Bizkaia

1 / 30 Hurrengoa
Epel eta lehor eutsiko dio eguraldiak astearte eguerdira arte

Epel eta lehor eutsiko dio eguraldiak astearte eguerdira arte

Igandean eta astelehenean, hego-haizea ibiliko da eta tenperatura epelak izango dira Euskal Herri osoan. Astearte eguerdian, haizea mendebaldera aldatzearekin batera, zerua estali eta euritara joko du. Tenperaturek behera egingo dute astearte iluntzerako.
Bilbao Basketek galdu egin du etxean, Breoganen aurka (68-76)

Bilbao Basketek galdu egin du etxean, Breoganen aurka (68-76)

Surne Bilbao Basketek ezin izan dio Rio Breogan taldeari irabazi, Endesa Ligako 13. jardunaldian. Galiziarrek azken laurdenean irauli dute aurretik kontra izan duten neurketa.

2024ko Binakako Txapelketako sailkapenak, emaitzak eta egutegia

2024ko Binakako Txapelketako sailkapenak, emaitzak eta egutegia

Hasierako ligaxkak 14 jardunaldi izango ditu. Ondoren, play-offa jokatuko dute hirugarren eta seigarren postuen artean sailkatzen diren bikoteek. Finalerdiak izango dira gero, eta, azkenik, finala, martxoaren 31n.
Amorebietak galdu egin du Valladoliden aurka, eta etxetik kanpo irabazi gabe jarraitzen du (2-1)

Amorebietak galdu egin du Valladoliden aurka, eta etxetik kanpo irabazi gabe jarraitzen du (2-1)

Bizkaiko taldeak porrota jaso du Real Valladoliden aurka (2-1) Hypermotion Ligako 19. jardunaldiko partidan. Neurketako golegileak Mario Hernando (Amorebieta), Stanko Juric eta Israel Salazar (Valladolid) izan dira.
Mikel Larrañagak eta Nerea Arrutik irabazi dute Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa

Mikel Larrañagak eta Nerea Arrutik irabazi dute Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa

Nagusitasunez gailendu zaizkie aurkariei Bizkaia frontoian jokatu den txapelketan.
Gaztelugatxeko behatokia hautatzen dute zubian Euskal Herrita etorri diren bisitari askok

Gaztelugatxeko behatokia hautatzen dute zubian Euskal Herrita etorri diren bisitari askok

Oraindik ezin da Gaztelugatxeraino joan, Bizkaiko kostaldean, bidean lanak egiten ari direlako. Abenduko zubian Euskal Herrira etorritako bisitariek, baita etxekoek ere, miradoretik disfrutatzen dituzte inguruak.

Palestinaren kontrako genozidioa amaitzeko eskatu dute Gernika-Lumon, giza irudi erraldoia osatuta

Palestinaren kontrako genozidioa amaitzeko eskatu dute Gernika-Lumon, giza irudi erraldoia osatuta

Milaka pertsonak palestinar herriari elkartasuna adierazi eta nazioarteari gatazkan esku hartzeko galdegin diote: "Munduak eta historiak ezin dute Gernika berri bat onartu".
Durangoko Azokan gertatutako eraso matxista bat salatu dute

Durangoko Azokan gertatutako eraso matxista bat salatu dute

Antolatzaileek jakinarazi dute gizon bat emakume bati jazarri zitzaiola, eta, esan dutenez, bertan "ez dago lekurik emakumeen eskubideak urratzen dituztenentzat".
Athleticek arazo handirik gabe menderatu du Cayon, 0-3, Sardineron

Athleticek arazo handirik gabe menderatu du Cayon, 0-3, Sardineron

Asier Villalibrek bi gol sartu ditu lehen zatian, eta Nico Williamsek egin du hirugarrena, azken minutuetan. Valverderen gizonek ez dute ia estutasunik izan final hamaseirenetarako sailkatzeko.

Desagertuta zegoen gizon baten gorpua topatu dute Alonsotegin

Senideek 11:00etan eman dute 41 urteko gizonaren desagerpenaren berri, eta 15:30ean Cadagua ibaian aurkitu dute, hilik.
Amorebieta eta Levanteren Errege Kopako partidan laburpena

Haritz Mujikaren taldeak garaipena lortu du Ciutat de Valencian; hortaz, aurrera egingo dute txapelketan, Levante kanporatuta.

