Gizartea -
Koronabirusaren semaforoa
Bergara, Irun eta Usurbil ere eremu gorrian sartu dira; Santurtzi, laranjan
Gipuzkoan, 5.000 biztanletik gorako udalerriei erreparatuta, Elgoibarrek soilik eusten dio eremu gorritik kanpo. Bizkaian, Durango, Mungia eta Zalla gune laranjara igaro dira.
O. A. | EITB MEDIA
Bergaran, Irunen eta Usurbilen (Gipuzkoa) gorri jarri zaie semaforoa, covid-19ak Euskadin herriz herri izan duen eragina neurtzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera. Horrenbestez, 45 udalerri handi daude gunerik astinduenean. Atzo eremu gorrian sartu zen Santurtzi, ostera, ozta-ozta bada ere, irten egin da.
Arabari dagokionez (448 kasu 100.000 biztanleko), gorrian jarraitzen du, baita Gasteizek, Amurriok eta Laudiok ere.
Horrenbestez, ez dago udalerririk bigarren mailan, laranjan. Agurainek kolore horiari eutsi dio, ordea.
Bizkaia eremu gorrian dago (100.000 biztanleko 434 kasurekin), eta bertan jarraitzen dute Berangok, Bilbok, Erandiok, Getxok, Leioak, Ondarroak, Portugaletek, Sestaok eta Trapagaranek. Santurtzi irten egin da.
Gune laranjan, honako hauek daude: Abadiño, Arrigorriaga, Barakaldo, Derio, Ermua, Markina-Xemein eta Muskiz. Durango, Mungia, Santurtzi eta Zalla batu dira zerrenda.
Kolore horiari eutsi dioten udalerriei dagokionez, honakoak dira: Abanto Zierbena, Amorebieta-Etxano, Balmaseda, Basauri, Bermeo, Elorrio, Etxebarri, Galdakao, Gernika-Lumo, Gorliz, Gueñes, Lekeitio, Ortuella eta Sopela.
Ez dago udalerririk eremu berdean.
Gipuzkoa da lurralderik astinduena (658 kasu 100.000 biztanleko), eta udalerri gehienak (30) ditu gorrian: Andoain, Aretxabaleta, Arrasate, Astigarraga, Azkoitia, Azpeitia, Beasain, Bergara, Deba, Donostia, Eibar, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Lazkao, Legazpi, Lezo, Mutriku, Oiartzun, Oñati, Ordizia, Orio, Pasaia, Tolosa, Urnieta, Urretxu, Usurbil, Villabona, Zarautz, Zumaia, eta Zumarraga.
Ez dago udalerririk eremu laranjan.
Elgoibar da kolore horiari eusten dion bakarra Gipuzkoan.
Ez dago udalerririk eremu berdean.
Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du Jaurlaritzak, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.