Gizartea -
Koronabirusaren semaforoa
Azkoitia eta Ortuella eremu gorritik irten dira
Zalla da gune gorrian jarraitzen duen udalerri bakarra. Gainera, egoerak hobera egin du Amurrion eta Lezon eta kolore berdez ageri dira.
EITB MEDIA
Arabak (128,40 kasu 100.000 biztanleko) eremu horian jarraitzen du, baita Agurainek, Laudiok eta Gasteizek ere. Amurrio, ostera, gune berdean sartu da.
Bizkaian hori dago semaforoa (100.000 biztanleko 144,29 kasu), baina Zallak gorriz margotuta jarraitzen du gaur ere.
Datuak hobetuta, eremu laranjan sartu da Ortuella.
Hori dauden udalerriak hauek dira: Abadiño, Abanto-Zierbena, Arrigorriaga, Barakaldo, Basauri, Berango, Bermeo Bilbo, Derio, Durango, Erandio, Ermua, Etxebarri, Gernika-Lumo, Galdakao, Getxo, Gorliz, Güeñes, Leioa, Markina-Xemein, Mungia, Muskiz, Ondarroa, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sopela, Trapaga eta Zornotza.
Balmasedak, Elorriok eta Lekeitiok eremu berdean jarraitzen dute.
Gipuzkoa ere eremu horian dago (126,72 kasu 100.000 biztanleko). Azkoitiaren irteeraren ostean, ez dago udalerri bakar bat ere eremu gorrian.
Azkoitia gune laranjan sartu da.
Andoain, Arrasate, Astigarraga, Azpeitia, Beasain, Bergara, Donostia, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Lezo, Lasarte-Oria, Lazkao, Oiartzun, Oñati, Ordizia, Orio, Pasaia, Tolosa, Urnieta, Usurbil, Urretxu, Villabona, Zarautz eta Zumaia, berriz, hori daude.
Aretxabaletak, Debak, Eibarrek, Elgoibarrek, Hernanik, Mutrikuk eta Zumarragak berde jarraitzen dute, eta gaurtik aurrera, baita Lezok ere.
Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du Jaurlaritzak, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.