Atzoko arrakastaren ondotik, haurrak protagonista hartuta zabaldu ditu ateak gaur Landako Guneak

Atzoko arrakastaren ondotik, haurrak protagonista hartuta zabaldu ditu ateak gaur Landako Guneak

Durangoko Azokaren lehen egunak jendetza bildu du Landako Gunean
58. edizioak atzo ireki zituen ateak eta abenduaren 10era arte 950 nobedade eta dozenaka ekitaldi ikusteko aukera dago. Euskal Herriko hainbat ikastetxetatik ehunka haur eta gazte etorriko dira gaur azoka.

De Ridderrek eta Killeya-Jonesek gidatutako garaipen estua Surne Bilbao Basketentzat

De Ridderrek eta Killeya-Jonesek gidatutako garaipen estua Surne Bilbao Basketentzat

Jaume Ponsarnauren taldeak 75-73 irabazi dio Gottingen talde alemaniarrari Miribillan, FIBA Europe Cupeko bigarren faseko lehen partidan.
Beñat Gaztelurrutia (Gerediaga Elkartea): ''Nahiko genuke atzoko eguna errepikatzen joatea egunez egun''

Beñat Gaztelurrutia (Gerediaga Elkartea): ''Nahiko genuke atzoko eguna errepikatzen joatea egunez egun''

Atzoko egunaren balorazioa oso positiboa egin du Beñat Gaztelurrutia Gerediaga Elkarteko koordinatzaileak, jendetza hurbildu baitzen Durangoko Azokara. Hala, ondorengo egunetarako ere, eguraldia gora behera, kulturzaleei eta bisitariei azokara joateko deia luzatu die.

Haizeagatik abisu horian dago Bizkaian, 100 km/h-tik gorako ufadak egon daitezkeela eta

Haizeagatik abisu horian dago Bizkaian, 100 km/h-tik gorako ufadak egon daitezkeela eta

Abisua gauerditik 15:00ak arte egongo da aktibo. Gipuzkoa ere zakar ibiliko da haizea, baina 100 km/h-ko langatik behera, edonola ere.
Aniztasunak, gaztetasunak eta fantasiak hartu dute euskal kulturaren erakuslehio handiena, gaurtik igandera

Aniztasunak, gaztetasunak eta fantasiak hartu dute euskal kulturaren erakuslehio handiena, gaurtik igandera

Zabalik dira jada Landako Guneko ateak. Modan dauden joerak izango ditu 58. Azokak. 257 erakusmahaitan banatuta, 689 liburu eta 179 disko edo musika produktu aurkeztuko dituzte, eta egitarauak haur, gazte zein helduentzako denetariko jarduerak jasoko ditu.
Zabalik dira jada Landako Guneko ateak

Zabalik dira jada Landako Guneko ateak

10:30ean ireki dituzte Landako Guneko ateak. Gaurtik igandera, euskal kulturak "amets egiteko espazio bizia" izango du Durangoko 58. Azokan, sormenaren fantasiaz gozatu nahi duten guztien eskura. 

66 urteko langile bat hil da Erandioko Astilleros Murueta ontziolan izandako lan-istripuan

66 urteko langile bat hil da Erandioko Astilleros Murueta ontziolan izandako lan-istripuan

ELA sindikatuak salatu duenez, 2023an 48 langile hil dira Hego Euskal Herrian izandako lan-istriputan.
Bilbao Basketek asteazken honetan ekingo dio FIBA Europe Cupen bigarren faseari Gottingenen kontra

Bilbao Basketek asteazken honetan ekingo dio FIBA Europe Cupen bigarren faseari Gottingenen kontra

Norgehiagoka 19:00etan hasiko da Miribillan, eta zuzenean izango da ikusgai EITBn: streamingez eitb.eus-en, eta telebistan, ETB4 katean.
Johan eta Lopezek puntu garrantzitsuak eskuratu dituzte, Laduche eta Gorka mendean hartuta

Johan eta Lopezek puntu garrantzitsuak eskuratu dituzte, Laduche eta Gorka mendean hartuta

Johan-Lopez eta Laduche-Gorka bikoteek jokatu dute Eusko Label Winter Series txapelketako 6. jardunaldia. Lapurtarra eta zumaiarra bi setetan gailendu dira eta lau puntu bildu dituzte, kantxan izandako nagusitasunaren saria jasota.

Azken txanpan sartu dira 58. Durangoko Azokaren muntaketa lanak

Azken txanpan sartu dira 58. Durangoko Azokaren muntaketa lanak

58. Durangoko Azoka asteazkenean inauguratuko da, 950 nobedaderekin eta egile eta musikari askoren presentziarekin. Landakok 10:30ean irekiko ditu ateak, eta aurten, berrikuntza gisa, jende guztiarentzat izango da irekiera eta gazteei ostegun goiza eskainiko zaie.

