Gizartea -

Koronabirusaren semaforoa

Gasteiz, Lezo, Oñati eta Tolosa eremu gorrian sartu dira, Arabarekin batera

Elorriok eta Usurbilek, berriz, gune kritikoena utzi dute, 14 egunean 100.000 biztanleko 400 kasutik behera jaitsi baita covid-19aren intzidentzia.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoa
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoa
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoa

E. G. / A. O. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Okerrera egiten jarraitzen du egoera epidemiologikoak, eta beste bost udalerri (Gasteiz, Araba, Lezo, Oñati eta Tolosa) sartu dira eremu gorrian, covid-19ak Euskadin herriz herri izan duen eragina neurtzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera.

Horrenbestez, 15 dira egoerarik latzenean dauden 5.000 biztanle baino gehiagoko udalerriak EAEn: Gasteiz (Araba); Ermua eta Ondarroa (Bizkaia), eta Arrasate, Beasain, Lazkao, Legazpi, Lezo, Oiartzun, Ordizia, Oñati, Tolosa, Urretxu eta Zumarraga (Gipuzkoa).

Arabaren kasuan, azken 14 egunetan 400 kasu baino gehiago izan dira 100.000 biztanleko; beraz, gaur egun lurraldea gune gorrian dago. Ildo horretatik, Gasteiz ere gune kritikoenean sartu da (440,57 kasu 100.000 biztanleko).

Bestalde, Amurriok, Agurainek eta Laudiok eremu horian jarraitzen dute.

Bizkaian, Ermuak eta Ondarroak jarraitzen dute eremu gorrian, eta Elorriok taldea utzi du.

Gune laranjan, aldiz, Balmaseda, Durango, Elorrio, Getxo, Muskiz eta Sestao batu zaizkie aurretik zeuden Abadiño, Zornotza, Bilbo (400etik dezente hurbil, 383 kasurekin) eta Markina-Xemein udalerriei. 

Horian hauek daude: Abanto, Arrigorriaga, Balmaseda, Basauri, Berango, Bermeo, Derio, Erandio, Etxebarri, Galdakao, Gernika-Lumo, Gorliz, Gueñes, Leioa, Lekeitio, Mungia, Ortuella, Portugalete, Santurtzi, Sopela, Trapagaran eta Zalla. Bizkaia bera ere horian dago (296 kasu 100.000 biztanleko).

Eremu berdean ez dago udalerririk.

Gipuzkoan, gune gorrian, astinduenean, Lezo, Oñati eta Tolosa sartu dira, eta, beraz, 11 dira gunerik kritikoenean dauden udalerriak: Arrasate, Beasain, Lazkao, Legazpi, Lezo, Oiartzun, Oñati, Ordizia, Tolosa, Urretxu eta Zumarraga. Horrela, Usurbilek taldea utzi du.

Eremu laranjan, berriz, Andoain, Azkoitia, Bergara, Elgoibar, Errenteria, Lasarte eta Usurbil daude. Gipuzkoako lurraldeak ere eremu laranjan jarraitzen du (374 kasu). 

Hauek ditugu gune horian: Aretxabaleta, Astigarraga, Azpeitia, Deba, Donostia, Eibar, Hernani, Hondarribia, Irun, Mutriku, Orio, Pasaia, Urnieta, Villabona, Zarautz eta Zumaia.

Ez dago udalerririk eremu berdean.

Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du Jaurlaritzak, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bilbo Herriak eta Hiriak Santurtzi Sopela albisteak Bizkaia Gipuzkoa Araba Elgoibar Eusko Jaurlaritza Azpeitia Tolosa Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Arrasate argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Agurain Lekeitio bideoak Durango Zumarraga Azkoitia Ordizia Astigarraga Oñati Beasain Albisteak Osasun albisteak Medikuak Derio albisteak Erizaintza Sendagaiak Koronabirusa Alarma egoera