Gizartea -
Koronabirusaren semaforoa
Bizkaiak gorrira egin du jauzi, Erandio, Leioa eta Trapagaran udalerriekin batera
Horrenbestez, hiru lurraldeak daude gunerik latzenean. Barakaldo, Derio eta Markina-Xemein udalerri laranja dira, datuak okerrera egin ostean.
Eider Garaikoetxea | EITB MEDIA
Bizkaiko lurraldea eremu gorria da astelehen honetatik, covid-19ak Euskadin herriz herri izan duen eragina neurtzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera. Lurraldearekin batera, hiru udalerri bizkaitarretan kaskartu da egoera: Erandio, Leioa eta Trapagaran.
Arabari dagokionez (437 kasu 100.000 biztanleko), gorrian jarraitzen du, baita Gasteizek, Amurriok eta Laudiok ere.
Horrenbestez, ez dago udalerririk bigarren mailan, laranjan. Agurainek kolore horiari eutsi dio, ordea.
Bizkaiak eremu gorrira egin du jauzi (100.000 biztanleko 419 kasurekin), eta bertan jarraitzen dute Berangok, Bilbok, Getxok, Ondarroak, Portugaletek eta Sestaok. Azken orduetan, gainera, Erandio, Leioa eta Trapagaran batu zaizkie aipatutako horiei.
Gune laranjan, honako hauek daude: Abadiño, Arrigorriaga, Barakaldo, Basauri, Derio, Durango, Ermua, Markina-Xemein, Muskiz, Santurtzi eta Zornotza ere zerrenda horretan daude.
Kolore horiari eutsi dioten udalerriei dagokionez, honakoak dira: Abanto, Balmaseda, Barakaldo, Bermeo, Derio, Elorrio, Etxebarri, Galdakao, Gernika-Lumo, Gorliz, Gueñes, Lekeitio, Markina-Xemein, Mungia, Ortuella, Sopela eta Zalla.
Ez dago udalerririk eremu berdean.
Gipuzkoa da lurralderik astinduena (635 kasu 100.000 biztanleko), eta udalerri gehienak (29) ditu gorrian: Aretxabaleta, Arrasate, Astigarraga, Azkoitia, Azpeitia, Beasain, Deba, Donostia, Eibar, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Lasarte-Oria, Lazkao, Legazpi, Lezo, Mutriku, Oiartzun, Oñati, Ordizia, Orio, Pasaia, Tolosa, Urnieta, Urretxu, Villabona, Zarautz, Zumaia, eta Zumarraga.
Eremu laranjan, berriz, Andoain, Bergara, Irun eta Usurbil daude.
Elgoibar da kolore horiari eusten dion bakarra Gipuzkoan.
Ez dago udalerririk eremu berdean.
Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du Jaurlaritzak, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.