Gizartea -

Koronabirusaren semaforoa

Ermuak bakarrik lortu du eremu gorritik ateratzea

Gunerik kritikoenean jarraitzen dute, horrenbestez, Eibarrek, Arrasatek eta Ordiziak (Gipuzkoa) eta Arrigorriagak (Bizkaia). Mutriku (Gipuzkoa) eta Etxebarri (Bizkaia) horitik laranjara igaro dira.

Argazkia: eitb.eus
EAEko mapa, eitb.eus-ek prestatutako grafiko batean.
Argazkia: eitb.eus

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoan gorriz margotutako herrien argazkia ez da aldatu, Arrasate, Eibar eta Ordizia baitaude kolore horretan.

Mutrikuko egoerak okerrera egin du azken orduetan, eta horitik laranjara igaro da. Dena dela, kolore horrekin margotutako herrien kopuruak behera egin du, honakoak dira: Aretxabaleta, Azpeitia, Elgoibar, Irun, Lasarte-Oria, Pasaia eta Usurbil.

Laranjatik horira igarotzea lortu dutenen artean, daude Deba, Errenteria, Oñati eta Tolosa. Kolore horretan jarraitzen dute beste hauek: Andoain, Astigarraga, Azkoitia, Beasain, Hernani, Hondarribia, Lazkao, Legazpi, Lezo, Oiartzun, Orio, Urnieta, Urretxu, Villabona, Zarautz, Zumaia eta Zumarraga eremu horian daude.

Bizkaian, Arrigorriaga bakarrik geratzen da gorrian, Ermua laranjara igaro baita.

Ermuaz gain, honakoak daude laranjen zerrendan: Abadiño, Abanto Zierbena, Barakaldo, Bilbo, Elorrio, Mungia, Ondarroa, Santurtzi, Zalla eta Zornotza. Etxebarrin, bestalde, okerrera egin du egoerak, eta horitik laranjara igaro da azken orduetan.

Azkenik horian daude Balmaseda, Basauri, Berango, Bermeo, Derio, Durango, Erandio, Galdakao, Gernika-Lumo, Getxo, Gueñes, Leioa, Lekeitio, Muskiz, Ortuella, Portugalete, Sestao eta Sopela. Hainbat egunez berdean egon ondoren, Gorliz batu zaie "udalerri horiei".

Arabari dagokionez, Agurainek Amurrio eta Laudio dauden eremu horira pasatzea lortu du. Gasteizek, ordea, kolore laranjari eutsi dio.

Jaurlaritzak Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du, eta azken 14 egunetan metatutako eragin-tasaren arabera sailkatu ditu EAEko udalerriak. Zehazki, semaforo horrek kolore berde, laranja, hori edo gorriarekin sailkatzen ditu 5.000 biztanletik gorako udalerriak, azken bi asteetan hautemandako koronabirus kasu berrien arabera. Zehazki, koloreak horrela erabiltzen dira:

Semaforoa

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bilbo Herriak eta Hiriak Santurtzi Bizkaia Gipuzkoa Araba Elgoibar Eusko Jaurlaritza Azpeitia Tolosa Euskal Autonomia Erkidegoa Espainia Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Agurain Lekeitio bideoak Durango Zumarraga Azkoitia Ordizia Astigarraga Beasain Albisteak Osasun albisteak Medikuak Erizaintza Sendagaiak Koronabirusa Alarma egoera Deseskalatzea