Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren arabera, "epeak malgutu dira pixka bat, beharrezkoa zen, baina helburuak ez ditugu ahazten". Hori dela eta, azpimarratu du "errespetuz" eta "erantzukizunez" hartu dutela erabakia.
Bruselan ekitaldia egingo dute Europako hizkuntza gutxituen, tartean euskararen, balioa eta aberastasuna aitortzeko. Bingen Zupiria kultura sailburuak Azkueren hiztegia eraman du, aurrerantzean Historiaren Etxean egon dadin eta hizkuntza gutxituak Europaren aniztasunaren eredu izan daitezen.
Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren blokeoaren aurrean lehendakariak beharrezkotzat jo ditu "elkar ulertzea, egonkortasuna eta adiskidetasuna". Euskadin, baina, hartutako konpromisoei erantzuteko urratsak ematen ari direla nabarmendu du.
Era berean, euskararen erabilera sustatzeko asmoz, Iñaki Subijana EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko presidenteak esan du hainbat barruti judizialetan epaiketak euskaraz egiteko proiektu pilotu bat jarriko dela martxan.
Bigarren hiruhilekoa aurreikusitakoa baino dinamikoagoa izan da, eta, horren ondorioz, Eusko Jaurlaritzak hazkunde-aurreikuspenak igo ditu. Enpleguari dagokionez, Ekonomia sailburuak iragarri du 13.000 enplegu sortuko direla eta langabezia-tasa % 7,7ra jaitsiko dela.
Hezkuntza sailburuak azpimarratu du prozesua "gardena eta kontratazio mahaiak eramana" izan dela. Horretaz gain, azpimarratu du dagoeneko eskatu duela Parlamentuan agertzea, eta bertan prozesuaren akta guztiak eramango dituela, dena argi geratu dadin.
Hezkuntza sailburuak iragarri du jada eskatu duela Legebiltzarreko agerraldia, eta lizitazioa "gardena" izan zela berretsi. Aitortu duenez, "apur bat harrituta" dago Gipuzkoako ibilbideen zati bat Sailak kontratatutako aholkulari baten enpresa bati esleitu izanak sortu dituen zalantzengatik.
Protestak trafiko oso motela eragin du Txorierriko korridorean, Donostiarako noranzkoan, eta A-8an, Max Centerreko zuzengunearen parean. Josu Erkoreka Segurtasun sailburuak eta ErNE, Esan eta Sipe sindikatuek bilera egin eta hiru egunera egin dute mobilizazioa.
Javier Hurtado Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak iragarri duenez, banketxeekin bilduko dira laster. Interes tipoek gora egin badute ere, aurrezki-gordailuen errentagarritasuna ez, eta hori hain justu eskatu nahi diete finantza-erakundeei (jatorriz, gaztelaniaz).
Lehendakariak Hezkuntza Sailari eskatu dio "ahalik eta azkarren" argitzeko Gipuzkoako eskola ibilbideen zati bat Saileko aholkulari baten enpresari esleitu izana.
Ostiral honetan Lakuan bildu ostean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eta Ertzaintzako sindikatuek jakinarazi dute beste hitzordu baterako data ezartzea aurreikusi dutela.
Josu Erkoreka Segurtasun sailburuak esan du hitz egiten jarraituko dutela "lan-baldintzak hobetzea ahalbidetuko duten akordioak lortzeko helburu partekatuarekin". Hurrengo bilerarako hitzordua jartzeko konpromisoa hartu dute aldeek.
Josu Erkoreka Segurtasun sailburua eta ErNE, ESAN eta SiPE sindikatuak hiru orduz baino gehiagoz batzartu dira, eta hitz egiten jarraitzeko konpromisoa agertu dute.
Mugak % 8,5 eguneratuko dituzte udazken honetan, eta urtero, urtarrilaren 1ean, KPIren arabera eguneratzeko mekanismo bat ezarriko dute. "Etxebizitza eskatzaile asko gizarte babeseko sistematik kanpo utz ditzaketen egoera bidegabeak saihestea" da helburua.
Iñigo Urkullu lehendakaria buru izan da, laugarren urtez jarraian, covid-19aren biktimen omenez euskal erakundeek Gasteizko Sempervirens parkean egin duten ekitaldian.
Horrela mintzatu da Osasun sailburua hainbat komunikabidetan argitaratutako informazioaren harira; izan ere, Osakidetzak arratsaldean operazio gehiago eta osasun pribatuarekin itxaron-zerrendak bizkortzeko akordioak dituen plan bat aktibatu duela adierazi dute.
