Gizartea -
Koronabirusaren semaforoa
Soilik Gipuzkoako lau udalerrik eutsi diote eremu berdeari
Azkoitia, Legazpi, Mutriku eta Oñati dira. Gainera azken orduetan egoerak okerrera egin du Balmasedan, eta horitik laranjara igaro da.
EITB MEDIA
Lau udalerrik eutsi diote Gipuzkoan eremu berdeari, covid-19ak EAEn herriz herri izan duen eragina neurtzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera. Azkoitia, Legazpi, Mutriku eta Oñati dira. Gainera, Balmasedan egoerak okerra egin eta horitik laranjara igaro da semaforoa.
Arabak (132 kasu 100.000 biztanleko) eremu horian jarraitzen du, baita Amurriok eta Gasteizek ere. Agurainek, bestalde, berdeari eutsi dio, eta Laudiok ez du laranbatik irtetea lortu. Araban ez dago herririk gorrian.
Bizkaian, hori dago semaforoa (158 kasu 100.000 biztanleko), eta ez du udalerririk gorrian. Azken orduetan Balmaseda eremu laranjara igaro da, horia atzean utzita.
Hori dauden udalerriak honakoak dira: Abanto, Abadiño, Arrigorriaga, Barakaldo, Basauri, Berango, Bilbo, Derio, Durango, Elorrio, Erandio, Etxebarri, Galdakao, Getxo, Gorliz, Gueñes, Leioa, Lekeitio, Mungia, Muskiz, Ortuella, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sopela, Trapaga, Zalla eta Zornotza.
Bermeo, Elorrio, Ermua, Gernika-Lumo, Markina-Xemein eta Ondarroa gune berdean daude.
Gipuzkoa ere eremu horian dago, intzidentziak gora egin duen arren (235 kasu 100.000 biztanleko). Astigarrak, Hernanik, Urnietak eta Zumaiak eremu gorrian jarraitzen dute.
Ez dago udalerririk eremu laranjan.
Horian gero eta udalerri gehiago daude: Arrasate, Beasain, Bergara, Andoain, Aretxabaleta, Azpeitia, Deba, Donostia, Eibar, Elgoibar, Errenteria, Irun, Lasarte-Oria, Lazkao, Lezo, Oiartzun, Ordizia, Orio, Pasaia, Tolosa, Usurbil, Villabona-Amasa eta Zarautz. Gainera, Hondarribia, Urretxu eta Zumarraga zerrendara batu dira, datuek txarrera egin ostean.
Azkenik, udalerri hauek daude eremu berdean: Azkoitia, Legazpi, Mutriku eta Oñati.
Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du Jaurlaritzak, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.