ALavesek Levanteren aurka jokatuko du F Ligako 18. jardunaldiko partida otsailaren 4an, Ibian. Iñigo Juaristi Gasteizko taldeko entrenatzaileak neurketa horri buruz hitz egin du.
Sexu askatasuna modu integralean bermatzeko legea indarrean sartu zenetik berrikusi diren epaien balantzea egin dute Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Probintzia Auzitegiek. Nafarroan, berriz, orain arte berrikusitako zazpi epaietatik bitan baino ez dute erabaki zigorra murriztea.
2024ko ekainera arte arituko da Gasteizen. Joan Peñarroya entrenatzaileak esan duenez, garrantzitsua izango da taldean. Pierria Henryren baja tarteko fitxatu du Baskoniak jokalari estatubatuarra.
Gauzak horrela, eta Eusko Jaurlaritzarekin egon den ika-mika gorabehera, aurrera doa Arabako hiriburuan rrefuxiatuen zentro bat martxan jartzeko erabakia.
Hala ere, Euskal Autonomia Erkidegoan iazko urtarrilean baino 3.039 langabe gutxiago daude. Nafarroan ia 400 langabe gehiago zenbatu dituzte, baina datuak neurtzen hasi zirenetik urtarrilean inoiz izan den igoera txikiena da.
Duten toxikotasun mailagatik osasunerako arriskutsuak eta ingurumenerako kaltegarriak izan daitezkeen produktuak erabiltzen ditugu etxeko bazterrak garbitzeko, baina ezagutzen al ditugu benetako ondorioak? Nola eskura ditzakegu gutxiago kutsatzen duten garbigarriak?
10:00ak arte egongo da indarrean. Izotz txikia egin dezake Arabako zenbait tokitan. Gainera, izotza eta behe-lainoa aldi berean gerta daitezke, eta horiek iraunkorrak izan litezke.
Alavesek Asier Villalibre aurkeztu du. Aurrelaria Athleticek utzita iritsi da Gasteizko taldera denboraldi amaierara arte. Villalibrek prentsaurrekoa eskaini du.
Urteak daramatza Aiora Urbietak etxean garbikariak egiten. Laupabost produktu erabilita egiten ditu; izan ere, aitortu duenez, dendan erositakoak oso kaltegarriak dira ingurumenarentzako eta norbararen osasunerako.
Duela 12 urte hasi zen ekimen hau komunikazio alorrean. Gerora, proiektu integrala bihurtu da, kultur-sorkuntza, elikadura burujabetza, hezkuntza eta feminismoa lantzeko. 513 familia daude bere baitan, eta euskaraz bizi ahal izateko ametsa egi bihurtzeko bidean Faktoria pabilioia zabadu zuten.
Ornella Vignola hegalekoa eta Esther Laborde atzelaria, biak ala biak 20 urtez azpiko munduko txapeldunak, Bartzelonak utzita datoz Gasteizera, eta Jullia Moreira aurrelaria, aldiz, Brasilgo Sport Club Internacionaletik, fitxatuta. Abdulai Mukarama aurrelaria, aldiz, klubetik irtengo da.
Jon Peñarroyaren taldeak, kanpotik asmatu ezinda, ezin izan dio aurre egin sailkapeneko azkenekoari eta ezin izan du sailkapenaren buruan dagoen multzora hurbildu.
Helburu nagusien artean, osasuna, herritarren segurtasuna, hezkuntza eta gizarte-ongizatea nabarmentzen dira. Lau ardatz horiek gastu publikoaren % 67 dira.
Arabako gimnastika erritmikoak goia jo zuen 1996ko Atlantako joko olinpikoetan urrea lortu zuen taldeko 3 partaideekin. Orain beste bi harribitxi eman ditu Arabako harrobiak eta Salma Solaunek eta Teresa Gorospek olinpiar jokoak dituzte jomugan.
