Gizartea -
Koronabirusaren semaforoa
Donostia eremu laranjatik irten da eta Azpeitia, ostera, sartu
Aldaketa handirik egon ez den arren, egoerak hobera egin du Zumaian eta Usurbilen, eremu horira igarota.
EITB MEDIA
Donostiak eremu laranja atzean utzi eta udalerri horia da gaurtik, covid-19ak EAEn herriz herri izan duen eragina neurtzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera. Gainera, Bizkaiko eta Gipuzkoako beste bi udalerrik, Zumaiak eta Usurbilek, lortu dute laranjarik horira igarotzera. Azpeitian, ostera, datuek txarrera egin dute eta eremu laranjan daude orain.
Arabak (124 kasu 100.000 biztanleko) eremu horiari eutsi dio, baita Amurriok, Agurainek, Gasteizek eta Laudiok ere.
Bizkaian ere hori dago semaforoa (100.000 biztanleko 277 kasu), baina sei udalerrik gorri jarraitzen dute: Galdakao, Muskiz, Sestao, Sopela, Trapagaran eta Zalla.
Laranjaz, bestalde, udalerri hauek ageri dira: Abanto, Bilbo, Etxebarri, Leioa.
Hori dauden udalerriak ondorengoak dira: Abadiño, Arrigorriaga, Balmaseda, Barakaldo, Basauri, Bermeo, Berango, Derio, Durango, Elorrio, Erandio, Ermua, Gernika-Lumo, Getxo, Gorliz, Gueñes, Markina-Xemein, Mungia, Ondarroa, Ortuella, Portugalete, Zornotza eta Santurtzi.
Lekeitio-k berde jarraitzen du.
Gipuzkoak eremu horiari eutsi dio (262 kasu 100.000 biztanleko). Bi udalerrik jarraitzen dute eremu gorrian: Azkoitiak eta Tolosak.
Aretxabaleta, Hernani, Legazpi, Ordiziaeta Oñati laranjaz margotuta ageri dira, eta Azpeitia gehitu da zerrendara, datuek txarrera eginda.
Andoain, Arrasate, Astigarraga, Beasain, Bergara, Deba, Eibar, Errenteria, Elgoibar, Hondarribia, Irun, Lazkao, Lasarte-Oria, Lezo, Oiartzun, Orio, Pasaia, Urnieta, Urretxu, Villabona eta Zarautz berriz, hori daude, eta Donostia, Zumaia eta Usurbil gehitu zaizkie azken orduetan zerrendara, datuak hobetuta.
Mutrikuk berde jarraitzen du.
Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du Jaurlaritzak, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.