Albiste izango dira: Zubiko irteera operazioa, PISA azterlanaren emaitzak eta Santi Cocaren heriotzaren epaia

Albiste izango dira: Zubiko irteera operazioa, PISA azterlanaren emaitzak eta Santi Cocaren heriotzaren epaia

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
30.000 euroko isuna ezarri diote Yelmo Cines enpresari, kanpoko janaria sartzen ez uzteagatik

30.000 euroko isuna ezarri diote Yelmo Cines enpresari, kanpoko janaria sartzen ez uzteagatik

Isuna ez da oraindik irmoa, Yelmo Cinesek errekurtsoa aurkeztu baitu, eta, beraz, oraindik ez da amaitu prozesu administratiboa, Kontsumobidek azaldu duenez.
Atzerako kontaketa hasi da Durangoko Azokak ateak irekitzeko

Atzerako kontaketa hasi da Durangoko Azokak ateak irekitzeko

Abenduaren 6tik 10era bitartean, euskal liburu eta disko azokak 265 ekitaldi, 950 nobedade eta 257 erakusmahai izango ditu.
Kutxabank Araskiren garaipena Lointeken kontrako derbian, eta IDKren porrota Permuferias Avenidaren aurka

Kutxabank Araskiren garaipena Lointeken kontrako derbian, eta IDKren porrota Permuferias Avenidaren aurka

Gasteizko taldea izan zen nagusi euskal derbian, luzapenean 64-66 irabazita; IDK Euskotrenek, berriz, 61-65 galdu zuen Endesa Ligako 10. jardunaldian.
Johan-Lopez eta Laduche-Gorka bikoteen arteko lehia, Eusko Label Winter Seriesen seigarren jardunaldian

Johan-Lopez eta Laduche-Gorka bikoteen arteko lehia, Eusko Label Winter Seriesen seigarren jardunaldian

Neurketa Gernikako Jai Alai frontoian jokatuko dute, eta 22:15etik aurrera ikusgai izango da ETB1en eta eitb.eus-en.
Amorebietak galdu egin du etxean, Burgosen aurka (0-1)

Amorebietak galdu egin du etxean, Burgosen aurka (0-1)

Felix Garretasek bere atean egindako golak punturik gabe utzi ditu bizkaitarrak. Amoebietak etxean galtzen duen hirugarren partida da.

Bilboko estetika zentru bat ikertzen ari dira zuhurtziagabekeriazko hilketa gertatu ote zen argitzeko

Ile txertaketa ebakuntzaren ondoren hil zen 39 urteko kantabriar baten familiak salaketa jarri zuen. Auzitegiak hasiera batean kasua artxibatzea erabaki zuen baina senideek helegitea jarri ostean, kasua berrirekitzea erabaki dute bere garaian ez zelako zehaztu "heriotzaren arrazoia".
Elordik eta Rezustak mendean hartu dute Ezkurdia-Tolosa (22-11) bikotea

Elordik eta Rezustak mendean hartu dute Ezkurdia-Tolosa (22-11) bikotea

Aitor Elordik eta Beñat Rezustak bigarren garaipena bereganatu dute Binakako Txapelketan, bigarren jardunaldian Joseba Ezkurdiari eta Xabier Tolosari 22 eta 11 irabazita. Sailkapeneko liderrak dira Elordi eta Rezusta.

Hiru lagun zauritu dira A-8an Trapagaranen izandako istripu batean

Ezbeharra 17:20an gertatu da Bilborako noranzkoan. Hiru ibilgailuk talka egin dute eta horietako bat irauli egin da. Gutxienez hiru pertsona zauritu dira. Auto-ilarak sortu dira, baina 19:30erako desagertu dira arazoak.
Bilbao Basketek 79-85 irabazi du Valentziaren aurka, eta amaiera eman dio ligako bolada txarrari

Bilbao Basketek 79-85 irabazi du Valentziaren aurka, eta amaiera eman dio ligako bolada txarrari

Surne Bilbao Basket irabazi egin du Valentziaren aurkako neurketa, 79 eta 85, Fontetan jokatutako Endesa Ligako 12. jardunaldiko partidan. Hala, ligako bolada txarra eten du, azken sei neurketak galdu egin baitzituen.

