Gizartea -
Koronabirusaren semaforoa
Araba gorrira itzuli da, Lasarte-Oriarekin eta Muskizekin batera
Horrela, 23 udalerri daude eremu gorrian, eta bi herrialde, Gipuzkoak ere gorrian jarraitzen baitu.
EITB MEDIA
Egun bat laranjan egin ostean, Araba gorrira itzuli da gaur, eta Muskizekin (Bizkaia) eta Lasarte-Oriarekin (Gipuzkoa) batera, eremu larrienean sartu da, covid-19ak Euskadin herriz herri izan duen eragina neurtzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera.
Horrenbestez, 23 dira egoerarik latzenean dauden 5.000 biztanle baino gehiagoko udalerriak EAEn: Gasteiz (Araba); Bilbo, Ermua, Markina, Muskiz eta Ondarroa (Bizkaia), eta Aretxabaleta, Arrasate, Astigarraga, Azkoitia, Beasain, Errenteria, Lasarte-Oria, Lazkao, Legazpi, Lezo, Oiartzun, Ordizia, Oñati, Tolosa, Urretxu, Zarautz eta Zumarraga (Gipuzkoa).
Arabaren kasuan, gorrira itzuli da lurralde osoa, azken 14 egunetan 100.000 biztanleko 400 kasutik gora dagoelako (409,74). Gasteizek ere gune kritikoenean jarraitzen du (447,42 kasu 100.000 biztanleko).
Bestalde, Amurrion egoerak okerrera egin du, laranjan baitago, eta Agurainek eta Laudiok eremu horian jarraitzen dute.
Bizkaian, Bilbok, Ermuak, Markinak eta Ondarroak eremu gorrian jarraitzen dute, eta Muskiz berriro sartu da (427,86).
Gune laranjan, aldiz, Abadiño, Amorebieta-Etxano, Balmaseda, Durango, Getxo, Portugalete eta Sestao daude. Bizkaiak berak ere laranjan jarraitzen du (317,39 kasu 100.000 biztanleko).
Horian hauek daude: Abanto, Arrigorriaga, Barakaldo, Basauri, Berango, Bermeo, Derio, Elorrio, Erandio, Etxebarri, Galdakao, Gernika-Lumo, Gorliz, Gueñes, Leioa, Lekeitio, Mungia, Ortuella, Santurtzi, Sopela, Trapagaran eta Zalla.
Ez dago udalerririk eremu berdean.
Gipuzkoan, gune gorrian, astinduenean, Lasarte-Oria sartu da, eta hauek jarraitzen dute bertan: Aretxabaleta, Arrasate, Astigarraga, Azkoitia, Beasain, Errenteria, Lazkao, Legazpi, Lezo, Oiartzun, Oñati, Ordizia, Tolosa, Urretxu, Zarautz eta Zumarraga. Gipuzkoako lurraldeak ere eremu gorrian jarraitzen du, 431,25eko tasarekin.
Eremu laranjan, berriz, Andoain, Bergara, Eibar, Hondarribia, Mutriku, Orio, Pasaia, Usurbil eta Zumaia daude.
Hauek ditugu gune horian: Azpeitia, Deba, Donostia, Elgoibar, Hernani, Irun, Urnieta eta Villabona.
Ez dago udalerririk eremu berdean.
Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du Jaurlaritzak, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.