Gizartea -

Koronabirusaren semaforoa

Santurtzik, Irunek eta Villabonak atzean utzi dute eremu gorria

Bien bitartean, Etxebarrin eta Zallan egoerak okerrera egin du eta horitik laranja igaro dira. Gipuzkoa, berriz, gune gorritik ateratzeko zorian badago ere, oraingoz bertan jarraitzen du.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoa
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoa
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoa

ANE SANTESTEBAN | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email
OHARRA: Koloretako semaforoak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 5.000 biztanletik gorako udalerrien egoera epidemiologikoa adierazten du, baina ez dakar herriak perimetralki ixtea, mugikortasuna librea baita alarma-egoera amaitu ondoren.

Santurtzi, Irun eta Villabona gunerik latzenetik atera dira azken orduetan, covid-19ak EAEn herriz herri izan duen eragina neurtzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera. Gainera, Ondarroan eta Oiartzunen egoerak hobera egin du eta laranjatik horira igaro dira.

Arabak (212 kasu 100.000 biztanleko) eremu horian jarraitzen du, Gasteizekin eta Agurainekin batera. Gainera, azken orduetan Amurrio gehitu da zerrendara. Hortaz,  Laudiok bakarrik jarraitzen du gorri izaten.

Bizkaiak laranjari eutsi dio (100.000 biztanleko 372 kasu). Ondorengo udalerrietan, berriz, gorri dago semaforoa: Bilbo, Galdakao, Leioa, Mungia, Muskiz, Sestao, Sopela eta Trapagaran. Santurtzik eremu latzena atzean uztea lortu du azken orduetan.

Laranjaz, berriz, udalerri hauek ageri dira: Abanto, Balmaseda, Barakaldo, Basauri, Erandio, Getxo, Ondarroa eta Santurtzi. Etxebarrin eta Zallan egoerak okerra egin eta gaurtik udalerri naranja dira.

Hori dauden udalerriak honakoak dira: Abadiño, Arrigorriaga, Bermeo, Berango, Derio, Durango, Elorrio, Ermua,  Gernika-Lumo, Gorliz, Gueñes, Lekeitio, Markina-Xemein, Ortuella, Ondarroa, Ortuella, Portugalete eta Zornotza. 

Ez dago udalerri berderik Bizkaian.

Gipuzkoa (415 kasu 100.000 biztanleko) gorritik ateratzeko zorioan dago, baina momentuz gorri dago semaforoa. 18 udalerrik eremu gorrian jarraitzen dute: Aretxabaleta, Astigarraga, Azkoitia, Deba, Donostia, Errenteria, Hernani, Lasarte-Oria, Legazpi, Oñati, Ordizia, Orio, Tolosa, Urretxu, Usurbil,  Zarautz, Zumaia eta Zumarraga.

Arrasate, Azpeitia, Bergara, Hondarribia eta Pasaia laranja margotuta ageri dira. Gainera, Irunek eta Villabonak gorritik laranjara egin du jauzi, datuak hobetuta

Andoain, Beasain, Eibar, Elgoibar, Lazkao, Lezo, Mutriku, Oiartzun eta Urnieta, berriz, hori daude.

Ez dago udalerririk berde.

Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du Jaurlaritzak, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bilbo Herriak eta Hiriak Santurtzi Sopela albisteak Bizkaia Gipuzkoa Araba Elgoibar Eusko Jaurlaritza Azpeitia Tolosa Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Arrasate argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Agurain Lekeitio bideoak Durango Zumarraga Azkoitia Ordizia Astigarraga Oñati Beasain Albisteak Osasun albisteak Medikuak Derio albisteak Erizaintza Sendagaiak Koronabirusa Alarma egoera