EAEn eta 160 gehiago Nafarroan, azaroan

Guztira, 108.152 pertsona daude Lanbiden izena emanda —2008tik azaroan erregistratutako langabetu kopuru txikiena—, eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuan, 30.160 pertsona. Hala ere, iazko azaroarekin alderatuta langabeziak behera egin du bai EAEn (% 2,31) eta baita Nafarroan (% 4,23) ere.
Johan-Lopez eta Laduche-Gorka bikoteen arteko lehia, Eusko Label Winter Seriesen seigarren jardunaldian

Johan-Lopez eta Laduche-Gorka bikoteen arteko lehia, Eusko Label Winter Seriesen seigarren jardunaldian

Neurketa Gernikako Jai Alai frontoian jokatuko dute, eta 22:15etik aurrera ikusgai izango da ETB1en eta eitb.eus-en.

Bilboko estetika zentru bat ikertzen ari dira zuhurtziagabekeriazko hilketa gertatu ote zen argitzeko

Ile txertaketa ebakuntzaren ondoren hil zen 39 urteko kantabriar baten familiak salaketa jarri zuen. Auzitegiak hasiera batean kasua artxibatzea erabaki zuen baina senideek helegitea jarri ostean, kasua berrirekitzea erabaki dute bere garaian ez zelako zehaztu "heriotzaren arrazoia".
Elordik eta Rezustak mendean hartu dute Ezkurdia-Tolosa (22-11) bikotea

Elordik eta Rezustak mendean hartu dute Ezkurdia-Tolosa (22-11) bikotea

Aitor Elordik eta Beñat Rezustak bigarren garaipena bereganatu dute Binakako Txapelketan, bigarren jardunaldian Joseba Ezkurdiari eta Xabier Tolosari 22 eta 11 irabazita. Sailkapeneko liderrak dira Elordi eta Rezusta.

Mikel Arruti Lezoko alkatea: ''Herian denok elkar ezagutzen dugu eta horrelako albiste bat oso gogorra da''

Mikel Arruti Lezoko alkatea: ''Herian denok elkar ezagutzen dugu eta horrelako albiste bat oso gogorra da''

Lezo herri txikia dela gogorarazi du Mikel Arruti Salaberria alkateak eta gaurko istripua kolpe izugarria izan dela denentzat. ''Badakigu ez dagoela hitzik familiarrei eta lagunei mina arintzeko baina gure berotasuna eta gure doluminik sentikorrenak helarazi nahi genizkieke", adierazi du.

Lucas Eguibarrek brontzezko domina batekin eman dio hasiera denboraldiari

Lucas Eguibarrek brontzezko domina batekin eman dio hasiera denboraldiari

Basque Teameko snowboardlaria hemeretzigarren aldiz igo da Munduko Kopa bateko podiumera Les Deux Alpeetako proban.
Ertzaintzak atxilotu egin du Lezon bi gazte hil diren istripuan nahasitako autoetako baten gidaria

Ertzaintzak atxilotu egin du Lezon bi gazte hil diren istripuan nahasitako autoetako baten gidaria

Frantziako nazionalitatea duen 21 urteko gizonezko bat atxilotu dute, bide-segurtasunaren aurkako delitua eta zuhurtziagabekeria larriagatik eragindako giza hilketa leporatuta. Donostia Ospitalera eraman dute artatzera, eta epailearen esku utziko dute alta eman ondoren.
Kutxabank Araskik bereganatu du garaipena Lointek Gernikaren aurkako derbian, luzapenean nagusituta (64-66)

Kutxabank Araskik bereganatu du garaipena Lointek Gernikaren aurkako derbian, luzapenean nagusituta (64-66)

Arabako taldeak mendean hartu du Bizkaikoa 64-66ko emaitzarekin Malosten jokatutako Endesa Ligako 10. jardunaldiko euskal derbian. Partida luzapenean erabaki da.
Maayoufek maratoiko Espainiako errekorra ezarri du Valentzian

Maayoufek maratoiko Espainiako errekorra ezarri du Valentzian

Majida Maayouf Agurainen (Araba) bizi den atletak maratoiko Espainiako errekorra ezarri du. Valentziako Maratoian 2 ordu, 21 minutu eta 28 segundoko marka eginda lortu du errekorra. Aurreko marka 4 minutu eta 47 segundoan hobetu du. Duela gutxi lortu du espainiar herritartasuna.