Kutxabank Araskik bereganatu du garaipena Lointek Gernikaren aurkako derbian, luzapenean nagusituta (64-66)

Kutxabank Araskik bereganatu du garaipena Lointek Gernikaren aurkako derbian, luzapenean nagusituta (64-66)

Arabako taldeak mendean hartu du Bizkaikoa 64-66ko emaitzarekin Malosten jokatutako Endesa Ligako 10. jardunaldiko euskal derbian. Partida luzapenean erabaki da.
Iskander Sagarminaga igerilariak, 'Uger Iskanderrek', 'Margo Piratak' proiektua aurkeztu du

Iskander Sagarminaga igerilariak, 'Uger Iskanderrek', 'Margo Piratak' proiektua aurkeztu du

Iskander Sagarminaga igerilaria izan da aste honetako protagonista "Helmuga" saioan. Igeriketa nola bizi duen kontatu du, eta, horrez gain, Eider Eibar bikotekidearekin abiatutako 'Margo Piratak' proiektua aurkeztu du.

Durangoko Azoka ez da saltoki erraldoi bat soilik, egun osorako plana eskaintzen du

"Durangoko Azoka ez da saltoki erraldoi bat soilik, egun osorako plana eskaintzen du"

Azoka antolatzen duen Gerediaga Elkartearen koordinatzaileak esan du "guztia antolatuta" dutela asteazkenean, 10:00etan, 58. edizioaren ateak irekitzeko.
Nico Williams: ''Aste ikaragarria izan da, ezin sinetsita nago''

Nico Williams: ''Aste ikaragarria izan da, ezin sinetsita nago''

Nico Williams pozarren agertu da Rayo Vallecano jipoitu ostean (4-0), Athleticen azken gola sartuta, eta baita bere ibilbidea talde zuri-gorrian jarraitzeko "ametsa egia bihurtu" duelako ere, ostiralean 2027ra arte kontratua berritu ostean.

Athleticek bolada onari eutsi dio, Rayo Vallecanoren aurka erakustaldia emanda (4-0)

Athleticek bolada onari eutsi dio, Rayo Vallecanoren aurka erakustaldia emanda (4-0)

Zuri-gorriek 4 eta 0 irabazi diote Madrilgo taldeari, eta EA Sports Ligako sailkapeneko bosgarren postuari eutsi diote. Guruzeta, Espino bere atean, Iñaki Williams eta Nico Williams izan dira golegileak.
Municheko aireportuaren itxierak bertan behera utzi ditu zenbait hegaldi Loiun eta Noainen

Municheko aireportuaren itxierak bertan behera utzi ditu zenbait hegaldi Loiun eta Noainen

Sei hegaldik atzerapenak izan dituzte Bizkaiko aireportuan. Nafarroan, 117 bidaiarik aireportuaren inguruan igaro behar izan dute gaua, Municheko hegazkina ez zelako iritsi.
Lointek Gernika Bizkaiaren eta Kutxabank Araskiren arteko euskal derbia, zuzenean, eitb.eus-en eta ETB1en

Lointek Gernika Bizkaiaren eta Kutxabank Araskiren arteko euskal derbia, zuzenean, eitb.eus-en eta ETB1en

Igandean, abenduaren 3an, jokatuko da Endesa Ligako 10. jardunaldiko euskal derbia, Malosten. Neurketa zuzenean eskainiko dute eitb.eus-ek eta ETB1ek, 12:00etan.
Jakak eta Mariezkurrena II.ak bigarren garaipena bereganatu dute, Peña II-Albisu bikotea mendean hartuta

Jakak eta Mariezkurrena II.ak bigarren garaipena bereganatu dute, Peña II-Albisu bikotea mendean hartuta

Jaka-Mariezkurrena II bikoteak bitik bi partida irabazi ditu Binakako Txapelketan. Bigarren jardunaldiko norgehiagokan mendean hartu dituzte Peña II.a eta Albisu, 22 eta 21.

Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa Nagusiko finalak, abenduaren 8an, eitb.eus-en eta ETB1en

Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa Nagusiko finalak, abenduaren 8an, eitb.eus-en eta ETB1en

Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa Nagusiko finalak aurkeztu dituzte, Bilbon. Emakumezkoen zein gizonezkoen mailetako finalak abenduaren 8an jokatuko dira, Bizkaia frontoian, 12:00etan. Finalak zuzenean eskaini dituzte eitb.eus-ek eta ETB1ek.

1 / 30 Hurrengoa

  • Bilboko jaiak

    Bilboko jaiak

    Bilboko jaietako azken albisteak, eitb.eus atarian.

  • Naukas Bilbao

    Naukas Bilbao

    Zientzia hedapen ekitaldi honetako albiste eta bideo guztiak eitb.eus-en.

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
    Kargatzen ikusiena