Osasun sailburuak adierazi duenez, itxaron zerrendak murrizteko "baliabide propioak erabiltzen" ari dira, eta irabazi-asmorik gabeko erakundeen eta erakunde pribatuen lankidetza ere badute, "erakundeek egoki ikusten dutenean erabakitzeko".
Lehendakariak Estatuko hizkuntza ofizial guztientzat "defentsa berdina" eskatu du. Urkullu haserre agertu da Jose Manuel Albares Atzerri ministroak katalana lehenetsi duelako EBren aurrean.
Josu Erkoreka Segurtasun sailburuak Radio Vitorian egindako elkarrizketan azaldu duenez, "ikerketak aurrera egin du, eta hipotesi gisa planteatzen da, hipotesi posible gisa, atxilotu duten pertsona horren egilea izatea edo gutxienez hilketan parte hartu izana".
Josu Erkoreka Segurtasun sailburuak Radio Vitorian egindako elkarrizketan azaldu duenez, "ikerketak aurrera egin du, eta hipotesi gisa planteatzen da, hipotesi posible gisa, atxilotu duten pertsona horren egilea izatea edo gutxienez hilketan parte hartu izana".
Profil nagusia % 65etik beherako desgaitasuna duen gizon nagusiarena da. Jaurlaritzak kolektibo horren diagnosia egin du bizimodu independentearen eredua bultzatzeko. Jasotako datuen arabera, pertsona horien langabezia tasa % 16,5ekoa, tasa orokorraren ia halako bi.
Eusko Jaurlaritzak segurtasun dispositiboa jarriko du martxan gaur Realaren eta Inter Milanen arteko Txapeldunen Ligako partida dela eta. Kasu hauetan "ohikoa" dena, zehaztu du Josu Erkoreka lehen lehendakariorde eta Segurtasun sailburuak Radio Vitorian eskaini duen elkarrizketa batean.
Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuak beharrezkotzat jo du Elkarrekin Podemosekin eta EH Bildurekin akordiora iristea. Udalei dagokien afera bat izanik, eta "kontuan izanda EH Bilduk udal asko dituela", onartu du aintzat hartu beharko dituztela haien emendakinak.
Realak eta Inter Milanek gauean duten partidaren aurrean, eta Ertzaintzak eskatuta, terrazak kentzea iradoki diete estadiotik gertu dauden tabernei. Martxoan, Romaren aurkako partidan, izandako istilu larriak saihestu nahi dira.
Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzaren bozeramailearen esaneta, atea hau zabaltzea eta Europan dauden beste hizkuntza batzuen erabilerarako gogoeta hastea eta bideak lantzea "oso garrantzitsua da".
Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak esan du Jaurlaritzak ez duela Almendralejo bezalako kasuen berririk izan, baina kezka hor dagoela gaineratu du, bai gizartearentzat, bai ikastetxeentzat.
Astebete pasatxoz autobus zerbitzu barik egoteagatik familiek "kaltea bi aldiz jasan ez dezaten", ezohiko dirulaguntzak onartu ditu gaur Jaurlaritzak. Bildarratzek nabarmendu duenez, familiek dokumentu bat baino ez dute bete beharko, eta dirua "denbora tarte labur batean" jasoko dute.
Lanaldi osoko lanpostuak kontuan izanda, enpleguak % 0,7 egin zuen gora, urteko lehen hiruhilekoko datuekin alderatuta. Horrek esan nahi du urte arteko hazkundea % 1,5ekoa izan dela; guztira, 2022ko bigarren hiruhilekoan baino 14.270 lanpostu gehiago.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta eskola garraioko enpresek elkarrizketari berriro ekitea erabaki dute, "etorkizunera begira hobetzeko proposamenak aztertu eta planteatzeko". Hortaz, ikasturte hasieran Araban eta Bizkaian bermatuta egon ez den zerbitzua berrezarri da.
Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak gaur Navaridas herrian emandako datuen arabera, salmentak % 3,7 jaitsi dira, baina prezioak igo egin direnez fakturazioa handiagoa izan da, 78,6 milioi eurokoa, hain zuzen ere.
Nerea Kortajarenak, talde subiranistak Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaileak, Diputatuen Kongresura eraman daitekeen planteamenduari indar handiagoa emango dion herri akordio "zabal" baten alde egin du.
Rodrigo Gartziak esan du oraindik ez dagoela datarik jarrita Segurtasun sailburuak iragarritako bilera egiteko, baina "sailburuak sindikatuekin batzartzeko prestutasunari eusten dio".