Edurne Pasaban, birsortzeko gaitasuna

Edurne Pasaban, birsortzeko gaitasuna

Pasaban munduko 14 zortzimilakoak igo zituen lehen emakumea izan zen. Lorpen horrek izugarrizko arrakasta ekarri zion, baina baita presio handia eragin ere.

Oroz: ''Reala oso talde ona da, puntua ontzat eman dezakegu''

Oroz: ''Reala oso talde ona da, puntua ontzat eman dezakegu''

Aimar Oroz Osasunako jokalariak talde gorritxoak Realaren kontra erdietsitako berdinketari (1-1) buruz hitz egin du EITB Mediarekin Sadarren jokatutako euskal derbia amaituta.

Durangoko Azoka ez da saltoki erraldoi bat soilik, egun osorako plana eskaintzen du

"Durangoko Azoka ez da saltoki erraldoi bat soilik, egun osorako plana eskaintzen du"

Azoka antolatzen duen Gerediaga Elkartearen koordinatzaileak esan du "guztia antolatuta" dutela asteazkenean, 10:00etan, 58. edizioaren ateak irekitzeko.
Gasteizko Andre Maria Zuriaren plaza lepo bete da minbiziaren aurkako ikerketaren alde

Gasteizko Andre Maria Zuriaren plaza lepo bete da minbiziaren aurkako ikerketaren alde

Urtero legez, Gasteizko herritarrek bikain erantzun diote EITB Maratoiak planteatutako erronkari eta jendetza bildu da Andre Maria Zuriaren plazan, minbiziaren aurkako ikerketaren alde, ETSren "Aukera Berriak" abesteko eta dantzatzeko.

Etxeberria-Zabaleta bikoteak lehen puntua poltsikoratu du, Elezkano II.ari eta Martijari 9-22 irabazita

Etxeberria-Zabaleta bikoteak lehen puntua poltsikoratu du, Elezkano II.ari eta Martijari 9-22 irabazita

Peio Etxeberriak eta Jose Javier Zabaletak estreinako puntua bereganatu dute Binakako Txapelketan, 2. jardunaldian mendean hartu baitituzte Danel Elezkano eta Julen Martija (9-22).

Osasunako eta Realeko zaleak, elkarrekin giro onean

Osasunako eta Realeko zaleak, elkarrekin giro onean

Gorritxoek eta txuri-urdinek euskal derbia jokatuko dute, Sadarren, 21:00etan. Bi taldeetako zaleak Iruñeko kaleak koloroztatzen hasi dira goizetik. EITB Mediak jarraitzaileen iritziak jaso ditu.

Lointek Gernika Bizkaiaren eta Kutxabank Araskiren arteko euskal derbia, zuzenean, eitb.eus-en eta ETB1en

Lointek Gernika Bizkaiaren eta Kutxabank Araskiren arteko euskal derbia, zuzenean, eitb.eus-en eta ETB1en

Igandean, abenduaren 3an, jokatuko da Endesa Ligako 10. jardunaldiko euskal derbia, Malosten. Neurketa zuzenean eskainiko dute eitb.eus-ek eta ETB1ek, 12:00etan.
1 / 30 Hurrengoa

  • Gasteizko jaiak

    Gasteizko jaiak

    Gasteizko jaiei buruzko azken albisteak, eitb.eus atarian.

  • Bilboko jaiak

    Bilboko jaiak

    Bilboko jaietako azken albisteak, eitb.eus atarian.

  • Naukas Bilbao

    Naukas Bilbao

    Zientzia hedapen ekitaldi honetako albiste eta bideo guztiak eitb.eus-en.

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
    Kargatzen ikusiena