Gernikako aurrelariak 5 partidetan parte hartu du Athleticekin denboraldi honetan eta Luis Garcia Plazaren aginduetara jardungo du 2022-2023 denboraldia amaitu arte.
Cazoo Baskoniak Endesa Ligako laugarren postuan jarraitzen du, orain 14 garaipen eta 4 porrotekin, UCAM Murtziari 80-87 gailenduta Vanja Marinkovicen lidergoari esker.
Elurra eta izotza gora-beherak eragiten ari da euskal errepide sarean, eta mendate guztietan gomendatu dute kontuz gidatzea, elur-kota 500 metro ingururaino jaitsi baita.
Urrunaga, Goiain eta Urbinako 70 bat bizilagunek elkarretaratzea egin dute gaur goizean Lakuako Ertzain etxearen parean, Otua taldeko birziklatze enpresen jardueraren ondorioz duela 10 urtetik hona jasaten ari diren kutsadura salatzeko.
Sailkapenean berdinduta ziren sailkapenaren azpialdean Alaves eta Vila-real. Iñigo Juaristik zuzendutako taldeak garaipena behar zuen abantaila hartzeko. Azkenean, baina, etxeko taldeak lortu du garaipena.
Iñigo Juaristi Alaveseko entrenatzaileak Gasteizko taldeak Vila-realen aurka larunbatean etxetik kanpo jokatuko duen F Ligako partidari buruz hitz egin du.
'Pinus radiata' espezieko "super arbolen" Europako lehen landaketa Laudion dago. NEIKERren laborategietan ereindako 800 zuhaitzek osatzen duten pinudia, eta klima aldaketaren ondorioei aurre egiteko ezaugarri bereziak dituzte.
Teknologiak ibilgailu barruko zarata-maila % 20 inguru murrizten du, eta hori bereziki garrantzitsua da ibilgailu elektrikoetan. 2024ko hasieran helduko diote ekoizpenari, eta 12 lanpostu berri sortuko dira.
Cazoo Baskoniako entrenatzaileak, Joan Peñarroyak, Pierrià Henry jokalariaren kontratu eteteari buruz hitz egin du, eta adierazi du jokalaria "zuzen jokatu duela ziur dagoela" eta errugabea dela frogatzen saiatuko dela, baina aitortu du jokalariak "arazo handia" daukala.
Bikote aguraindarraren eskutik egin dugu Gazteako estudioan "Alta Gama" izeneko abestiaren lehen entzunaldia. Iaz 50 kontzertutik gora eman ondoren, indarberrituta datoz Gari eta Beñat abesti zein bira berriarekin.
Pierria Henryri egindako ohiko antidopin kontrol baten ostean, FIBAk erabaki du jokalariari espedientea zabaltzea eta haren lizentzia behin-behinekoz etetea. Era berean, joko-antolatzaileak eta klubak adostu dute bi aldeak lotzen zituen kontratua bertan behera uztea auzia argitu arte.
Enbriogenesi somatikoaren teknika erabilita lortutako pinus radiata espezieko "super arbolen" lehen landaketa Laudion dago. Berotze klimatikoari aurre egiteko ezaugarriak dituzte. Paloma Moncalean NEIKERreko ikertzailea da egitasmoaren burua. Teknika zertan datzan azaldu du.
Apaizen kasuan ez bezala, parrokia kopurua ez da hainbeste jaisten, apaiz berak meza bat baino gehiago ematen duelako txandaka, batez ere herri txiki eta eskualdeetan.
Arabako Talgo enpresan aritzeko langile bila dabil Adecco. 150 lanpostu eskaintzen dira, ofizioak denak: besteak beste, soldatzaileak, iturginak, elektrizistak eta elektromekanikan adituak. Baina, ez da batere erraza izaten ari enpresarentzat. Ez dago nahikoa langile.
Lehenengo hamar trenak 2023ko lehen seihilekoan hasiko dira eraikitzen, Talgoren Arabako lantegian. Lehenengo trenak 2025aren hasieran irtengo dira tailerretatik.