Gizartea -
Koronabirusaren semaforoa
Bilbo eremu laranjatik irten da eta Galdakao, berriz, gorritik
Gainera, Gipuzkoako eta Bizkaiko zortzi herri laranja izatetik horira igaro dira. Agurainen, aldiz, egoerak okerrera egin du eta semaforoa laranja kolorekoa da gaurtik aurrera.
EITB MEDIA
Bilbok eremu laranjatik irtetzea lortu du eta horira igaro da, covid-19ak EAEn herriz herri izan duen eragina neurtzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera. Gainera, Galdakaok atzean utzi du gune gorria, eta Elorrio, Lazkao eta Orio berdez margotu dira.
Arabak (120 kasu 100.000 biztanleko) eremu horiari eutsi dio, baita Amurriok, Gasteizek eta Laudiok ere. Agurainen, berriz, egoerak okerrera egin du eta laranja jarri da semaforoa.
Bizkaian ere hori dago semaforoa (100.000 biztanleko 259 kasu), eta bost udalerrik gorri jarraitzen dute: Muskiz, Sestao, Sopela, Trapagaran eta Zalla.
Laranjaz, bestalde, Galdakao eta Ortuella ageri dira.
Hori dauden udalerriak ondorengoak dira: Abadiño, Arrigorriaga, Balmaseda, Barakaldo, Basauri, Bermeo, Berango, Derio, Durango, Erandio, Ermua, Gernika-Lumo, Getxo, Gorliz, Gueñes, Markina-Xemein, Mungia, Ondarroa, Ortuella, Portugalete, Zornotza eta Santurtzi. Abanto, Bilbo, Etxebarri eta Leioa ere horiak dira gaurtik aurrera.
Lekeitio-k berde jarraitzen du eta Elorrio gehitu zaio.
Gipuzkoak eremu horiari eutsi dio (222 kasu 100.000 biztanleko). Azkoitiak eta Tolosak ez dute eremu gorritik irtetzea lortu.
Azpeitia, Legazpi, Ordizia eta Zarautz laranjaz margotuta ageri dira.
Andoain, Arrasate, Astigarraga, Beasain, Bergara, Deba, Donostia, Eibar, Errenteria, Elgoibar, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Lezo, Oiartzun, Pasaia, Urnieta, Urretxu, Usurbil, Villabona, Zarautz eta Zumaia, berriz, hori daude, eta Aretxabaleta, Hernani eta Oñati gehitu zaizkie azken orduetan zerrendara, datuak hobetuta.
Mutrikuk berde jarraitzen du, eta Lazkaon eta Orion ere kolore horretan jarri da semaforoa.
Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du Jaurlaritzak, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.