Gizartea -

Koronabirusaren semaforoa

Gasteizko datuek okerrera egin dute, eta Araba osoa sartu da eremu laranjan

Bizkaian, Gueñes laranja bihurtu da eta, egun bat bakarrik eremu berdean egon eta gero. Lekeitio horira itzuli da. Gipuzkoan ez da aldaketarik izan koloreen semaforoan.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoa
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoa
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoa

A. S. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arabako datuei dagokienez, ez dago udalerri gorririk. Gasteiz, baina, laranjara igaro da, eta Agurainek eta Amurriok hori jarraitzen dute. Ez dago udalerririk eremu berdean.

Bizkaian, Ermua eta Elorrio daude eremu gorrian.

Gune laranjan, aldiz, hauek daude: Bilbo, Muskiz, Ondarroa eta Santurtzi.

Horian, berriz, hauek daude: Abadiño, Abanto, Amorebieta-Etxano, Arrigorriaga, Balmaseda, Barakaldo, Basauri, Berango, Derio, Durango, Erandio, Etxebarri, Galdakao, Getxo, Gorliz, Gueñes, Leioa, Lekeitio, Markina-Xemein, Mungia, Ortuella, Portugalete, Sestao, Sopela eta Trapagaran.

Gernika-Lumo, Zalla eta Bermeo eremu berdean daude.

Gipuzkoan, gune gorrian, astinduenean, Beasain, Lazkao eta Ordizia daude.

Eremu laranjan, berriz, Bergarak eta Arrasatek jarraitzen dute.

Gune horian, hauek ditugu: Andoain, Aretxabaleta, Azkoitia, Azpeitia, Deba, Donostia, Eibar, Elgoibar, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Legazpi, Lezo, Mutriku, Oiartzun, Oñati, Orio, Pasaia, Tolosa, Urnieta, Usurbil, Urretxu, Villabona, Zarautz, Zumaia eta Zumarraga.

Eremu berdean, berriz, Astigarraga bakarrik dago.

Jaurlaritzak Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.

Zehazki, semaforo horrek kolore berdea, laranja, horia edo gorria erabiliz sailkatzen ditu 5.000 biztanletik gorako udalerriak, azken bi asteetan hautemandako koronabirus kasu berrien arabera. Zehazki, koloreak honela erabiltzen dira:

Semaforoa

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bilbo Herriak eta Hiriak Santurtzi Sopela albisteak Bizkaia Gipuzkoa Araba Elgoibar Eusko Jaurlaritza Azpeitia Tolosa Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Agurain Lekeitio bideoak Durango Zumarraga Azkoitia Ordizia Astigarraga Oñati Beasain Albisteak Osasun albisteak Medikuak Derio albisteak Erizaintza Sendagaiak Koronabirusa Alarma egoera